id
stringlengths 17
47
| url
stringlengths 17
329
| source
stringclasses 45
values | license
stringclasses 15
values | date
stringlengths 4
20
⌀ | domain
stringclasses 7
values | author
stringlengths 0
499
| lang
stringclasses 1
value | title
stringlengths 0
653
| text
stringlengths 31
2.52M
|
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus-ef177ff9fda1 | http://zientzia.net/artikuluak/zergatik-daukagu-hotz/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zergatik daukagu hotz? - Zientzia.eus | Zergatik daukagu hotz? - Zientzia.eus
Hotza ez da tenperatura-arazo soila, ezta neguko gauza bakarrik ere. Zeintzu dira hotzaren inguruan aholku eta prebentzio-neurririk egokienak?
Hotza ez da tenperatura-arazo soila, ezta neguko gauza bakarrik ere. Zeintzu dira hotzaren inguruan aholku eta prebentzio-neurririk egokienak? Zergatik daukagu hotz? - Zientzia.eus Zergatik daukagu hotz?
Osasuna
Hotza ez da tenperatura-arazo soila, ezta neguko gauza bakarrik ere. Zeintzu dira hotzaren inguruan aholku eta prebentzio-neurririk egokienak?
Hotza ez da tenperatura-arazo soila, ezta neguko gauza bakarrik ere. Pertsona batetik besterako desberdintasunak oso handiak dira, batek hotza berehala nabarmentzen duen bitartean, beste batek ez du inoiz hotzik sentitzen. Zeintzu dira hotzaren inguruan aholku eta prebentzio-neurririk egokienak?
Hasteko esan dezagun gizakia animalia homeotermoa dela, hau da, odol berokoa. Odol hotzeko animaliekin gertatzen ez den bezala (haiek tenperatura oso hotzetan izoztu egingo lirateke) gizakiak berarekin darama etengabe bere ingurune-bero propioa: gure gorputzeko tenperatura, baldintza normaletan, 36,5 - 37 ° tan mantentzen da. Bestalde giza larruazala gantz-geruza batzuen bidez bero-galeraren aurka babestua aurkitzen da.
Azken finean hortxe bait dago arazoaren kakoa: gorputzaren eta kanpo-ingurunearen tenperatura desberdintasunak mugatzen du beroaren eta hotzaren joan-etorria. Kanpoan hotz egiten duenean, gorputzak beroa galtzen du, eta zenbat eta hotz handiagoa egin kanpoan bero-galera orduan eta handiagoa izango da. Bero-galera honi ekiditeko gorputzak bero gehiago sortu behar du: gizakiak bere barne-galera biziagotu egiten du, beharrezko erregaia gehituz. Horregatik kontsumitzen ditugu neguan gantz gehiago eta horregatik izan behar lukete ugariagoak gure otorduak urte-sasoi honetan.
Beste animaliei begiratzen badiegu gauza bitxiak ikusiko ditugu. Elefanteak, adibidez, tropikoko tenperaturetan bizitzera ohituta dagoenez, ezin izerdi dezake. Groenlandiako zakurrak ile trinko eta latzez osatutako geruza batez babestuak daudenez, beren barne-tenperatura konstante mantentzeko gai dira eta zailtasun berezirik gabe jasan ditzakete zero azpitiko larogeitamar graduko egoera klimatikoak ere.
Gizakietara berriro itzultzen bagara, hemen ere desberdintasun handiak aurkituko ditugu. Zibilizazioak, itxuraz, lurralde epeletan jaio ziren (Mediterranioa, Ekialde Hurbila). Populazioa handitzen joan zen heinean, gizakiak migratzera behartuak aurkitu ziren: Iparralderantz lehenik eta hegoalderantz ordoren. Horrela, milaka urteren buruan, eta pixkanaka giza espeziea tenperatura hotzagoetara ohitzen joan da. Hala ere gaur egun 30° inguruan aukitzen gara benetan gustora.
Dena den aipatu ditugun ohar edo arau orokor hauek ez dira gizaki guztiei aplikatzeko modukoak. Sobietar zientzilari batzuk Siberiako tribu bat ikertzen ari zirela harriturik geratu ziren, oheratzerakoan, yakota hauek erabat biluztu eta larruzko estalki bakar batekin lo egiten zutela ikusi zutenean. Gauza beretsua ikusi ahal izan da Hego Ameriketako muturrean, Tierra del Fuego deituan bizi diren pertsonekin.
Kanadako San Lorentzo ibaiaren bokalean, arrantzaleak esku hutsez aritzen dira arrantzan. Beren hatzetako zirkulazioa egokitua dago baldintza gogor horietara: baso-zabaldura handia gertatzen da hatzetan eta horrela ez zaizkie izozten.
Pentsa genezakeenaren kontra, Artiko inguruan bizi diren eskimalek ez dute hotzaren kontrako erreakzio fisiologiko berezirik. Beren portaera bereziak argitzen ditu gauzak: beren elikadura gantzetan oso aberats da (mortsa-haragia bereziki)eta modu egokian janzten dira, beren larruzko janzkiekin arropa eta larruazalaren artean aire beroko kapa edo geruza bat sortzen delarik.
Hotza egiten duenean, gizakiak ia elikadura guztia bizi-beroaren produkzioan ematen du: zenbait esperientziak dioenez, nahiz eta tenperatura aso atsegina izan ahoratzen ditugun elikagaien erdia baino gehiago, gure tenperatura maila horretan (36,5 - 37 gradutan, alegia) mantentzeko ematen dugu.
Bestalde hotz egiten duenean, gure gorputzak bestelako babes-neurriak ere hartzen ditu: larruazalaren kanpoko geruza mehea osatzen duen epidermisa uzkurtu egiten da; odol-basoak estutzen dira, bero-galerak ekiditeko; guruin sebazeoak zertxobait nabarmentzen dira " oilo-azal " bezala ezagutzen dena agertuz. Odol-basoen uzkurdurarekin gorputzeko tenperatura igon egiten da segundo batzutan. Denboraldi batez hotzarekin kontaktuan egon ondoren, gorputza dardarka hasten da. Hotzikara hauek ere barne-tenperatura igotzen dute. Muskuluak mugitzerakoan bero handia sortzen da, baina bero hau ezin daiteke gorde eta berehala galtzen da larruazalean zehar.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-9deeef31d99f | http://zientzia.net/artikuluak/lurrak-pisua-hartzen-du/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Lurrak pisua hartzen du - Zientzia.eus | Lurrak pisua hartzen du - Zientzia.eus
Lurrak, ondo jatea maite dutenek bezala pisua hartzen du etengabe. Urtero 30.000 tona hondakin kosmiko erortzen dira lurraren gainazalera.
Lurrak, ondo jatea maite dutenek bezala pisua hartzen du etengabe. Urtero 30.000 tona hondakin kosmiko erortzen dira lurraren gainazalera. Lurrak pisua hartzen du - Zientzia.eus Lurrak pisua hartzen du
Astronomia
Lurrak, gure planetak, ondo jatea maite dutenek bezala pisua hartzen du etengabe. Urtero 30.000 tona hondakin kosmiko erortzen dira lurraren gainazalera. Hau aldarrikatzen dute bederen Leningradoko Joffe institutuko ikerlari sobietarrek. Itsas ondoko lohien Necn-20 isotopozko edukia aztertu dute datu horretara ailegatzeko. Noski, isotopo hau ez da lurrean existitzen.
Erreferentzi moduan Lunnik tanda sobietarrek ilargian jasotako harri-laginak hartu dituzte. Itsaso sakonen 1 mm lohi jalkin egiten da 1000 urtero. Hortaz, Leningradoko ikerlarien arabera itsas lohizko 100 kg-k 1 g hauts kosmiko izan behar dute. Datuekin jarraituz lurraren historia geologikoaren 4 eoietan (1 eoi = 1000 milioi urte) bere masaren hamarmilaren bat materia kosmiko jaso du. Lurraren azal guztia estaliz gero 25 cm-ko geruza eratuko litzateke.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-f0d6436ed1f3 | http://zientzia.net/artikuluak/icousteaui-ren-abentura-berria/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Cousteau-ren abentura berria - Zientzia.eus | Cousteau-ren abentura berria - Zientzia.eus
Cousteau Cousteau esploratzaile famatuak abentura berri bati ekin berri dio. esploratzaile famatuak abentura berri bati ekin berri dio
Cousteau Cousteau esploratzaile famatuak abentura berri bati ekin berri dio. esploratzaile famatuak abentura berri bati ekin berri dio Cousteau-ren abentura berria - Zientzia.eus Ekologia
Cousteau esploratzaile famatuak abentura berri bati ekin berri dio. Bost urtetan zehar munduari bira emango dio Alcyon untzi eoliko berrian. Bidaia honetan, klima eta populazioaren arteko erlazioak eta giza eragina ingurune akuatikoetan aztertuko dira.
Alcyon-ek bere ikerketetan Calypso untzi ezagun hunkigarria izango du laguntzaile, nahi eta askotan biek ibilbide desberdinak izan. Zorte on, komandante Jauna!
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-c32cef3b043a | http://zientzia.net/artikuluak/bideoaren-teknologia/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Bideoaren teknologia - Zientzia.eus | Bideoaren teknologia - Zientzia.eus
Bideoaren teknologia, erraldoi-urratsez ari da aurrera egiten. Bideoak hasiera batean TB estudiotan egon zitezkeen tresnatzarrak baziren, 20 urtetan gure etxeak inbaditu zituzten.
Bideoaren teknologia, erraldoi-urratsez ari da aurrera egiten. Bideoak hasiera batean TB estudiotan egon zitezkeen tresnatzarrak baziren, 20 urtetan gure etxeak inbaditu zituzten. Bideoaren teknologia - Zientzia.eus Bideoaren teknologia
Irudiak/Soinuak
Bideoaren teknologia, erraldoi-urratsez ari da aurrera egiten. Denbora laburrean berrikuntzak zaharkeria bilakatzen dira. Bideoak hasiera batean TB estudiotan egon zitezkeen tresnatzarrak baziren, 20 urtetan gure etxeak inbaditu zituzten. Fenomeno horretan ekipoen miniaturizazioak zer esan handia izan zuen. Minaturizazioa halere ez da gelditu:
ikus bestela irudiko neskatxa irrifartsuak eskuarten duen tresna. Kutxa moduko hori bideo-kamera eta grabatzailea da aldi berean. Bai; ondo ulertu duzu! liburu baten tamainako horretan bideo-kaseta ere sartzen da. Kameraren tamaina 17,3 x 10,9 x 6,1 cm izanik, nola da posible barnean bideo-kaseta eramatea?
Ba, kaset horrek standard berriak betetzen dituen zinta erabiltzen duelako, 8 mm-koa (etxekoek 12,5 mm-koa darabilte).
Kaset honek, noski, magnetoskopio bereziak behar ditu;orain komertzializatzen ari direnak. Badu sistema honek, tamainaz at, beste abantail handia ohizko sistemen aurrean; soinua estereoan digitalki grabatu ahal izatea soinuaren kalitatea ikaragarri hobetuz.
Hortaz, lagunok, gure Betamax eta VHS "zaharrak"zokoratzeaz pentsatu behar ote dugu?
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-33f1832a2235 | http://zientzia.net/artikuluak/momia-zaharrenak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Momia zaharrenak - Zientzia.eus | Momia zaharrenak - Zientzia.eus
Txileko iparraldean orain arte ezagutzen diren momia zaharrenak aurkitu berri dira.
Txileko iparraldean orain arte ezagutzen diren momia zaharrenak aurkitu berri dira. Momia zaharrenak - Zientzia.eus Momia zaharrenak
Giza zientziak
Txileko iparraldean orain arte ezagutzen diren momia zaharrenak aurkitu berri dira. Momia hauen adina 8000 urte inguruan kokatzen da, egyptiar zaharrenak baino 3000 zaharragoak, alegia. Arica izeneko herrian ubide berri baten eraikuntzan ziharduten langile batzuk 96 momia aurkitu dituzte. Hauen adina 3670 urte eta 7810 urte bi tartean dago, karbono 14-zko datazioak aditzera eman duenez. Momia hauek hilontzeko zuten teknika, egyptiarrena baino askoz sofistikatuagoa zen.
Hau gizarte konplexu baten adierazle da. Indiarrek, gorpuak hustu eta larrutu egiten zituzten. Ondoren, ikatz beroengainean lehortzen zituzten. Hirugarren urratsa gorpuak landarez, mineralez eta lumaz betetzea zen. Segidan larrua gorputzari itsasten zioten eta josi egiten zuten. Azkenik burua mozorroz hornitzen zuten eta benetako adatsez egindako peluka ipintzen zioten. Goian esan bezala, teknika sofistikatu honek giarte-egitura sendoa eskatzen du.
Hortaz, aurkikuntza honekin pikutan jartzen dira hegoameriketako zibilizazioen garapenari buruzko teoriak; hauek lehenengo indiarren herrixken somera K.a.1000-500 urte bitartean kokatzen bait dute.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-4140fa3c1fe2 | http://zientzia.net/artikuluak/hiesa-gaitza/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | HIESa, gaitza - Zientzia.eus | HIESa, gaitza - Zientzia.eus
HIESa gure garaiko gaitza da, halere ondorengo berriak berezko garrantzia du.
HIESa gure garaiko gaitza da, halere ondorengo berriak berezko garrantzia du. HIESa, gaitza - Zientzia.eus HIESa, gaitza
Osasuna
HIESa gure garaiko gaitza da eta horrexegatik Elhuyar Zientzia eta Teknika-ren aldizkari honetan aipamen luze eta zabala egiten diogu ondorengo orrialdeetan. Halere ondorengo berriak berezko garrantzia du. Dakusagun. Gizaseme bat, heterosexuala bera, hemofilikoa izaki, erregularki bere hemofiliaren tratamentu moduan odol-proteinen kontzentrazio bat hartzen du.
HIESaren birusak jota pre-HIES egoera garatzen du. Beronen emazteak ere, zenbait denbora geroago, pre-HIES egoera garatzen du. Honela daudela, seme bat izaten dute. Semeak, jaio eta zenbait hilabetetara birika-arazoak, zoldurak eta HIESaren odol zeinuak izaten ditu, HIES-aren birusaren arrastorik ez badu ere. Kontrol moduan derragun, emaztearen aurreko ezkontza batean izandako semeak gaixotasunaren arrastorik ez duela.
Guzti honek zera adieraz dezake:gizonari gaixotasuna odol-transfusioen bidez sartu zitzaiola; honek bere emazteari sexu-jardunaren bidez transmititu ziola eta beronek seme jaio berriari gestazioan edo laktantzian transmititu ziola.
Kutsatze-posibilitate guzti hauek ezagunak ziren. Halere, adibide honek modu adierazgarri azaltzen ditu gaisotasuna transmititutako bideak eta hauen efikazia.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-59a23b5fdff5 | http://zientzia.net/artikuluak/industria-atomikoa-maldan-behera/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Industria atomikoa maldan behera - Zientzia.eus | Industria atomikoa maldan behera - Zientzia.eus
Herri aurreratuen eta bereziki Estatu Batuen, industria atomikoa maldan behera ari da.
Herri aurreratuen eta bereziki Estatu Batuen, industria atomikoa maldan behera ari da. Industria atomikoa maldan behera - Zientzia.eus Industria atomikoa maldan behera
Energia
EEBB-tako zentral nuklearren eskariaren eboluzioa.
Herri aurreratuen eta bereziki Estatu Batuen, industria atomikoa maldan behera ari da. Etxeko merkatua ixten ari zaie industria hauei bi arrazoi direla kausa: ingurugiroarekiko ardura eta kostuen eztanda.
Kostuen eztanda honen atzetik, ziurtasun-neurri gogorrak eta eraikitze-epeen luzapena daude. Esaterako, 1977.ean EEBB-tan 72 hilabete behar baziren 1984.ean 101 hilabete behar ziren eta 1985.az gero ez da zentral nuklear berriaren enkargurik izan. Bertan behera uzteak ordea, ugari izan dira. Grafikoa nahiko adierazgarria da.
Egoera horren beltza izanik konpainia, nuklearrak azoka berrien bila hasi dira eta Hirugarren Munduari begira daude. Pagatzaile onak nahi dituztenez (urri dira Hirugarren Munduan) Ekialde Hurbileko petrolioaren ustiratzaile diren herrietan bota nahi dituzte erroak. Borroka bizian ari dira petrodolareen atzetik.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-bdfd0ceac827 | http://zientzia.net/artikuluak/bale-konkorduna/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Bale konkorduna - Zientzia.eus | Bale konkorduna - Zientzia.eus
Migrazioan bidea galdutako balea konkordun batek, San Francisco-ko badian sartu eta ibaian korrontean gora egiten hasi zen.
Migrazioan bidea galdutako balea konkordun batek, San Francisco-ko badian sartu eta ibaian korrontean gora egiten hasi zen. Bale konkorduna - Zientzia.eus Bale konkorduna
Zoologia
Bere urteroko migrazioan bidea galdutako balea konkordun batek, San Francisco-ko badian sartu eta Sacramento ibaian korrontean gora egiten has zen. 45 tonako balea honek bizia galdua zeukan korrontean gora jarraituz gero, ur korrontearen emaria txikitu ahala balea hondoa jota geratzeko arriskua biziki handitzen bait zen.
1200 bat balea konkordun soilik gelditzen dira munduan. Honen salbaiozan hastea derrigorrezkoa zen beraz. Ekologistak, zientzilariak eta agintariak su eta gar aritu dira balea itsasorantz bultzatu nahian. Honek ordea, kaskagorra, ez zuen atzera egin nahi. Ia bi asteko borrokaren ondoren balea itsasorantz bultzatzea lortu dute. Salbatuta dago!
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-9f7eab3cc15c | http://zientzia.net/artikuluak/egia-dirudien-gezurra-zinemaren-trukoak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Egia dirudien gezurra, zinemaren trukoak - Zientzia.eus | Egia dirudien gezurra, zinemaren trukoak - Zientzia.eus
Trukaiak, gezurrak edo sasiegiak egia biribil bihur ditzake. Artikulu honetan trukaiaren truko zenbait azalduko dizkizuegu.
Trukaiak, gezurrak edo sasiegiak egia biribil bihur ditzake. Artikulu honetan trukaiaren truko zenbait azalduko dizkizuegu. Egia dirudien gezurra, zinemaren trukoak - Zientzia.eus Egia dirudien gezurra, zinemaren trukoak
Irudiak/Soinuak
Zinean alfonbran hegan egiten, animaliak hizketan, marrazkiak pertsonekin batera aritzen, espazio mugagabean untziak ikusten... ohituta gaude zeharo. Ez zaizkigu arrotz gertatzen, guztiz bestela baizik, nahiz eta erabat ohiz kanpokoak izan egoera horiek. Trukaiak, gezurrak edo sasiegiak egia biribil bihur ditzake. Artikulu honetan trukaiaren truko zenbait azalduko dizkizuegu.
Behin baino gehiagotan, filme bat ikustera joan garenean, geure buruari galde izan diogu: Zer da zinematokira eramaten gaituena? Zeintzuk dira, azken finean, ilunpe horretan sartzera bultzatzen gaituzten arrazoiak? Zeintzuk gure zaletasunaren oinarriak?
Eguneroko arazoetatik ihes egin nahi dugulako igarotzen ote ditugu bi ordu pantaila baten aurrean? Edo gure ametsak besteengan errealitate bihurtuta ikusi nahi ditugululako, agian? Ez ote da izango inork so egiten ez digun bitartean, voyeur -en ikuspegia gureganatu nahi dugulako?
Denok dakigu zinema ez dela errealitatea, horren islada baizik. Fikzioa nahiz dokumentala, pantailan ikusten duguna makina batek bidaltzen duen irudia besterik ez da, errealitate itxurarekin bai, baina irudi deskonposagarria, azken finean.
Zer da bestela zinema, truko edo efektu optiko bat baizik? Truko horien helburua ezinezkoa posible bihurtzean datza.
Gure arreta erakartzen duen faktorea irudi horien berezitasun baten baitan dago: Kasu honetan, zinema irudi mugikorra dela aldarrikatu arren, arrazoia beste bat da. Abiadura jakin batean filmearen fotogramek, etengabe proiektatuta, mugimenduaren sentsazioa sortzen digute.
Baten batek, artikulu hau irakurtzen jarraitzen badu behintzat, zinemaren trukoak zertan diren jakiteak zinemarekiko lilura galtzea suposatuko lukeela pentsa dezake.
Zinemako trukoak ez dira azti edo eskujokalari baten magian oinarritzen, teknikan baizik.
G. Meliés -en fil meetatik S. Kubrick -en "2.001", G. Lucas -en "Star wars" filmeetaraino, trukoa zazpigarren arte honen zutabe nagusienetako bat dugu.
Optikoa nahiz akustikoa, eszenatokikoa ala kamerakoa, truko hauetan badute zer ikusirik bai argiteriak eta baita animazioak ere.
Pandoraren kutxa balitz bezala, kamerak misterio asko gordetzen du. Hala ere, ez dago kutxa irekitzerakoan gaitz guztiak zabalduko direnik pentsatu beharrik. Barruan geldituko direnaren itxaropenak gure ulermena eta gure jokaera kritikoa finka ditzake.
Irudia irakurtzen jakiteak urruneratzea lortzeaz gain, inguratzen gaituen munduarekiko autonomia ekarriko du.
"Kamera eta muntaiaren teknika nagusietaz kezkatuta dagoen ikuslea ez da filmeak kontatzen duen ixtorioaz besteak baino gutxiago interesatuko, baina ez du ahaztuko trukoak eta efekturik ederrenak helburu bat lortzeko bi tarteko batzuk besterik direnik." (J. M. L. Peters. " La education cinematographique ". UNESCO. Paris. 1961. 57. orriladean).
Filmearen mezuarekiko jokabide kritikoak eritzi pertsonal bat lortzen lagunduko digu, baina ez dugu ahaztu behar filmearen mezua kritikatzea edota errefusatzea ez dela nahikoa bere irudien eragina suntsitzeko.
Lerro hauek, lanaren zabalera kontutan harturik, ezin dute tesia izan. Horregatik, gero eta beharrezkoagoa zaigun irudi-irakurketaren hitzaurretzat hartzea eskatzen dizuet.
Irudiaren mugimendua
Teknika guztiak adieraztea luzea izango litzateke. Bestalde, horietako batzuk, zinematografiaren ikuspegitik behintzat, ez dute, bitxiak izan arren, interes handirik. Dekoratu eta maketek itxuraren errealitatean murgilterazi gaituzte beti, baina efektu horrek begi bistan dagoenez, ez du inongo misteriorik. Hala nola, Erromako Koliseoa bete ahal izateko, estra gutxiago jarriaz merkeagotzeko, goiko iladetan kartoizko panpinak jartzen zituztenekoa, edota, aktorea pareta zail batera igoten ari dela adierazi ahal izateko, kamera ikuspegi logikoari dagokion tokian jarriaz, aktorea lurrean etzanda dagoen dekoratu batetik narraz basten denekoa, etab.
Horregatik, efektu berezi asko tintontzian utzi beharko ditugu, eta baita truko errazenak ere, hala nola, pertsonaiak desagerteraztea, filmazioa etenduz, e.a.
Zinema mugitzen den irudia bezala definitzen bagenuen, inor ez da harrituko mugimendu hori ardatzat duten trukoen azterketarekin hasten bagara.
Segundoko 24 fotograma baino gehiago filmatuz gero, ohizko abiaduran projektatzean, mugimendua motelagoa izango da, abiadura txikiagotzen delako; denbora gehiago behar bait dute.
Segundoko 24 fotograma baino gutxiago filmatzen badugu, berriz, mugimendua azkartu egiten da, segundu horretan filmatutakoa baino fotograma gehiago ikusten bait dugu.
Beste sistema bat mugimenduaren norantza aldatzea izango litzateke. Filmazioan, piszina huts bat betetzen ari bagara, fotograma horien iraulketak kontrako efektua sortuko du, iba¡ batean pasabide bat irekitzen egongo bagina bezala. Gauza bera Efektu berezietan gero eta gehiago oinarritzen den gaurko zinemarentzat, eskerroneko baliakizun ditugu mugimendu eta abiadura aldaketa hauek.
Espazioa eta denbora
Zinemak kontatzen dizkigun ixtorioak denbora eta espazio batean koka ditzakegu beti. Espazio horri antzeman ahal izateko, fikziozko filme gehienek dekoratu, objektu eta soinekoetan zehazten den girotze-lan bat eskatzen dute.
" Glass shot "izeneko truko hau " matte painting "delakoaren bariantetzat har liteke. Dekoratu korapilotsu eta garestien eraikitzeari ekiditeko, beheko partea soilik egiten da. Kamera eta akzioa gertatzen deneko puntuaren artean kristal garden bat jartzen da, zeinaren goi partean dekoratua pintatuta bait dago.
Lan honek sorterazten dituen kostu ekonomikoak kontutan hartzekoak dira, itxura horretan sinets dezagun.
Zinemaren historian zehar asko izan dira kostu horiek txikiagotzeko asmatu diren trukoak: dekoratuak osatzekoak alde batetik eta filmazioan elkarrekin ez egon arrren, pertsonaiak dekoratu horretan sartzeko sortuak bestetik.
Kasu honetan, kamera barruan sortzen diren fenomenoak batetik eta kamera aurrean gertatzen direnak bestetik bereiztu beharko genituzke.
Lehen, sistemarik erabilgarriena Dunning efektuan oinarritutakoa zen.
Konposatutako irudi bat lortzeko margo-bereizketa batetik abiatu behar da. Alde batetik gorriz biratua dagoen pelikula positibo bat aurretik filmatutako eszenaren hondo bezala erabiltzen da. Positibo horrek filtroaren papera jokatzen du, eta horrela, urdin-berdez argiztatutako hondo neutro baten kontra dagoen pertsonaiaren negatiboa lortzen da, hau argi gorriz argiztatuta bait dago.
Positiboak ez dio hondoko argi urdin-berde horri igarotzen uzten eta orduan, pertsonaia alde batetik eta positiboan zegoen dekoratua bestetik grabatuak gelditzen dira negatibo pankromatikoan.
Gaur egun eta telebistari esker, sistema hau oso ezaguna zaigu. "Efektu sortzaile" baten bidez, estudioetan edozein dekoratu eta pertsonaia nahasten dira, aurkezle edo abeslariren bat giro horretan aurkitzen dela adierazi ahal izateko.
Dunning izeneko trukoa. A)errealitatean filmatutako eszena baten positiboa hori-laranjaz biratuta. B)Estudioan, hondo urdinarekin flmatu egiten da; aktoreak hori-laranjaz argiztatuta daude. Eszena hau filmatzen ari deneko kameran A-n hartutako positiboa (a), negatiboaren (b)aurretik doan honekin ukipenean ipintzen da. Honela, biratutako imajina eta estudioan grabatutakoa iraungi egiten dira C)lortuaz.
"Chroma Key" deituriko efektu elektroniko honetan bi bideo seinale edo irudi behar ditugu. Lehenengo iturritik datorkigun irudia (B)hondo urdin baten kontra azaltzen zaigu. Bigarren iturritik iristen zaigun dekoratuaren irudiarekin (A)nahastean, pertsonaiak estaltzen ez dituen konposagaiak A-tik datorren irudiaz osatzen dira.
Efektu hori bera lor daiteke kameraren aurrean zenbait objektu jarriaz ere. Kamera eta gure pertsonaiaren artean zerbait ipiniz gero, biak irudi bakarrean batean gainezartzen zaizkigu.
Ikus dezagun teknika honen zenbait adibide:
Mozorroaren efektua.
Kartulina beltz batean interesatzen zaigun zilueta markatu, moztu eta ipini ondoren, enkoadratutako irudi puska bat estalia gelditzen zaigu. Era horretan, prismatikoen bidez edo zerraila baten zulotik begiratzen ari garenaren itxura eman dezakegu.
Lortu nahi dugun efektua errazago neurtu ahal izateko, kartulina eta pertsonaiaren arteko distantzia kontutan hartu beharko dugu, filmean gertatzen den urruntasuna edo hurbiltasunaren egiantza errealagoa izango bait da.
- Melies -en urteetatik, zinema fikzioan oinarritzen da. Dokumentalaren garrantziaz ahaztu gabe, fikzioaren beharrek zazpigarren artearen tekniken bilakaera bizkortu eta finkatu dute erabat; are gehiago robotika eta ordenagailuen mundua nagusitzen ari zaigun urteotan.
Bartzelonako kale bat, filmazioaren halabeharrez, Londres edo La Habanako kale bihurtuko da, Hondarribiako portuak Frantziako portu baten itxura hartuko du; Erromako inguruetan genbiltzela uste genuenean ez genuen Segoviako zelai baten aurrean egon gintezkeenik susmatzen, eta zer esan Almeriako eremuetaz, lur hauetan hainbat eta hainbat western errodatu dituztela egiaztatzean?
Behar ditugun elementu horiek urruti eta gure posibilitateetatik at daudenean, estudioen aukerarekin konta dezakegu beti. Estudioetako etxe, ostatu, kale eta beste hamaika objektuk errealitate bihurtuko dute gure ametsa.
Afrika edo Poloetako itxuraz sinesterazteko orduan, zinemak ez du oztopo handirik aurkitu. Baina askotan kostuak izugarriak izan daitezke, eta orduan beharrezkoa zaigu beste soluziobideren bat izatea.
Orain arte esandakoan oinarritzen da "matte paintings" delakoa. Efektu honek edozein dekoraturen itxuraldaketa onartzen du. Horretarako dekoratuari gehitu nahi dizkiogun elementuak beiraki garden bat edota moztutako aluminio-xafla baten olioz margotzen dira. Kamerak hartzen dituen bi irudiak gainezartzean, filmazioko irudian bi elementu horiek elkarturik ikusiko ditugu. Era horretan, etxe batek guk nahi dugun adina bizitza izan dezake, perspektiba errespetatuz, duen altuera gainean nahi dugun kopurua eta komeni zaigun estiloan beiraki gainean margotuz.
Ezin dugu ahaztu hemen "erreserba " -n oinarritutako efektua. Teknika hau betidanik erabilia izan da argazkilaritzan eta baita zineman ere.
"Erreserba" delakoa, errodaketan zehar fotogramaren puska bat estaltzean datza, hau inpresiona ez dadin; ondoren, puska hori lehengokoaren osagarriaz baliatuz, interesatzen zaigun irudia osa dezakegu.
Duela urte asko, zenbait efektu gardenkietan oinarrizten zen. Tren batetik edo berebil batetik ikusten zen paisaia ez zegoen, berez, tren edo beribilaren atzetik; pantaila batean baizik. Gehienetan beribila ez zen mugitzen, baina pantailan proiektatzen zenak mugimenduaren efektua ezartzen zion eszenari. Kasu honetan, pantaila ez zegoen, aurreko hiru adibideetan gertatzen zen bezala, kamera eta pertsonaiaren artean, atzean baizik eta projektagailu batek eszena horrek behar zuen hondoa bidaltzen zuen pantailara.
Batzutan, hondo hori margotuta zegoen eta bionbo baten bidez dekoratu mugikor hori jasotzen zen alde batetik bestera, higiduraren itxura sorteraziz.
Badago, filmaketan azalduko ez diren pantaila eta hondorik erabili gabe, irudi konposatu bat lortzea ere.
Horretarako egileak "gainin presioa" z baliatzen dira. Pentsa dezagun mamu garden bat etxe baten kontra ager dadin nahi dugula. Lehendabizi etxea filma tzen da eta ondoren, puska horren gainetik, eta hondo beltz baten kontra, mamua filmatzen da.
Bi irudi hauek gainezartzean, guk lortu nahi genuen irudi konposatua eta efektua osatu zaizkigu.
Maketen beste adibide bat, "Operación Ogro"filmea.
Askotan pantaila erreflektantea ere erabilia izan da, S. Kurbrick-en "2. 001" filmean agertzen den zenbait trukoren oinarria delarik.
Pantaila honek, bidaltzen zaion argia itzultzen du. Projektagailuak kristal baten kontra jaurtikitzen du irudia. Kristal hau gadena da eta aldi berean erreflektantea ere bai. Erreflektantea denez gero, pantailara bidaltzen du irudia. Pantailak irudi bera itzuliko du eta kristalak, gardena denez gero, kamerara doan irudia igarotzen uzten dio. Hondoa osatua dugu. Orain akto rea argi handi batzuren azpian jartzen dugu.
Pentsa dezagun orain argizkatutako pareta baten kontra diapositiba bat projektatzen dugula. Projekzioa egiaztatu arren, guk ez dugu ezer ikusiko. Gelako argiek projektagailuarena ezeztatzen dute. Adibide honen bidez ikusten da aktoreak zergatik ez duen proiekziorako inongo oztoporik sortzen. Hondoa eta aktorea nahastu ditugu.
Ondoren, eta artikulu hau osatu ahal izateko, irudi animatuen teknika eta trukoak erakusten eta sakontzen saiatu beharko genuke, baina informazio bat besterik ez doakizue ondoren.
Animazio-zinemaren abiapuntua, pertsonaien mugimenduak fotogramaz fotograma filmatzean datza. Horrek ez du esan nahi marrazki osoa hainbat aldiz errepikatu behar denik; ezta gutxiago ere. "Truka multiplana" z baliatuz, beharrezkoak ditugun plano guztiak gainezar ditzakegu, mugitzen den pertsonaia edo objektua bakarrik errepikatuz. Hondoak eta gainontzeko plano guztiek ez dute inongo aldaketarik behar, gehienetan behintzat. Sistema honek egundoko aurrerapena suposatzen du, lan nahiz ekonomiari dagokienez.
Noizbehinka, pertsonaia errealekin errodatzen diren filmeetan, "dynamation" deritzan teknika bat erabiltzen da. Kasu honetan, benetazko ekintza panpina edo irudi animatuekin nahastean, "stop-motion" (fotogramaz fotograma) delakoan oinarritzen den sistemaz baliatu behar dugu.
Horretarako eredu malguak erabiltzen dira. Fotograma bakoitzean eredu horren posizioa aldatu behar dugu, lortu nahi dugun mugimenduren arabera. Ondoren, ekintza erreala eta ereduak nahasteko, "travelling-mates" direlakoak erabili behar ditugu. Kasu honetan, ereduak, ondo argiztatuta daudelarik, pantaila baten kontra filmatu behar ditugu, fotogramaz fotograma.
Bigarrenik, maketak filmatu behar dira, abiadura handiz. Azkenik, pertsonaien filmazioariekin behar diogu. Aktoreek hondo txuri bat izango dute atzetik, inongo dekoraturik gabe.
Hiru prozesu hauen nahasketa laborategian amaitzen da, bertan erlazionatuko bait dituzte mugimendu guzti hauek.
George Pal eta Harryhausen askotan baliatu dira sistema horretaz. Denok ditugu gogoan, esaterako, "Jasón y los argonautas" edo "Simbad y la princesa" bezalako filmeetan, mitologiazko pertsonaien arteko burrukak adierazteko Harryhausen ek erabiltzen zituen trukoak.
Dena den, gaurko tekniken sofistikazioa gero eta handiagoa da. Alde horretatik, animazio mundu honetan ordenagailuak ekarri duen aurrerapena mugagabekoa dugu. Gaur egun, eszena bakoitzean, pertsonaien lehen eta azken mugimenduak zehaztuz gero, beste mugimendu guztiak ordenagailuari esker lor ditzakegu.
Panpinekin'lan egiteko teknika ere, lehen aipatutako "fotogramaz-fotograma" delakoan oinarritzen da. Aldaketa bakarra filmaketan datza; ez bait da marrazkirik egin behar, panpinak pixkanaka-pixkanaka mugitu baizik.
Bestalde, ezin dugu artikulu hau amaitu gaur egun telebista-saio eta clip-e¡ esker gure artean hain ezagunak ditugun efektuak argituta utzi gabe.
Telesaioetan sarritan ikusten ditugun efektuak ulertu ahal izateko, zinema eta telebistaren arteko oinarrizko desberdintasunetik abiatu behar dugu: zinemaren kasuan, esaterako, oinarritzat, zeluloidea badugu telebistan, berriz, erabat elektronikoak diren elementuak erabiltzen ditugu.
Agian, desberdinatsun hau F. F. Coppola bezalako zinegileen saioen bidez ("One from the heart") erlatibizatzen hasiko zaigu, baina, oraingoz, diferentzia hori beharrezkoa zaigu irudien erabilpen eta aurkezpenean.
Bestalde, zinema arloan muntaia dugu azken produktura iristeko beharrezkoa zaigun elementua, baina telebista edo bideo arloan, ostera, seinale-iturri bakoitzetik datozen irudien azken taxuketa editaiatzat ezagutzen dugu.
Gaurko tresneriaren sofistikazioa dela medio, taxuketa hori "Efektu Berezien Sortzaile" batez osa daiteke.
Bertan aurki ditzakegun efektuen artean bapateko kateamendua edota aldabide aldakorrarena erraz uler daitezke, diapositiba-projektagailu sinkrona zatuekin dugun esperientziari esker.
Musika telesaioetan hain erabilia den nahasketa eranskorra bi seinale elektronikoki bat egitean datza, emaitza irudi bikoitz bat delarik.
Gortinek ("wipes") , iraungipen edo fundituek, irudi edo azpititulu-gaininprimaketak, irudia elektronikoki margotzeak eta lehen aztertutako Chroma-Kcv -ak ez dute argibide handirik behar; ohizko efektu bilakatu bait dira.
Seinale eta efektu-hautaketa hau, eragiketen egoerari antzemateko balio duten teklen bidez egiten da.
Sistema digitalaren inkorporazioa dela medio, teknikak kualitatezko jauzi ikaragarria eman du.
Ohizko sisteman bideo seinaleak bere hedadura aldatzen du, eszenaren distiraren arabera. Seinale digitala berriz, ez da aldatzen era jarraian denborarekiko.
Desberdintasun horrek eskaintzen dituen abantailetaz baliatzeko, elektronikazko informazio digital bihurtzen da, bideo-seinalea osagaietan itxuraldatuz.
Behin seinalea digitalizatuz gero, irudia pantailaren zati txiki bat betetzeko moduan murriz daiteke, irudia konposatzen duten puntuen neurria aldatuz.
Irudia bertikal edo horizontalki hertsi daiteke, bere geometria ere eraberri daiteke, perspektiba-efektua sortaraziz, irudia izoz daiteke edota irudien ordena aldatu, benetazko eszena alderantziz ordenatuz, etab.
Irudiaren mundu grinagarrira hurbildu besterik ez dugu egin. Efektu guzti hauen ulerketak irudiaren manipulazioan erortzea galeraziko digu, eta era berean arlo honetan lan egiten dutenen sormenaren abiapuntu bilakatuko da.
Pixkanaka-pixkanaka bakoitzaren irudimena eta trebetasuna izango dira irudiaren egintzaren muga bakarrak.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-67fdbdf30aee | http://zientzia.net/artikuluak/antartida-hotzaren-bazterra/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Antartida, hotzaren bazterra - Zientzia.eus | Antartida, hotzaren bazterra - Zientzia.eus
Artikulu honen bidez, hegalde hotzera egingo dugu bidaia, Antartidara alegia. Betiko izotzez estalitako kontinente ia ezezagun horri buruz arituko gara ondorengo lerroetan.
Artikulu honen bidez, hegalde hotzera egingo dugu bidaia, Antartidara alegia. Betiko izotzez estalitako kontinente ia ezezagun horri buruz arituko gara ondorengo lerroetan. Antartida, hotzaren bazterra - Zientzia.eus Antartida, hotzaren bazterra
Geografia
Hegoa, beroaren sinonimo da guretzat. Bero bila gabiltzanean hegoaldera jo ohi dugu. Ipar Hemisferioan bizi bait gara gu. Hego hemisferiokoentzat ordea, hegoa hotzaren irudi da. Guk, artikulu honen bidez, hegalde hotzera egingo dugu bidaia, Antartidara alegia.
Betiko izotzez estalitako kontinente ia ezezagun horri buruz arituko gara ondorengo lerroetan. Orain arte, zientzilari eta abenturazaleen begiradak soilik erakarri ditu eremu latz eta gogor honek. Etorkizunean, negozio-gizonen asmoek ere tokia izan omen dezakete paraje zakar honetan.
Hego poloaren inguruan zabalduta, ia zirkulu bat osaturik hedatzen da Antartida. Lurrean dauden zazpi kontinenteetatik hotzena, altuena, lehorrena, haizetsuena eta eskuragaitzena da Antartida. Bere 14 milioi km2-etatik, lur kontinentalen %10, ia %99 betiko izotzez estalita dago. Izotz hau Lurraren izotzaren %90-a da. Izotz-maindirearen lodiera aldakorra da, Otik 4800 m-ra, halere batezbesteko lodiera ez da txantxetakoa, 2450 m. Ur solidoa da kontinentearen errekurtso natural ugariena!.
Kontinente menditsua
Bi parte nagusitan berezi liteke Antartida ikuspuntu geologikotik: Mendebaldeko Antartida eta Ekialdeko Antartida. Biak ezaugarri oso desberdinak dituztenez, batzuren ustetan itsas beso batez banandutako bi kontinente izan daitezke.
Mendebaldeko Antartida zabaltasun txikienekoa da eta oso menditsua da, 6000 m-ko mendiak dituzteneko zenbait mendikatea badago.
Ekialdeko Antartida zabalagoa da eta altuera handiko lautadaz estalita dago. Lautada hauen batezbesteko altuera 2000 m-koa da eta Hego polorantz hurbilten diren heinean altuera 3000 m-koa egiten da. Halere, Ross-en itsasoaren inguruan, Almirantazgoaren mendikatea nagusia dago.
Hotza eta lehorra
Ross foka.
Pentsa daitekeenez Antartidako klima guztiz berezia da. Oso hotza izatetik aparte oso lehorra da. Gezurra badirudi ere, lurraren ur edangarriaren %90a duen kontinente honetan ez du ia euririk egiten, munduko basamortu gehienetan baino gutxiago egiten du. Gainera fenomeno hau barnealdean areagotu egiten da. Basamortu latza da Antartida.
Kostaldean urte osoan zehar erortzen den elurrak 30-60 cm-ko altuera hartzen du. Barnealdean, zenbaki hauek are txikiagoak dira; 15 cm elur. Hau modu adierazgarriagoan esanda, 15 cm elur horiek 1, 27 cm ur dira; hots, 12, 7 litro metro karratuko urtero!!
Euri-eskasiaren fenomeno hau erraz esplikatzen da zein inguru hotzetan gabiltzan kontutan hartzen badugu. Neguko tenperaturak -88 °C (barnealdean) -60 °C (kostaldean)tartekoak dira. Udako tenperaturak zertxobait epelagoak badira ere nekez igarotzen dituzte 0 °C-en langa. Kostaldean batezbesteko udako tenperatura 0 ° C inguruan mantentzen den bitartean, barnealdean -25 °C ingurukoak dira. Halere, zenbait tokitan, iparraldeko toki epeletan hain zuzen, tenperatura 15 °C-koa izan daiteke udan.
Tenperatura oso baxu hauek direla eta, Antartida gaineko atmosferak oso hezetasun txikia du: inguruko latitudetan dagoen hezetasunaren %10a. Gainera, hezetasun hau ez da lurrinketa eta abarrez, bertan sortua, baizik haizeak hego aldeko ozeanoetatik ekarritakoa. Hortaz, erraz ulertzen da zergatik horren hezetasun txikiarekin euririk ez egitea.
Artikulu honen hasiera aldean Antartidaren ezaugarriak ematean haizetsua dela esan dugu. Horrela da, haizea bazterezinezko faktorea da Antartidako giroan. Haize gogorrek erasotzen dituzte Antartidako Kostaldeak, Kontinentean barneratu ahala leuntzen joaten direnak. Mirny izeneko estazioan negu batean zehar zazpi aldiz neurtu zituzten 185 km/h haizeak, gainera deriboraren %60an haizeen abiadura . 60 km/h-koa izan zen. Dudarik gabe haize gogorrak dira. Antartidan ibili diren, eta dabiltzan, espedizioek jasan behar duten faktore klimatiko latzena.
Halere bizia bada
Arestian aipatu ditugun egoera klimatiko guztiz latz eta gogor horiek, Antartidan bizia guztiz ezinezkoa izan behar duela pentsatzera eraman gaitzakete. Aitzitik ez da horrela, eta kontinente bertan. bizia oso ugaria ez bada ere inguruko itsasoan ugaria da.
Bizia zoragarria eta sorpresa-iturri dela esatean lelokeria handia esango dugu akaso, izan ere, Antartidako adibideak hori esatera garamatza. [non Lurrean biziarentzako baldintzak guztiz desegokiak badira, Antartida da toki hori. Gutxi izanik ere animalia eta landare batzuk Hego Polo bera era kolonizatzera iritsi dira. Landare eta animalia horiek neguko iluntasun eta hotzean zain egoten dira uda noiz iritsiko, orduan eztanda batean, eta denbora laburrez, biziaren misterioa ibiltzeko.
Adelia pinguinoa.
Antartidako landareak 800 bat espezietan biltzen dira; gehienak likeziak (350), besteak onddoak, algak eta bakterioak dira. Azkenaldian, estazio esperimentalen inguruan gisazemeak sartutako landare batzuk ere hazten hasiak dira.
Lehorreko animaliak landareak baino eskasagoak dira, guztiak ornogabeak. Ornogabeen artean gainera mikrofauna da nagusi, nematodoak eta rotiferoak adibidez. Makrofauna, artropodoz osatuta dago, akaroak gehienak, itsas ugaztun eta hegaztien bizkarroi direnak gainera.
Gaur, izotz maindirearen ondorioz Antartidan bizia urria bada ere garai batean joria izan zen, ikatz-hobi ugariek aditzera ematen dutenez. Hauetan, izotz-enbor fosilduak aurkitu izan dira. Dirudienez, izotzaren egoera hau duela 50 milioi urte has ¡zen.
Ozenoa bizi-iturri
Gentto pinguinoa.
Aipatu dugun legez lehorreko Antartidan biziaren arrastoak txiroak dira, inguratzen duten itsasoetan ordea oparoak dira.
Antartidako urak fitoplanktonez gainezka egoten dira, zeina zoonplaktonaren elikagai bait da. Zooplanktona era berean eskualde horretan bizi diren balea, arrain, itsas hegazti, foka eta abarren elikagai da.
Antartidan itsas korronteek, nutrientetan aberatsak diren sakoneko urak azaleratzen dituzte. Nutriente hauetaz elikatzen da fitoplanktona, katea trofikoaren lehenengo urratsa dena. Halere, katea trofikoan garrantzi handien duen animalia ixkira moduko krill izenekoa da.
Krilla oso saldo dentsutan biltzen da, bakoitzean mila milioika ale daudela. Krilla da baleen eta beste animalia batzuren oinarrizko elikagaia. Baleek urtero 150. 000. 000 tona krill iragazten dituzte beren bizarretan zehar.
Fokak edo itsas txakurrak oso ugariak dira Antartidan eta hauen ehiza izan zen paraje latz eta bakarti hauetara gizasemea erakarri zuten faktoreetako bat. Gehiegizko ehizaz foka-mota batzuk mende honen hasiera aldean desagertze zorian egon ziren, Antartidako foka eta itsas elefantea esaterako. Egun, hartu ziren kontserbazio neurri gogor eta zehatzei esker urruti dago egoera tamalgarri hura. Bertan aurki daitezkeen beste foka batzuk Ross foka eta Weddel foka dira.
Makarroi pinguinoa.
Weddel foka animalia miresgarria da. Bera da gizasemearekin batera hegoaldeen bizi den ugaztuna. Gai dira negu gorrienean ere Antartidan bizitzeko. Izotzek urak estaltzen dituztean, zuloak ireki egiten dituzte izotzean arnastu ahal izateko.
Baleak dira ur hotz hauetako beste bisitari batzuk. Garai batean oso-oso ugariak ziren, baina gehiegizko ehizak, tamalez, hauetako batzuk desagertze zorian ipini ditu
ikus taula
Hegaztien artean, Antartidako ikur den pinguinoak biomasaren %90-a egiten den espezie askotan banatuta dago. Beste hegaztiak albatrosak eta ekaitz-txoriak dira nagusiki. Aipagarria da ekaitz-txoriak batzutan Antartidaren oso barnealdean topatuak izatea, nahiz eta normalean kostaldean bizi izan. Hegazti guzti hauek, kostaldean oso ugari diren arrain eta txipiroiez elikatzen dira nagusiki.
Lur azpiko aberastasunak
Erret pinguinoa
Lur eskuragarrien baliabide naturalak urritzen joan diren heinean, Antartidak erakarri egin du negozio-gizonen atentzioa lehengai-iturri berri moduan. Herri askotako teknikariek ikertu dituzte Antartidako eremuak mineral-hobi eta erregai-iturrien bila. Emaitzak dirudienez, nahiko oparoak izan dira (ikus mapa) eta askoren ustetan ez da denbora luzeko arazoa izango Antartidaren ustiapen komertziala.
Ikatza oso kalitate onekoa omen dago; ugari gainera. Bestalde, ikatzaren %20a gutxi gorabehera gainazalean dagoela uste da eta horrek bere ustiapen profitagarria erraztuko luke. Metalen artean, burdinak ditu aurreikuspen oparoenak, zinka, beruna eta zilarra ahaztu gabe.
Hala eta guztiz ere, teknikaren ustetan, inoiz Antartidaren ustiakuntza hasten bada, erregai fosiletatik hasiko da. Zenbait iragarpenen arabera, Antartidako plataforma kontinentalaren azpian 45 bilioi petrolio-barril daudeke.
Momentuz moratoria boluntario moduko bat dago guztien artean Antartidako baliabide naturalen ustiakuntzari buruz. Ustiakuntz teknika egokiak guztiz prest ez egoteak zer esanik izango du agian ustiakuntzarik ez honetan. Alaska eta Groenlandian erabilitako teknikek, halere, erabilpena izango lukete Antartidako baldintzetan.
Askoren ustetan, Antartidako baliabide naturalen ustiakuntzarekin has baino lehenago, nazioarteko hitzarmen bat beharrezkoa izango da. Hitzarmena ez dirudi zaila izango denik; zaila izango bait da El Dorado berri bilakatzea.
ANTARTIDAREN ESPLORAZIOA
XVIII. mendearen bukaera aldean izan zuen gizaseme zibilizatuak Antartidarekln lehenengo harremana. James Cook esploratzaile eta marinel ospetsuak 1773. ean zirkulu polar Antartikoa lehenengo aldiz gurutzatu zuen eta aldi berean Antartida zirkunbalatu zuen. Halere, eta Zeelanda Berriko maoriei kasu egin behar badiogu, ez zen hau gizasemea Antartikoa ukitu zueneko lehenengo aldia. 1100. urtearen inguruan Ni-te-Rangiera gerlariaren agindupean gerrakanoa batek hegoalderantz egin zuen izotza topatu arte.
Ondorengo esploratzailea, Fabian von Bellinshausen errusiarra izan zen. 1819-1821. urteetan, Cook baino hegoalderago joanda Antartida bigarren aldiz zirkunbalatu zuen.
Hemendik aurrerako aurkikuntzak bale ehiztariei zor zaizkie gehienbat. Hauen artean aipagarri batzuk Weddel, Biscoe, Kemp eta Balleny ditugu.
XIX. mendearen bukaeran Antartidarekiko interesa berpiztu egin zen. Espedizio asko egon ziren garai horretan, merkatal interesetik aparte interes zientifikoak zituztenak. Gainera Hego Polora zein lehenago iristeko lasterketa has zen. Poloetara iristearen ospe nazional eta pertsonala oso preziatua zen garai hartan.
Biziki polita izan zen Roald Amundsen, norbegiarrak, eta Scott, britainiarrak, izan zuten borroka. 1911. eko Abenduaren 14ean Amundsen-en espedizioa Hego Polora iritsi zen, eta beste berririk gabe baita bere basera itzuli ere. Scott hilabete beranduago iritsi zen polora eta polora lehendabizi iristean zorterik izan ez bazuen ere, itzultzerakoan ez zuen handiagorik izan eta bere espedizioa ekaitz batek harrapatuta denak hil ziren.
Poloa konkistatua, abenturazaleen hurrengo mugarria kontinentea zeharkatzea izan zen. Hau ez zen lortu 1957. erarte, Nazioarteko Geografi Urtearen barnean traktorez baliatutako espedizio batek Antartida zeharkatu zuen arte.
ANTARTIDAKO TRATATUA
1959. eko Abenduaren lean Antartidako Tratatua sinatu zuten 12 herrietako Gobernuek. Tratatu hau da hain zuzen, Antartidako gaur eguneko egoera politiko-juridikoa definitzen duena. Hogeitamar urteko iraupena du eta berez porrogatuko da sinatzaileetako batek errebisiorik eskatzen ez duen bitartean. Hamabi izan ziren sinatzaileak: Argentina, Australia, Belgika, Frantzia, Txile, Japonia, Zeelanda Berria, Norvegia, Hego Afrika, Britainia Handia, Estatu Batuak, eta SESB. Ondoren beste zenbait herri lotu zaizkio tratatuari: Txekoslovakia, Polonia, Danimarka, Errumania eta Herbehereak.
Tratatuaren lorpena, ezparirik gabe, prezedenterik izan ez duen diplomaziaren fruitu izan zen. Horren bidez Kontinente oso bat libre uzten zer ikerketa zientifiko ez-politikorako:
Gizateria osoaren interesa da betirako ekintza baketsuen jorraleku Antartidak jarrait ea eta e dadila bihur na ioarteko gatazka-leku... Nazio Batuen Kartan oinarritutako Tratatuak Antartidaren erabilpen baketsua ziurtatu behar du...
Tratatuaren 1. artikuluak, Antartidaren erabilpen baketsua ezartzen du; 2. artikuluak, nazioarteko lankidetza eta ikerketa zientifikoaren askatasuna; 3. artikuluak, pertsonak, plan eta ikerketa-emaitzen elkartrukerako askatasuna; 4. artikuluan, aurretik egindako lurralde eskakizunak onartzen ditu eta ondotik egindakoak gaitzetsi; 5. artikuluan leherketa nuklearren zertzea eta hondakinen uztea debekatzen da; 6. artikuluan, tratatuaren ezarpen eremua 60°H baino hegoaldekoagoko zonei mugatzen zaie; 7. artikuluan, libre uzten zaie herriei beste herriek egiten dutenaren inspekzioa; XII. artikuluan 30. urteko iraupena ezartzen zaio.
PINGUINOAK
Mozorratutako pinguinoa.
Hegazti hauek eta Antartida bat dira. Hego aldeko basamortu izoztu eta zuri horretaz ez dago pentsatzerik hauek burura ekarri gabe. Pinguinoak beren artean antzekoak izanik ere ez dira denak berdinak ; klaseak ora indik badaude eta erregeak tartean ditugu.
Enperadore pinguinoa: izenak adierazten duen bezala, guztien arteko handiena da. Negu gorr aren erdian erruten du eta arraultzeari beroa emateko hankatartean eramaten du toki guztietara. Pinguino jaioberria, udaberriko zooplankton-eztandarekin batera dator mundura.
Enperadorearen ahaide gertuena erregea izan ohi da; kasu honetan Erret pinguinoa. Ugartetan laket du bizitzea eta arrain eta txipiroiz elikatzen da. Ez da oso prolifikoa, umeak ez ditu itxuraz asko maite, eta hiru urtetik behin bi seme izaten ditu.
Enperadore pinguinoa.
Pinguino ugariena Adelia Pinguinoa da. Hau saldo handitan bizi da eta Krillez elikatzen da.
Mozorrotutako pinguinoa Antartida inguruko ugarteetan biltzen da batez ere, Hego Atlantikoko ugartetan alegia.
Makarroi pinguinoa, izena parregarria izanik ere, oso ugaria da eta kostaldean bizi da.
Gentoo pinguinoa, Krill eta arrainaz elikatzen dena, ez da oso ugaria.
1.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-288bcfb9ded6 | http://zientzia.net/artikuluak/hies-argitasun-apur-baten-bila/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | HIES, argitasun-apur baten bila - Zientzia.eus | HIES, argitasun-apur baten bila - Zientzia.eus
HIES edo Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea. Zer ezkutatzen da lau letra beldurgarri horien azpian? Azken hilabeteotan, eritasun hau modan jarri da.
HIES edo Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea. Zer ezkutatzen da lau letra beldurgarri horien azpian? Azken hilabeteotan, eritasun hau modan jarri da. HIES, argitasun-apur baten bila - Zientzia.eus HIES, argitasun-apur baten bila
Medikuntza
HIES edo Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea. Zer ezkutatzen da lau letra beldurgarri horien azpian? Izurrite berri bat, gaurko gizarteak daraman bi imodu ero eta nahasiak sortua? Edo zerutik bidali zaigun zigor apokaliptikoa? Edo, azken orduan entzuteko aukera izan dugun bezala, CIA-k bere gerra bakteriologikoa garatzeko saioetan barreiaturiko eritasuna ote da?
Horrelako berri eta iruzkinak irakurtzeko, eta beste ausartago edo aldrebesago bat zuekin aspertzeko egokiera izan dugu azken hilabeteotan. Abestigint an "Udako abestia" izendatzen den bezala, eritasunekin ere gauza bera egingo balitz, titulu hori, inolako zalantzarik gabe, HIES deiturikoak eskuratuko zukeen 1985. urtean. Are gehiago, Rock Hudson , aktore ezaguna, gaitz honek jota hil zela jakin (eta berehalaxe komunikabide guztietan zabaldu) zen une beretik.
Esan bezala, informazioa erruz pilatu da gai honen inguruan. Baina ez da beti informazio egoki eta zuzena izan. Arazo honen inguruan sentsazionalismoak eta morboak eraginik astakeria galantak esan eta idatzi izan dira. Horregatik, lan honen izenburuan genion bezala, samaldan, komunikabe guztietatik eraso gaituen informazio-pila horretan argi-apur bat bilatzen eta zuri, irakurle horri, eskaintzen saiatuko naiz.
Goazen pausoz pauso. Has gaitezen hasieratik bertatik. Izenak zer esan nahi duen aztertzetik. HIES edo Hartutako Inmunitate-Eskasiaren Sindormearen ezaugarri bereizle bezala bi aipatuko ditugu:
Hartua izatea, hau da jaio-ondorengo bizitzaren edozein unetan sortua. Bestelako inmuno-eskasiak ere egoten bait dira, SORTZETIKOAK deitzen ditugunak.
Gure inmunitate-sistema, hau da kanpoko erasoen aurka babesteko gure gorputzak duen sistema, erasana dagoela, ez duela behar bezala funtzionatzen. Honen ondorio bezala, pertsonak normalean jasaten ez dituen eritasunak izaten ditu, eta kanpoko erasoen aurrean ia inolako babesik gabe aurkitzen da.
Historia pixka bat
Birusa gorputz osasuntsu batera sartzen denean,makrofagoek atzematen dute.ondoren T linfozitoei abixua emanaz.
T linfozitoak zelula-mota askotan ugaltzen dira.T zelula laguntzaileek B zelulak estimulatzen dituzte.
B zelulak ugaltzen dira eta antigorputzak sortzen dituzte;hauek birus inbasorea eraso eta hil egiten dute.
Sindrome honetako lehen kasuak 1981eko ekainaren 5ean deskribatu ziren: 5 gazte, homosexual aktiboak, Pneumocystes carinii izeneko bakteriogatiko alborengoaz diagnostikatu ziren, baina aldi berean bestelako zoldura asko zituztela ikusi zen, eta beren sistema inmunologikoa ez zela oso egokia.
Ondorengo hilabeteetan kasu berriak agertu ziren, ez homosexualengan bakarrik, baita drogazale gazteengan ere heroinomanoengan bereziki) eta baita aurreko bi taldeetan sartzen ez ziren bestelako pertsonengan ere: hemofilikoak, haitiarrak, etab.
Eritasuna gehienbat eremu urbanoetan agertu zen, eta hasierako bere ugalpena ikaragarria izan zen: 1200 kasu 1983ko maiatza artean, 2259 1983ko iraila arte, 8000 bat kasu 1985eko hasiera arte, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken datuen arabera gauzak honela daude: Ameriketako Estatu Batuetan (1985-IV-30)10. 000 kasu, Europa osoan 1. 226 kasu (1985-VI-30), eta Euskal Herriko Komunitate Autonomoan, 1985eko Irailaren 25ean 6 kasu eman daitezke seguru bezala, 4 Gipuzkoan eta 2 Bizkaian kokatuak.
Ikus daitekeen bezala, zifrak handiak izan arren, ez dira hain tragikoak. Pentsa dezagun, edozein asteburutan kotxe-istripuengatik jende gehiago hiltzen dela, eta zer esanik ez minbiziak, edo bihotz-arterietako eritasunak, edo alkoholismoak, edo beste hainbeste eritasunek sortzen dituzten heriotza-tasa ikaragarriak.
Zergatik bada hainbeste soinu, hainbeste zalaparta? Zein arrazoi dago hainbesterainoko garrantzia hartu duen eritasun honen azpian? Zerk mugitu ditu komunikabideak batetik, eta osasun-erakundeak bestetik, eritasun honek hartu duen nagusitasuna eta ospea eskuratzeko?
Eritasuna, nola sortzen da?
Kaposi-ren sarkoma, HIES-aren zeinu kliniko bat.
Itxuraz gaur egun argi dago eritasunaren sortzailea birus bat dela, LAV (Lymphadenopaty-associated virus) edo beste batzuk HTLV-III (Humas T-lymphotropic virus type III) deituriko birusa hain zuzen. Baina eritasunaren arrazoia argitzeko eman izan diren teoriak, zein baino zein bitxiagoa eta arraroagoa izan dira azken hilabeteotan.
Gauza jakina zen HTLV motako birusek gizakien zenbait eritasunekin zuten zerikusia (leuzemiak, linfomak, etab.) Bi ikertzaile-talde desberdinek, Paris-ko Pasteur Institutuan lanean ari zena bat, eta EEBB -etako Minbiziaren Institutu Naionalean ziharduena bestea, HIES-ek jotako gaixo batean birus berri bat isolatu zuten, eta ikertzaile-talde bakoitzak bere izen propioa eman zion, LAV izena frantsesek, eta HTLV III izena amerikarrek. Gaur egun, birus berdina bezala jotzen da, eta LAV/HTLV III bezala ezagutzen da. Ondoren egindako proba guztiek birus hau HIES-en sortzaile bezala konfirmatu dute.
Birus hau gorputzera sartzen denean, zelula ostalariaren genoman integratzen da (T linfozito deitu zeluletan bereziki), zelula hauen suntsipena eta beherakada edo gutxitzea ekarriz. Linfozito hauek gure inmunitate-sistemaren erantzule bikainenak direnez, erraz ulertzen da kopuruz txikiagotzen direnean, gorputza kanpoko erasoen aurrean babes edo defentsarik gabe geratzea: horregatik, gizakiei normalean inolako kalterik egiten ez dieten bakterio eta onddoek, sekulako sarraskiak sor ditzakete egoera honetan aurkitzen diren pertsonetan.
Arrisku-taldeak
Epidemiologiaren ikuspuntutik egindako azterketa guztiek ondorio berdintsuak azaldu dituzte, HIES-ek zenbait giza talde berezirenganako duen joera edo grina (heroinazaleak, homosexualak, hemofrlikoak batez ere). Zergatik ote da hori?
HIESaren birusak erasotzen du.
Birusak T zelula laguntzaileak infektatzen ditu, antigenoak identifikatzeko duten posibilitatea blokeatuz, eta aurrerantzean birus berrien egiazko fabrika bihurtuz.
T linfozitoek beren ekintza anti-infekziosoa burutzerik ez dutenez, edozein inbasore berrik (mikrobio oportunista deituakbidea libre aurkitzen du eta heriotza sorteraz dezake.
LAV/HTLV III birusaren transmisio-bideei begiratzen badiegu ulertu ahal izango dugu eritasunaren distribuzio edo banaketa berezi hori. Birus hau bi bidetatik transmititzen da batez ere, beste zenbait gorputzeko isurgai edo likidotan aurkitzeak (malkoak, txistua, likido zefalorrakideoa, etab.) ez bait du ¡nota ere, likido edo bide hauetatik transmititzen denik frogatzen.
Transmisio-bideak bi dira, hortaz:
Bide benereoa, h.d., harreman sexualen bidez, homosexualetan batez ere, eta baita zenbait bisexualetan ere.
Odol-bidea. Horrela uler daiteke drogazaleetan gehiago ematea (xiringa kontaminatuak erabiltzeagatik), edo odol kontaminatua transfusioetan erabiltzen denean, eritasuna transmititzea (hemofilikoek duten arrisku berezia).
Hala ere esan beharra dago, ez homosexual, ez heroinazale, ezta hemofiliko izateak ere, ez duela bere horretan, HIES arriskua handiagotzen. Homosexualetan, normalean gertatzen denpromiskuitatea (ohekide anitz edukitzea)da arrisku-faktore nagusia. Eta heroinazale edo hemofilikoetan garbitasun-eza lehenengoentzat, edo odol kontaminatua erabiltzea bigarrenentzat dira eritasunaren intzidentzia handiagotzen duten arrazoiak.
Arestian aipatu ditugun intzidentzi estatistikak baliogabe gertatzen dira zenbait herrialdetan, Haitin edo Afrikako zenbait naziotan adibidez. Zergatik ote da hori? Herrialde hauetan heterosexual gazteak eta emakumezkoak ere askotan eritzen bait dira. Gertaera hau esplikatu nahiz, bi hipotesi formulatu dira:
Animalia batez baliatuz (eltxo, euli, etab. ), animaliak bektore bezala jokatuz, bestelako zoldura-eritasunen transmisioa.
Lurralde hauetan birusa endemikoa zen, jadanik bazegoen han, eta azkarrago barreiatzen da. Horrela lehen aipaturiko bideak (benereoa, odol-bidezkoa)koantitatiboki aldatu egin dira.
Eritasunaren eboluzioa
HIES-ak jotako taldeak.
Lehen ikusi dugun bezala LAV/HTLV III birusa gorputzean sartzen da. Eta ondoren, zer? Esan beharra dago birusarekin ukipena eduki dutenetatik, oso proportzio txiki batek bakarrik egingo duela ondorenean HIES bat, h.d. birusaren aurkako antigorputzak dituzten pertsonetatik (hauei seropositibo deritze), bakar batzuk soilik gaixotuko direla.
Birusa gorputzera iritsi ondoren, inkubazio-aldi bat ematen da, inolako sintomarik gabekoa, 9-22 hilabetekoa (beste batzuren ustetan luzeagoa ere izan daitekeena, 5 urtera iristeraino).
Ondorengo pausoa, lehen esan bezala pertsona seropositiboen proportzio txiki batean besterik ematen ez dena, HIES eritasunaren sintoma edo zeinuak agertzea da. Zeinu hauetako asko arruntak dira, beste eritasun arin edo normalagoetan ere agertzen direnak. Horregatik zeinu hauek ez dute ¡nola ere HIES-aren susmoa piztu behar nahitaez.
Sukar altua, hilabetetan mantentzen dena, eta arrazoi oso argirik gabe agertzen dena.
Janguraren eta pisuaren galera
Ondoez-egoera, gorputz guztian sentitzen dena.
Arnas aparatuko sintoma ez-espezifikoak.
Adenopatiak (gongoil linfatikoen hanturak)gorputz osoan hedatuak.
Beherakoak, aldian behin.
Mantxa urdin-ubelak, ubeldurak, ahoan edo larruazalean, luzaroan irauten dutenak.
Zeinu orokor horiekin batera agertzen dira inmuno-eskasiako egoerari zuzenean loturiko eritasunak: Kaposi-ren sarkoma, %90ean, eta/edo Pneumocystes Carinii delakoari zor zaion alborengoa.
Bi eritasun hauek normalean ez dira agertzen adin eta egoera onean dauden personetan. Baina HIES gaitzak jota, daudenetan beren intzidentzia ikaragarri handiagotu da.
Zer egin dezakegu eritasunaren aurrean
Lehen-lehenik pertsonaren zalantzak argitu. Eta horretarako biderik egokienetako bat diagnostikoa ziurtatzea da, lehen esan bezala asko bait dira birusaren aurkako antigorputzak eduki arren eritasuna inoiz hartuko ez dutenak.
Diagnostikoa egiteko erizpide nagusiak klinikoak dira, infekzio edo zoldura oportunistak agertzea (normalean ematen ez direnak), eta Kaposi-ren sarkoma agertzea, arrazoi argirik gabe behintzat, inmunitatea txikiagotua eduki behar ez luketen pertsonetan (gazte edo pertsona helduetan, adibidez). Laborategiko probak T linfozitoen maila neurtzera, eta odolean Antigorputzak badauden ikustera mugatzen dira.
Prebentzioaz ere hitz egin nahi nuke, edo zer egin daiteke eritasuna ez harrapatzeko? Lehen ikusi dugun bezala, arrisku-taldeetan egin behar da batez ere prebentzioa:
Sexu-kutsapena ebitatzea.
Ohekideak, ahalik eta gutxien aldatu homosexualetan, eta izan daitezela beti berdinak, 3-4 bat, eta gehiago ez. Bide honetatik, homosexualen giroetan ohitura-aldaketa nabarmen bat ikusi ahal izan da azken denboraldi honetan, HIES-en beldurrak eraginda.
Odol kontaminaturik ez diezagutela transmititu.
Dena den, prebentzio-bide honek ez du odol-ematearekiko beldurrik justifikatzen, eta batez ere odola hartzen duten pertsonen aldetik. Azken hilabeteetan, odol-transfusio guztiak Antigorputzak atzemateko ELISA proba berezia jasaten dute, eta aurrerantzean lasaitzeko modua edukiko dugu.
Injekzio, xiringa, etab. ekin garbiketa eta higienea behar-beharrezkoak dira. Xiringak, adibidez, behin bakarrik erabili behar lirateke, bestela odol-kontaminazioaren bidez eritasuna transmititzeko arriskua baitdago.
HIESaren birus inbasorea.
Azkenik, tratamenduaz hitz egin beharra dago. Gaurkoz oraindik nahikoa eskasa da. eta ez gaude itxaropen handiak emateko moduan. Tratamendu mota asko saiatu dira, eta hauetako batzuk itxaropen faltsuak sorterazi dituzte zenbait kasutan (gogora dezagun azken hilabeteotan hain aipatua izan den ziklosporina), baina oraingoz ez da aurkitu eritasun honen aurkako erremedio egokirik.
Txerto posible bat bilatzen ere diru eta lan asko jarriak daude. Birus hau LAV/HTLV III birusa hain zuzen, mutazioak erraz jasaten dituen birusa denez, txerto egoki eta eraginkor baten lorpena iritsi ahal izateko eragozpen eta zailtasunak ez dira oraindik gainditu.
Dena den, ez genuke hain modu pesimista eta etsian bukatu nahi. Gaur egun, informazioa asko hedatu da, eta jende normalak egoera honen aurrean zenbait bide edo jokamolde posible ezagutzen ditu. lkerketa, orain arte bezala aurrerantz doan neurrian, ez da txorakeria HIESaren aurkako tratamendu egokia eta baita txerto eraginkorra ere aurkituko direla pentsatzea. (epe laburrean).
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-581d502cbf97 | http://zientzia.net/artikuluak/paradoxa-logikoak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Paradoxa logikoak - Zientzia.eus | Paradoxa logikoak - Zientzia.eus
Honaino Lewis-Carrol-ek idatzitako ipuin bati buruz egin dugun itzulpen librea. Paradoxa logiko hauek oso interesagarriak direlakoan ekarri dugu hona historiatxo hau.
Honaino Lewis-Carrol-ek idatzitako ipuin bati buruz egin dugun itzulpen librea. Paradoxa logiko hauek oso interesagarriak direlakoan ekarri dugu hona historiatxo hau. Paradoxa logikoak - Zientzia.eus Paradoxa logikoak
Matematika
Honaino Lewis-Carrol-ek idatzitako ipuin bati buruz egin dugun itzulpen librea. Paradoxa logiko hauek oso interesagarriak direlakoan ekarri dugu hona historiatxo hau.
Nola ba? Ez al daukazu ezer egiteko? –esan zuen osaba Jim-ek–, orduan etor zaitez nerekin Allen-en etxera. Ibiladitxo bat egin dezakezu horrela, bizarra kentzen didaten bitartean.
Ongi dago – erantzun zion osaba Joe-k– umetxoa gurekin batera etorriko da, ezta?
Lewis-Carrol.
Umetxo hori ni nintzen, agian irkurleak berak dagoenekoz asmatua duenez. Hiru hilabete paseak dira hamabost urte bete nituenetik, baina hori ez dago osaba Joe-ren aurrean aipatzerik. Besterik gabe zera esango luke: zoaz azkar zure ohetxora, mukizu lotsagabe hori! edo beste horrelako zerbait: ikusten dudanez ekuazio kubikoak askatzeko gai bihurtu zara, ala? Modu honetako ateraldi gorrotagarriak dira bere gustokoenak. Atzo bertan A moduko enuntziatu baten adibidea eskatu zidan. Nik hartarako aukerabidea ikusirik, zera esan nion: osaba guztiek ateraldi ergelak maite dituzte . Jarri zuen aurpegiagatik ez zirudien asko gustatu zitzaionik. Dena dela, hau ez da orain axola zaidan gaia: Pozik nengoen ni orduan beraiekin batera joateko ematen zidaten aukerabidearekin. Izugarri maite dut nere osaben berbaldia, batez ere, beraiek esaten duten bezala, logika triskatzera dedikatzen direnean. Bildurrik gabe esan dezaket ez dela makala horretarako erakusten duten trebetasun eta zaletasuna, arraioa!
Hori ez dator logikoki nik egin dudan obserbaziotik –esan zuen osaba Jim-ek.
Ez dut nik horrelakorik esan –erantzun zion osaba Joe-k- hori Reductio ad Absurdum arrazoiketaren adibide bat da.
Nere premisa txikienak ez du esaten gurekin batera guk ere txikiena eraman behar dugunik –esan zuen farre-algara bizian.
Tankera honetakoa izaten da beraiek beren artean egoten naizen bakoitzean hartzen duten jokabidea. Neretzat mingarria ez bailitzan "txikien"ezizen hori aipatzea!
Handik gutxira bizartegia ikusi genuenean, osaba Jim-ek honela ekin zion berriro: nere esperantza bakarra Carr egotea da -esan zuen-; Brown oso zarpaila da eta Allen-en eskua beti dago dardarrez sukarraldi hori izan zuenez geroztik.
Sei penike ezetz, apostu– erantzun nion nik.
Gorde itzazu zure apostuak, ume lotsagabea! –erantzun zidan – esaten ari naizena froga daitekeen gauza da –has¡ zen berriro, bere ahotsaren tono goratuak nere umore txarreko keinuaz konturatu zela adierazten zuelarik – logikoki froga dezaket, bai jaunak; ez da alegiazko gertaera bat!
Froga ezazu bada, egizu dedukzio miragarri hori –erantzun zion osaba Jim-ek iseka nabarian–. Aurerra!, zeren zain zaude bada? harriturik gauzkazu!
Suposa dezagun lan-hipotesi gisa –abiatu zen lasai asko osaba Joe – Carr ez dagoela bizartegian. Eta ikus dezagun nora eramaten gaituen hipotesi horrek. Hartaz, Reductio ab Absurdum delakoaren arrazonabidea erabiliko dut.
Dudarik gabe tankera horretako zerbait egingo duzu zuk –moztu zion osaba Jim-ek.
Ez dut inoiz absurduan bukatzen ez duen zuk egindako arrazonaketarik ikusi. Zure ergelkeriei kasu egin gabe –segitu zuen osaba Joe-k keinu harro batez– dedukzioari jarraituko diot. Carr ez badago, zera onartu beharko duzu: Allen ere ez badago, Brown-ek bederen egon beharko duela, ezta?
Eta non ikusten diozu zuk horri alderdi atsegina –erantzun zion osaba Jim-ek doinu ironiko batez–. Lehen esan dizudanez, ez zaizkit Brown-en eskuak gustatzen; oso zarpaila da.
Nere pazientzia, ditudan birtuteetan hoberenetarikoa izanik ere... –esaten ari zen osaba Joe, baina osaba Jim-ek kolpean moztu zuen.
Arrazoiak mesedez! arrazoiak! –esan zuen– Baina moralik ez!
Bale. Baina onartzen duzu hori, ala ez? –errepikatu zuen berriro osaba Joe-k– Carr ez dagoela suposatuz, Allen ere ez badago Brown-ek egon behar duenekoa onartzen al duzu?
Noski Brown-ek egon beharko duela –esan zuen osaba Jim-ek– bestela zeinek zainduko luke bizartegia?
Oso ongi; beraz Carr ez egoteak enuntziatu hipotetiko honetan "Allen ez dago" da protasia eta "Browm dago"apodosia. Eta enuntziatu hipotetiko honek bere indar guztia gordetzen du Carr ez dagoela suposatzen den bitartean, ez? Bai, halaxe uste dut. Eta zer gertatzen da orduan? –esan zuen osaba Jim-ek.
Ongi goaz. Zuk ondo baino hobeto dakizunez, Logikaren ispilu gardena enuntziatu hipotetiko baten egiazkotasunak (horrekin zera esan nahi dut: inferentzia logikoa bezala duen onargarritasuna)ez du zer-ikusirik bere protasiaren egia balioarekin; are gehiago ere esan daiteke, posible izateak ere ez dio inongo indar gehigarririk ematen. Adibidez, "hemendik Londreseraino bost minututan ailegatuko bazina, jendea izugarri harrituko litzateke..."enuntziatu hipotetikoaren esanahia eta egiazkotasuna ez da ezertan aldatuko"bost minututan ailegatuko bazina, jendea izugarri harrituko litzateke...""bost minututan ailegatze"hori posible ez bada ere, eta...
Bai egia da. Nik ezin dezakete horrelakorik egin –moztu zion osaba Jim-ek.
Segi dezagun. Oraindik beste enuntziatu hipoteiko bat behar dugu. Zer esan zenidan atzo Allen-i buruz?
Zuk ere badakizu hori: sukarraldi hori pasa zuenez geroztik ez dela inoiz etxetik ateratzen, oso nerbioso jartzen dela eta horregatik beti joaten dela Brown-ekin. Zertarako galdeten didazu hori?
Bukaeran laguna, bukaeran. Itxaron beharra izango duzu oraindik apur bat. Beraz zu prest zaude "Allen ez badago orduan Brown ere ez dago"enuntziatuaren egiazkotasuna onartzeko, ez?
Baietz uste dut, bai noski... –esan zuen osaba Jim-ek, gehiago gorde ez zezakeen nerbiosismoa izkutatunahian.
Bukatu egin dut. Ni naiz irabazlea. Entzun. "Carr ez dago" enuntziatua suposatuz ondoko beste bi hauek deduzitu ditugu: "Allen ez badago orduan Brown ez dago"eta "Allen ez badago orduan Brown dago "; baina kontraesaleak dira, ez da posible biak batera gertatzea! Nola ez dela posible biak batera gertatzea? –atzera egin zuen osaba Jim-ek.
Nola ez dela posible? –esan zuen begietatik farrea zeriolarik osaba Joe-k.– Hori galdera ergela! Nola frogatuko ditu protasi berdinak bi apodos kontraesale? Mesedez, Jim! Ez duzu ukatuko "Brown badago"eta "Brown ez dago"apodosiak kontraesaleak ez direnik? Zu ez zara inoiz oso arrazoizkoa izan, baina hainbestereainokorik...
Bai noski, onartu egin beharko dut hori –ahozkatu egin zuen esan baino gehiago osaba Jim-ek.
Beno, eta orain azken kolpea –baieztu zuen osaba Joe-k, beste eskuan kolpe lehor bat ematen zuen bitartean–. Carr ez badago, orduan batetik bi enuntziatu hipotetiko horiek aldi berean zuzenak dira, eta bestetik kontraesleak. Etajakin badakigu, burua sorbaldaren gainean dugunok bai behintzat, hori ezinezkoa dela. Miragarria! Horrek ate bakarra irekitzen du: "Carr ez dogo" okerra dela, eta beraz "Carr dago"zuzena onartzea. Logikaren indar guztiaz zera esan dezaket: begien aurrean dagoen bizartegi horretan hor dago Carr. Hona hemen Reductio ad Absurdum liluragarri bat. Zer gertatzen zaizu, Jim? Aurpegi zurbil hori ez da lehengoa. Ongi al zaude?...
Bai, bai, ...baina...
Hitzik esan gabe, eta belarriak zabal-zabalik segitzen nuen nik diskusio hau. Zoraturik aurkitzen nintzen beren berbaldia entzunez eta nitaz ahazturik zeudela konturaturik. Ez pentsa diskusioa horrela ahitu zenik; handik gutxira osaba Jim berriro indartu zen, eta berbaldia berotu.
Ez dizuet hemendik aurrera gertatu zena kontatuko. Azken batez, nere osabek arrazoi dute eta umetxo bat naiz ni askotan. Horregatik, zuek ere joku honetan parte hartu nahi izango duzuela pentsatzen dut. Bukatu zuek ipuina, eta bidali iezadazue zuen historiatxoa. Irrikitan nago ea asmatzen duzuen benetan zer gertatu zen!
Nere zuzenbidea zera da: |
zientziaeus-7162e051049e | http://zientzia.net/artikuluak/zentralaren-bizia-amaitzen-denean/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Zentralaren bizia amaitzen denean - Zientzia.eus | Zentralaren bizia amaitzen denean - Zientzia.eus
Erreakzio nuklearrek sortutako energia itzela bada ere, ezagunak dira energi mota honek dakartzan arazo ugariak. Aurki, iparrameriketan, zentral baten heriotza gertatuko da. Honen aurrean zein asmo duten azalduko dugu ondorengo lerroetan.
Erreakzio nuklearrek sortutako energia itzela bada ere, ezagunak dira energi mota honek dakartzan arazo ugariak. Aurki, iparrameriketan, zentral baten heriotza gertatuko da. Honen aurrean zein asmo duten azalduko dugu ondorengo lerroetan. Zentralaren bizia amaitzen denean - Zientzia.eus Zentralaren bizia amaitzen denean
Energia
Erreakzio nuklearrek sortutako energia itzela bada ere, ezagunak dira energi mota honek dakartzan arazo ugariak. Badira hauen artean bereziki larriak; zentral nuklear baten bizitzan zehar sortzen diren hondakin erradioaktiboen gordeketa ziurra, eta zentralaren 20-30 urteko bizitza laburra itzali denean bizitza luzeko erreaktibitatez geratutako erreaktore nuklearraren tratamendua. Aurki, iparrameriketan, zentral baten heriotza gertatuko da. Honen aurrean zein asmo duten azalduko dugu ondorengo lerroetan.
Hamarkada honen bukaera aldean, 1989.aren erdialdean, ikuskizun bitxia izango da Estatu Batuetako Ohio ibaiaren ertzetan. Bertan, garabi erraldoi batek lehenengo amerikar erreaktore nuklearraren gunea lehorretik gabarra baten zubira eramango du. Gabarrak Ohio eta Mississippi ibaietan zehar ibiliz Mexiko-ko Golkora iritsiko da; ondoren Panamako Kanala igarota EEBB-tako mendebalde-kostaldeko Washintong estaturaino joango da. Han Columbia ibaiaren korronteari gora eginez Hansford -eraino iritsiko da. Bertan, EEBB-tako gobernuaren hondakin nuklearren zabortegia dago.
Hansford-en, gunea 10m-ko sakonerara Iurperatuko da eta bertan utziko da erradioaktibitatea maila ziur batera jaitsi arte.
Honen erraz eta arin azaldu dugun prozesu hau, bost urte eta ia 100 milioi US$ kostatuko den programa baten zatia besterik ez da izango. Horretaz aparte, zentral nuklearrak 30 urtetan egon deneko lur-orubea erradioaktibitatez libre utzi beharko da.
Hiru modu daude bereak egin dituen erraktore nuklear baten aurrean jokatzeko: Shippingport-en egin behar duten desmantelamentua; erreaktorea itxi eta inguruak prezintatuz jagoketa jarrai bat izatea; eta zentrala zementuz oso-osorik estaltzea. Azkeneko bi hauek desmantelamendua baino askoz merkeago dira. EEBB-tako Atomic Industrial Forum (industri nuklearraren elkartea, alegia)delakoaren kalkuluen arabera, ur presiorizatuzko erreaktore baten desmantelamenduaren kostua 102 milioi US$ inguru dabil, estaltzearena 41 milioi US$ inguru eta klausuratzearenak 12 milioi US$ gehi 300.000 US$ inguru urteko jagote-lanetarako.
Desmantelamenduaren abantail nagusiena politikoki onargarria izatea da. 2.000.urtea baino lehenago beste hamabost erreaktore iritsiko dira bere bizi erabilgarriaren amaierara. Ondorioz, EEBB-tako industria nuklearraren etorkizuna XXI. mendera begira, erreaktore hauen heriotzaren arazoa nola konpontzen denean dago, hein handi batean.
Duela bi urte has ziren Shipping port-en desmantelatzerako lehenengo lanak. Lehenengo urratsa bertan zenbat erradioaktibitate zegoen benetan jakitea zen. Laster egokiena presio-ontzia (erreaktorearen gunea alegia)osotasunean ateratzea zela erabaki zen. Presio-ontzia 10 m altuera eta 3 m. zabaleko zilindroa da (ikus irudia). Hau neutro hesi batez, urez betetako 1 m lodierako tanga batez hain zuzen, inguratuta dago. Presio-ontziarekin egingo den lehenengo lana, neutroi-hesian ura zementuz ordezkatzea izango da, zementua erradiazioaren hesi bezala ura baino efektiboagoa delako.
Une horretan presio-ontziak 770 tona pisatuko du. Izango ditu lanak garabiak hau altzatzeko! Pisua handia izanik ere teknikariek arazorik ez denaren sortuko konfidantza dute.
Erreaktorea kendu ondoren; hau erradioaktibitate-iturri handiena izaki, langileek gelditzen den altzairu eta zementua babes-neurri berezirik gabe maneiatu ahal izango dute. Desmantelamendu-arduradunen eritziz posible izango da zentral nuklearraren 22.000 tona altzairu berreskuratzea eta txatar moduan saltzea.
Oraindik presio-ontziarren azpian zenbait erradioaktibitate izango den jakiterik ez dago. Espezialisten ustetan 1 m. sakoneko lur-geruza atera eta birziklatu egin beharko da gutxienez erradiazioa maila onargarriraino jaisteko. Maila onargarri maximoa 500 milirems urteko da. Halere, 10 milirem/urte izan dadin da helburua.
Dudarik gabe, honelako proiektu baten arazo larriena erabili behar den dirutza da, 100 milioi US$ ez bait da txantxa!!.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-a118380c1197 | http://zientzia.net/artikuluak/mendiak-eztul-egin-duenean/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Mendiak eztul egin duenean - Zientzia.eus | Mendiak eztul egin duenean - Zientzia.eus
Nevado del Ruiz sumendiaren erupzioak erabat hunkiturik utzi gintuen joan den Azaroan. Telebistan bidez ikusitako imajinek, naturaren indarra gogora ekarri digute beriro.
Nevado del Ruiz sumendiaren erupzioak erabat hunkiturik utzi gintuen joan den Azaroan. Telebistan bidez ikusitako imajinek, naturaren indarra gogora ekarri digute beriro. Mendiak eztul egin duenean - Zientzia.eus Mendiak eztul egin duenean
Nevado del Ruiz sumendiaren erupzioak erabat hunkiturik utzi gintuen joan den Azaroan. Telebistan bidez ikusitako imajinek, naturaren indarra gogora ekarri digute beriro.
Omaira, Armeroko ikurra.
Nevado del Ruiz sumendiaren erupzioak erabat hunkiturik utzi gintuen joan den Azaroan. Telebistaren bidez ikusitako imajin dantear haiek, lokatzaren marroiaren gainean ezinean zebiltzan irudi fantasmagoriko haiek, naturaren indarra gogora ekarri digute beriro. Halere, gizasemeek ez dute zer kexaturik azken urteotan sumendiekin izan duten aduraz. 1902. ean Martinikako Mont Pelée (Zuritutako Mendia)delakoak eztanda egitean berarekin 16. 000 lagun eraman zituenetik, ez dugu horrelako trajediarik ikusi sumendiekin Nevado del Ruiz-ena gertatu arte. Eta honek haren marka-bikoiztu du, ia.
Azterketa estratografikoek adierazten dutenez, nahiko marka eskasa da hau 83 urteko tarterako. Esaterako Pelée-ren erupzioaren aurreko 120 urtetan 200. 000 bat lagun hil ziren sumendien kausaz. Vesubioak nola Ponpeia suntsitu zuen ere aski ezaguna da. Andetako sumendietatik behera aurkitzen diren lautada emankorrak, kontsolidatutako sumendi-hauts eta lohiez osaturik daude, geruza alternatibotan barreiaturik. Geruzek, sumendi batek hil ditzakeen bi moduak irudikatzen dituzte: frijitua hauts-hodei batean edo lohi isuri batean ¡toa.
Azken hauek, lohi-isuriak, izan dira azken 200 urtetan bizitza gehien ebaki dituztenak. Nevado del Ruiz-ek eraman duen joakabidea hamaika tokitan errepikatutakoa izan da. Andetako sumendien tontorrak glaziarrak ohi dituzte; Nevado del Ruiz, hauen arteko altuena zen gainera, 5. 200 m.
Nevado del Ruiz, kea dariola.
Erupzioa txikia izan ornen da, ingurutan ibili diren hegazkin-pilotoen esanen arabera, sumendiak jaurtikitako hondakinak 8. 000m-raino igon dira. Erupzio handiek 30. 000 m-raino jaurti dezakete hausta. Halere, erupzioa nahikoa izan da, tontorreko izotzak bat batean urtzeko. Glaziarretako ura mendiaren maldan behera azkarki isurtzean aurreko erupzioek utzitako hauts eta hondakinak eraman ditu berarekin.
Nevado del Ruiz-en ekialdeko maldatik isurtzen diren erreka eta ur-korronteek, Lagunilla ibaiarekin bat egiten dute haren emaria ikaragarri biderkatuz. Lohi-ibaiak, izotz eta harri-puskak, deserrotutako zuhaitzak eta abar daramatza berarekin, 90 Km/h abiaduraz lohiak Armero hiria topatu du. Hemendik aurrera gertatutakoa ezagunegia da.
Ezagunak ziren jadanik Nevado del Ruiz-en modu honetako jarrerak. Bere bi aurreko erupzio hiltzaileek, 1595 eta 1845. ean, lohi-isurietan izan zuten oinarria.
Oraingo honetan Nevadok abisua bidalia zeukan aspalditxotik. Bere aktibitate berria 1984. eko azaroan hasi zen lurrikar lokal batzurekin batera. Hauek abenduan, bortitzago bihurtu ziren. Urte hasieran gas-jaurtikipenak hasi ziren. Otsailaren 22an kraterean zegoen lakuan egindako pH neurketek hau 0, 2koa zela eman zuten aditzera; lakua azido sulfuriko kontzentratua zen.
Uztailean, glaziarra urtzen hasi zen eta tontorrean sufrezko hodei horiak sortu ziren. Benetako lehenengo erupzioa irailaren 11ean gertatu zen; zazpi orduz hauts jaulkipenak gertatu ziren eta lohi-isuri txiki bat ere gertatu zen. Irailaren erdialdean abiazio-agintariek abioiei mendiaren gainetik pasatzea debekatu egin zieten.
Azaroaren 13an erupzio txiki bat gertatu zen, herritarrei ez arduratzeko esan zieten agintariek eta ondoren...
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-16e19bcd3c3d | http://zientzia.net/artikuluak/orain-badakigu/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Orain badakigu - Zientzia.eus | Orain badakigu - Zientzia.eus
Oso ongi, bazen garaia jaunak! Orain ez dago zalantzarik, inork softwarea sortu nahi badu badaki zein lengoaia eta makina erabili behar dituen.
Oso ongi, bazen garaia jaunak! Orain ez dago zalantzarik, inork softwarea sortu nahi badu badaki zein lengoaia eta makina erabili behar dituen. Orain badakigu - Zientzia.eus Orain badakigu
Programazioa
Oso ongi, bazen garaia jaunak! Orain ez dago zalantzarik, inork softwarea sortu nahi badu badaki zein lengoaia eta makina erabili behar dituen.
Badirudi, irakaskuntzaren munduan gabiltzanok etxeko ordenadore pertsonalak baztertu beharko ditugula. Hala dio behintzat EIMA programak. Hauek ez ditu onartuko MS-DOS sistema eragileaz oinarritzen diren makinentzako programak ez diren bitartean. Hau da Tele Video-rentzako programak antolatu daiteke nolabaiteko laguntzarik nahi bada. Baina besterik ez.
Oso ongi, bazen garaia jaunak! Orain ez dago zalantzarik, inork softwarea sortu nahi badu badaki zein lengoaia eta makina erabili behar dituen. Benetan, eskertzekoa da.
Baina oraindik, zoritxarrez, ez dago ordenadore-parke handirik, (bata beste 100 ikasleentzako 14"tako monitore bat agian?).
Bestalde, nahiz irakasleok trebatzeko behar dugun borondatezko dedikazioa handia izan, ba al daukagu makina horietara hurbiltzeko aukera fisikorik?
Galderak erantzuteke daude, baina informatikaren abantialak probetxatu nahi baditugu, ezinbestekoa da aurrera egitea; horregatik natorkizue oraingo honetan nire esperientziak azaltzera.
Esperientzia hauek Lanbide-Heziketako eskola batean eginak daude hain zuzen Errenteriako 2 L.H.1 Elektronikako talde batekin.
ZX-SPECTRUM-a eskuratu nuen. (gaur egun 20. 000 peseta baino merkeago eros daiteke). Ezin uka Tele Videoa-a erabil nezakeela aldi berean baina:
32 ikasleko taldea daMonitore-pantailan oinarritzen zen esperientzia.
Gure eskolan ikusentzutezko aretoan badugu EIDOFOROA edo Bideo-pantaila handia.
Beraz, makina txikia (?) erabiltzea erabaki nuen. Gaia, korronte alternoaren parametroak zen. Anplitudea frekuentzia eta desfasea. Erraza, baina askotan guk nahastu egiten ditugu arbelean azaldu nahiean.
HAURRAK ETA SPECTRUM-a: Askotan nahi izaten da haurra mikroaren aurrean jarri eta teklak sakatzen hastea, baina, teklatuak duen kadentziagatik, gehienetan RUNRR edo PRINTTT eta horrelakoak gertatzen dira. Horrelakorik nahi ez baduzu mikroa pizterakoan zera egin ezazu POKE 23561, 0 eta ez duzu arazorik izango.
Ordubeteko saioa genuen antolaturik. Ez genituen 45 minutu baino gehiago behar izan aipatutako parametroen kontzeptua azaltzeko eta bakoitzaren 10 eta 20 adibide egiteko eta ez ahaztu 32 ikasle zeudela mikro bakarrarekin.
Ondorioak oso positiboak izan direnez, orain kondentsadoreen karga deskarga eta R.C-ren eragina ikusterazteko programa antolatzen ari gara.
Esan beharra dago gauza bera egin dela 1-L.H.1-eko talde batekin Euskal-Herriko geografia azaltzeko eta esperientzia hau ere oso positiboa izan dela.
Bera etxeko ordenadorea esaten diogu baina besteak baino erabilgarriagoa askotan; hori bai, ez omen da informatika zientifikoaz baliatzeko bidea. Zer ote?
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-cf726913cc47 | http://zientzia.net/artikuluak/airearen-presioa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Airearen presioa - Zientzia.eus | Airearen presioa - Zientzia.eus
Gure buru gaineko aireak presio bat egiten duela somatzen ez badugu ere, saiakuntza errazen bitartez nabarituko dugu.
Gure buru gaineko aireak presio bat egiten duela somatzen ez badugu ere, saiakuntza errazen bitartez nabarituko dugu. Airearen presioa - Zientzia.eus Airearen presioa
Fisika
Gure buru gaineko aireak presio bat egiten duela somatzen ez badugu ere, saiakuntza errazen bitartez nabarituko dugu.
Har itzazu edalontzi bat urez beteta eta plater bat. Bota ura platerara. Jarri kortxo txiki bat ur gainean eta haren gainean paper-puska bat. Segidan su eman paperari eta estali sua edalontziarekin (noski, honen ahoa azpikaldera dagoelarik). Zer gertatzen da? Edalontzi barnean dagoen ur-maila igon egiten dela, ezta? Honen arrazoia hauxe da: suak aireko oxigenoa erretzen du karbono (IV) oxidoa sortuz. Azken konposatu honen zati bat absorbatu egiten du urak, beraz uren gainetik gas-kantitate txikiago dagoenez, presioa txikitu egiten da eta noski ur-maila handitu.
Aurreko saiakuntza hau egin ondoren beste saiakuntza batera pasako gara. Har ezazu edalontzi bat goiko ertzaraino urez beteta. Ondoren estali paper-orri baten bitartez edalontziaren ahoa. Paper-orri honek ur-gainazalarekin eta edalontziaren ertzarekin bat egin behar du. Azkenik, irauli edalontzia eta konturatuko zara ura ez dela isurtzen, baizik eta paperak tapo¡ baten eragina duela.
Azken saiakuntza hau egiterakoan kontuz ibili beharko duzu, beti ez bait da ondo ateratzen eta etxeko zolua busti daiteke.
Gaurko saioak bukatzeko har ezazu flasko txiki bat eta urez bete goiko ertzaraino. Flaskoaren lepotik helduz sarrera-ahoa estali erpuruaren bitartez. Irauli flaskoa eta sartu posizio honetan ura dagoen edalontzi batera, ondoren erpurua kendu eta bertikalki mantendu flaskoa. Ikusiko duzu flaskoan dagoen ura ez dela jaisten. Hau ere, kanpoko airearen presioaren eragina da.
Orain, zure trebetasunaren menpe uzten zaitugu.
2.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-324a60fb6783 | http://zientzia.net/artikuluak/molekula-baten-argazkia/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Molekula baten argazkia - Zientzia.eus | Molekula baten argazkia - Zientzia.eus
Azido Desoxirribonukleikozko molekula baten argazkia lortu dute Kioto-ko unibertsitateko ikerlariek.
Azido Desoxirribonukleikozko molekula baten argazkia lortu dute Kioto-ko unibertsitateko ikerlariek. Molekula baten argazkia - Zientzia.eus Molekula baten argazkia
Genetika
Begira arretaz irakurle aldameneko argazkiari. Biziaren muina duzu horretan, Azido Desoxirribonukleikozko (DNA) molekula baten argazkia duzu. Kioto-ko unibertsitateko ikerlariek lortu dute irudi miresgarri hori. Horretarako mikroskopio elektroniko bereziki boteretsu bat erabili dute. Mikroskopio horren handiagotze-ahalmena ikaragarria da, 1.000.000.000 aldiz inguru handiago ditzake objektuak.
Halere, argazki hori posible egiteko ez da nahikoa izan mikroskopio boteretsua erabiltzea. Jakina denez, mikroskopio elektronikoek elektroi-sortak igorri egiten dituzte, hauek objektuarekin talka egiten dute eta horren irudia eman. Bestalde, horrelako handiagotze-ahalmena izateko elektroi-sortak oso energetikoak izan behar dute. DNA molekula oso sentikorra denez, babestu beharra dago honelako ingurune batean ipintzean hondatzea nahi ez bada. Japoniarrek, DNA izoztuz oso tenperatura baxutan (-266 °C) lortu dute hori.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-21f6c97e6052 | http://zientzia.net/artikuluak/sahel-basamortua-ureztatu-nahian/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Sahel basamortua ureztatu nahian - Zientzia.eus | Sahel basamortua ureztatu nahian - Zientzia.eus
Italiar batzuk Zaire-ko agintariei proposatu berri dietena da, Zaire ibaiaren uren zati bat desbideratuz, Sahel lurraldeko basamortua ureztatzea.
Italiar batzuk Zaire-ko agintariei proposatu berri dietena da, Zaire ibaiaren uren zati bat desbideratuz, Sahel lurraldeko basamortua ureztatzea. Sahel basamortua ureztatu nahian - Zientzia.eus Sahel basamortua ureztatu nahian
Ingeniaritza
Projektu eta lan handiei "faraoniko"adjektiboa jarri izan zaie handitasuna azpimarratu nahi izan denean. Lan batek faraoniko adjektiboa merezi izatekotan, italiar batzuk Zaire-ko agintariei proposatu berri dietena da ezpairik gabe.
Proposamenaren helburua Zaire ibaiaren uren zati bat desbideratuz, Sahel lurraldeko basamortua ureztatzea da. 2.500 km-ko ubide baten bidez Zaire eta Txari ibaiak lotuko lirateke. Azken honek Txad lakuan isurtzen ditu urak. Txad lakura urtero 1.000 milioi litro transferitzea nahikoa izango ornen litzateke.
Italiar proposatzaileen esanetan "Transaquea"izeneko projektu honek ez luke milaka km2 ureztatzea bakarrik lortuko;baizik eta bide nabigagarri berri bat irekiko luke. Ubideak, Itsasora irtenbiderik ez duten herri askok elkarren arteko erlazio zuzenagoak izatea erraztuko luke.
Antzeko beste projektu bat badago munduan; sobietarrek Siberiako iba¡erraldoien urak Karakhstan-eko basamortuetara aldatzeko prestatzen ari diren projektua.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-85288367ed7d | http://zientzia.net/artikuluak/pedal-berriak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Pedal berriak - Zientzia.eus | Pedal berriak - Zientzia.eus
Kosta zitzaigun, bizikletaz ibiltzen ikastea.
Kosta zitzaigun, bizikletaz ibiltzen ikastea. Pedal berriak - Zientzia.eus Pedal berriak
Teknologia
Kosta zitzaigun, ba, gaztetan bizikletaz ibiltzen ikastea. Makinatxo bat jauzi min eta zauri izan genuen. Etorkizunari begira gure sufrimentu haiek alferrik gerta litezke Alenax Corporation etxeak proposatzen dituen pedal berriak aurrera aterako balira. Pedal errotatibo zaharrak bukatu dira.
Pedal tradizionalak bi palankaz ordezkatzen dira. Bi palankak atzeko gurpilari konektatuta daude bi kateen bidez. Gidariak palanketako batean indar egiten duenean, kateak pinoiari eragiten dio eta beste pedala altxatu egiten du:hanken higidura ez da errotatiboa balantzazkoa baizik.
Asmatzaileek diotenez, metodo hau da gurpilei indarra transmititzeko erarik efizienteena eta nekearen ikuspegitik ekonomikoena. Ameriketan jadanik salga dago. Europan aurki.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-67e172602576 | http://zientzia.net/artikuluak/arrantzaleen-arteko-bizimodua-dastatzen/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1986-02-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Arrantzaleen arteko bizimodua dastatzen - Zientzia.eus | Arrantzaleen arteko bizimodua dastatzen - Zientzia.eus
Duela urtebete, 1984ko abendutik 1985ko otsaila bitartean Bermeoko atunari batean egindako bidaiaren berri ematen da lantxo honetan, arrantzaleekin bizitako egunen berri. Bero-beroan bizi izan nituen neronek ere egun haiek; gaur, urtebeteko urruntasunak zaildu egiten du berotasun harekin gauzak adieraztea, baina ahalegina hemen dago.
Duela urtebete, 1984ko abendutik 1985ko otsaila bitartean Bermeoko atunari batean egindako bidaiaren berri ematen da lantxo honetan, arrantzaleekin bizitako egunen berri. Bero-beroan bizi izan nituen neronek ere egun haiek; gaur, urtebeteko urruntasunak zaildu egiten du berotasun harekin gauzak adieraztea, baina ahalegina hemen dago. Arrantzaleen arteko bizimodua dastatzen - Zientzia.eus Arrantzaleen arteko bizimodua dastatzen
Arrantza
Duela urtebete, 1984ko abendutik 1985ko otsaila bitartean Bermeoko atunari batean egindako bidaiaren berri ematen da lantxo honetan, arrantzaleekin bizitako egunen berri. Bero-beroan bizi izan nituen neronek ere egun haiek; gaur, urtebeteko urruntasunak zaildu egiten du berotasun harekin gauzak adieraztea, baina ahalegina hemen dago.
Bidaia honen nondik norakoa
1984. eko irailaren hasieran, berri triste batek jo zuen gure atea, ez ginela munduari itzulia egitera irtengo, asmo horietan bait ginen. Horretarako batzuk egurrezko belauntzi bat egina zuten, bost urteko izerdi, hotz eta goseak horretan igaroaz. Beste batzuk 1984. eko maiatzean eten genuen gure hemengo bizimodu normala eta burubelarri bidaia prestatzen hasi. Berri triste hark ez zerurako, ez infernurako utzi gintuen.
Psikologikoki etenda zegoen bizimodua, fisikoki ere eten beharra sentitu nuen. Belazko bidaia hau zela eta ezagutu nuen kapitain baten bidez Bermeora hurbildu nintzen eta PEVASA konpainiako Juan Maria Soroa atun-ontzian irteteko erraztasun guztiak eman zizkidaten.
Pasaiara etorrita zegoen ontzi hau konpontzeko asmoz, eta konpondu bezain laister Afrikarantz abiatu ginen. Helburu pertsonaletik aparte, itsaso hartan harrapatzen zituzten atunen estatistika egiteko asmoa eraman nuen.
Marinelekiko lehen-harremanak
Ontzia portutik irten aurreko egunetan han ibili nintzen Pasaia aldean barkua ikusten eta behin edo beste bazkaldu ere egin nuen marinelekin batera. Gogoan dut orduan kontramaisu zen Rafaelekin nola egon nintzen hizketan; nahiz espainieraz hitzegin ez nizkion gauza batzuk ulertzen. Orduxetik konturatu nintzen hizkuntza aldetik zegoen nahasketa: euskara, gailegoa, beltzena eta espainiera.
Biologoa nintzela entzutean berehala sartu ninduten biologoei buruz eginik zeukaten fitxan. Askotan ikusten zituzten biologoak arraina neurtzen Afrikako portuetan; portuan egin ordez, barkuan neurketak egitera zetorren biologoa izan nintzen.
Pasaiatik Canarias bitartean gehienbat zubian egon nintzen, kuberta aldeak trastez beteta zeudelako. Marinelak ere zubi aurre-albotan egoten ziren goardia egiten, gau eta egun txandaka. Okasio ona izan nuen banan-banan haiekin egoteko.
Nire bizitzan lehendabiziko aldia zen itsasoratzen nintzela eta marinelek hori jakinik, irakasle-papera egin zuten lehen egunetan: "Ikusiko duzu Afrikara iristean... "Aurreko marean hau-eta-hau ikusi genuen".
Gauza asko jakin nuen haien bizitzaz lehen egun haietan, batez ere gailegoenaz: zituzten seme-alabaz, nongoak ziren, etxekoez zenbat gogoratzen ziren, etxekoen argazkiak ere erakutsi zizkidaten,... Lezoko batek zion: "Itsasoratzen naizen bakoitzean, kostako mendiak galtzear daudenean, tristura handi batek hartzen nau; gero, ohitu egiten naiz". Senegaldar batek, handik egun gutxitara aitortzen zidan: "Itsasoan nabilenean andreaz gogoratzen naiz, berarekin amodioa egiteaz; etxean naizenean eta andrearekin gozatu naizenean, seme-alabetaz arduratzen hasten naiz". Gailego batek, berriz, andrea baino pena handiagoa semeak ematen ziola aitortzen zuen: "Hain txiki, ahul eta laguntza-beharreko ikusten dut...".
Kanariar Irletako egunak
Portugaleko kostan bi egun eta bi gau ekaizpean igaro ondoren, Kanariatara heldu eta lau egun igaro genituen. Egun horiek sarea hartu eta beste azken ekipamenduak egiteko izan ziren. Egunez, bada, lana egon zen barkuan, eta gauez hirira joaten ginen.
Ezagunak zituzten marinelek hemengo bazterrak, han ibiltzen ginen batetik bestera. Emakumeak ere zain zeunden errezibitzeko, barku asko bait da joan-etorrian Palmara sartzen dena. Gure barkukoak bi hilabete etxe aldetik egonak ziren eta lehorreko egonaldiok itsasoko tentsioa astintzeko balio diete. Hala ere, nire harriduraz, kasu honetan ere, emakumeetara joan ziren batzu; hurrengo egunean batek aitortzen zidanez: "Beste hark asko bultzatu ez banindu, ez nintzatekeen oraingo honetan joango".
Hiru emakume etorri dira gurekin Pasaiatik Palmara: arrantza-patroiaren emaztea, makinista batena eta kontramaisuarena. Ofizialek kamarote handiak dituzte eta badute beren emazteak eramateko modua, baina ez du inork ekartzen arrantzara: "Ez dut nire andrea nire lanaren testigu izaterik nahi" zion ofizial batek eta ez du bere andrea inoiz arraintokira eraman. Emazteak, berriz, arrantzale-bizimodua tristea dela dio, bai arrantzalearena, bai emaztearena, bakardade handikoa.
Taberna batean eserita marinel batek bere ametsak kontatu dizkit, lehorrean geratu nahi luke, agian, "Marea honen ondoren lehorrean geratuko naiz". Hogeitabederatzi urte ditu eta ezkondua da. Ez dut itsasoan lanean gustora dabilen inor topatu.
Portuko agurra tristea izan zen, malkoak baziren portuan geratutako emakumeen begietan. Barkua askatu baino lehen bi emakumek aldegin zuten. Kontramaisu zaharra ere portuan geratu zen, egun horretan hartu bait zuen bere erretiroa: "Nire azkenaurreko bidaia izan da, itsasoan ez da inoiz" azkenekoa" esan behar. Barku barnean isiltasun nabarmena egin zen irteerako unean. Armadore eta teknikoak ere han geratu ziren kaian; Afrikako bakardade pertsonal eta laborala zuten zain itsasoan.
Jai-egunik gabeko mundua
Goizeko bost erdiak aldera jeiki eta sukaldera doa gosari txikia egitera: kafea, kafesnea edo Cola-Cao, ogi eginberri beroarekin batera. Sukaldetik igarotzen dira, baita goarditik irtenberriak ere. Sukaldari-laguntzaileak lauak aldera egin du ogia eta beste gauza guztiak ere prest dauzka.
Marinel erdiak zubi aurreko prismatikoetan egoten dira goiz-partean, horizonteari begira, txoria edo arraina noiz ikusiko. Ababorreko prismatikoan patroia eta senegaldar bat txandatzen dira; erdikoan, hiru marinel eta estiborrekoan bi senegaldar. Eguna zabaltzen duenetik ilunabarrera arte prismatikoak martxan egongo dira, inongo etenunerik gabe.
Beste erdiak barkua garbitu, sokak josi, sareak konpondu, pintaketan ihardun, kableak elkarlotu, biberoak garbitu eta puntuan ipini, etab. aritzen dira. Goizerdian gosari ederra jotzen dute, bai batzuk, bai besteek.
Arratsaldean txanda egiten dute prismatikoetan eta goizean prismatikoetan egon direnak libre dute arratsaldean beren gauzak egiteko. Senegaldarrak egun guztian egoten dira prismatikoetan, oso behatzaile onak omen direlako, baina gero gauez ez dute goardiarik egiten.
Baina ontzian bada beste marinel-mota bat, gehiago penatua, nire irudiko: makinetakoa, hiru mila zaldiko motorra puntuan edukitzen ahalegintzen dena. Hango zarata ez da bromatakoa, berehala aldegiten nuen nik handik, haiek ere aurikularez ibiltzen dira. Hauen lan-sistema, lau ordu lan egin eta gero beste lau atseden izaten zen. Beti makina artean, koipez zikinduta, 36°C-tan zegoen labe zaratatsu batean sarturik; harkuko lanposturik txarrena, nire eritziz.
Aste-egunetan eta jai-egunetan irauten du erregimen honek, han ez dago honelako berezkuntzarik. Denboraren nozioa galduta geratzen da; orduak esanahi gehiago du, asteko egunak baino. Portura, badakite, ez direla ontzia bete arte joango, berdin zaie zein egun den.
Jai-eguna gosarian igertzen da, kafesnearearekin batera hartzeko, gailetak ateratzen dituztenean. Benetan estimatzen dira gailetok, ez pentsa.
Txoria, Arraina!!
Aurreko lerroetan aipatu dudan bizimodua erabat aldatzen da txirrinak jotzen duenean. Marinel guztiak egiten ari diren lana utzi eta kubertara igotzen dira, batzuk pangara (sare-muturrari eusteko askatzen duten txalupatzarra), bakoitzak bere tokira eta patroiari adierazten dio ikusten duena.
Ez da alarma-txirrina txoria edo arraina ikusi orduko jotzen. Sarritan radarrez lekutzen da txori-saldoa, agian, 20 itsas mila edo gehiagotara. Ontziak haranzko norantza hartzen du. Norantz aldaketa ez dute bapatean egingo, ingurukoak ez konturatzeko moduan baizik. Hemen lehiaketa gordina dago eta lehen arrainera inguratzen denaren izaten da sarea lehen botatzeko eskubidea.
Prismatikoek miatu dute patroiak esandako tokian, norbaitek "Txoria!" esan arte. Bigarren datua txori horien jokabideari buruzkoa izango da: "Biharrean ari da!" ala ez. Zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta hobeto ikusten dira gauzak: "Arrain handia!", edo "Arrain txikia", "Arraina saltoka azalean".
Arrainaren berri jakiten denean, eta arrantzatzeko moduko arraina denean, makinak topean ipiniko dira eta ingurukoek ere ikusi baldin badute, apustu gogorra gertatzen da. Badakite besteek nolako motorrak dituzten, badakite zeinekin egin dezaketen laisterketa, eta zeinekin ez.
Arraina dagoen tokira hurbiltzean joko da txirrina eta eskua arraina dagoen era zuzenduz: "Han!" esango diote patroiari, edo "Kontuz, beste ontzi bat estiborretik" izan ere, patroia mikrofonoa eskuetan duela, arrainari begira bakarrik dago. Patroiaren "Larga!" hitzaren zain dago jende guztia une horietan, maniobrar hasiera emateko. Arrain-saldoari "burua" harrapatu behar zaio, gidaria harrapatu behar da, bestela, haren atzetik beste guztiak joango dira sare-azpitik.
Barruan da!
Ia kilometro t'erdiko sare itzela bota da; arainak berehala sentitzen du zerbait eta urperatu egiten da, bistatik galduz. Sareak 200 metroko altuera du, batek sareazpia gora pasatzen badu, akabo!, agian, denek ihes egin dezakete. Egokiena, sarea topatzen dutenean, arrainak jira-bueltan hastea da sareari jarraituz, beherantz egin gabe.
Horregatik, sarea itxi denean, begirada guztiak sare-erdian daude. Arraina balego, maniobra-mota bat egingo da; ez balego, beste bat. Arrain-ale batzuk ur-azalean agertzen badira: "Barruan da! entzuten da kuberta osoan eta arraina ateratzeko maniobra hasten da, marinelak pozez beterik izanez.
Askotan egiten da kale arrantzan, ohiturik dago arrantzalea, ez du honek harritzen. Etsipen handiz hartzen du egoera hori, baina pena hori biziki nabarmentzen du berak galdu duen arraina inguruko ontzi batek bere aurrean harrapatzen badu.
Sarea ia erabat bildu denean eta arraina sarearen muturreko zakuan bilduta ur azalera ekartzen denean, sareari tiraka aritu direnak bordatik arrainari begira geratzen dira une batez. Ez da inor kalkuluak egin gabe geratuko: "10 tona, 15,...". Kalkuluak ez dira hor bukatzen, tonak bider 300 egingo dute buruz, hori bait da prima gisa kobratzen dutena.
"Hemen ez dago inor kirola egitearren" maiz esaten zuten marinelek; jendea ez zen, agian, sare-botaldia ondo irten zelako pozten, harrapatu zen arrainagatik baizik. Ez zeuden kirolzaletasunez, dirua irabazteagatik baizik. Hilean 30. 000 pezeta bakarrik irabazten zuten soldata finko bezala; gainerantzekoa prima-moduan irabazi behar izaten dute. Urtean batezbeste harrapatzen dutena kontutan hartuz, hileko 90. 000 irabazten dute. Niri ez zitzaidan asko iruditu, Afrikaraino etorrita irabazteko; beraiek ere gustora geratuko lirateke, agian, etxean, baina langabezia handia dago lehorrean ere, aukera hori izateko.
Barku barneko harremanak
Lanerako egonik, eta hainbeste egun itsasoan, zer-nolako harremanak sortzen diren jakiteak sortzen du halako jakinahia lehorrekoengan. Lantokia eta bizitokia den espazio itxi batean sor daitezkeen egoerek bitxiak izateko arriskua daukate: "Barkua gartzela baino okerragoa da; gartzelan bisitak badituzu, hemen ezer ez" esan zidan marinel batek.
"Lasai ikusten zaituztet, bada, nik" esaten nien beste mareetan gertatzen omen diren gorabeherak entzun ondoren. "Gu, orain, lehorrean egonberriak gatoz, ikusiko dugu hemendik laupabost hilabetetara".
Ontziratu eta berehala inguratu zitzaidan bati buruz honela zion beste marinel batek: "Gogoratzen al duzu halakoa nolaz inguratu zitzaizun?. Aurreko marean ez zuen inork tragatzen eta inorekin hitzegin gabe egin behar izan zuen denbora asko. Orain dexente ondo dabil, baina laister piztuko dira su zaharrak". Su horien lehen kea eta txinpartak ikusi ahal izan nituen etxera etorri baino egun batzu lehenago.
"Gabon-egunetan nire barkuan –kontatzen zuen patroi batek– bi anaia labana eta guzti ibili ziren borrokan. Jendeak bereizi behar izan zituen" Egoera gogorrak sortzen direnaren seinale izan daitezke gertaldi hauek. Berak ikusitakoa kontatzen zuen beste batek. "Ni ibili nintzen ontzi batean, mahaiean labana-markak eginak zituzten marinelek, jateko orduan albokoak bere ukondoa marka hartatik pasa ez zezan".
Nik ikusitakoaz hitzegin behar badut, ezin dezaket horrelako ezertxo kontatu. Jantokian marinelek nazionalitateka banaturik zeuden; gailegoak, beltzak, euskaldunak. Ohitura hala zutelako.
Hizkuntzaren dinamika oso kuriosoa gertatu zela zioten; beltzek Wolof hizkuntzan; Euskal Herrikoek, batzuk euskaraz ez zekiten, giputzak eta bizkaitarrak ez zuten elkar ulertzen, espainieraz hitzegiten zuten. Gailegoen artean ere, pixkanaka-pixkanaka espainiera nagusitzen ornen zen; zergatik?: "Begira, tentsioa geroz eta handiagoa egiten da eta ez da nahi izaten inorekin begirune berezirik izatea. Horrelako edozein detaile, iskanbila baten detonadore izan daiteke; horregatik hizkuntz neutro batera jotzen dugu".
Ni naiz kapitan pilotu
Lagunarteko gorabehera hauek ezkutatzen dira lankontuak hasten direnean, lankontuan patroiak agintzen du. Ontzian hierarkia bat dago eta zorrozki antolatua, inork ez dezake hori gainditu, etxera joan nahi ez badu.
Oso herstua iruditu zitzaidan disziplina hori, ez bait nago ni horrela ohitua. Lehorreko enpresetan ere giro hori egoten ornen da, hala esaten dute, baina hala ere, itsasokoarekin badu alde handi bat, itsasoan fabrikaren barnean bizi da arrantzalea, ezin du aldegin etxera, lagunartera.
Bestalde, normala iruditu zitzaidan disziplina hori egotea, batetik, arrantzako une larrietan ez litzateke gauza onik gertatuko, batek erabakiak hartuko ez balitu, bestetik, nagikeria, eta utzikeria handiak gerta daitezke, lehorretik hainbeste egun urrun dabilen ontzi batean.
Hau normala iruditzen bazitzaidan ere, lan-asmoei buruz marinelek zuten ezezaguera oso harritzekoa iruditzen zitzaidan, alegia, norantz gindoazen; gauez martxan joango ginen ala jitoan geratuko; handik zenbat egunetara porturatuko ginen; beste barkuak non ari ziren arrantzan,... Niri galdegiten zizkidaten gauzaok, ni, beti zubian nenbilen, enteratuta egongo nintzelakoan. Nirekiko, esplikazio bat eman nion egoera horri, agian, errazago agintzeko modua izan zitekeen. Marinelen artean, ordea, tentsioa sortzen zuela iruditu zitzaidan.
Ez da gauza bat ahaztu behar, barkuko agintaria Bermeon dagoela, handik mila eta kilometro askotara; han jasotzen duten barkuan pasatzen ari den guztiaren informazioa eta telefonoz agintzen zer egin.
Barkuen arteko harremanak
Gineako Golkoan dabiltzan ¡a barku atunari guztiak Bermeokoak dira. Bi hilabetean, bizpahiru ontzi errusiar bestetik, ez genuen ikusi Bermeokoa ez zenik. Han zebiltzan frantsesak Ozeano Indikora joanak ziren, hango arrantzak erakarrita.
Denak elkar ezagutzen dutela esan nahi du horrek. Urrutira ezagutzen dituzte guztiak. Marinelek ere elkar ezagutzen dute, hala ikusten da itsasoan edo portuan elkarrekin topatzen direnean.
Gu Euskal Herritik gindoazelarik, hango barkuentzako trastez beteta joan ginen: janariak, edariak, tabakoa, lan-tresnak, makina-olioa,... Arraintokira iritsi ginenean, deitu genituen eta banaketa egin. Gabon eta Urteberri egunak ziren eta turroiak ere baziren janarien artean; haien poza!.
Marinelek, bada, honelako kasuetan ikusten dute elkar itsasoan dabiltzan bitartean; portuan dauden bitartean, portuko gauezko bizitzan sendotuko dute laguntasuna. Asko herri berekoak direlarik, oporretan ere elkarrekin ibiliko dira. Patroiak harreman gehiago du beste barkuetako patroiekin. Harreman laboralak, "lista" bereko barkukoekin, alegia, arrantzaren berri emateko kode sekretua duten talde berekoekin. Baina, harreman pertsonalak ez ditu irratiz agertuko, ontzi guztiak bait daukate irratia pizturik, eta norbaitek esaten duena, "vox populi" bait da.
Arrantzako unetan ez da inor lagun eta lehiaketa gordina suertatzen da elkarren artean, borroka batean bizi dira arrantzaleak, arraina nork harrapatuko. Arraina, lehen ailegatzen denarentzat izaten da, baina teorian hain garbia dirudiena, ez da hala kasua tokatzen denean: arraina kale (urperatu) egin duelako, edo azaleratzen denean, urrunago dagoen batek, haren jabetasuna eskatzen duelako, etab.
Lehorrekoekiko harremanak
Bakardadea da arrantzalearen emaztea.
Arrantzaleak, buruz, lehorrean bizi dira, nahiz eta hilabeteak egin itsasoan. Beren buruak lehorrean daude: familiarekin, andrearekin, seme-alabekin, lagunekin. Itsasoan depaso bizi dira, ez dute ezer eraikitzen han, uhera bezalaxe galtzen da haien igarotzea. Ez dut bat bakarrik topatu, bizitoki gisa barkua gustatzen zaionik; denek lehorrera joan nahi dute, eta ahal izanez gero, gehiago ez itzuli itsasora, edo ez behintzat, Afrikara.
Lehorra, ordea, urruti dago eta hango berriak hilabeteko atzerapenarekin datoz. Harreman-modu normala eskutitzezkoa da. Eskutitz guztiak Bermeoko bulegora heltzen dira eta hara doan batekin eskuz bidaltzen Afrikara. Afrikako kosta eta barkuen arteko lotura barku txiki batzuk egiten dute, jendea eta mandatuak egiteko daude, ez beste ezertarako.
Era honetarako barkua bazetorrela jakin eta motorrak geratzen genituenean, marinel guztiak kubertara irtetzen ziren, ginen. Barrenak zirri egiten zuen une haietan. Burdinezko barkuak ziren, baina haragizko bihotza zeramaten barnean.
Heltzen ziren eskutitzat ez ziren inoiz jende aurrean irakurtzen, norbere kamarotean sartuta baizik, bakardadean, lasai etzanda. Ezagutu nuen kassettez komunikatzen zenaren kasua, bere ahotsa horrela bidaliz eta hartuz; dirudienez, analfabetoa zen. Barkuko beste analfabeto batek, bere lagunari diktatzen zion etxera bidaltzeko karta.
Sexu-bizitza eta bakardadea
Ez dut alderdi hau asko arakatu han egon naizen egunetan, bizitu gehiago egin dut; gogorregi egiten zitzaidan gai honetan aztarrika hastea. Hala ere, sumatu nituen hainbat gauza, gertatzen zenaren berri ematen zidatenak.
Esate baterako, barku batetik bestera, gertu ginanean, egiten ziren deiak, bideoak trukatzeko, ez zen pornoen galdera faltatzen. Bestalde, ordea, pornoaren kontrakoak ere entzuten ziren "sartu-atera" hotz batzu besterik ez zirela salatuz. Aldizkari pornoak ere, han ibiltzen ziren kamarote batetik bestera, baina ez ziren falta izaten bestelako eskaerak ere: "Eman iezadazu pornoa ez den aldizkariren bat pajeatzez aspertuta nago eta".
Ez nintzen arrazista Afrikara heldu arte, baina orain banaiz.
"Bakardadea da arrant aleen emaztea" esan zidan etorrita gero Bermeoko armadore batek; uste baino egia handiagoa egoen esaldi horretan. Jendea bakarrik sentitzen dela deritzot, barku horietan. Elkarrekiko komunikazioa zaila gertatzen da: "Barkuko jende guztiak jakiterik nahi ez duzun gauzarik ez egin, eta ez esan; bestela, 15 egun barru, denek jakingo dute": Izan ere, mundu itxi horretan, gaur hitzegin beharrean sentitzen bazara, bihar zure laguna sentituko da eta, agian, zuk kontatuak ere kontatuko ditu.
Izugarizko gauza positiboa topatu nuen Juan Maria Soroa ontzian bakoitzak bere kamarote partikularra izatea, babesgune beharrezkoa iruditu zitzaidan. Beltzen kasua zen desberdina, haiek binaka eta hirunaka bait zeuden; beste guztiak banakoan egiten zuten lo. Kamaroteak lo baino zerbait gehiago egiteko modukoak ziren, alegia, bere mahai eta guzti.
Bakardadeetan larriena patroiarena iruditu zitzaidan, batetik, ontziko zaharrena zen, dexente gainera, eta bestetik, aginteak ematen duen bakardadea jasaten zuen.
Arrazismoa
"Ez nintzen arrazista Afrikara heldu arte, baina orain banaiz" esan zidan batek baino gehiagok eta, egia esan, arrazista topatu nituen.
Askorentzat beltzak ( "more-no" deitzen diete) zikinak, lapurrak dira. Eta ziur aski, beraiek topatu dituztenak hala izan dira gehienetan, hasi polizietatik eta portuetan aurkituetaraino.
Barkuan doazenekin ez dago harreman handirik: "Horiekin zertarako hitz egin? esan zidan lagun batek, ezer eskaintzekorik ez zutela adierazi nahirik. Beltzek elkarrekin wolof hizkuntzan hitz egiten zuten; nire eritzi, marinel zurien aurrean prestijio handia lortuko zuten tarteka bada ere, ondo ezagutzen zuten frantsesez hitz eginez gero, marinelek asko sufritzen bait zuten lehorrean frantsesez ez jakiteagatik. Frantsesa marinelentzat kategoria handiko hizkuntza zen, wolof, ordea, beltz ez-jakinena.
Barkua gartzela baino okerragoa da; gartzelan bisitak badituzu, hemen ezer ez.
Ontzian ofizialki ematen zitzaien tratamendua besteena bezalakoxea zen, jan aldetik eta. Kamaroteen aldetik, esate baterako, zuriek ez zuten nahi izaten beltzak beste kamarotean han eta hemen nahasterik.
Jornalaren aldetik, badakit besteak baino gutxiago irabazten zutela, baina ez dakit zenbat gutxiago.
Ez nuke esango marjinatuak zeudenik, ez litzateke hori hitzik egokiena, baina sumatzen zen halako mesprexu bat.
Marinel zuri guztiek zuten esperientzia txarren bat beltzekin gertatua, portuan poliziek egindako abusua; erlojuren bat edo zerbait lapurtuarena;... Normala iruditzen zitzaidan gorroto txikiren bat edukitzea, baina ez, zuten adinakoa.
Marinelak esplotatuak ziren lehorrean, bai pub-etan, bai emakumetan, ba¡ bidera irtendako lapurketetan. Nire eritziz, beren desosegua ustez berak baino gutxiago zirenetan deskargatzen zuten: "Patroia marinelei errita eginaz deskargatzen da, baina nik norengana jo behar dut deskargatzera? zion marinel batek. Lapur zuri eta handiez konturatu gabe, lapur txikien gainean deskargatzen ziren.
"Ez dira beltzak zuriak baino hobeak" behin baino gehiago entzun nuen, "ez ordea, okerragoak ere" erantzun izan nien bueltan.
Euskaldunak arrazistak topatu nituen Euskal Herriarekiko ere, kanpotik etorritako guztiak espultsatu egin behar direla gogor defendatuz. Ez nuen ulertzen nolaz mintzo zitezkeen horrela, besteen itsasoan arrantzan ari ziren batzuk.
Ospakizun gutxiko tokia
Ontziratzen duen arrainetik jasotzen du arrantzaleak bere jornal-zatirik handiena; biziki pozten da, beraz, arrain asko sarean ikusten duenean.
Arrantzako uneak oso tentsio handikoak izaten dira eta arraina ur-azalean ikusten denean, orduan probetxatu behar da arrantza egiteko. Horregatik, sare-botaldia ("etxada") egin eta sarea jaso orduko, han izaten dira bizkor mugitzeko deiak, maniobra prest al dagoen galderak, bakoitza bere tokira joateko aginduak. Giro hau dagoela zail egiten da harrapatu den arrainari buruz ospakizunak egiten hastea; arraina dagoenen harrapatu egin behar da, eta ez beste ezer.
Ilunabarra etortzen denean, ordea, ordu ona zitekeen patroi eta marinelak elkarrekin elkartu eguneko gora-beherak komentatzeko, Nire buruan ehiztarien jokabidea neukan, agian, ehiza ondorengo festa-giroa, edo baserriko uzta-ondorengo ospakizuna.
Baina barkuan ez da hori gertatzen, zortzi ordu fabrikan igaro ondoren, nagusi baten esanetan aritu eta etxera doanaren giroa gehiago nabari zen. Arrain asko harrapatu ondoren sumatzen zen alaitasun berezia, baina ez nituen ia inoiz patroia eta marinelak, denak batera, beren alaitasuna konpartitzen ikusi.
Arrotz itsasoan, arrotz lehorrean
Marinelak eta patroia ados zeuden horretan, alegia, untzi-barnean arrotz zirela lagunarekiko, lanak halabeharrez elkartuak zeuden.
Lehorrera, Afrikako lehorrera iritsitakoan irudipen berbera izan nuen han ere, arrotz zirela lehorrean ere. Eta agian, baita beren jatorriko lurraldetan, Galizian edo Euskal Herrian ere.
Irriki handia sumatzen zen porturantz abiatu ginenean, ia bi hilabete ziren lurrik ikusi gabe. Eta orain ere ikusi baino lehen usaindu egiten genuen lurra, lur eta ke-usain nahasketa balitz bezala. Aurreko egunetan deskribatu zidaten zer topatuko genuen lehorrean: neskak barkuan; deskargatzaileak lapurretan; lapurretak kaietan, miseria portu-inguruetan,...
Portuan igarotzen diren egunak ez dira atsedenerako, egunez lan egin behar izaten bait dute deskarga-lanetan. Txandaketa-sistema moldatua daukate, egun batean lan eta hurrengoan jai egiteko. Erlebo-garaia eguerdia da, horrela arratsaldean jai duenak lo egin lezake hurrengo goizean ere. Gauez denak irteten dira hirira, hango tabernetara.
Abidjan zen oraingoan portua, arraitokitik hurbilen duten portura sartzen bait dira. Nik ikusia, bada, Abidjan en ikusia da. Marinelak joaten diren taberna edo pub denak, zuriek kontrolatzen dituzte, eta oso garestiak dira, Euskal Herrikoak baino asko ere garestiago: "Behin baino gehiagotan ikusi ditut marinelak zenbaki gorritan etxeratzen; egoera horren absurdoaz konturatu arazten ahalegintzen gara –zion Abidjanen barkuen artean daukaten bulego buruak– "Hori egiteko ez etorri Afrikara, geratu etxean, hobe duzu, hemen sufritzen ibili baino"esaten diegu".
Tabernetan zain daude neskak, zuriak nahi beltzak; zuriak garestiago dira, gaixotasun benereoak harrapatzeko arrisku gutxiago dagoelako. Fisikoki gainera etortzen dira, barran bertan pajeatzean; ni oso urduri ibili nintzen zer egin jakin gabe.
Debekatua dago neskak ontzira eramatea, isunak daude, baina hala ere, barkuak neskaz betetzen dira gauez, eta oheratzeko lagunik topatu ez dutenak goizean han ikus ditzakezu kubertan edozein bazterretan, logura ezin gainetik kendurik. Barkua kaitik urrun baldin badago, jende-bila doazen pagen zain egoten dira lehorreratzeko. Kamarotetan ere egun bat baino gehiago irauten dutenak izaten dira, marinelak ekartzen diona janaz.
Arrotz dira nire irudiko, baita une goxo horietan ere, inondik ezagutzen ez dute, eta, agian, gorrotatzen duten kultura bateko jendea bait da "lan-modu" horietan. Normalean, ez dute beren hizkuntza, edo frantsesa edo ingelesa besterik ezagutzen; eta marinelek ez dituzte hizkuntza horiek ezagutzen.
Ni lehorrean geratu nintzen eta ez dut portuko egonaldi batetik jasotzen duten animo edo desanimoaren berririk.
Bukatzeko
Eskatu zitzaidan bezala, marinelen arteko giroa agertzen saiatu naiz, nire pertsona ikusle gisa ipiniz. Euskadi Irratian emandako irratsaioetan gehiago agertu nuen nire egunkari pertsonala, ni ere giro honen barnean bizi izan bait nintzen, nire bizitzan lehenengo aldiz.
Ezin utzi publikoki eskerrak eman gabe, bai Bermeoko PEVASA enpresari, bai beren artean onartu ninduten Juan Maria Soroa ko tripulazio osoari.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-4e9f44cc25c2 | http://zientzia.net/artikuluak/txertaketa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Txertaketa - Zientzia.eus | Txertaketa - Zientzia.eus
Medikuntzak zoldura-eritasunak prebenitzeko erabiltzen duen bitartekoa da txertaketa. Txertaketa, gizaseme edo animalien gorputzean antigeno izeneko substantziak barneratzean datza. Txertuak gorputzean erreakzio-sail bat sortzen du, eta hauen ondorioa eritasun jakin baten aurkako jarkikortasun edo erresistentzia da.
Medikuntzak zoldura-eritasunak prebenitzeko erabiltzen duen bitartekoa da txertaketa. Txertaketa, gizaseme edo animalien gorputzean antigeno izeneko substantziak barneratzean datza. Txertuak gorputzean erreakzio-sail bat sortzen du, eta hauen ondorioa eritasun jakin baten aurkako jarkikortasun edo erresistentzia da. Txertaketa - Zientzia.eus Osasuna
Medikuntzak zoldura-eritasunak prebenitzeko erabiltzen duen bitartekoa da txertaketa. Izena Pasteur ek proposatu zuen, Jenner en omenez, mediku ingeles honek baztangaren aurkako txertaketari buruz egindako lanengatik.
Txertaketa, gizaseme edo animalien gorputzean antigeno izeneko substantziak (normalean birusak, bakterioak edo hauen toxinak) barneratzean datza. Erabiltzen diren bideak ahotikoa, larruazalekoa eskaritikoaz, edo injekzio-bidea dira, jeneralean.
Txertuak gorputzean erreakzio-sail bat sortzen du, eta hauen ondorioa eritasun jakin baten aurkako jarkikortasun edo erresistentzia da. Hau izan daiteke osoa edo partziala, eta behin-betikoa edo behin-behinekoa. Jarkikortasun-egoera honi inmunitate deritzo, exentu edo libre esan nahi duena.
Gaur egun, ordea, txertuaren kontzeptua zabaldu egin da eta antigeno bezala bestelako gai batzu ere erabiltzen dira.
Txertuen iturburua
Baztangoren txertaketa 1905.ean Pariseko magazin batzutan.
Txertaketaren jatorria eta izena baztanga deritzon eritasunarekin zuzenean loturik daude. Eritasun hau, gaur egun zorionez desagertutzat eman genezakeena, oso eritasun grabea zen, eskualde eta garai guztietan agertu izan dena. Txinatarrek K.a. 11 mendean eta Grezian K.a. 400. urtean deskribatu zuten jadanik.
Eritasuna epidemia gisa azaltzen zen. Bere hilkortasuna ikaragarria zen, eta sendatzen zirenak (hau da bizirik irauten zutenak) aurpegia orbain handiz betea eta kasu askotan itsu bihurturik geratzen ziren.
B i z i - b a l d i n t z e n hobeagotzeak, higiene egokiak, eta batez ere txertaketak eritasun hau desagertarazi egin dute. 1979ko urriaren 26an sendatutzat jo zuten Ali Maow Maolin , Somaliar gaztea, munduko azken baztangargaixoa. Baztangaren desagertzea mundu osoan Ginebran ospatutako Osasun-Asanbladan aldarrikatu zen 1980ko maiatzaren 8an.
Europan azken kasuak laborategietan sorturiko istripuz gertatu dira, inguruko pertsona-talde txikitan (familiartekoak, lankideak) kutsapenak sortuz: horrela jazo zen Liverpool-en 1946an, Londres-en 1973an, eta Birminghan-en 1978an.
Bestalde, azken epidemia, nahiko txikia hala ere, Jugoslavia-n gertatu zen, 1971ean, 175 pertsona gaixotu zirelarik (eta hauetatik 35 hil ziren). Eritasuna musulman apaiz batek ekarri zuen; Meka eta Medina-ko hiri santuetara egindako peregrinazio batetik bueltan zetorrela, Iranetik pasatzerakoan kutsatu egin zen. Jugoslaviako bere bizilekura iritsi baino zerbait lehentxeago gaixotu zen.
Eritasuna ez zen diagnostikatu hasieran ez eta lehen kutsatuetan ere, eta horregatik isolamendua ez zen izan behar zukeen modukoa. Behin eritasuna diagnostikatu ondoren beharrezko neurri egokiak hartu ziren, eta 22 milioi biztanleko populazio batetik 18 milioi txertatu ziren 3 astetan. Apaiza txertatua zegoenez, eritasun arina jasan ondoren sendatu egin zen. Agian txertatua egoteak diagnostikoa zaildu egin zuen.
Eritasun grabe honen aurrean antzinako gizakiek neurri anitz erabili zuten prebenitu nahiean. Txinatarrek sudurzuloetan gaixoen ezkaten hautsa putz egiten zuten.
Lady Mary Wortley Montagu , Ingalaterrak Turkian zuen enbaxadorearen emazteak sartu zuen bere jaioterrian, Ekialdean erabiltzen ikusi zuen metodoa, 1717. urtean, eritasunari ekiditeko: besoan, axaleko ebakidura egiten zuten, eta ebaki horretatik baztanga-pustula baten zornean bustitako hari bat pasatzen zuten.
Esperientzia honek arrakasta izan zuen heriotzera zigorturik zeuden 6 pertsonetan, eta aurrerantzean prozedura Ingalaterran eta mundu osoan zehar barreiatu zen. Baziren horretara jarriak zeuden medikuak eta hauetako bat, Thomas Dimsdale mediku kuakeroa Errusiako Katalina enperatrizak deitu zuen baztanga-zornearen inokulazioa berari eta bere familiari egin ziezaien.
Jenner.
Operazio hau arrakasta osoz burutu zuen, ondoren Mosku eta San Petersburgoko beste 200 pertsonei errepikatu zielarik. Iharduera honek arrakasta indibidual osoa lortu zuen arren, ez zen eritasunaren hilkortasuna ez eta bere hedapena ere ekiditeko gai izan.
Zenbait urte geroago Edward Jenner izan zen (1749-1823) sistema berri bat proposatu zuena, eta sistema hauxe bera, geroztik sortu diren berrikuntza eta hobakuntza guztiekin, izan da gure egunotaraino iritsi dena. Bere arrakasta hain izan da handia, mediku hau Gizateriaren ongile handienetako bat bezala kontsidera dezakegula.
Behin batean esne-saltzaile bat entzun zuen zera esaten: nik ez dut inoiz baztanga txarra jasango (smallpox) , behiena jasan bait dut dagoeneko (cowpox) ". Azken eritasun hau behien errapeetako larruazaleko zoldura baino ez da, noizean behin esnea jezten duenaren eskuetara transmititzen dena. Pertsonetan larruazaleko eritasuna sortzen du, pustulekin, eta sukar-apur batekin. Vacuna deritzo eritasun honi, eta horrela iraun du izenak.
Gai hau hogei urtez aztertu eta hausnartu ondoren, Jenner ek praktikara eramatea pentsatu zuen. Eta horrela, 1796ko maiatzaren 14ean, James Phipps izeneko 8 urteko mutikoa, Sara Nelmes , behien baztanga jasaten zuen esne-saltzailearen eskutik hartutako zornearekin inokulatu zuen. Zortzi aste geroago umeari baztangaren zornea inokulatu zion, eta eritasuna ez zen agertu.
Prozedura berehala zabaldu zen, txertu gero eta purifikatuagoekin eta zenbait herritan txertaketa nahitaezkoa edo derrigorrezkoa bihurtu zen. Eritasuna desagertzearekin txertaketa ere eten egin da, eta une honetan birusak zenbait laborategitan (gero eta gutxiago) mantentzen dira kultibo-medio egokitan.
Batzuk diotenez birus hauek guztiak erabat suntsitu behar lirateke; beste batzu ordea, erreserba txiki bat gordetzearen aldeko dira, Afrikako basamortuetan, edo Amerikako Hegoaldeko oihan sakonetan kasu isolaturen bat edo beste oraindik ere egon daitekeenaren posibilitatea, nahiz eta oso txikia izan ere, kontutan hartzen badugu.
Bakterio eta birusak
Pasteur eta bere garaiarekin Medikuntzaren aro berri bati ematen zaio hasiera: bakterio eta birusen aroari, hain zuzen.
Louis Pasteur (1822-1895), Dolle-n, Jura-ko herri txiki baten jaiotako kimikari frantsesa, nahiz eta inoiz Medikuntzako ikasketarik egin ez, Medikuntz Historiaren irudi gailenetako bat izatera iritsi zen. Lille-ko eskualdean bizi zelarik, ardogintzara emana zegoen eskualdea bait zen, denbora luzean aritu zen materiaren hartzidura eta usteltzearen arrazoiak ikertzen. Eta zera frogatu zuen, mikroorganismo txikien eraginez sortzen zirela prozesuok. Nondik zetozen mikroorganismo hauek? Ez ziren berezko sorkuntzaz agertzen, eta atmosferan aurki zitezkeen.
Mikroorganismoen ekintza beroaren bidez anulatzen zen, germenak suntsitzen bait ziren: prozedura honi pasteurizazioa deitu izan zaio geroztik. Aurkikuntza honetan abiapuntua harturik Lister ek asepsia eta antisepsiako printzipioak kirurgian aplikatu zituen, ondorio harrigarri eta oso bikainak lortuz.
Pasteur.
Pasteur , Lyon-en zetarren eritasun batek sortzen zituen arazoak bete-betean konpondu ondoren, Jenner ek markatutako bidetik karbunkoa edo satorra tratatzen saiatu zen. Eritasun honek hondamen eta galera handiak sortzen zituen azienda behitar eta arditarretan. Pasteur -ek arrakasta osoz inokulatzen zuen birusaren andui indargetu bat, kultibo zahar batetik lortua. Geroago, oiloen kolera ere tratatu zuen, eta prebentzio-bide bezala oiloak txertatu egiten zituen. Horrela oso ondorio onak jaso zituen.
Bere aurkikuntzarik sonatuena, ordea, 1885eko uztailaren 6an lortu zuen, bere laborategian prestaturiko txerto , bat erabiliz zakur amorratu batek kosk egin zion Joseph Meister umea tratatu eta sendatu zuenean. Hilabete batzu geroago, lagun bat salbatu nahiz zakur amorratu batekin borrokan ari zela horzka egindako artzain bat ere sendatu zuen.
Pasteur, zegoeneko ondorio honetara iritsia zen: amorruaren birusak bere egoitza nerbio-zentruetan duela. Hezur-muinaz baliaturik birus indargetu bat lortu zuen, bere txertaketetan erabili zuena. Gaur egun erabiltzen diren txertoak, medio desberdinetan kultibaturiko birusekin prestatzen dira:
Nerbio-ehuna (ardi, ahuntz, untxietan). Erreakzio entzefalomielitikoak sor ditzakete.
Nerbio-ehun enbrionarioa. Inmunitate ona sortzen dute, eta erreakzio txikiagoa.
Ahate-enbrioiean birusa kultibatuz lortzen diren txertoak. Inmunitatea ez da hain ona, baina askoz ere hobekiago jasaten dira, ordea.
Azken garaiotan kultibo-medio bezala giza zelulak erabiltzen dira, eta bide honetatik prestaturiko txertoak dira hobekien jasaten direnak, bere botere inmunologikoa, bestalde, oso handia delarik.
Ondorio sendatzaileak guztiz gogokoak ez direnez, txertaketa amorruaren kontrako giza gammaglobulinarekin batera ematen da. Gammaglobulina honek amorruaren birusaren aurkako antigorputz asko dauzka.
Pasteur en aurkikuntzen ondotik, zenbait ikertzailek (batzu Pasteur en ikasleak izandakoak, besteak ez) laborategietan arituz, Alemanian eta Frantzian batipat, bultzada handia eman zioten Medikuntzari, aspalditik ezagunak ziren eritasun anitz sortzen zituzten bakterio eta birusak aurkituz.
Guztietan ezagunena Robert Koch da, agian Bakteriologiaren aita izatearen titulua Pasteur ekin eztabaida dezakeena. Ikertzaile hau izan zen tuberkulosiaren baziloa (geroztik Koche n baziloa bezala ezagutzen dena), eta kolerarena aurkitu zituena, egindako beste lan zientifiko eta mediko ugari eta baliotsuak ahaztu gabe.
Metchnikoff, Roux eta Vidal -ek, Pasteur en ikasle izanak, ezagutza berriz hornitu zuten zientzia hasiberria.
Von Bering , sueroterapiaren eta anatoxina tetanikoaren aurkitzailea. Kitasato k eta Yersin ek aldiberean aurkitu zuten pestearen baziloa, Loefler ek difteriarena, Hansen ek legenarrarena, Pfeiffer ek influentzarena, etab. Hauek, eta ondoren XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar jarraitu dieten beste askok osatu dituzte gaur egun bakterio eta birusei buruz ditugun ezagutzak.
Masa-txertaketa egiteko tresneria modernoa.
Jakintsu hauetako bat baino gehiagok galdu zuen bizia bere ikerlanetan: Noguchy sukar horiaz jota hil zen, eritasun hau ikertzen ari zela, eta Daniel Carrion ek 1881ean, garatxo perutarra autoinokulatu ondoren heriotza aurkitu zuen, Hego Amerikako nazio tropikaletan ematen den eritasun hau, Droya-ko Sukarra deitua, identifikatu eta aztertzeko egiten ari zen lanetan. Beren laborategietan, jakintsu hauek germen horiek isolatu eta kultibatzea lortu zuten, aldi berean aldaraztea ere lortuz (indargetuz, edo hilaz, beren toxinak atera ahal izateko). Horrela txerto berriak eskuratu zituzten (1. irudia).
Zer da, bada, txertoa?
Giza edo animali gorputzak birus, bakterio, toxina edo bestelako gorputz arrotz bat bere barruan sartu eta erasotzen dioenean aurrera eramaten duen prozesuaren antzekoa den erreakzio inmunologikoa besterik ez da txertaketa.
Erreakzio inmunologiko hau, ez osorik, baina hein handi batean linfozitoei dagokie, odolean aurkitzen diren elementu zelularrak.
T linfozito deituak erasoaren une berean aktibatzen dira, eta berauen eskutik doa inmunitate zelularra. Honen balorazioa, ez hain erraza, proba biologiko espezifikoen bitartez lortzen da.
B linfozito deituak erasoaren lekura iristen dira, eta gammaglobulina izeneko proteina batzu sortzen dituzte, birus eta bakterioak neutralizatzen dituztenak. Ondorengo fase batean entzima zelularrek liseritu eta suntsitu egiten dituzte linfozito hauek. Zenbait kasutan, linfozito horietako batzuk memorizatuak geratzen dira urtetan, eta erasotzaile beraren erasoaldi berri bat gertatzen bada, berehala erantzuten dute antigorputz espezifiko berberen produkzio berri eta ugariaren bidez. Honetarako beharrezkoa da, noski, gorputzak sistema inmunologikoa oso-osorik edukitzea.
Txertoen prestakuntza eta administrazioa
Munduan zehar barreiaturik dauden anitz laborategik lanean dihardute txerto berriak prestatzen, eta aldez aurretik daudenak hobetzen, eritasun infekzioso deitzen direnen erikortasuna eta hilkortasuna jaitsi nahirik. Txertoen aplikazioaz zera lortu nahi da, ahalik eta osoena eta iraunkorrena den inmunitatea lortzea batetik, eta sor daitezkeen ondorio kaltegarriak ahalik eta txikienak izan daitezela bestetik. Zenbait kasutan sortzen den eritasun arinak ez du kutsakorra izan behar, hau da, ez luke txertatuaren inguruko pertsonetara zabaldu behar.
Txertaketan birusak, bakterioak, hauen toxinak, eta askoz ere maiztasun txikiagoz bestelako antigenoak erabiltzen dira. Substantzia guzti hauek behar den bezala eraldatuak izan behar dute, ondorio hobeak lortzeko. Birusak eta bakterioak bizirik erabiltzen dira (baina indargetuak), inaktibatuak edo hilik. Toxinak, ordea, aldatu egiten dira, beren birulentzia eta intentsitatea ezabatuz.
* Txerto bizi indargetuak
Txerto hauek duten arazorik larriena, kaltegabekoak izateraino iritsi ahal izatea da. Egokiena zoldura arin edo ia ez-ageriko bat sortzea litzateke.
Birus edo bakterioak piskana-piskana indargetzen dira medio desberdinetan kultibatuz. Azken finean andui mutaziodun egonkorrak lortzen dira, beren birulentzia eta bidalgarritasuna galdu dutenak.
Tuberkulosi-baziloaren kultiboetan behazuna gehitzen da, eta honek substantzia inhibitzaile bezala iharduten du, zenbait ereinaldiren ondoren BCG , tuberkulosiaren kontrako txertoa lortuz. BCG hau da gizakian erabiltzen den txerto bakteriano bizi bakarra, eta sortzen duen inmunitatea zelularra da.
Perlesi iraunkorra izaten da polimetisaren ondorioa.
Txerto hauek duten arriskua, eta frogatu ahal izan dena, kultibo-medioetan dauden birusengatiko kontaminazioa da. Adibidez, sukar horiaren aurkako txertaketak 1942an, Amerikako Estatu Batuetako Kanpamentu militar baten 25.585 hepatitis-kasu sortarazi zituen. Hepatitisa ez zen sukar horiaren birusak sortua, txertoaren indargetzea lortzeko gehitu zen suero-kopuru txikian aurkitzen zen hepatitisaren birusak sortua baizik.
Txerto bizi indargetuen prestaketan animali zelulen kultiboak erabiltzen dira, eta noizbehinka kultibo horietan dauden birusek txertoak kontaminatzen dituzte. 1967an, Alemaniako Marburg herriko laborategian istripu larri bat gertatu zen. Laborategi horretan tximino-ehunak kultibatzen zituzten, eta halako baten laborategiko pertsonal al osoa ukitu zuen zoldura grabe bat agertu zen, sukarra, exantemak eta odoljarioak ekarri zituena: hilkortasuna %30eraino igo zen. Eritasun-sortzaile izan zen birusa isolatzea lortu zuten, geroztik Marburg-ko birusa deitua izan dena.
Txertoak lortzeko erabiltzen diren tximino-giltzurruneko zeluletan SV-5 birusa aurkitu izan da. Birus honek ez du ia ekintza patogenorik zelularentzat. Ikuspegi honetatik garrantzi handiagokoak dira birus onkogenoak: hauetako bat, SV-40 deitua, sarritan agertzen da tximino-zelula hauetan ere, eta lantzean behin aurkitu izan dira polioaren aurkako txertoan ere.
Kultibo-medioa arraultzea, edo oilaskoaren enbrioia denean, txertoa hegazti leukosiaren birusak edo Roux-en oilasko-sarkomaren birusak kontamina dezakete. Kontaminazio hauek, halere, oso gutxitan eman izan dira eta gaur egun ez dira agertu ere egiten teknika berriek birus-mota hauek detektatu eta identifikatzeko biderik ematen bait digute.
Zein helburu du germen indargetuekin egindako txertaketak? Pertsona txertatuan infekzio txiki bat sortzea. Horrela birusak bere barruan ugaltzen dira, eta egun gutxi barru antigenoen kopurua gehitu egiten da. Honi esker erantzun inmunitario hobea sortzen da eta antigorputzen elaboraziorik onena, inmunitatea iraupen luzekoa izan dadin, eta infekzio naturalak eragingo lukeenaren antzekoa
nahiz eta zertxobait eskasagoa izan
Txerto-mota honetakoak dira elgorria, errubeola, parotiditis eta polioarenak. Lehenengoak, elgorriaren aurkako txertoak alegia, 8 egunetara eritasun arin bat sortarazten du noizean behin, elgorri onaire baten antzekoa, eta kutsatzen ez dena.
* Txerto inaktibatuak
Germen biziak bitarteko fisiko edo kimikoz inaktibatzen dira. Bitarteko fisikoen artean beroa da gehien erabilia, eta gutxixeago izpi ultramoreak. Erabilienak diren substantzia kimikoak formola, fenola eta azetona dira, kasuren bat edo besten merkurioa ere gehituz egonkortasun hobea lortzeko.
Germen osoarekin edo zati batekin (kapsula izaten da normalean) prestatzen dira. Zergatik kapsula bakarrik? Beharrezko diren antigenoak kapsulan dau dela pentsatzen bait da.
Txertoen botere inmunizatzailea handiago izan dadin zenbait substantzia gehitzen zaie: normalean erabilienak gatz mineralak dira, aluminio hidroxidoa batez ere, aluminio fosfato eta sulfatoa, kaltzio fosfatoa, etab. Substantzia hauek estimulu antigenikoa gehitzen dute. Botere inmunizatzailea handiagotzeko helburuarekin ere gai oliotsuak erabil daitezke (albaiterotzan erabiltzen dira substantzia hauek soilik, ez bait dira oso ongi jasaten, eta bestalde potentzialki kantzerigeno bezala kontsideratzen bait dira). Bakterio-osagaiak, edo baita bakterio oso hilak ere erabiltzen dira, antigorputzen produkzioa gehitu egiten dutela uste bait da.
Txerto-mota hauen artean dauzkagu bakterianoetan kukutxeztula, kolera eta heste-sukarrarena beste batzuren artean, eta birikoei dagokienez mota honetakoak dira gripearena, sukar horiarena, eta polioaren aurkako txerto injektablea, Salk motakoa, gaur egun ia apenas erabiltzen dena.
Txerto inaktibatu, hil hauekin egindako txertaketa eraginkortasun txikiagokoa da, iraupen laburragokoa, eta oroitzapeneko dosiak eskatzen ditu, aldian behin, inmunitatea berrindartzeko. Inmunitatea, bestalde, ez da zelularra, humorala baizik, antigorputz espezifikoen sorreraz.
Difteria eta tetanoaren aurkako txertoak, baziloen toxinekin prestatzen dira, behin formolaren bidez eraldatu eta inaktibatu ondoren. Txerto hauei ANATOXINA deritze.
1771- Bariolizazioa Ingalaterran hedatzen da.
1798- Jenner ek txertoari buruzko bere lanak argitaratzen ditu. 1885-Pasteuren amorruaren aurkako txertoa.
1892- Koleraren kontrako txertoa (HAFFKIN) .
1898- Heste-sukarraren aurkako txertoa, antitifoideoa (WRIGHT) .
1913- Difteriaren aurkako inmumzazioa, toxina-antitoxina (BEHRING) .
1921- BCG txertoa (CALMETTE eta GUERIN ).
1923- Toxoide tetarikoa ( RAMON eta GLENNY ) . Kukutxeztularen kontrakoa ( MADSEN )
1937- Gripearen aurkako lehen txertoa. Sukar horiaren kontrako txertoa. 17.D ( THEILER ).
1949- Parouditisaren aurkako txertoa. ENDERS eta lagek poliomielitisaren birusa ehunten kultibatzen dute.
1954- Polioaren aurkako txerto indargetua ( SALK ).
1957- Ahotikako polioaren kontrako txerto indargetua ( SABIN ).
1960- Elgorriaren aurkako txertoa ( ENDERS ).
1962- Errubeolaren kontr5ako txertoa ( WELLER ).
1968- C motako txerto antimeningokozikoa.
1971- A motako txerto antimeningokozikoa.
1979- B hepatitisaren aurkako txertoa.
1979- Baztanga desagertutzat jotzen da, eta gomendatzen (ezabatua geratzen da). tzean txertoa ez da
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-bd4b9f6e25b1 | http://zientzia.net/artikuluak/mendel-genetikaren-hastapena/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Mendel: Genetikaren hastapena - Zientzia.eus | Mendel: Genetikaren hastapena - Zientzia.eus
Duela 100 urte 1884.eko urtarrilean hil zen
Duela 100 urte 1884.eko urtarrilean hil zen Mendel: Genetikaren hastapena - Zientzia.eus Mendel: Genetikaren hastapena
Historia
Duela 100 urte 1884.eko urtarrilean hil zen Genetika ren oinarrizko legeak azaldu zituen zientzilaria; Gregor Mendel , denok ezagutua.
Gaur egun, Biologiaren barnean, Genetika arrakastarik handiena lortu duen zientzia dela esan daiteke, eta eremu honetan, Mendelen lanak izugarrizko garrantzia hartzen du, zeren eta, heredentziaren mekanismoa deskribatu zuen lehena izan bait zen.
Mendelen legeak, gerora Genetika izango zenaren hastapenetan, funtsezko pausotzat jo dira, eta Darwinek espezieen jatorriaren arazoa ebazteko sorturako teoriarekin batera, biologia modernoaren oinarri bezala kontsideratu dira.
Hala ere, 1866.ean, hau da Mendelek ilarrekin buruturiko esperimentuetatik ondorioztatutako emaitzak aurkeztu zituenean, interes falta nabaria topatu zuen orduko komunitate zientifikoaren baitan. Jarrera hau ulertzeko, Mendel, bere testuinguru soziokulturalean eta garai hartan heredentziaren arazoaren inguruan sortu ziren joera desberdinen barruan ere kokatu behar dugu.
Gregor Mendel (1822-1884). Irudi hau, ilarrekin esperimentuak burutu zituen garaikoa da.
Mendel 1822.ean, Morabia ko iparraldean dagoen Heizendorf (Hyncice txekoz) herrian jaio zen, guarko Txekoslovakia barruan, baina artean inperio austroungariarraren parte zen. Gurasoak nekazari pobreak zirenez, Mendel ek zailtasun ekonomiko larriak jasan behar izan zituen ikasketak aurrera eramateko.
1840.etik 1843.era Olmütze- ko unibertsitatean aritu ondoren, eragozpen ekonomikoak gainditzeko, eta modu horretara ikerkuntzara osorik dedikatzeko asmoz, 1843. urtean agustindarren Brünn eko San Tomas monastegian apaiztea erabaki zuen. Pauso hau ematea oso arrunta izaten zen dirurik gabeko familia katolikoen artean, eta Mendel en bokazio erlijiosoaren arazoa planteatu ere ez da egiten.
Brünn eko agustindarren monastegiak kultura zientifikoaren arloan oso toki nabarmena betetzen zuen 1350.ean eraiki zenetik. Gainera, monastegiko monje gehienek irakaskuntzan ziharduten unibertsitatean edo Brünn eko kolegio teologikoak, eta apaiz gisa baino gehiago irakasle gisa erlazionatzen ziren jendearekin.' Beraz, Mendel ez zen bizitza erlijioso itxi batera murgildu pauso hau eman zuenean.
Urte haietan, Franz Cyrill Napp (1792-1867) abadeak zuzendu zuen monastegia, eta, zientziaz interes handia sentitzen zuenez, bere monjeen artean ikerkuntza zientifikoa bultzatzen saiatu zen; ikerkuntza agronomikoa bereziki. C.F. Napp eta monastegiko monjeek agertzen duten zaletasun hau, Morabia ko tradizio kulturalarekin herstuki lotuta zegoen.
Herri honen historian kultura zientifikoa aspaldi sartu zen; izan ere, Morabia , ez zegoen Vienna edo Praha tik oso urrun, eta Olmütz eko unibertsitatea jadanik XVI. mendean eratu zen.
Bestalde, XVII.ean Jan Amos Comenius idazleak pedagogia arloan lan ugari burutu zuen, eta unibertsoaren pertzepzio razionala edukitzeko, irakaskuntzan Natur Zientziak txertatu behar zirela propostu zuen. Aipatzekoa da, bestalde, F.Bacon filosofo ingelesaren eragin nabaria idazle honengan. XVIII. eta XIX. mendeen artean, Natur Zientziatan eta batez ere botanika eta agronomian interesatutako beste idazle batek, hots, Dobrovsky k, kultura zientifikoarenganako zaletasuna garatu zuen, eta ondorioz, elkarte zientifiko ugari sortu zen garai honetan.
XIX. mendearen hasieran, C.C. André naturalistaren ideiari jarraituz, Salm konteak Silesia eta Morabia ko elkarte zientifikoak batu egin zituen, Nekazaritzaren erret elkartea eratu zuelarik. Nekazaritzaren hobakuntzarako zen elkarte hau, ikerkuntza praktiko eta teorikoak bultzatzeko sortu zen eta C.C. André k bi sekzio bereiztu zituen bere baitan: Pomologi elkartea eta Ardi hazleen elkartea.
Sekzio hauen helburu nagusia fruitar bolen eta artilearen hobakuntza zenez, C.C. André k, R. Bakewell ingelesak zaldiekin eta Geisslern ek ardiekin eginiko lanak ezagutzen zituelarik, hautespen artifizialaren metodoa proposatu zuen, hau da, karaktere batekiko berezitasunik onenak edo emankorrenak dituzten aleak aukeratuko dira eta hurrengo belaunaldiaren guraso gisa erabiliko.
Baina hautespen artifizialaren bidez emaitza optimoak eskuratzeko, hutsune teoriko bat bete behar zen aldez aurretik: belaunalditik belaunaldira zer eta nola transmititzen den; azken batean, heredentziaren legeak jakitea beharrezko zutenaz konturatu ziren. Pomologi elkartearen lehendakaria zen C.C.Napp abadeak, hutsune teoriko hori gainditzeak izugarrizko garrantzia eta lehentasuna zuela ulertu zuen, eta hori zela eta, geroago gai honen gainean iker zezan bultzatu zuen Mendel .
Mendelek jasoriko eragin zientifikoak
Mendel zenaren pertsonaiara itzuliz, Vienna ko unibertsitatean pasa zituen hiru urteek (1859-53), eragin handia izan bide zuten bere lana enfokatzeko orduan. Mendel irakaskuntzarako titulua lortzeko joan zen Vienna ra, baina ez zuen azterketa gainditu: hain zuzen, Natur Zientziei zegokion zatia egin zuen gaizki; alderantziz, fisika eta matematikan emaitza-maila altu samarrak lortu zituen. Beraz bere ezagumenduak osotzeko hiru urte pasa zituen Vienna ko unibertsitatean, Mendel en geroko lana guztiz baldintzatuko zuren irakasle bikainak izan zituelarik: F. Unger biologoa eta C. Doppler fisikaria.
F. Unger ek, Mendel en botanikako irakasleak, Schleiden eta Nägeli ren azken aurkikuntzak azaltzen zituen (teoria zelularra delakoa, hau da, bizidun guztiak zelula izeneko unitateez osotuak direla) eta, bestetik, biologia aztertzeko metodo erredukzionista proposatu zuen. Unger en ideia eboluzionistak eta aipaturiko bizitzaren ikuspegi erredukzionista hau, oso ausartak ziren, gaia hartan Ockenfuss naturalista alemanak defendatutako Naturphilosophie delakoa nahiko hedatuta bait zegoen. Doktrina honek zionez, ezin daiteke gauza oso bat, hau da, ezin da osotasuna aztertu bere zatietan banatuz.
Mendel apaiz izendatu zuteneko agiria.
Baina, ikuspegi analitiko eta erredukzionista horretaz gain, badirudi Mendel ek beste nozio bat ere hartu zuela F. Unger engandik: Hoffmeister eta Amici ren azkeneko emaitzak ezagutzen zituelarik eta zientzilari gehienen eritzen kontra ( Schleiden beraren aurka), Unger ek, landareen ugalkuntzan zelula sexual ar eta emearen ekarpenak berdinak zirela irakasten zuen. Ostera, urte haietan, obozelulak, hots, zelula emeak, funtzio elikatzailea zuela uste zen; modu berean polenak (zelula sexual arrak) ondorengoen ezaugarri genetiko guztien erantzunkizuna zuela erizten zen.
Badirudi, Mendel ek ez zuela gainditu irakaskuntzarako titulua ateratzeko azterketa, Urger ek azaldutako posibilitatea defendatzeagatik, zeren, bere aztertzailea izan zen Fenzl irakaslea, orduan onartzen zen teoria faltsuaren aldekoa bait zen.
Bestalde, askotan esan da Mendel ek fisikari baten modura egin zituela hibridoei buruzko esperimentuak, hau da, bere esperimentuak aurretik hausnartutako eredu teorikoa baieztatzera edo ezeztatzera zuzenduta zeudela ematen du. Beraz, metodo deduktibo honen erabileragatik ondoriozta daiteke Doppler ek Mendel i eragin ziola. Doppler , Mendel en fisikazko irakasle izan zen, eta gaur egun oso ezaguna da Fisikaren arloan, bere izena daraman ( Doppler efektua, alegia) uhin-mekanikaren fenomeno garrantzitsuagatik.
Autore batzuren eritziz, fisikaren eragina eta bereziki, Doppler ek irakatsitako optikarena, beste modu batez ere adierazi da Mendel en lanean: Badirudi Mendel ek lehen belaunaldiko hibridoen uniformetasuna eta bigarren belaunaldiko forma desberdinen segragazioa azaltzeko, argi zuria prisma batetik pasa ondorengo deskonposizioaren fenomenoa hartu zuela eredutzat: konposagai desberdinak nahastu gabe elkartzen direnez, argi zuria lehen belaunaldiko hibridoen analogoa izango litzateke, eta modu berean, bigarren belaunaldian karakterren bertsio alternatibo desberdinak segregatzen dira, prisma batek argi zuria osotzen duten kolore desberdinak bana ditzakeen bezala.
Mendelen irudi berria
Vienna ko unibertsitatean ikasketak osotu ondoren, Mendel Brünn eko monastegira itzuli zen 1854.ean, eta nekazaritzaren gai desberdinekin erlazionatutako ikerketak hasi zituen. Lehen aipatu dugu, garai hartako Morabia n nekazaritzaren hobakuntzaz arduratzen ziren elkarteak eratu zirela, eta Mendel ek, bere nekazal jatorriagatik arazo hauek ezagunak, zituenez, hibridazioaren teknikaren bidez arlo honetan aritu zen monastegiko landare-bariate landatuen hobakuntzan.
Brünn, Mendel monastegira heldu zen garaian.
Ekonomikoki interesgarriak ziren karaktereak konbinatu ondoren, ezaugarri hauek konbinaturik erakusten zituzten aleak belaunaldietan zehar mantentzea zen hibridismoaren aplikazio praktikoa, eta hori ugalkuntza asexualaren bidez lortzen zen batez ere. Espezie baten barietateak hobatzeko oso erabilia zen hibridazioa: Morabia osoan hedatuta zegoen, eta Mendel ek berak landare ornamentalen barietate berriak sortu ziten hibridazioz; esate baterako, fuksia barietate bat.
Hurrengo urteetan, 1856 eta 1863 artean, Mendel ek ilarrekin egin zuen lan, 34 barietate desberdinetako 27.000 landare erabili zituelarik, eta 1865.ean, bi konferentziaren bidez, Brünn eko historia naturalaren elkartean esperimentu horien emaitzak aurkeztu zituen. Konferentzia hauen testua 1866.ean, Brünneko historia naturalaren elkartearen urtekarian argitaratu zen, eta, nahiz urteliburu hau Berlin, Vienna eta Londresera ( Royal Society eta Linnean society etara, hain zuzen) bidalia izan, Mendelen artikuluaren garrantzia ez zela ulertua izan esan ohi da..
Darwin ek, Mendel en izena gutxienez ezagutzen zuena badakigu, bere liburu batean H. Hoffman botanikari alemanaren obraren aipu bat agertzen bait da, eta aipu honetan, Hoffman ek Mendel en hibridaziozko esperimentuak irazkindu zituen; dena den, badirudi Darewin ek ez zuena Brünn eko aldizkarian argitaratu zen jatorrizko artikulua kontsultatu.
Bestalde, Mendelek 1866.eko artikuluaren separata bat, Carl Nägeli ri, orduko botanikari eta zitologo ospetsuari bidalio zion. Nägeli Hieracium (konposatuen familikoa) generoko landarren hibridazioan espezializatuta zegoen, eta Mendelen ideiekin ados ez zegoenez, ilarretan lorturiko emaitzak Hieracium generoaren landareekin baieztatzera bultzatu zuen Mendel. Landare hauek partenogenesi izeneko prozesu asexual batez ugaltzen dira (hau da, ernaldu gabeko obulua organismo helduraino garatzen da, espermatozoideak parterik haru gabe) eta, Mendelen legeak ugalkuntza sexual normaletan bakarrik betetzen direnez, Mendelek ezin izan zituen ilarretan lorturiko emaitzak errepikatu.
Guzti hau dela eta, Nägeli rekin mantendutako erlazioa Mendelentzat oso kaltegarria izan zela, eta testuinguru honetan, Mendelen lana 1900. urtea iritsi arte guztiz baztertua geratu zela esaten da. Aipaturiko urtean, Hugo de Vries, Carl Correns eta Erich Tshermak biologoek, Mendelen emaitza berdinak lortu zituzten independenteki, eta hemendik aurrera, Mendelen lana komunitate zientifikoan ezaguna izatera igaro zen.
Mendelen Komunitatea 1848.ean.
1900 baino lehen biologo askok ( Darwin eta Weismann ek adibidez) heredentziaren arazoa ebazten saiatu zirela kontutan harturik, zail gertatzen da 1866.etik 1900.arte Mendelen aurkikuntzarenganako interes falta hori ulertzea.
Hala ere, bere lana 1900 urtea baino lehen zenbait liburutan aipatua izan zen, zientzien historia irakasten duten libururik gehienetan, Mendel, garai hartan ahaztutako zientzigizon bezala azaldu arren. Hoffman ek bere liburuan aipatu zuen 1869ean, eta geroaro, Bolmber eta Schalhausen botanikarien tesi doktoraletan (1872. eta 1874. urteetan) Mendelen lana zehazki aztertua izan zen.
Bestalde, Royal Society ren argitarapen zientifikoaren katalogoan, eta 1881. urteko Encyclopedia Britannica ren edizioan Mendelen bi artikuluak agetzen ziren (1866. urteko artikulua eta 1869.ean argitaratu zena, ilarrekin lorturiko emaitzak beste landareetara hedatzeko egin zituen ikerketak azaldurik). Beraz, nahiz eta Mendel zenbait lekutan izendatua izan, 1900. urterarte inor ez zen bere lanaren garrantzi izugarria ulertzera iritsi.
Mendelen aintzindariak
Mendel ilarrekin esperimentuak egiten hasi zenean, zuzenki edo zeharka, heredentziaren arazoaz arduratzen zirenen artean, hiru joera nagusi bereiztu genitzake: batetik, hibridatzaileena, bigarrenik agronomoena, eta biologo teorikoena azkenik, zeintzuak ondoko lerroetan banan banan azalduko bait ditugu.
Lehen taldearen xedea, hibridismoaren bidez espezie egonkor berriak sortu ezin zirela frogatzea zen. Hibridatzaile hauetariko lehen Carolus Linneo (1707-1778) izan zen, landarren sailkapen binomiala egin zuena hain zuzen. Linneo kreazionista eta fixista zen pentsakeraz, hau da, Bibliaren dogma onartuz, espezieak bikoteka eta Lurraren leku bakar batetan kreatuak zirela, eta beraz, aldaezinak zirela sinisten zuen. Hala ere, bere ikerketetan bi espezie desberdinen arteko karaktere bitartekariak aurkezten zituzten landareak aurkitu zituen, eta hibrido izena eman zien. Linneo k hibrido hauek segituan desagertzen zirela uste zuen, ordea. Honen eritzian, Jainkoak munduaren kreazioarekin batera sortutako espezieak behin betirako mantentzen ziren inolako aldaketarik jasan gabe.
Linneo ren ostean, beste fixista batek, J. Koelreuter ek (1733-1806), espezie desberdinen arteko hibridazioak eginez (Mendelek espezie bereko barietateen arteko hibridazioak burutu zituen), hibrido gehienak antzuak zirela egiaztatu zuen. Hori horrela izanik ere, batzutan antzutasun hori ez zen osoa izaten, eta lehen belaunaldiko hibrido hauek, beraien gurasoekin gurutzatzerakoan sorturiko bigarren belaunaldiko hibrikoekiko oso desberdinak zirela ikusi zuen: Lehen belaunaldikoak berdinak ziren elkarren artean, eta bigarren belaunaldikoek, ostera, bere aiton-amonen antza handiagoa agertzen zuten.
Eskema hauetan Mendelen lehen legea azaltzen da. A eskeman, garau leunetako ilar barietate bat garau tximurtsuetako beste batekin gurutzatuta Mendelek ikusi zuena aurkezten da; B eskeman gaurko Biologiako liburuetako behaketa hauen esplikazioa, eta C eskeman, Mendelek berak eman zuen azalpena erakusten dira. (A) Bi barietate gurutzatuta, garau leunez osoturiko ilarren lehen belaunaldi hibridoa lortu zuen, leuna karakterea tximurtsua karakterearekiko dominantea izanik. Hibrido hauen auto ernalketaz bigarren belaunaldia lortu zuen, garau leunak eta garau tximurtsuak 3:1 proportzioan agerturik, 3 garau leun horietatik bat puru eta bi hibrido direla. (B) Gaurko liburuetan, Mendelen emaitzak azaltzeko, karaktere bakoitza bi genez edo aleloz determinatuta dagoela esaten da. Garau leuneko progenitorean bi gene hauen berdinak eta LL bezala izendatu dira; garau tximurtsuzko progenitroean, ere gene biak berdinak dira, baina garau leunako progenitorearen genetiko desberdinak, eta 11 izendatu dira. Gameto edo zelula sexualak (obuluak eta polena) gene bakarra izango dute karaktere horretarako, gametoen erakuntzan (Meiosi izeneko prozesuan) kromosoma-kopurua erdira murrizten bait dira. L aleloa daraman zelula sexual bat 1 aleloa daraman beste batekin ernalduta, genearen forma biak izango dituen hibridoa ( LI) lortuko da. Hibrido honen lore bakoitzean, berriro ere gametoak eratuko dira (obuluak pistiloan eta polena estamineetan), eta obulu guztien f erdiak L aleloa eramango dute, beste erdiak t aleloa, daramatelarik (gauza bera gertatuko da polen garauekin). Ondoren, matrize baten bidez, lore bakoitzean emango diren gurutzamendu posibleak eta bigarren belaunaldiko tipo bakoitzaren proportzio teorikoak kalkula daitezke: garau leunak eta garau tximurtsuak 3:1 proportzioan agertuko dira (L aleloak, 1 aleloa, dominatzen duela kontutan harturik) eta hiru garau lebunetatik, bi heterozigotikoak (Ll) izango dira, eta bat homozigotikoa (LL). (C) Mendelen arrazonamendua desberdina izan zen, testuan azaltzen denez; ez bai zuen alelo nozioa ezagutzen. Mendelek, bigarren belaunaldian, A tipo puru bat eta beste a tipo purua aurkitzen zirela ikusi zuen, eta hemendik, zelula sezual mota bi zeudela (A eta a) ondorioztatu zuen. Zelula sexual mota bakoitza beste zelula sexual mota biekin (A edo a) gurutza daitekenez, autoernalketaz lortuko ziren ondorengoak hiru motatakoak izan zitezkeela pentsatu zuen: lau ondorengotatik Aa bi, A bat eta beste a bat agertuko ziren. Azkenik, zelula sexual biek daramatzaten karaktereak berdinak direnean, ale purua, (A edo a) eratzen dela , eta ordea, zelula sexual bien karaktereak desberdinak direnean ale hibridoak (Aa) eratuko direla esan zuen.
Hau da, Mendelen esperimentuetara asko hurbilduz, Koelreuter ek lehen eta bigarren belaunaldietako hibridoak desberdinak zirela, eta bigarren belaunaldiko hibridoak forma parentaletara itzultzen zirela (errebertsioa izeneko fenomenoa) ikusi zuen. Gertaera hauek azaltzeko, hibridoak, belaunaldietan zehar, beren hasierako gurasoen antza handiagoa hartuz zihoazela proposatu zuen, azkenean jatorrizko espeziera itzulirik, honela, naturak bere ordenaketa berreskuratzen zuelarik.
Geroztik, Karl Friedrich Gärner ( 1772-1850) botanikari alemana plazaratu zen; berau gorago aipaturiko Nauphilosophie pentsakera antirredukzionistaren barruan mugitzen zen. Gärner ek ere, errebertsioa, artoarekin egindako esperimentuetan ikusi zuen, baina, bere helburua, hibridoak ezegonkorrak zirela eta segituan desagertzen zirela frogatzea zenez, eta Naturphilosophie delakoaren eraginagatik, ezin izan zituen bere behaketak zuzenki interpretatu.
Hibridatzaile hauek ezin izan zuten, Mendelen heredentziari buruzko kontzepzio errredukzionista onartu: Mendelek organismo bizia karaktere independentez osoturiko mosaiko bezala ulertzen zuen.
Bestalde, espezie desberdinak hibridatu beharrean, espezie bereko barietate desberdinen arteko hibridazioekin aritu zenez, Mendelen lana bigarren mailakoa zela kontsideratu zuten hibridatzaileek. Edozein modutara, hibridismoaren ideietatik aldendu eta heredentziaren mekanismoaren azterketa egiten hasteko prest zegoen, bere irakaslea izan zen F. Unger eboluzionistaren eraginez.
Heredentziaren arazoaz arduratzen zirenen artean, agronomoek bigarren talde bat osatzen zuten. Hauek ere hibridatzaileak ziren, baina espezie bereko barietate desberdinak hibridatzen zituzten, ekonomikoki emankorragoak ziren barietateak lortzeko.
1822.ean jadanik, T. A. Knight ingelesak ilarraren barietateak hibridatuz, bai dominantziaren fenomenoa eta bai bigarren belaunaldiko hibridoen artean errebertsioa ere, hau da, progenitoreen karaktereen birragerketa, ikusi zituen.
Urte berean, Stton eta Goss agronomoek ere ilarrekin eginiko esperimentuen emaitzak argitaratu zituzten. Goss ek ilarraren garauen kolorea aztertu zuen (garauak argiak edo ilunak izan zitezkeen), eta bigarren belaunaldiko ondorengoetan, bai garau guztiak argiak zituztenak eta baita garau argiak eta ilunak zituztenak ere agertzen zirela aurkitu zuen. Hirugarren belaunaldia aztertzerakoan, zera ikusi zen: garau argiek garau argiz osoturiko landareak soilik, sortzen zituztela eta garau ilunek garau mota biez osoturiko landareak edo garau ilunak bakarrik agertzen zituzten landareak ekoizten zituztela.
Bestalde, A. Sageret frantziarrak 1826.ean, geroago Mendelen bigarren legea izango zena aurkitu zuen; hau da, hibrido baten karaktere desberdinak progenitoreen karaktereen elkartze independentea zirela, eta ez gurasoen karaktereen nahasketa, orduan pentsatzen zen bezala.
Mendelek emaitza guzti hauek ezagutzen zituen, Gärter ek 1849.ean argitaratu zuen liburu baten bidez ( Hibridazioei burukozko esperimentu eta behaketak, landare erreinuan ). Beraz, agronomo hibridatzaile hauek oinarrizko emaitza batzu adierazi zizkioten Mendeli, eta bere esperimentuetarako landare egokiaren aukeran lagundu zuten.
Bestalde, agronomoak landare baten berezitasun konkretu batez interesatzen zirenez, organismoa karaktere independentez eratua bailitzen ulertzen zuten, eta planteamendu hau Mendelen ikuspegi erredukzionistaren jatorria izan zela esan daiteke. Halaber, agronomoen eraginez, Mendelek karaktere diskretuak, hau da, ondo definituriko forma alternatiboak agertzen zituzten karaktereak aztertu zituen.
Adibidez, ilarraren hazia leuna edo tximurtsua izan daiteke, hots, ez da tarteko formarik agertzen. Aldiz beste karaktere batzuk, landarearen altuera adibidez, jarraiak dira: Altuera handiko eta altuera txikiko progenitoreak gurutzatuta, lorturiko ondorengoek altuera handiaren eta txikiaren arteko altuera guztiak ager ditzakete.
Mendelen mikroskopietako bat.
Hala ere, nahiz eta Mendel eta agronomoen lanak oso erlazionatuak izan, desberdintasun nabari bat seinalatu behar dugu: agronomoek hibridazioaren alderdi praktikoa lantzen zuten eta lorturiko emaitzak azalduko zituen lege estatiskoa aurkitzea ez zitzaien ezertarako ere interesatzen.
Heredentziaren arazoaz arduratzen zirenen artean, biologo teorikoek osotzen dute hirugarren taldea, eta bertan, Darwin, F. Galton, Nägeli, Weismann eta bar luzea sar daitezke. Biologo hauek, heredentziak espezien eboluzioa nola kontrolatzen zuen ulertzen saiatu ziren, eta ez zuen interes handiegirik beraientzat, belaunalditik belaunaldira karaktere heredagarrien transmisioak.
Bestalde, Mendelek hibridoei buruzko lan gisara planteiatu zuen bere 1866.eko artikulua, eta Darwin ek espezie berrien sorkuntzan hibridazioak garrantzirik ez zuela pentsatzen zuenez, Mendelen lanari ez zion jaramonik egin. Are gehiago, Darwin en ustez, hibridazioak populazioak berdindu edo homogenizatu egiten zituen belaunaldiz balaunaldi. Gainera, Darwin ek, batez ere animaliekin egin zuen lan, eta maila honetan, hautespen artifizialaren metodoak zuen lehentasuna.
Seguraski arrazoi honegatik nahiz Hoffmann en 1869.eko liburuan Mendelen artikuluaren aipamena ikusi, ez zuen irakurri ere egin, zeren eta Darwin ek hibridazioari buruzko beste lanen bat bailitzen hartu bait zuen. Alabaina, Darwin ek Mendelen artikulua irakurri izan balu, hiru motatako kritika egingo zizkiola suposa dezakegu.
Alde batetik, Naudin en lanei egindako kritika berdina zuzenduko ziokeen: Naudin ek, Mendelek bezala bigarren belaunaldiko karakteren segregazioa eta tipo parentaletara itzultzea (errebertsioa) aurkitu zituen, eta Darwinek, lan hau komentatzean, fenomeno horiek atabismoa ez zutela azaltzen argudiatu zuen.
Atabismoa, ale batek bere aintzinako arbasoekin duen antza da, ez ostera, gurasoekin edo aiton-amonekin duena, eta Darwin-en eritziz oso garrantzi handikoa zen: eboluzioaren teoria sostengaturik, espezie bat aintzinako arbasora itzultzeak, jatorria espezie antzestral honetan zuela adierazten zuen haren ustez. Aldiz, gurasoen tipora itzultzea azaleko fenomenotzat jo zuen.
Bestalde, Darwin karaktere jarraien heredentziaz arduratuta zegoen batez ere, eta Mendelen lanak karaktere diskretuen heredentzia bakarrik azaltzen zuenez, Mendelen heredentziaren teoriaren hutsune honetan oinarrituko zuen Darwin-ek bigarren kritika. Gaur badakigu, Mendelen teoriaren bidez, bai karaktere jarraien eta bai diskretuen transmisioa interpreta daitekeela. Geroago ikusiko dugun bezala, karaktere diskretuen erabilerari esker ondorioztatu ahal izan zituen Mendelek bere legeak, sinpletasun handiagoz azter bait daitezke.
Darwin-en hirugarren kritika, Mendelek ingurunearen eragina ez zuela kontutan hartu izango litzateke. Darwin-en ustez, ingurunearen baldintzek, eta berauetara plegatzeko organismoak egiten dituen moldaerek, karaktere heredagarriak aldatzen dituzte. Ondorioz, ingurunearen ekintza kontutan hartzen ez zuen heredentziaren teoria batek ez zuen zentzu handirik Darwin-en aburuz.
Mendel eta Darwin-en arteko erlazioak beste ikuspuntu batetik aztertuz, badakigu Mendelek Espezien jatorriaz irakurri zuena, eta De Beer ek esan duenez, Mendel, Darwin-en eboluzioaren teoriak hain beharrezkoa zuen heredentziaren mekanismoa bilatzen ari zen. Hala ere, Mendelen karaktereen transmisioari buruzko kontzepzioa aztertzen duten azken lanek, ez dute De Beer en eritzia baiezten, eta Mendelen lana garaiko joerek (hibridatzaileak, agronomoak, nahasketazko heredentzia...) oso kutsatua zegoela adierazten digute.
4.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-69314e73ad51 | http://zientzia.net/artikuluak/nasa-ren-ikerketa-saria-jaso-berri-duen-bms-el-aas/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | NASA-ren ikerketa-saria jaso berri duen M.S. El-Aasser irakaslearekin - Zientzia.eus | NASA-ren ikerketa-saria jaso berri duen M.S. El-Aasser irakaslearekin - Zientzia.eus
Maiatz honetan Estatu Batuetako Pennsylvaniako Lehigh Unibertsitateko M.S. El-Aasser irakasle ospetsuak Euskal Herria bisitatu du. Gure artean egin duen egonaldi laburraren barnean, tartetxo bat eskaini digu gizon honek. Hona hemen bere hitzak.
Maiatz honetan Estatu Batuetako Pennsylvaniako Lehigh Unibertsitateko M.S. El-Aasser irakasle ospetsuak Euskal Herria bisitatu du. Gure artean egin duen egonaldi laburraren barnean, tartetxo bat eskaini digu gizon honek. Hona hemen bere hitzak. NASA-ren ikerketa-saria jaso berri duen M.S. El-Aasser irakaslearekin - Zientzia.eus NASA-ren ikerketa-saria jaso berri duen M.S. El-Aasser irakaslearekin
Elkarrizketak
Maiatz honetan Estatu Batuetako Pennsylvaniako Lehigh Unibertsitateko M.S. El-Aasser irakasle ospetsuak Euskal Herria bisitatu du. Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatean izan da hitzaldi bat ematen eta bertako zenbait irakasleekin duen ikerketarako lankidetza-programa taxutzen. Gure artean egin duen egonaldi laburraren barnean, tartetxo bat eskaini digu gizon jator eta ireki honek. Hona hemen bere hitzak.
Elhuyar– Zure curriculum laburra egingo al diguzu?
El-Aasser irakaslea– Egypton jaio nintzen 1942.ean. Nire ikasketak Alexandrian egin nituen. Gero Montreal-eko Mcgill Unibertsitatera joan nintzen eta bertan doktoradutza egin nuen 1966.etik 1972.era. Ondoren Pennsylvaniako Lehigh Unibertsitatera joan nintzen beka batekin. 1974.ean Injinerutza Kimikoko Departamentuan sartu nintzen irakasle asistente moduan. Hiru urte beranduago irakasle asoziatu izendatu ninduten eta duela hiru urte irakasle oso bihurtu naiz. Une honetan Lehigh-ko "Emultsio-Polimeroen Institutuko"ko zuzendaria naiz baita ere.
E.– Zeintzu dira zure intereseko ikerketa-eremuak?
El-Aasser– Latex-en eremu zabalean, nere interes berezienak koloideak, polimeroak eta hauen injinerutza kimikozko aspektuak hartzen ditu bere baitan: Polimerizazioan osotasunean dut interesa, zinetikan, karakterizazioan, gainazalen arazotan, koloide-arazoan eta polimero hauen zenbait aplikazio-eremutan, gainestaldur industrian bereziki, eta latexen erabilpenean eremu biomedikoan proteinen euskarri bezala.
E.– Goizeko hitzaldian miniemultsioez aritu zara. Zein diferentzia dago miniemultsio eta emultsio normalen artean?
El-Aasser– Miniemultsioetan tamaina txikiko tanta edo partikulak ditugu, honek honelako emultsioek berezko egonkortasuna izango dutela esan nahi du. Makroemultsioek tamaina handiagoko tantak dituzte eta berean utzi egiten direnean partikulek jalki egiten dute edo flotatzen gelditzen dira, hauen eta inguru esegitzailearen arteko dentsitate-diferentziaren arabera. Ikuspuntu honetatik miniemultsioek sistema egonkorrago bat eman beharko lukete.
Halere, miniemultsioak egiten direneko prozesuaren garrantzia bere erabilpen potentzialetan datza, hauetako batzuk jadanik igertzen dira eta beste batzuk oraindik ez teknologia berria denez gero. Teknologia honen bidez prozesu arruntez lortu ezin daitezkeen latexak jadesteko ahalmena izatea garantzitsua da baita ere. Adibidez, polimero zelulosikoak gaineztaldura batean erabili nahi baditugu, material zelulasikoa disolbatzaile organiko batean disolbatu behar duzu, ondoren aplikatu eta azkenik disolbatzailea lurrintzen utzi.
Alde batetik, disolbatzaile organiko bat jaurtitzen ari zara kantzerigenoa dena akaso. Bestaldetik disolbatzaileak kostu ekonomikoa du, xahutzen ari zarena honela. Miniemultsioak ordea ez du honelako arazorik sortzen, polimeroa tanta edo partikula txikitan ingurune akuoso batean sakabanatzen da. Prozesu honen aukerak zenbait eremutan ikusia izan dira jadanik.
E.– Joan den urtean Donostiako egunkari batean zutzaz hitz egiten zuten "Mikroesferak leuzemia sendatzeko" izeneko berri batean. Zer deritzozu horri?
Grabitate-eza da espazioan lan egitearen abantail nagusia.
El-Aasser– Honek zerrikusia du NASA -ko jaurtigailuan guk aurrera eramandako lanekin. Polimerozko mikroesferak, 5-100 -koak, prestatu nahi ziren espazioan, hori bai oso monodispertsoak, tamaina berdintsuko partikulak nahi zirena Guk frogatu dugu aktibitate hori espazioan egitea posible dela jadanik. Horretarako jaurtigailua erabili dugu.
Jaurtigailuan dagoen grabitate-ezak baimendu egiten gaitu tenperatur profil konstanteagoa mantentzen. Honela partikula bakoitza hazi egiten denean tamaina txikitik handiago batera, antzeko tenperatur ingurua izango du. Kontutan hartu behar dugu lanean ari garen sistemak 10 12 partikula cm 3 -ko duela eta tamainaren banaketa-estua lortu nahi bada haziera-prozesuan tenperatura berdina izan behar dutela partikulek.
Bestela polimerizazioan zehar partikula batzuk besteek baino bero handiagoa izango balute, tenperatura altuagoa alegia, lehenengoen polimerizazio-abiadura tenperatura baxuagoa dutenena baino handiago izango litzateke. Funtsezkoa da beraz, partikula guztiek tenperatur inguru antzekoa izatea. Prozesu hau lurrean egiten bada partikulek flotatzeko edo jalkitzeko joera izango dute dentsitatearen arabera. Honek, erreaktore barneko tenperatura horren uniformea ez izatera darama.
Prozesua espazioan egiten denean ez da irabiaketarik behar izaten partikulak esegiak mantentzeko. Honek gainera baimentzen digu partikulak haztea eta era berean koales zentziari ekiditea, oso zizaila txikia bait dago. Prozesu berori lurrean egiten saiatu bagina, 10 -ko partikulekin adibidez, oso irabiaketa bortitza beharko genukeen jalkiketarik egon ez zedin. Honek zizaila handia egotera eramango ginduke, zizaila handiaren ondorioz partikulek talka egingo lukete elkar bortizki eta itsasitako partikulak lor genitzake.
E.– Nolakoa da espazioan egindako prozesua?
El-Aasser.– Lurrean lor ditzakegun hazi-partikula handienak monomeroz puztuta edo antuta erreaktorean ipintzen dira. Erreaktorea jaurtigailuan sartzen da eta espaziora iristen denean astronautak piztu egiten ditu berogailuak eta polimerizazioa hasten da. Orain, ez da irabiatu behar, partikulek esegiak jarraituko dute eta denbora guztian. Polimeroak lurrera ekartzen direnean oso beiratsuak dira.
Poliestirenoa giro-tenperaturan beira bezalakoa da partikulak ez dira itsasiko harea urez betetako pitxar batean bezala. Hurrengo hegalaldian partikula hauek erabiltzen ditugu hazi bezala. Bost bidaia izan ditugu orain arte eta azkenekoan 32 -ko partikulak lortu ditugu, gainera desbiderazio standarda oso estua izan da %1,5.
E.– Eta aplikazioei buruz...
El-Aasser.– Partikulen erabilpenari buruz, lehenengo erabilpena instrumentuen kalibrazioa da. Ikuspuntu honetatik EEBB-tako "National Bureau of Standards" delakoak 10 -ko partikulak, zeintzuk lehenengoko hegalaldi batean lortu bait ziren, onartu ditu eta lehen mailako standard bezala zertifikatu ditu. Ekainetik aurrera, instrumentuak kalibratzeko salgai jarriko dira.
Hau izan da espazioan lortu den lehenengo produktu komertziala, espazioan egin eta lurrean salduko dena alegia. Hau da dudarik gabe, espazioaren komertzalizaziorako giltzarria.
Badaude beste erabilpen asko partikula hauena, beren uniformitatea eta tamaina direla kausa, Kantzer-ikerketaren eremura joanez, leuzemiaren tratamenduan batez ere, zenbait lan egin dira, ez gure partikulekin baina bai antzeko partikulekin. Barnean iman bat zuten zenbait partikula prestatu ziren, 3 -ko partikulak ziren. Funtzio-talde espezifikoak jarri ziren partikulen gainazalean. Partikulak tratatuak izan ziren antigeno bat funtzio-talde hauei atxekitzeko.
Proteinak atxekiak dituzten partikula hauek leuzemikoen hezurmuinarekin kontaktuan jartzen dira, hau da hezurmuina partikula hauek dituen trukatze zutabe batetik pasarazten da. Igarotakoan zelula leuzemikoak proteina espezifikoari lotuko zaizkio. Banaketa lortuko da. Esperimentu hau munduan zehar hiruzpalau ospitaletan egin da. Halere jakina da, kantzerraren kontrako tratamentu bat efektiboa den jakiteko zenbait denboraz itxaron behar dela eta kantzerra birrasten den ikusteko. Kasu honetan gaude orain.
Honelako aplikazioak egin nahi badira giltza zera da, tamaina desberdineko partikulak egitea uniformitate handiarekin.
E.– Orduan, espazioan egin daitekeen ikerketari buruz etokizun disdiratsua ikusten duzu, ezta?
El-Aasser.– Nere iritziz bai. De factum NASA k urrats asko eman ditu norabide horretan. Orain bertan EEBB-tan saioa egiten ari da ikerketa-ekipoak sortzeko. Hauen helburu nagusia espazioan grabitate-ezez, profitatu daitezkeen prozesuak izango da. Gainera 1990-92-rako estazio espaziala orbitan izango da, jaurtigailua pertsonak eta materiala garraiatzeko kamioi moduan erabiliko da soilik... Eta bost urteren buruan dago hau!
Etorkizuna badago bai, potentzial handia dago. Halere, zenbait urte itxaron egin beharko da eta posibilitatea errealitate bilakatzen den ikusteko. Nik uste, hasiera batean balio handiko eta bolumen txikiko produktuak izango dira: kristal metaliko bereziak, amalgamak erdieroalentzako, latexak...
E.– Mila esker irakasle jauna.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-50a265ed85d0 | http://zientzia.net/artikuluak/fusiozko-energia-arazo/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Fusiozko energia arazo - Zientzia.eus | Fusiozko energia arazo - Zientzia.eus
Fusiozko energia nuklearra etorkizuneko energia iturria da askoren ustetan. Halere, gaurkoz arazo tekniko larriak sortzen ditu.
Fusiozko energia nuklearra etorkizuneko energia iturria da askoren ustetan. Halere, gaurkoz arazo tekniko larriak sortzen ditu. Fusiozko energia arazo - Zientzia.eus Fusiozko energia arazo
Energia
Fusiozko energia nuklearra etorkizuneko energi iturria da askoren ustetan. Halere, gaurkoz arazo tekniko larriak sortzen ditu. Hauetako garrantzitsuena, erreakzioaren hastea edo piztea.
Erreakzio martxan jartzeko, hots deuterio eta tritiozko atomoak elkarren artean fusioa emateri has daitezen, itzelezko energia behar da. Energia hau, prozesua behin martxan dagoenez gero, soberan berreskuratzen da. Baina arazoa hor dago, nola sortu prozesua abiaraziko duen energia hori? Zenbait bide proposatuak izan dira, laserra da hauetako bat.
Metodo honez bideragarritasuna aztertzeko, Californiako Lawrence Livermore National Laboratory delakoan munduko laserrik boteretsuena eraiki da. Nova du izena eta $176 milioi kostatu da.
Azterketak hasteko dira eta etorkizunak esango digu inbertsio erraldoi hau errentagarria izan den.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-3305b184d2ca | http://zientzia.net/artikuluak/urdail-eta-duodenoko-gastritisa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Urdail eta duodenoko gastritisa - Zientzia.eus | Urdail eta duodenoko gastritisa - Zientzia.eus
Urdail eta duodenoko gastritis eta ultzera miloika gizon-emakume eragiten dituzte munduan zehar.
Urdail eta duodenoko gastritis eta ultzera miloika gizon-emakume eragiten dituzte munduan zehar. Urdail eta duodenoko gastritisa - Zientzia.eus Urdail eta duodenoko gastritisa
Osasuna
Urdail eta duodenoko gastritis eta ultzera miloika gizon-emakume eragiten dituzte munduan zehar. Gaixotasun minberatsu hauek sarritan iturburu ezezaguna izaten dute. Alkohola, elikadura, aspirina, stressa eta abar kausatzat jotzen dira, hori bai indar handirik gabe. Berriki alor honi buruz egindako ikerketen berri eman dute J.B. Marshall eta J.R. Warren ikerlari australiarrek.
Gastritis kronikoek eta duodeno- edo urdail-ultzerak eragindako eri gehienetan biopsia egin ondoren bakterioen presentzia nabaritu dute. Campylobacter generoko bakterio hauek oso harrigarriak dira eritasun hauen ezean. Hortaz zilegi da pentsatzea bakterio hauek paperen bat joka dezaketele eritasunaren bilakaeran. Guzti hau argitzeko ikerketa sakonei hasiera eman zaie. Hau ziurtatuko balitz gastritisak eta ultzerak antibiotikoz trata litezke.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-bf7fdd5d2967 | http://zientzia.net/artikuluak/sagarrondo-kurioso-bat/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Sagarrondo kurioso bat - Zientzia.eus | Sagarrondo kurioso bat - Zientzia.eus
Londres inguruan dagoen East Malling-eko arborikultura-zentruan sagarrondo kurioso bat jaio berri da.
Londres inguruan dagoen East Malling-eko arborikultura-zentruan sagarrondo kurioso bat jaio berri da. Sagarrondo kurioso bat - Zientzia.eus Sagarrondo kurioso bat
Botanika
Londres inguruan dagoen East Malling-eko arborikultura-zentruan sagarrondo kurioso bat jaio berri da. Pentsa litekeenaren kontra, zuhaitz hau ez da manipulazio genetiko inkontrolatu baten seme monstruoa, naturaren produktu bat baizik.
1960.eko hamarkadan Columbia Britanikoan Wijiak izeneko zuhaixka aurkitu zen. Zuhaixka hau sagarrondo barietate arruntekin gurutzatu denean, adarrik gabeko sagarrondoak lortu dira. Adarrik izan beharrean koxkor modukoak dituzte. Koxkor horretan loreak eta fruituak hazten dira.
Aukeratuak izan diren lau barietateek, momentuz lorezaleen lorategietan izango dute lekua. Halere, hamar bat urte barru, sagarrondo arrunten tokia har dezakete sagastietan. Bi abantail dituzte alde, sagarrondo arruntek baino bi aldiz toki gutxiago behar dute... eta ez dute inausketarik behar.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-1a21949b1f7f | http://zientzia.net/artikuluak/boeing-hegazkin-berria/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Boeing hegazkin berria - Zientzia.eus | Boeing hegazkin berria - Zientzia.eus
Boeing Commercial Airplane Company, jakinerazi berri du Boeing hegazkin berri bat aztertzen ari dela 1992.ean airean egongo dena.
Boeing Commercial Airplane Company, jakinerazi berri du Boeing hegazkin berri bat aztertzen ari dela 1992.ean airean egongo dena. Boeing hegazkin berria - Zientzia.eus Boeing hegazkin berria
Aeronautika
Joseph Sutter, Boeing Commercial Airplane Company, jakinerazi berri du Boeing hegazkin berri bat aztertzen ari dela 1992.ean airean egongo dena. Hegazkin honek 150 jarleku izango lituzke eta lehenengo prototipoa 1990.erako airean legoke.
Diseinu-aurrerapen batzuk aurkezten ditu hegazkin honek; bi helize bikoitz kontraerrotatiboz, zeintzu hegazkinaren atzekaldean kokatuta egongo bait dira, propultsatua izango da; gainera ahate izeneko formula erabiliko du, hegal nagusiak atzekaldean izango dira eta bi hegaltxo aurrekaldean izango ditu. Hegalen formula hau ez da berria jadanik zenbait konbate-hegazkinek erabiltzen dutelako.
Sistema berri hauen erabilpenarekin alde batetik erregai-kontsumoa %25ean beheratuko dela eta bestetik maniobrabilitatean, lurrartzean eta lurruztean batez ere, hobatuko dela pentsatzen da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-3ab043384b01 | http://zientzia.net/artikuluak/plastiko-eta-polimeroek-poluzio-arazoak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Plastiko eta polimeroek poluzio-arazoak - Zientzia.eus | Plastiko eta polimeroek poluzio-arazoak - Zientzia.eus
Jakina da plastiko eta polimeroek sortzen dituzten poluzio-arazoak. Bide luze eta zail honen azkeneko urratsa berriki eman da.
Jakina da plastiko eta polimeroek sortzen dituzten poluzio-arazoak. Bide luze eta zail honen azkeneko urratsa berriki eman da. Plastiko eta polimeroek poluzio-arazoak - Zientzia.eus Plastiko eta polimeroek poluzio-arazoak
Ingurumena
Gauza jakina da plastiko eta polimeroek sortzen dituzten poluzio-arazoak. Polimeroak degradagarriak ez izanik denbora luzez diraute berean naturan. Hala eta guztiz ere, azken urteotan polimeroak degradatzeko bideen ikerketa aurrera egiten ari da, poliki bada ere.
Bide luze eta zail honen azkeneko urratsa berriki eman da. Poli(etilen grikol) plastikoa degradatzen duten bi bakterio-mota aurkitu berri dira. Bakterio hauek oxigeno ezean, hots baldintza anaerobikotan, egiten dute lan. Poli(etilen grikol)a degradatu egiten dute etanola, metanola eta azetatoak lortzen direlarik. Beraz etorkizunean, poli(etilen grikol)ezko hondakinak tanga itxitan tratatuz ezabatuko dira.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-53ff7a29f8ea | http://zientzia.net/artikuluak/lautada-menditsua/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Lautada menditsua - Zientzia.eus | Lautada menditsua - Zientzia.eus
Venezuelako hegoaldean, Brasileko mugatik gertu, lautada menditsua dago.
Venezuelako hegoaldean, Brasileko mugatik gertu, lautada menditsua dago. Lautada menditsua - Zientzia.eus Lautada menditsua
Ekologia
Venezuelako hegoaldean, Brasile-ko mugatik gertu, lautada menditsua (100 km luze eta 70 km inguru zabalekoa), dago. Inguruko lurran-detatik isolatuta dago amildegi ikaragarriz. 3000 m-ko altueran dago, lanbroz inguratuta. Izena ere egokia du. neblina (lanbroa).
Gizasemeak ia urratu gbeko lurralde galdu honetara, mundu guztiko zientzigizonek zuzen-du dituzte begiak; hamaika landare-eta animali espezie ezezagun bait dago han. Har-espezie berriak, armiarma erraldoiak, landare paregabeak... Zenbaitzuren ustetan ugarle lurtar honetan bizi diren espezietako %90a ez da bertatik at bizi. Lan ederra dute beraz biologilari eta botanikariek.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-156a8b1c0e7d | http://zientzia.net/artikuluak/el-nino/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | El Niño - Zientzia.eus | El Niño - Zientzia.eus
"El Niño", Peru aldeko klima aldatu, itsas korronteak desbideratu eta itsas tenperaturak aldatzen ari den fenomenoa.
"El Niño", Peru aldeko klima aldatu, itsas korronteak desbideratu eta itsas tenperaturak aldatzen ari den fenomenoa. El Niño - Zientzia.eus Klimatologia
"El Niño", Peru aldeko klima aldatu, itsas korronteak desbideratu eta itsas tenperaturak aldatu zituen fenomeno natural horrek lanean dihardu oraindik. 1982/83.go neguan hasitakoa, ez da bukatu.
Perun eman diren jasek uztak hondatu badituzte, baina aldameneko basamortuan landaredia sortzea lortu dute bestetik. Zenbait lurralde lorez estali da lehenengo aldiz 50 urtetan. Ozeanoaren hozteak, Peruko ekonomian garrantzi handia zuten sardina eta antxoak urrundu egin ditu, baina beste espezie batzuk (hegaluzea, hegalaburra eta abarrek) ordezkatu dituzte haiek.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-79cb303a699f | http://zientzia.net/artikuluak/kontrazeptiboei-buruzko-txostena/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Kontrazeptiboei buruzko txostena - Zientzia.eus | Kontrazeptiboei buruzko txostena - Zientzia.eus
Txosten honen ustez, umerik gabeko emakumeek ez lukete DIU izeneko metodoa erabili behar.
Txosten honen ustez, umerik gabeko emakumeek ez lukete DIU izeneko metodoa erabili behar. Kontrazeptiboei buruzko txostena - Zientzia.eus Kontrazeptiboei buruzko txostena
Osasuna
Estatu Batuetan joan den Apirilean kaleratu den kontrazeptiboei buruzko txosten baten arabera umeak izan nahi dituzten umerik gabeko emakumeek ez lukete DIU izeneko metodoa erabili behar. Txosten honen arabera, DIU-a erabiltzen duten emakumeen artean antzutasun-arriskua bikoiztu egiten da.
Antzutasuna inflamazio pelbiko batek eragiten du, zeinak Falopio-tronpak ixten bait ditu. Ixterak, obulua obulutegitik uterora joan dadin daragoza.
DIU-a kontrazeptzio-metodo oso hedatua da zenbait herritan: %50 inguru Txinan esaterako.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-5f1a1d2339fc | http://zientzia.net/artikuluak/poliazetileno-dopatuak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Poliazetileno dopatuak - Zientzia.eus | Poliazetileno dopatuak - Zientzia.eus
Poliazetileno dopatuak polimeroen arteko elektrizitate-eroankortasun handiena du.
Poliazetileno dopatuak polimeroen arteko elektrizitate-eroankortasun handiena du. Poliazetileno dopatuak - Zientzia.eus Poliazetileno dopatuak
Materialak
Poliazetileno dopatuak polimeroen arteko elektrizitate-eroankortasun handiena du. Halere-arazotxo bat dauka, ez dago prozesatzerik lortzen den bidea dela eta. Berriki, EEBBtako Los Alamos National Laboratory delakoko Mahmond Aldissi eta Raimond Liepins kimikariek arazo hau konpontzeko bidea ipini dute. Polimero honen forma disolbagarri bat garatu dute, nahi deneko itxura har dezakeena moldeatuz gero. Artseniko (III) fluoruro eta Artseniko (V) fluorurozko katalisatzaile/disolbatzaile sistema darabilte. Honela lortutako polimeroak, ohizkoak baino eroankortasun eta egonkortasun handiagoa du.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-ea703be32705 | http://zientzia.net/artikuluak/ornogabeak-proteina-iturri/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Ornogabeak proteina-iturri - Zientzia.eus | Ornogabeak proteina-iturri - Zientzia.eus
Zenbait ornogabe gizaseme eta animalientzako proteina-iturri moduan erabil litezke.
Zenbait ornogabe gizaseme eta animalientzako proteina-iturri moduan erabil litezke. Ornogabeak proteina-iturri - Zientzia.eus Nekazaritza
Marraskilo, bare, zizare eta beste zenbait ornogabe gizaseme eta animalientzako proteina-iturri moduan erabil litezke. Baserrietako zimaurra eta ekosarien hondakinak proteinetan aberats diren produktu bihur litezke.
Marraskiloek %16 proteina eta zizareek %60-a dute. Oso interesgarria litzateke hauek zerri eta hegaztien dietei eranstea. Proteina-iturri merkeak lirateke eta era berean leku asko betetzen dituzten hondakinak ezabatuko lirateke.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-dec7c3ca7122 | http://zientzia.net/artikuluak/kotxe-hegalariak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Kotxe hegalariak - Zientzia.eus | Kotxe hegalariak - Zientzia.eus
Azken aldian petrolioaren presioak igotzeari utzi diola-ta, kotxe hegalariak serie handitan fabrikatzeko positibilitateak, gero eta handiagoak dira.
Azken aldian petrolioaren presioak igotzeari utzi diola-ta, kotxe hegalariak serie handitan fabrikatzeko positibilitateak, gero eta handiagoak dira. Kotxe hegalariak - Zientzia.eus Kotxe hegalariak
Azken aldian petrolioaren presioak igotzeari utzi diola-ta, kotxe hegalariak serie handitan fabrikatzeko positibilitateak, gero eta handiagoak dira.
Ted Hallsen kotxe hegalaria.
Nola? Kotxe hegalariak? galda dezake norbaitek.
Bai, bai. Hegaz egiten duten kotxeak diseina daitezke eta diseinatzen dira. Azken urte hauetan, diseinatu ez-ezik fabrikatu ere egin dira kamino, autobide nahiz airean korritzeko automobilak.
Bidetan ibiltzeko moduko abioia edo hegaz egin dezakeen automobila, ez da ametsa. Bigarren Mundu Gerraz gero saio asko egin ondoren, lortu da amets hori egia bihurtzea.
Abioi txikitan bidaia egiteak, badu oztopo handi bat: eguraldia. Ekaitzak direla-ta, abioiak egunetan egon ohi dira airetara igo gabe, pilotua askotan urrutiko aireporturen batetan bazterturik utziaz. Kotxe hegalariekin ordea, eguraldi txarra egiten duenean, abioia kotxe bihurtuta etxeraino lasai hel daiteke.
Abioi-jabeak, gastu handiak izan ohi ditu, eta abioi ordez kotxe hegalaria izango balu, merkeago aterako litzaioke. Abioia gordetzeko adibidez, hangare garestiak behar izaten dira. Kotxe hegalaria gordetzeko berriz, etxeko garajea aski da.
Kotxe hegalariak egiteko asmoa, aspaldikoa da. Wilbur Wrigh tek adibidez, automobil hegalariaren diseinua egin zuen 1909. urtean Iparrameriketan. Baita kotxea hera ere 1917. urtean.
Harrez gero, kotxegile nahiz abioigile asko saiatu da automobil hegalaria presta tzen: Ford, Chrysler, Studebaker, Vultee, Convair eta General Dinamics esate baterako.
Fabrikatzaile hauek, zenbait ereduri emandako izen batzuk, ondoko hauek dira: Autoplane, Aviocar, Arrowbile (gezibilea), Skycar (zerukotxea), Roadplane (kaminoko abioia), Airphibian, Aerocar eta beste asko.
Kotxe hegalari hauetako asko, Bigarren Mundu Gerra bukatu eta berehala agertu zen lparrameriketan. Arra kasta handia lortutako eredu bat, Robert Edison Fulton ena izan zen. Robert Edison honek, lurrin-makina eta bonbila elektrikoaren asmatzaileekin harremana izan zuen. Jendea harrituta utzi zuen Robert ek bere Airphibian izeneko kotxe hegalariz Broadway ra teatro bat ikustera joan zenean. Connecticut en bere etxe ondoan aireratu zen eta La Guardia aireportuan lurreratu. Hegoak, isatsa eta helizea askatu ondoren, Manhattan go teatroraino gidatu zuen kotxea.
Edison Fultonen Airphibiana izan zen Federal Aviation Administration erakundeak zertifikatutako lehen kotxe hegalaria. Dena dela, azpiko lau gurpilak alde batera utzita, abioi arin arrunta zirudien. Hegaz bikain egiten zuen. Lurrean ordea, poliki samar joan ohi zen, korronte elektrikoaren eraginez zebilelako.
Antzeko kotxe hegalaria zen Waldo Watermans ena. Arrowbile izena zuen (gero Aerobile) eta Studebaker etxeak 1940. urterako jendeari automobil/abioi hauek saltzeko asmotan zen. Hiru gurpil zituen eta hegoak askagarriak ziren. Ez zuen isatsik, eta aleroi edo plaka biragarriak hegoan bertan zituen.
Watermans , 1930. urteaz gero etengabe ari zen bere kotxe hegalariaren hobekuntzan. Hegaz, 240 km/h ko abiadura zuen, eta lurrean 110 km/h koa. Hala ere, hegarik gabeko abioia zirudien, helizea atzekaldean zuela.
Ted Hall izan zen kotxe hegalariak egiten trebetasuna erakutsitako beste bat. Roadable izena ipini zion bere ibilgailuari. Hiru gurpil zituen eta azkar aireratzen zen.
1960. urte inguruan, kotxe hegalariak formaz aldatzen hasi ziren. Hegoak eta gurpilak kentzeko joera zuten. Garai hartan, armadarentzako jeep hegalariak sortzeari ekin zioten. Ibilgailu hauek, bi haizemaile handi zituzten; aurrean bata eta atzean bestea.
Jeep hegalariak mugimendu desberdin asko egiten zuen: helikopteroa bezala bertikalki aireratu, lurra ukitu gabe milimetro batzutara horizontalki hegaz egin, eta abar.
Baina saiakuntzatan frogatu zenez, jeep hegalaria ez zen egonkorra eta berehala hasi ziren gurpil eta hegadun kotxeak diseinatzen.
1970. urte inguruan ere saio asko egin zen lparrameriketan, eta denak ez ziren ondo atera; Dewey, Brian ek egindakoa adibidez.
Brian en ibilgailu hegalariak, gidariarentzat bakarrik zuen lekua eta delta hegoa zuen. Aireportura iritsitakoan, hegak elektrikoki bildu egiten ziren 35 segundotan. 1974. urtean, hegoaren ardatz batek huts egin zuen aireratzerakoan, eta Brian hil egin zen.
1973. urtean Henry Smolinski eta bere laguntzailea ere hil egin ziren kotxe hegalarian istripuz. Mizar-Pinto zen ibilgailuaren izena. Hegoa, motorea eta isatsa lotu egiten zitzaion kotxeari, eta problema berriei erantzun nahi zien. 1970. urte ingururarte, kotxe eta abioiek lparrameriketan bi bide desberdin hartu zituztela zirudien. Kotxeak gero eta astunagoak egi ten ziren. Abioiak berriz, gero eta arinagoak.
Egoera honetan, arabiarren pe tr olioa prezioak gorakada handia jasan zuen, eta kotxegileak diseinu arin eta aerodinamikotara jotzen hasi ziren; abioien bidera alegia.
Arazo hau gainditu orduko ordea, beste bat sortu zen: segurtasun-arauena. Gobernuak, segurtasun-arau zorrotzak ezarri zituen kotxegile nahiz abioigileentzat. Paratxoke berriak, segurtasun-kontrolak eta abar, astunagoak ziren kotxetan arau berriek aginduta bezala eginez gero. FAA erakundeak bestetik, abioien produkzio eta mantenuan kontrol zorrotzak ezarri zituen.
Smolinski ren Mizar-Pinto ereduak, segurtasun-arauak betetzen zituen kotxea hartu eta FAA erakundearen arauak errespetatuko zituen abio-zatia ezarri nahi zuen.
Molt Taylor en ibilgailuak, irtenbide konplexuagoa eskaintzen zuen. Taylor , abioiak diseinatzen aritua zen, eta USAko Armadarako misilak diseinatzen ere bai. Baina 35 urte eman ditu bere kotxe hegalariaren prestakuntzan. Hegoak, isatsa eta helizea, askatu egiten zaizkio ibilgailuari. Askatutakoan, 200 kiloko atoi bihurtzen dira automatikoki pieza hauek. Lau minutu behar dira lan hau burutzeko, eta Taylor ek dioenez, posible da hidraulikoki atoia osatu ahal izatea. Abioi-motore bakarra du, eta bere eraginari esker, lurrean 145 km/h ko abiadura lor dezake, eta airean 220 km/h koa. Airean doanean, kotxearen lau gurpilak bildu egiten dira.
Taylor ek dioenez, bere ibilgailua da etxetik helmugaraino 90 km/h ko batezbesteko abiadura lortzeko modu bakarra.
Tailor en ibilgailuari, kilometro asko eragin zaio lurrean nahiz airean, eta FAA arau-erakundeak onespena eman dio. Ford etxeak zioenez, erostun asko zegoen honelako ibilgailuaren zai. Kotxe hegalariak ordea, erregai asko behar du lurrean ibili nahiz hegaz egiteko, eta petrolioaren gorakada medio, proiektua bertan behera utzi zuten.
Chrysler etxeak Armadarentzat egindako jeep hegalaria 1957.
Segurtasun-arauak ere, oztopo nabarmenak dira. Kotxe nahiz abioien arauak bete beharko lituzke ibilgailu honek. Hori ez da ezinezkoa. Baina inbertsio handien premia dago horretarako, eta gero beste arau berriren bat dela-ta dena hankaz gora botatzerik ez du inork nahi.
Ford etxeak projektua baztertu zuenean, Molt Tailor ek aitortu zuenez, erostun asko dago kotxe hegalarien zai, eta ez dute etsiko.
Oztopo latzak badaude ordea: segurtasun-arauak betetzea batetik, eta petrolioaren prezioa bestetik. Dena dela, merkatua eta premia daudenez gero, kotxe hegalariak, gaur ez bada bihar, agertuko dira gure bide/zeruetan.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-ccb4c32ffac4 | http://zientzia.net/artikuluak/niels-bohr-materiaren-egonkortasuna/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Niels Bohr: materiaren egonkortasuna - Zientzia.eus | Niels Bohr: materiaren egonkortasuna - Zientzia.eus
Hau idazterakoan Hau idazterakoan Neils Bohr Neils Bohr -en eredu atomikoarekin izan nuen lehenengo harremana. Kimika orokorrezko kurtso gehienak Bohr-en eredu atomikoarekin hasten dira. Urteak joan ahala egitura elektronikoaren teoria gehiago sakontzen denean -en eredu atomikoarekin izan nuen lehenengo harremana. Kimika orokorrezko kurtso gehienak Bohr-en eredu atomikoarekin hasten dira. Urteak joan ahala egitura elektronikoaren teoria gehiago sakontzen denean Neils Bohr Neils Bohr -en eraginaren hatzak nonnahi ikusten dira. -en eraginaren hatzak nonnahi ikusten dira
Hau idazterakoan Hau idazterakoan Neils Bohr Neils Bohr -en eredu atomikoarekin izan nuen lehenengo harremana. Kimika orokorrezko kurtso gehienak Bohr-en eredu atomikoarekin hasten dira. Urteak joan ahala egitura elektronikoaren teoria gehiago sakontzen denean -en eredu atomikoarekin izan nuen lehenengo harremana. Kimika orokorrezko kurtso gehienak Bohr-en eredu atomikoarekin hasten dira. Urteak joan ahala egitura elektronikoaren teoria gehiago sakontzen denean Neils Bohr Neils Bohr -en eraginaren hatzak nonnahi ikusten dira. -en eraginaren hatzak nonnahi ikusten dira Niels Bohr: materiaren egonkortasuna - Zientzia.eus Niels Bohr: materiaren egonkortasuna
Biografiak
Lerro hauek idaztera noan une honetan gogora etorri zait Neils Bohr -en eredu atomikoarekin izan nuen lehenengo harremana.
Kimika orokorrezko kurtso gehienak Bohr-en eredu atomikoarekin hasten dira, hidrogeno-atomoaren egonkortasuna esplikatzeko elektroia orbital estazionario batean dagoenean ez duela energiarik emititzen esaten da. Ondoren hau Bohr -en ideia genialena dela aitortuz. Jakina, ikasle gizajook genialitate hori non dagoenari antzik emateke geratzen ginen. Gero urteak joan ahala egitura elektronikoaren teoria gehiago sakontzen denean Neils Bohr -en eraginaren hatzak nonnahi ikusten dira.
Neils Henrik David Bohr Kopenhave-n jaio zen 1885.eko urriaren 7.an Beraren aita Kopenhave-ko fisiologiazko irakaslea zen, eta Bohr -ek bertan ikasi zuen fisika. Doktoradutza 1911.ean lortu zuen eta urte berean Carlsberg Foundation delakoaren beka bat lortu zuen* Cambridge-era Rutherford -ekin lan egitera joan zedin. 1916.ean Kopenhave-ko Unibertsitatera fisika irakastera itzuli zen.
Bohr-en eredu atomikoan elektroiak orbita egonkor batzuetan egongo bailira errepresentatzen dira; atomoa sistema planetario txiki bat izango balitz, nukleoa eguzkia izango litzateke eta elektroiak planetak. 1913. urtean burutu zuen Neils Bohr -ek eredu hau, eta sasoi hartarako oso eredu heterodoxotzat jotzen zuten beste fisikariek. Zenbait fama handiko fisikariek, Otto Stern -ek adibidez, fisika utziko zutela agindu zuten disparate hura egiaztatuko balitz. Bohr -en ereduak hidrogenoaren lerro espektralen frekuentziak irudikatu zituenean ez zuen inork ere fisika utzi, amorru biziagoaz ekin zioten lanari.
Materiaren egonkortasuna zen Bohr -ek ebatzi nahi zuena, alegia, materiak behin eta berriz aspektu berbera erakustea. Hots, beti sare kristalino berak formatzen direla, beti erreakzio kimiko berak gertatzen direla, eta abar luze bat. Materiaren edertasun honetaz ez ginateke agian ohartuko denbora luze batez, mende honen hasieran zenbait esperientzia inportanteek eman zituzten emaitzengatik izan ez baledi. Planck -ek sistema atomiko baten energia diskontinuoki aldatzen dela aurkitu zuen, sistema baten prozesu erradianteen energia konstantezko geldiune antzerako batzuk (gero Bohr -ek egoera egonkorrak deitu izan zituenak) gertatzen direla, hain zuzen.
Gero Rutherford -ek egin zituen esperientziek oso garrantzi handia eduki zuten gerorako garapenean Rutherford -en laborategian pasa zituen urtetan jabetu zen Niels Bohr problematika honetaz. Hedapen honen azpitik atera zuen Bohr -ek denbora gehiagotan erantzuteke laga ezin zitekeen galdera: Zein arrazoik elkar erlazionatzen ditu guzti hauek?. Bohr-en teoriak lotura hori nahi zuen aurkitu.
Bohr berak bazekien eredu atomiko hori oso arrunta zela, atomoaren krokis bat besterik ez zela, ez irudikapen zehatza. Baina bazekien ere zein zaila izango zatekeen beste eredu hobeago bat bilakatzea. Aurrerapen hau De Broglie -k elektroiaren deskriptzioa, bikoitza izan zitekeela demostratu zuenean etorri zen. Gero Schrodinger -ek mekanika ondulatorioa hedatu zuen.
Teoria honetan elektroia ez dabil nukleoarekiko biraka, nukleoa inguratzen duen uhin egonkortzat hartzen da. Beraz elektroia ez da azeleratzen eta horregatik ez du enegia emititu beharrik, partikula kargatu orok egiten duen bezala. Orain bai uler daitekeela Bohr -en genialitatea, berak bazekien materiaren egonkortasuna non zetzan, ondo esplika ahal izan ez bazuen ere. Argumento matematiko formalekin gehiegi aritzen zienei zera esaten oman zien: ez; ez; ez zara pentsatzen ari, logikoa izaten baizik.
Ideia berri hauen bilakaerarekin batera arazo asko agertu ziren. Horietariko bat Bohr -ek osagarritasun hastapenaz izendatu zuena da. Sistema atomikoen ezaugarriak; abiadura eta posizioa adibidez, binaka elkartzen dira. Bikote bakoitzaren elementuak bakarka zehatz-mehatz obtserba daitezke baina ezin biak batera. Hau, zihurgabetasunaren hastapena da. Werner Heisenberg -ek Bohr -ekin Kopenhave-ko unibertsitatean hastapena beste eremu batzuetara heda zitekeela pentsatzen zuen. Honela Bohr -entzat errealitatea alde bietan margotuta dagoen mihisea da eta alde bateko edertasuna begiratzen dugunean ezin beste aldekoa ikusi, eta alderantziz.
Abiadura eta posizioaren artean dagoen erlazio bera materia eta biziaren, gorputza eta arimaren, justizia eta bakamenaren artean dagoena izan zitekeela proposatu zuen Bohr -ek. Biologilari kontenporaneoen artean oso harrera ona izan zuen proposizio honek, honela sistema bizidunen interpretazioa alde batetik zelularen osagaiak gobernatzen dituzten lege kimiko eta fisikoen araberaz egin daitekeela, eta bestetik biziaren legeen araberaz; hauek zelula edota organismo osoa gobernatzen bait dute. Beraz, zenbait elementuren biziaren ikerketa fisiko edo kimikoa ez litzateke posible izango.
Aipatzekoa da ere, Bohr -en aportazioa nukleo atomikoaren teoriari. Fisio atomikoaren mekanismoa esplikatzeko teoria baten bila aritu zen Niels Bohr Estatu Batuetan pasa zituen urteetan. Nukleoa tanta likidoen konporta menduarekin konparatu zuen eta honela fisio nuklearraren berezitasun asko esplikatu ahal izan zuen. Gainera uranioaren isotopo bat, 235 U alegia, (bi urte lehenago Dempster -ek aurkitutakoa) fisioatzen zela aurresan zuen Bohr -ek.
Niels Bohr -ek teoria kuantikoaren alde egin zuen biziki. Beraren gidaritzapean bilakatu zuen teoria berri honen aspektu asko. Einstein -ek behin eta berriz teoria kuantikoaren osotasunaren aurka emandako argumentoak erantzun zituen, eta nahiz eztabaida hori gaur egun irekita egon (ikus I. Belifante, Int. J. Quantum Chem. 17, 1 (1980), J. L. Sanchez-Gomez, J.M. Sanchez-Ron, An. Fis. 79 , 85 (1983)) Bohr -en lan handiaren lekuko ezin hobea izan liteke.
Bohr, bere bi lankiderekin Werner Heisenberg eta Wolfgang Pauli nobel saridunak.
Niels Bohr Danimarkan zegoen Hitler -en ejertzitoak 1940.ean sartu zirenean. Eta hiru urte geroago ihes egin beharrean aurkitu zen ez zuelako ejertzito alemanarekin kooperatu nahi. Inglaterrara egin zuen ihes, eta handik Estatu Batuetara Los Alamos-ko lehergailu atomikoaren projektuan lan egitera. Danimarka utzi aurretik 1922.ean jaso zuen Nobel urrezko domina azido batean disolbatu zuen, gero Danimarkara itzuli zenean urrea hauspeatu zuen domina bereskuratzeko.
Hau gaitz baten amairaren sinboloa izan zen; baina berehala beste gaitz, agian okerrago baten aurrean zegoela konturatu zen: gerra atomikoa. Energia atomikoaren erabilpen ez-militarren alde aritu zen Bohr ; eta 1955.ean Ginebran Bakerako atomoak izeneko lehenengo konferentzia antolatu zuen. Niels Bohr 1962.eko azaroaren 18.an Kopenhave-n hil zen.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-71b876ee09a1 | http://zientzia.net/artikuluak/nola-sortu-zen-eguzki-sistema/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Nola sortu zen eguzki-sistema? - Zientzia.eus | Nola sortu zen eguzki-sistema? - Zientzia.eus
Azken urte hauetan, astrofisikariek lortu dituzten aurkikuntzek jakingura haundia iratzarri dute maila guztietan. Halaber, 1965. urteaz gero, mikrouhinen aurkikuntzarekin, teoria kosmologikoen garapenera jo da.
Azken urte hauetan, astrofisikariek lortu dituzten aurkikuntzek jakingura haundia iratzarri dute maila guztietan. Halaber, 1965. urteaz gero, mikrouhinen aurkikuntzarekin, teoria kosmologikoen garapenera jo da. Nola sortu zen eguzki-sistema? - Zientzia.eus Nola sortu zen eguzki-sistema?
Astrofisika
Azken urte hauetan, astrofisikariek lortu dituzten aurkikuntzek jakingura haundia iratzarri dute maila guztietan. Halaber, 1965. urteaz gero, mikrouhinen aurkikuntzarekin, teoria kosmologikoen garapenera jo da.
Azken urte hauetan, astrofisikariek lortu dituzten aurkikuntzek jakingura haundia iratzarri dute maila guztietan. Kuasare, pultsare eta beste zenbait kontzeptu berrik gaurkotasun haundia dute. Halaber, 1965. urteaz gero, mikrouhinen aurkikuntzarekin, teoria kosmologikoen garapenera jo da.
Lan honen asmoa arlo guzti horietan landu diren arazoen aipamena egitea izan da. Hala ere, lanaren luzera dela eta gauza asko utzi behar izan ditut lanetik kanpo, dena dela, huts egin horiek lanaren helburua eta egituraren barnean eragin haundirik izan ez zezaten gaiak ordenatzeko erabili dudan kriterioa hurbiltasuna izan da. Hots lehenengo Eguzki-sistema aztertu da, gero izarrak, hurrengo galaxiak eta azkenik Unibertsoa bere osotasunean. Dena dela, lana bukatzeko denboraren lerro bat dugu beste ikuspegi hori ere ez galtzeko.
M2O izeneko nebulosa. Hauts- eta gas-hodei batean izan zuen eguzki-sistemak jatorria.
Azkenik, gaiarekin hasi baino lehenago esan ukitzen diren puntu guztiak beti zalantza kritiko batekin irakurri behar direla kasu gehienetan gauzak oraindik finkatu gabe daudelako eta urte gutxiren buruan beharbada eskema aldatu beharrean izango garelako.
Eguzki-sistema
Atal honetan gure inguru hurbilena aztertuko dugu. Horretarako, eta ikerkuntza eremu oso zabal bezala aurkezteko, Eguzki-sistemaren jatorriari buruzko teoriarik onartuena kometatuko dugu. Ez dugu Eguzkiaren eta planeten azterketa sakona egingo, lanaren helburuari jarraituz, ikerkuntzarako programa espazialak aipatuko dira, eman dituzten emaitza interesgarrienekin batera.
Eguzki-sistemaren jatorria
Eguzki-sistemaren jatorria aztertzerakoan astronomoek bi zailtasun berezirekin topo egin zuten: batetik, behaketetako datuak gutxi zirela teleskopioen muga teknikoengatik; bestetik, eguzki-sistema bakar bat ezagutzen zutela, gurea hain zuzen ere.
Aurrerago ikusiko dugunez, izarren jaiotza eta eboluzioari buruzko teoria nahiko garatua eta finkatua dago. Bilakaera hau, zeruan, eboluzioko fase ezberdinetan diren milaka izarrak aztertzeko aukera izan delako lortu da. Eguzki-sistemarekin ez dugu zorte berdina izan eta bigarren oztopo hori gainditu ezina da.
Lehenengo aipatu dugun zailtasunari dagokionez, azken hogeitamar urtetan egoera zeharo aldatu da. Eguzki-sistemari buruzko informazio berri kantitate haundia lortu dugu meteoritoen azterketa eta espazialuntziak bidalitako datuak direla medio. Informazio honek asko mugatzen du edozein teoria. Hori dela eta, lehen asko baziren ere, gaur egun teoria nebularra deitzen dena da onartuena eta horixe izango da, noski, segidan desarroilatuko duguna. Teoria honekin Kuiper, Schatzman, Levin, Hoyle (lan batzutan) Cameron, Pive, Perri eta Safronov -en lanak erlazionatzen dira, izen batzuk aipatzearren.
Eredu honen arabera, laburki esan da, Eguzki-sistema orain 4.600 milioi bat urte dela sortu zen gure galaxiako beso batetan, gas eta hautsezko hodei baten uzkurpenaren ondorioz. Hodeia uzkurtuz joan zen neurrian azkarrago biratzen zen, indar zentrifugoak disko itxura ematen ziolarik. Momentu batez disko horren gunea hain masatsu, dentso eta beroa egin zen, bertan hidrogenoaren fusio-erreakzioak sortu zirela hodeia izar bihurtuz: Eguzkia. Gero, Eguzkiaren inguruan geratu ziren hauts zatikiak, elkarrekin bilduz, planetak osotu zituzten.
Goazen ba, orain, teoria nebular honen hari nagusia bilakatzera eta azkenaldi honetan aurkitu zaizkion oinarri esperimentalak aipatzera.
Teoria nebularrak bi oinarrizko baieztapen jotzen ditu frogatutzat: lehena, Eguzkia eta planetak garai berean sortu zirela; bigarrena, planetak izar arteko materiakin osoturik daudela, Eguzkia bezala, eta ez beste izar batek galdutakoarekin (Eguzkiarekin talka egitean adibidez).
Bigarren premisaren justifikazioa, 70. urteetako hamarkadan eginiko deuterio eta hidrogenoaren kantitateen erlazioaren (D/H) neurketetan dugu. Neurketa hauetan garbi ikusten da D/H koefizientearen balioa berdina dela Jupiterren eguratsean eta izar arteko materian, aldiz, Eguzkiaren fotosferan balioa askoz ere txikiagoa da. Interpretazioa oso erraza da. Deuterioa oso ezegonkorra da erreakzio termonuklearrekiko eta izar batean, gai denean, hautsi egiten da berehala, horregatik ez da agertzen Eguzkian. Beraz, planetak izar arteko materiaz osoturik daudela esan dezakegu, eta ez Eguzkiak edo beste izar batek galdutako materiaz.
Lehenengo baieztapenaren oinarri esperimentala Lurraren aztarna geologikoetan dugu; baina interpretazioa ez da izango hain zuzena.
Jakina denez, plutonio-244a eta iodo-129a atomo ezegonkorrak dira, beraien desintegrazio-periodoak 8.10 7 eta 16.10 6 urtetakoak izanik hurrenez hurren. Elementu hauek izar masatsuen leherketetan sortzen dira, leherketaren indarraren erginez espazioan zehar zabaltzen direlarik. Lurraren azterketa geologikoan elementu hauen desintegrazioaren ondarrak aurkitu dira, beraz, nahiz eta gaur egun desagertuak izan, Lurra eratu zenean bazirela esan dezakegu.
Orduan, Eguzki-nebulosa primitiboa izar arteko gas erradiaktiboarekin eratu zenetik planetak agertu ziren arte pasatu zen denbora elementu horien desintegrazio-periodoa baino laburragoa izan zen. Denbora hori gutxi gorabehera 100 milioi urtetakoa izan zela kalkulatzen da; baina oraindik gehiago mugatuko dugu denbora hori izarren jaiotza nola gertatzen den ikusiz.
Izarrak, dakigunez, hodei masatsuen uzkurpenaren ondorioz sortzen dira. Izar arteko materiaz osoturiko hodei horiek galaxiaren gunearen inguruan higitzen dira oso periodo haundiko birak emanez. Beraien bidaietan galaxiaren besoak eta beraien arteko espazioak igarotzen dituzte txandaka.
Txanda bakoitzaren denbora, hau da, beso bat edo beso arteko espazio bat igarotzeko denbora 100 milioi urte ingurukoa izanik, hodeia beso baten sartzen denean dezelerazio haundi bat jasaten du eta uzkurtu egiten da. Halako batean uzkurpen hori hodeian prozesu termonuklearrak pizteko nahikoa izatea gerta daiteke, hodeia izar bihurtuz. Nola lot dezakegu hau guzti hau aurreko paragrafoan esandakoarekin?
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-b08ad2737ab1 | http://zientzia.net/artikuluak/su-artifiziala1/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Su artifizialak - Zientzia.eus | Su artifizialak - Zientzia.eus
Gaur egun piroteknia bi kontzepturekin erlazionatzen da, hots: energia bolumen txiki batean metatzearekin eta energia hau oso azkar askatzearekin. Tira ba! doakizkizun ondoko lerro hauetan teknika eta historia honen berri azaltzen saiatuko natzaizu.
Gaur egun piroteknia bi kontzepturekin erlazionatzen da, hots: energia bolumen txiki batean metatzearekin eta energia hau oso azkar askatzearekin. Tira ba! doakizkizun ondoko lerro hauetan teknika eta historia honen berri azaltzen saiatuko natzaizu. Su artifizialak - Zientzia.eus Su artifizialak
Kimika
Gure herrietako jaietan makina zezen-suzko eta su artifizial ikusiak ditugu. Ostera su hauen atzean teknika eta historia miresgarri bat dagoela ez zinen ohartuko. Tira ba! doakizkizun ondoko lerro hauetan teknika eta historia honen berri azaltzen saiatuko natzaizu.
Azken mende honerarte pentsatu izan da piroteknia bolbora eta leherkuntz nahasteekin zuzenki erlazionatuta zegoela. Gaur egun piroteknia beste bi kontzepturekin erlazionatzen da, hots: energia bolumen txiki batean metatzearekin eta energia hau oso azkar askatzearekin. Halere, aurrera jarraitu baino lehen has gaitezen historia piska bat arakatzen.
Jatorriak Txinan ote?
Su artifizialen jatorriaz ezaguera-eza handia dago. Halere, bolboraren aurkikuntzarekin nolabait erlazionatu behar ditugula su artifizialak jakin badakigu. Honela Grezia-n, Erroma-n, Egypto-n edo India-n kokatzen dutenen teoriak buruz behera jarri behar dira.
Lehenengo datu fidagarria Marco Polo -k ekarri zigun. Txinatarrek VIII. edo IX. mendean ezagutu zuten bolbora beltza delakoa eta era berean, noski, bere ondorioak. Europan, aldiz, XIV. menderarte ez zen ezaguna izan bolbora beltza eta Berthold Schwart fraile alemaniarraren eskuz etorri zen berrarkikuntza hau.
Bolbora beltza k gudan eman zituen lehenengo pausoak, baina XVI. mendean Gorteko festetan erabiltzen da su artifizialen modura bataila nagusiak errepresentatzerakoan. Honela hasiera-hasieran behintzat su artifizialak guda-ekintzak adierazi nahi izan dituela esan genezake. ondoko substantzia hauek eransten zitzaizkion bolbora beltza ri: kresala (potasio nitratoa), sufrea, ikatza, burdina (txirbila eran), antimonio(III) sulfuroa, etab.
Ez bakarrik frantsesek, baita ingelesek ere erabili izan zituzten su artifizialak bere festa nagusitan. Gogora dezagun 1487an York -eko Elisabeth -en koroapenean Thames (Tamesis) ibaira sugarrak botatzen zituen herensuge handi bat ikusten da; 1533an izugarrizko basatien laguntzaz sugarra bota eta ateratzen zuen herensuge erraldoi bat... da. XVII. menderarte iraungo duten fabula hauek dira su artifizialen konstantazio historikoa.
Bestalde, Txinatarrek ez zioten hainbeste garrantzi ematen ikusmenezko zentzuari, entzunez koari baizik. Horregatik XVIII. menderarte eboluzio desberdinak eman zituzten Europako nahiz Txinako su artifizialak.
Erregeen eta Jauntxoen suak?
Berriro Europara itzuliz daztergun laburki su artifizialen eboluzioa.
Pirotekniak eta dekoratuak elkarrekin joan behar zutenez, arkitektu eta artifizieroen elkarketa gertatu zen. Baina garai honetako izkribuak komenientzi elkarketa honen arrixkuak salatzen zuten; bakoitzak bere jaki narloa besteenen gainetik jartzen bait zuen. Honela Frantziako Dophin-aren lehen ezkontzan 1745ean su artifizialak Pont-Neut -etik botatzeko asmoa zegoen, ikusleak Pont-Royal-eraino pilatuta zeudelarik. Su hauen dekoratuaren projektua, Gabriel de Saint-Aubin -ek egina ziur aski, hain ederra eta zoragarri zen artifieroek ezin zutela su egokiak aurkitu projektu honerako.
XVIII. mendetik aurrera artifizieroek bidaia asko egiten dute eta ondorioz ikuskizun piroteknikoak homogenizatzen dira Europan Nahiz eta nazioen berezitasunak galduz joan, ikuskizun hauek nazioarteko jaialditan ematen zirenez, eurovision antzeko baten kutsua zuten. Halaber nazio batek beste bati suak eskaintzearen ohitura hedatu zen eta honela, 1704. urtean Luzzara hartzeagatiko ospakizunetan Venezia -ko Errepublikak paristarrei espektakulu bat eskaini zien. Baita 1739. urtean ere Espainiako enbaxadak Louis XV. alabaren ezkontzaren ohorez su artifizialak aurkeztu zituen.
XIX. mendean piroteknia eta arkitekturaren arteko harremanak hausten dira eta piroteknia industria bihurtzen da.
Su artifizialen ikuspegi zientifikoa
Piroteknia industria bihurtzearekin batera aurkikuntza berriak gertatzen dira kimika arloan. Hain erakargarriak diren koloreak zenbait substantzia nahastu ondoren lortzen dira.
Ikuspen teknikotik abiatuz lerro asko bete daitezke formula eta substantzia desberdinen aipamenekin. Azaletik, soilik, ikutuko dugu gai hau.
2. irudiko A zatian zorrotada baten egitura dugu (iturriak, turuztak, etab.). B zatian bonba batena dugu eta C zatian kandela erromar -ena.
Orohar, su artifizial batek hiru substantzi mota desberdin ditu: oxidatzailea, erregaia eta aglomeratzailea. Adibide gisa ondoko taulan izar gorriak lortzeko hiru era desberdin erakusten dira.
Koloreei dagokienez beste hainbat gauza esan daitezke. Kolore gorriak burdin, altzairu edo fundizio-hautsak ematen dituzte. Kolore horiak sodioaren erradiazio atomikoaren bidez lortzen dira. Berdeak barioaren deribatuen bitartez. Baina pirotekniaren kalitatea kolore urdinak neurtzen du eta noski kolore hau lortzeko zailtasuna handiena da. Kobre-gatzak erabili, izan dira eta erabiltzen dira, baina produktu honen toxizitatea ez da gainditu gaur egun. Argi txuriak lortzea ere zaila da, oso tenperatura handiak behar bait dira (500°C baino handiagoak).
Behar bat: seguritatea
Donostiako su artifizialak.
Azken urte hauetan pirotekni fabrika mordoxka lehertu dira, hainbat pertsonak hilik suertatuz. Pirotekni industriek arau berezi batzuk bete behar dituzte barne-seguritate nahiz kanpokoari buruz. Seguritate osoa lortzea zaila da, gainera kontutan hartu behar da industria honek artisau-kutsua ez duela galdu oraindik. Halere egunez egun seguritate-mugak hobetuz joan dira industria gehienetan eta beraz espero dezagun istripurik ez gertatzea.
Eta bihar zer?
Artikulu honen hasieran aipatu dugu nahiz eta azaletik, pirotekniak eremu militarrarekin duen erlazioa. Zer esanik ez, ikerketa militarra puntakoa bada, honek eragina izango duela piroteknian. Honela ba, piroteknia automatizazio bidetik abiatzen ari da, ondoko hiru helburuak nagusi direlarik:
kalitatearen hobakuntza. |
zientziaeus-236f41bc7d91 | http://zientzia.net/artikuluak/ur-zorrotadak-autobieetan/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Ur-zorrotadak autobieetan - Zientzia.eus | Ur-zorrotadak autobieetan - Zientzia.eus
Soinuak baino abiadura handiagoa eta urratzaile gisa harea duten ur-zorrotadak erabiltzen ari dira autobideetan hormigoizko pusketak harrotzeko.
Soinuak baino abiadura handiagoa eta urratzaile gisa harea duten ur-zorrotadak erabiltzen ari dira autobideetan hormigoizko pusketak harrotzeko. Ur-zorrotadak autobieetan - Zientzia.eus Teknologia
Soinuak baino abiadura handiagoa eta urratzaile gisa harea duten ur-zorrotadak erabiltzen ari dira autobideetan hormigoizko pusketak harrotzeko.
Soinuak baino abiadura handiagoa eta urratzaile gisa harea duten ur zorrotadak erabiltzen ari dira autobideetan hormigoizko pusketak harrotzeko. Midlands -en eta Taf Vfawr -ko bidegurutzean (Gales-en) adibidez, trafikoa gelditu gabe ari dira konponketak egiten zubitan. Hormigoi armatuzko habetatik zimentua ken dezake teknologia honek altzairuzko barrei kalterik egin gabe.
Garraio-sailak Midlands -ko autobidetako bidegurutzetan frogatu du sistema hau ahuldutako zenbait habe osatzekotan eta ur-zorrotada bizi hauek sortzen duten zarata nahiz dardara, onargarriak dira.
Galesko Gifford and Partners ingineru-etxeak teknika hau prestatu du Taf Vfawr ko zubiaren (hiru bideko autobideari eusten dio zubi honek) lau habetatik alboko biak konpontzeko asmoz. Zubi hau A465 autobidearena da eta 35 metroko altuera du.
Ur-jaurtigailua.
Britainia Handiko ur-propultsagailuen azken diseinua, wolframio karburozkoa da eta urarentzat sarbide zirkularra du. Irtenbidea berriz, angelu-formakoa da. Tutu jaurtitzailearen luzera bere diametroa baino bost aldiz handiagoa baldin bada, propultsagailuaren errendimendua 0'95 da. Tutuaren barne-azala leuna edukitzeak ere garrantzi handia du errendimendua ona izan dadin. Barne-azalaren leunketa hiru mikrazko diamantez egiten bada (bostekoaren ordez), jaurtigailuan dagoen potentzi galera ehuneko 2 edo 3koa da.
Mota honetako jaurtigailuak harearik gabe eta 550 bar eko presioz erabilita, erraz ken ditzakete zimentuaren eranskinak eta moldeatutako piezen barruko arrak.
Sheldon Industrial etxeko zuzendari tekniko den John Griffiths jaunak ur-propultsagailuez egindako bilera batzutan oraintsu aitortu duenez, jaurtigailuak urratzailea eta 1000 bar eko presioa baditu, segundu gutxitan 9 mm lodiko altzairuzko xafla zula dezake.
Reliance Hydriotech etxekoek diotenez, ebaketa-arma prestatzen ari dira. Urratzailezko zorro taden bidez metalak ebakiko dituzte su-garrez bezain azkar. Diseinatzaileen buruak zioenez, ebaki ezinezko ezer ez dute aurkitu oraindik.
Ebakitzeko ura erabiltzeak bestetik, badu bere abantaila inguru arriskutsutan. Leherketa eta suteen arriskua dagoen lekuetan (ikatz-meatze, fabrika kimiko, petrolio-plataforma, errefinategi eta abarretan) oso egokia da urezko sistema hau. Ale urratzaileek lurrean kolpea jotakoan noizbehinka txinpartaren bat ateratzen badute ere, urak berehala itzaltzen du. 100 saiakuntza baino gehiago egin dira ur-zorrotadaz, metano, etano, eta hidrogenozko atmosferan ( Boston -go Osasun eta Segurtasun-Saileko laborategietan) eta inola ere leherketarik ezin sortu izan zuten.
Presio handitako zorrotada eta urratzaileek sortzen duten atmosfera kaltegarria da arnasteko. Horregatik Reliance Hydrotech koek, gela itxia asmatu dute piezak garbitzeko (pieza moldeatuak garbitzeko adibidez). Langileak jaurtigailua gelaz kanpotik maneiatzen du, leihatila batetik begira dagoela.
Desmond Knight ek, konpainiako zuzendari batek, dioenez, ez dirudi lan honetan robota erabiltzeko aukera handirik dagoenik; edozein ikusmen-sistemarentzat zorrotadaren inguruko Lan-baldintzak latzegiak bait litzateke.
Harea urratzailea, jaurtigailuak berak hartzen du neurriz ur-zorrotadak sortzen duen hutsak erakarrita. Urratzaile-aleak kirbilean bira arazten eta azeleratzen ditu berehala ur-korronteak.
Autobidetako zubi batzutan, urak gatzak atxiki dizkie habe-barruko altzairuzko barrei. Barrak herdoildu eta luzatu ondoren hormigoia pitzatu egin dute. Griffiths jaunak, hondatutako habe bakoitzari instalazio bat ezarri nahi dio. Instalazio honek bi jaurtigailu izango lituzke eta automatikoki kontrolatuta habean zehar ibiliko lirateke. Joanaldi bakoitzean, 2 eta 5 cm bitarteko geruza harrotuko luke. 10 cm ra dauden altzairuzko barrak horrela, agerian eta inolako kalterik gabe geldituko lirateke. Barra hauek horrela, garbitu eta konpondu egingo lituzkete.
Griffiths ek dionez, zubiaren azpitik egin daiteke konponketa hau. Beraz, trafikorik gelditu gabe egingo litzateke konponketa. Baina dirudienez, 4 edo 5 urtez instalazioak martxan edukitzeko adina lan badute.
Ur-jaurtigailuek oso erabilpen desberdinak izan ditzakete. Ikatzezko meatzetan (lurrazale kotan, eta ez lurpekotan) adibidez, erabil daitezke. Baita doitasun handiz materialak ebakitzeko ere.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-2e46e9c9a21f | http://zientzia.net/artikuluak/onerako-ala-txarrerako/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Onerako ala txarrerako? - Zientzia.eus | Onerako ala txarrerako? - Zientzia.eus
Ziur nago, irakurle, zeuk edo zure inguruko norbaitek baduela kreditu txartela. Segurua al da zure txartela? Zertan datza txartelaren segurtasuna? Goazen bada gai hau aztertzera.
Ziur nago, irakurle, zeuk edo zure inguruko norbaitek baduela kreditu txartela. Segurua al da zure txartela? Zertan datza txartelaren segurtasuna? Goazen bada gai hau aztertzera. Onerako ala txarrerako? - Zientzia.eus Onerako ala txarrerako?
Programazioa
Ziur nago, irakurle, zeuk edo zure inguruko norbaitek baduela kreditu txartela. Segurua al da zure txartela? Zertan datza txartelaren segurtasuna? Goazen bada gai hau aztertzera.
Ez dira hogeitabost urte igaro lehen kreditu-txartela kaleratu zenetik. Kreditu-txartela diot, oro har, horretarako erabili ohi delako. Baina azken batean nortasun-txartela da. Ziur nago, irakurle, zeuk edo zure inguruko norbaitek baduela aipatutako txartela. Segurua al da zure txartela? Zertan datza txartelaren segurtasuna? Goazenbada gai hau aztertzera.
Lehenengo txartelek erreliebezko hizkiez, aurrekaldean, grabaturik zeramatzaten erabiltzailaren izena, kodea eta balio-mugaren epea.
Geroago txartel hauei xingola magnetikoa erantsi zitzaien, atzekaldean. Horrela txartelen erabilera segurtasun han diaz hornituz. Izkutuzko kodea eta beste zenbait informazio grabaturik bait daramate txartelek xingola magnetikoan. Baina xingola magnetikoa denez gero bertan ia edonork irakur dezake bertako informazioa, hala nola bertako informazioa aldatu, beste zerbait idatziaz jatorrizko informazioaren gainean. Bestalde, xingola honek oso informazio laburra gorde dezake (ezkutuzko kode, datu pertsonalak eta ez gehiago).
Beraz, xingola hauen ezaugarri nagusiak dira aldakortasuna eta kapazitate txikia baina hau ez bada ona, are okerrago da ez duela kanpoarekiko inolako defentsarik; hau da edonork maneia dezake xingola magnetikozko txartela (lapurrak etab.) Arazo honi eskaini diezaiokegun soluzioa memoria babesturik duen txartela da.
Memori txartela kanpoko itxura besteena bezalakoxea da, hau da, neurri standardak ditu 85x54x0,76 mm. Baina goialdeko ezker-erpina inguruan mikrozirkuitu elektronikoa du landaturik eta gutxienez zortzi zulotxo ikus daitezke; zulotxoak mikrozirkuitua elektrikoki konektatzeko dira eta era berean informazio irteera/sarrera bideak. Mikrozirkuitua da beraz, txartel hauen muina. Bertan gordetzen da izkutuzko kodea, datu pertsonalak eta beste zenbait informazio.
Mikrozirkuitua fisikoki 0,25 mm lodiera eta hamarreko batzu mm2 azalerako paralelepipedoa da (ikus irudia). Hau plastikoz metalizatuzko filma batean ezartzen da ukipen elektrikorako guneen euskarri suertatuz.
Guztia plastikozko bi xafla artean landatzen da txartel arrunten forma eta neurriak gordeaz hau da luzera 85 mm, zabalera 54 mm eta lodiera 0,76 mm.
Lotura elektrikoa lortzeko zortzi orratz dituen blokea erabiltzen da txartelan kanporaturik dauden zortzi ukipen-gune metaleztatuak ukituz. (Ikus irudia).
Memori txartelek, gainera, xingola magnetikoa daramate eta erreliebezko hizkiez idatzitako informazioa. Horrela memori txartelek xingola magnetikozkoen funtzioak ere betetzen dituzte.
Memori txartelek informazio gehiago gorde dezaketenez gero aplikazio asko eskaintzen ditu.
Kutxazain automatikoetan. Izkutuzko kodea jakin ezinezkoa da eta; inor, ez den kodea sartzen saiatzen bada, txartelak eragiketa blokeatu egiten du. Segurtasun handia beraz.
Banketxe-lehiatila automatikoetan. Diru-ezarpenak (metalikoa edo txekezkoa) kontu-eragiketak e.a.Dendetan ipintzen ari diren data fonoetan xingola magnetikozkoak baino segurtasun handiago, inola ere erabiltzailea ez den beste inor ez bait du jakiterik ezkutuzko kodea.
Terminal finantzarioetan. Hauek banketxetan edo entrepesetan kokaturik egon daitezke. Edozein eragiketa-tipo egin daitezke edo sarrera kontableak automatikoki eguneratu.
Videotex terminaletan, edozein eragiketa bankarioa etxetik mugitu gabe egiteko aukera ematen duen sistema.
Datu banku informatikoetarako giltza izan daiteke eta era berean bankuak ematen dizun informazioaren balioa bapatean zure banketxetik deskontatu edota saldoa negatiboa baldin baduzu, agian informaziorik ere eman ez.
Beraz ikusten da memori txartelak zer eskaintzen digun. Batetik orain artekoekiko segurtasun handiagoa, ia arriskurik gabekoa eta bestetik edozein informazioa gordetzeko ahalmena: Banketxeko zure datuak, telefonoa, errenta-deklarazioa, osasun-fitxa, tratamendu kliniko konplikatu eta pertsonala izan daiteken baten kode pertsonala eta era beren fitxa poliziala, moroso fama eta abar.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-cf1e60eea4aa | http://zientzia.net/artikuluak/kanalean-zehar-2000-ingururako/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Kanalean zehar 2.000 ingururako? - Zientzia.eus | Kanalean zehar 2.000 ingururako? - Zientzia.eus
Frantziako eta Britainia Handiko gobernuak itsasarteko loturaren posibilitatea aztertzen ari dira berriro.
Frantziako eta Britainia Handiko gobernuak itsasarteko loturaren posibilitatea aztertzen ari dira berriro. Kanalean zehar 2.000 ingururako? - Zientzia.eus Kanalean zehar 2.000 ingururako?
Garraioak
Frantziako eta Britania Handiko gobernuak itsasarteko lotutaren posibilitatea aztertzen ari dira berriro. Historikoki, erakitzear egon den tunelik gertuena 1881.ean izan da. Britaniarrek 1800 metro inguru zulatu zituzten Frantziarantz eta Frantziarrek antzeko distantzia Britaniarantz. Ondoren, 1883.ean Sir Garnet Wolsey, Dover-eko Gazteluko Komandanteak, Merkataritza-Ministeritza konbentzitu zuen tunelaren lanak bertan beheara uzteko. Tunela erabiliz Frantziarrek Britania Handia inbadituko zutenaren beldur zegoen.
Aurreko saioan utzitako makina tunelegilea.
90 urte beranduago lanak berriro hasi ziren. Aldi honetan tunelegileek 200 m egin zituzten Frantziarantz, 1974. urtean alderdi laboristak hauteskunde orokorrak irabazi eta unilateralki lanak gelditu zituen arte. Gobernu haren Ingurugirorako Ministraria zen Tony Crosland -ek, aukeratu beharra zegoela Concordea ala tunela , esan zuen beranduago. Gobernu hartan, Tony Benn -ek, zeinaren hauteskunde-barrutia Bristol bait zen, hain zuzen Concordea eraikia izan behar zen tokia, Ministrariak konbentzitu zituen abioari eusteko. Makina tunelegilea, £550.000 balio zuena, zegoen tokian utzia izan zen parafinaz estalia. Halere, makinaren olioztaketaren ardura zuen Ingurugiroaren Garbitasunerako Agentziak huts egin zuen. Ur gaziak bere lana egin zuen eta makina txatarra moduan saldu izan zen, £ 20.000-ren truke.
Projektuarekiko berotasuna 1975-a baino askoz lehenago zapuztu zen frantziarren aldetik. Britanian interesa 1979.ean berpiztu zen, British Rail delakoak sei metroko diametroko tunel bakun bat zulatzeko bere planak argitaratu zituenean. Sir Peter Parker British Rail-eko zuzendariak, projektu horrek Ipar ltsasoko petrolioaren mozkinak berziklatuko zituela esan zuen.
1980.eko Martxoan, Garraio-Ministrari zen Norman Fouler -ek proposamenak eskatu zituen. 1981.eko urtarrilan Kenneth Clarke -k, ministrariaren idazkariak, urtearen bukaera baino lehenago tunelari buruz erabaki bat hartuko zela iragarri zuen. Urte bereko irailean Britania Handiko lehen Ministrariak, Margaret Tatcher -ek, eta Frantziako lehendakari sozialista berriak, François Mitterrand -ek, bere lehenengo gailurreko bilera bukatu zuten Mantxako Itsasarteko tunelari buruz azterketa berriak aldarrikatuz.
Tunela agendan egotearen arrazoi bakarra gailurrak fruitu positiboak eman zitzanaren beharra zegoela zen
Britania Handiko Tory bat eta Frantziako sozialista bat arazo arraz gutxitan egon zitezkeen ados!
Kanalaren loturarako tunel-prokektu bakarra.
Une berean, Britaniako Komunen Ganbarako garraio-batzordea tunelaren alde jarri zen zubiaren alde baino. 1982.ean azterketa-talde Anglo-Frantsesa ere, tunelaren alde agertu zen, nahiz eta ordurako gobernuko bozemaileak Itsasarteko loturaz mintzatu.
Britaniako Gobernua txosten hau aztertzen ari zenean, Falkland-etako gerran Frantsesek egindako kohete batek HMS Sheffield izeneko untzia murgilerazi zuelaren berria heldu zen. Itsartearen lotura pikutara bidalia izan zen. Arazoa berriro ere artxibatua gelditu zen, nahiz eta bi gobernuek lau bankuei lorturarentzako finantzabide pribatuen eskuragarritasuneaz galde egin. Bostak, Banque Indosuez, Banque Nationale de Paris, Crédit Lyonnais, Mindland Bank eta National Westminster Bank , tunel bikoitz baten alde agertu ziren.
Oraintsu, tunelari buruz sortu den interesa, Tatcher -ek joan den Azaroan egin zuen bisitan sortu zen. Bera eta Mitterrand ados jarri ziren loturaren espezifikazio tekniko eta finantziariak, Europako Ekonomi Elkartearen barrutiaren merkatal arloaren barnean, diseinatzeko. Espezifikazioak Apirilaren hasieran argitaratu dira. Lanaren promotoreek Urriaren 31arte daukate Projektuak aurkezteko garraio-ministrari Britainiarraren hitzetan urte bukaerako erabakia hartuko da. Lasterketa martxan dagoela berriro, agiriko bost laisterkari daude.
Channel Tunnel Group delakoaren projektua trenbiderako tunel biki baterako, 1975.ean utzia izan zenaren berdina eta 1883.ean utzia izan zenaren oso antzekoa. Europear karga-arauaren arabera (trenaren altura eta zabalera) eraikia izango da, Karga-arau britaniarra baino handiagoa dena. Halere, trenbide-arau britaniarraren araberako trenek bakarrik ibili ahal izango dute tunelean zehar.
Euroroute delakoaren projektuak tenbide-tunela eta automobilentzako zubia konbinatzen ditu eta Estatu Batuetako Maryland-eko Chesapeake Bay-n, 1964.ean zabaldutakoaren antzekoa da. Tunelak eraikitzeko itsas ohantzean luebaki edo zanga bat ondeatuko da, kaskailuzko oinarria ipiniko da eta ondoren prefabrikatutako zimentuzko hodiak ipiniko dira. Hodiak arrokaz estaliko dira zoritxarrezko apurketarik sor ez dadin. Projektuak bi ugarte artifiliaren eraikuntza eskatzen du. Bi ugarteak eta beraien ugartzak konektatzen dituzten zubiak biaduktuak izan daitezke edo kablez eutsita egon; Trafiko errodatuak ugarteen arteko bidea tunelera jaitsita egingo du.
Kanalaren gurutzaketarako lehenengo lehiakidea.
Eurobridge Studies Group
Proposamena: zazpi begitako esegitutako zubia, 12 autobide-karrilekoa, lau mailetan, hodi itxi batean. Taldeak esaten duenez 6 metrotako trenbide-tunela zulatzeko prest legoke.
Luzera: zubiak 35 km. izango lituzke.
Gurutzatze-denbora: 22 minutu 96 km/h abiaduraz.
Kapazitatea: 6000 automobil/ordu norantza batean.
Kostua: £ 3800 milioi 1983.ean.
Eraikitze-denbora: bost urte.
Kideak: talde informal bat. Bankua "European Banking Company" da eta aholku-injineruak Pell, Frischmann and Partners.
Eurobridge delakoaren projektuak esegituako zubia proposatzen du, 1973.ean Pell, Fris chamnn Partnes -ek proposatutakoan oinarrituta dagoelarik. 12 karriletako autobidea darama lau mailatan. Diseinuak, material berriren erabilpen zabala egiten du. Autobidearen zoruan esterkrato eta altzairuzko sandwich-ez eginda izango da. Esterkratoa poliesterrez indartutako zizmentua da. Autobidea barnearatzean duen hodia, Superferrollo -z, Shell etxearen zimentu herdoilezinaz, egina egongo da. ICI etxearen Parafil zuntza, altzairua baino sei aldiz arinagoa izanik beraren erresistentzia berdina duena, gai izango da, diseinatzaileen ustetan, esegitutako zubiaren 5 km-tako begiei eusteko.
Freeman Fox -en diseinuak 2 km-tako begiko zubi konbentzionala proposatzen du. Bide beretik doa Hellmut Hamberg -en 550-850 m tarteko begitako zubia. Trenbide-zubi baterako plan seriorik ez dago ezta trafikoari irekitako tunel zulatu batentzako ere honek aireztapen-arazo latzak sortuko lituzke eta. Gainera oso garestia izango litzateke, tunelaren kostua igon egiten bait da tunelaren erradioaren karratuaren funtzio.
1982.ean zeuden 8 projektuetatik 3 bertan behera joan dira. Normalki urtearen bukaerarako, bost laisterkariak bizpaihutan geldituko dira. Hiru hesi gainditu beharra dago; teknikoa, finantzarioa eta politikoa.
Tunelaren eraikuntzak ez ditu arazo tekniko asko victorrarrek 1881-83 tartean frogatu zuten legez. 1964-65eko azterketa Anglo-Frantsesean egindako saio zuloek zera eman zuten aditzera. Folkestone aldameneko
Shakespeare itsaslaberretik, Calcus ondoko Sangatte-ra doan behealdeko kreta gutxi gora behera iragazezina zela. Tunela eraikitzearen arazo geologikoak, Japoniako hegoaldeko bi ugarte lotzeko eraiki berri den zubi luzeak sortutakoak baino txikiagoak izango dira. Posible da faila nagusiren bat bidean egotea (1973.ean bidea aldatu behar izan zen) baina oso posibilitate urruna da.
Kanalaren gurutzaketarako bigarren lehiakidea.
Eraikitze-denbora: -
Kideak: Hellmut Hombertg-ek zenbait kablez esegitako zubiak eraiki ditu.
Arazo tekniko signifikagarriagoa da aireztatzearena. Nahiz eta tren elektrikoek kerik ekoitzi ez, tunela freskoa mantendu behar da. Azterketa-talde Anglo frantsesaren ustetan, Channel Tunnel Group delakoaren zerbitzu-tunela 5,5 m-ra zabaldu beharko da, beharrezko aire-fluxua izan dadin. Honek kostua nabariki igoko luke, urrats batean hura eraikitzerik egongo ez denez gero.
Baina, zubiek arazo gehiagori aurre egin behar die. Munduko esegitutako zubirik luzeena Humber Brigde izenekoa da, zeina Freeman Fox -ek diseinatu bait zuen. 1410 metro luze da. Freeman Fox -en diseinuak 2 kilometroko begiko 18 zubi proposatzen ditu hauetako begi bakoitza Humber Bridge-eko baino %40 luzeagoa izango litzateke. Eurobridge delakoaren 5 km-ko begiak 3,5 aldiz Humber-ekoa izango lirateke. Humberg -ek proposatutako 850 metroko begiak, esegitutako zubi luzeenaren erdia dira gutxi gora behera. Azterketa-talde Anglo-Frantsesaren arabera 2 km da begi-neurri praktiko luzeena.
Begi luzeek nabigazioa gutxiago eragozten dute bai eraikuntz garaian baita bukatuta dagoenean ere. Mantxako Kanal munduko itsasarte lanpetuena da. Gobernu Frantses eta Britaniararen hitzetan Mantxaren gaineko edozein egiturak 17 itsaskoapilotako abiaduraz nabigatzen duen 250.000 tn-ko petrolio-untzi erraldoi baten talka jasateko gai izan beharko luke, hain zuzen ere hau bait da Kanala nabigatzen duen ontzirik handiena.
Hamberg -en publizitateak arazo hau baztertzen du. Kanalean zehar petrolioaren eta hondakin nuklearren garraioa debekatzea eta untzien tamaina maximoa 50.000 tn-ra mugatzea proposatzen du. Tamaina hori baino untzi handiagorik petrolio- edo kontenedore-untziak izango lirateke, gainera ibilbide luzeetan leudekeenak, hortaz Ipar Eskoziako bidea hartzeak, ez luke minimoki baizik garestituko bidaia. Rotterdam-eko munduko petrolio-merkatuak ez dio sinpatiarik Homberg -en ideiari. Freeman Fox -ek ere, talka-irispidea betetzeko zenbait zailtasun egon daitezkeela pentsatzen du. Bere pilareak ur-kuxin batez babestea kontsideratzen ari da. Eurobridge -k, 17 itsakorapiloen irizpidea lehendabizi iradoki zuena, pendulu hidraulikoz konektatuko Parafilezko hiru eraztunez babestuko ditu bere pilareak.
Euroroute -aren ugarte artifizialek, eta hauek eta lehorrera konektatzen dituzten zubiek, antzeko problemei aurre egin behar die. Lehenago aipatutako Chesapeake Bay-ko zubia behin baino gehiagotan lanez kanpo egon da talken ondorioz. Esegitutako zubiek domino-hausdurari ekidin behar diote; kable bat hausten bada, dorreen gaineko tentsioak beste kableak lehertarazten ditu, hausdura jarrai bati hasiera emanez. Zubi guzti hauek, Euroroute -na barne, itxi egin beharko lirateke eguraldi oso txarreko garaietan. Nahiz eta ferriek ere eguraldi gaiztoena dagoenean itxi behar badute, trenbide-tunelak gai izango lirateke urte osoan lan egiteko.
Kanalaren gurutzaketarako hirugarren lehiakidea.
Eraikitze-denbora: -.
Kideak: atzetik Freeman Fox Ltd dago, nahiz eta Linkintoeurope Konpainia independentea izan.
Eurobigde -en arazorik latzena Parafil materialen aldeko konfidantza irabaztea da. Parafil -ek esegitutako zubi batentzako kableen irunketaren kostua jaitsi eta hausdura-luzera handitu egiten du. Halere, materiala Ipar Itsasoan erabili bada ere masten tirante moduan, ez da oraindik erabili esegitutako zubi luze batean.
Britania Handiko intsistentziaz, projektu guztiek iturri pribatuetatik bere burua finantziatzeko gai izan behar dute. Hiru projektuk finantzial laguntza ohargarria daukate: Eurobridge, Eurorouite eta Channel Tunnel Group . Hauetako edozein projektuaren errentagarritasuna kostuan eta ondorengo diru sarreretan datza. Baina halere, projektu bat finantziagarria den ala ez, kostu gainditze bat edo trafiko-aurreikuspen oker baten baitan egon liteke.
Tunela aurreikusitako kostuak gainditzeko probabilitate txikiena duena da. Azterketa-talde anglo-frantsesak tukelaren kostua £1800 ingurukoa izatea arraoizki zuzena da esan zuen 1982.ean. Bestalde zubiaren aukerak, teknologia gehiago estutzen dutenez, posibilitate gehiago daukate kostuak gainditzekoa. Taldeak zera zioen Euroroute -ren projektuari buruz " eszeptikoa aurreikuspenei buruz " eta eskemak " Arrisku eta zailtasun handienei aurre egiten die ".
Trafiko-aurreikuspenak are latzagoak dira egitekoak. Azterketa Anglo-frantsesak dionez, maila baxuko hazkuntza aurreikusiz, tunelak 11 milioi. pasaiari eramango lituzke mendearen bukaeran, eta zubiak 12 milioi. Euroroute -ren arabera, 16 milioi izango dira bidaiariak. Aurreikuspen probableenak, 20, 27 eta 32 milioi bidaiari ematen ditu hurrenez hurren.
Gonbarazio moduan, Londres inguruko M1 autobidearen zatirik lanpetuenak 21 milioi auto mobil eta 400.000 bus –hau da 45 milioi pasaiari– jasaten ditu urtearen buruako. Bristol inguruan, Gales eta Ingalaterra lotzen dituen Severn-eko zubia 17 milioi bidairik erabiltzen dute.
Euroroute -ek 19 milioi pa saiari aurrekusten ditu mendearen bukaerako. Eurobridge -ek beste modu bateko aurreikuspenak egiten ditu: 1991.ean 10 milioi pasaiari izanik %20.eko igonera urtero, medearen bukaeran 50 milioi izatera darama. Autoko loturetan, Mont Blanc Tunela, emandako igonerak urteko %20 izan dira. 1973.ean, kanalak gurutzatu behar zuen jende kopuruaren 1980.erako aurreikuspenak egin zirenean, 47 bat milioikoa izango zela esan zen. Automobil-trafikorako egin ziren aurreikuspenak nahiko oker izan ziren, tren trafikorako egindakoak ordea azpiestimatua izan zen (7,8 milioi lagun aurreikusiak, 9 milioi bidairi) eta hegazkin-trafikoarentzakoa lar txarra izan zen.
Kanalaren gurutzaketarako laugarren lehiakidea.
Eurorute
Proposamena: Frantzia eta Inglaterrako kostaldeetatik 8 Km-ra kokatuko diren bi ugarte artifizialen artean murgildutako hodi-tunela. Tunelak bai errepide-trafikoa baita tren-trafikoa ere eramago luke; bi trenbide eta lau errepide-karril. Bi ugarte artifizialak kostari zubiz konektatuko litzaizkioke, errepide-trafikoaren kasuan. Trenbideak tunelean jarraituko luke.
Luzera: 36 Km.
Gurutzatze-denbora: 23 minutu 96 Km/h abiaduran. Trenen abiadura ma ximoa 160 Km/h.
Kapazitatea: 2000 automobil/ordu, norantza batean. Trenek 2 minuturo ibil litezke.
Kostua: £ 4.000 milioi 1983.ean.
Eraikitze-denbora: bost urte.
Kideak: Alsthom-Atlantique, Banque Societé Generale, British Shipbuilders, British Steel Corporation, Fairclough Construction Group, Grands Travaux de Marseille, John Howard Group and Trafalgar House.
ltxadonetako aire-pasaiariak 30 milioi baziren, ozta-ozta 20 milioitaraino iritsi ziren. Tren-trafikoaren igoera akaso harrigarria da, kontutan hartzen badugu Londres-etik Pariserako bidaia luzeagoa dela orain Lehenengo Mundu-Gerra aurretik baino.
Kanalaren lotura finantziatzea negozio arriskugarri izango da. Hesi politikoa sotilagoa da. Euroraute izan ezik beste lehiakariak britaniarrak dira. Otsailean Channel Tunnel Group -ek, Sir Nicholas Henderson , Frantzian enbajadore ohia izandakoa eta Thatcher -engadik oso gertu zegoena Hego Atlantikoko gerran, eta Natioinal Westminster Bank delakoa sartu ditu ontzian. Oso politikoa den projektu honetan, zeinek daki zein izango den edozein kontsiderazio tekniko baino garrantzizkoagoa.
Eragileek ferry-konpainien eta portu-arduradunen presioari ere aurre egin beharko diete. Konpainiak abisua eman diete jadanik lotura onartuko balitz kanala zeharkatzen duten ferryen bukaera izango litzatekeela. Eragina horren latza izango denik ez da oso probablea, eta honetan zerresan handia izango dute zergarik gabeko dendek, loturan existituko ez direnak. Halere, ferryek ardura gehiago hartu behar dute errepide-zubiarekin tunelarekin baino zeinak oraindik nahiko gainazaleko trafiko utziko bait luke.
Bestalde, Gobernuek erabaki behar dute baita ere loturak errepidea eta trenbidea edo biok izan behar dituen.
Eragileek trafikoaren lau bosten errepidez egiten dela eta beraz errepide-lotura dela erantzuna, diote. Berauen zenbakiak engainagarriak dira, bidaia motz asko sartzen bait dituzte. Trenbideak distantzia luzeko merkatuaren zati handi bat hartzen dute eta Mantxako itsasartea 40 km-tako bidaia minimoa hartzen du baitan. Normalki, kanala gurutzatzen duen pasaiarien erdiak, kotxez edo autobusek ibiltzen da, besteak trenez (edota oinez). Arazo honen arrera erabakikorra posibleki Frantziako gobernuaren eskutik etorriko da, honek trenbidean intsistitu dukeenez.
Kanalaren gurutzaketarako bostgarren lehiakidea.
The Channel Tunnel Group
Proposamena: Bi trenbide-tunel, kretan zulatuak eta 40 metro itsas ohantzearen azpitik. Tunel bakoitzak 7 m-ko diametroa du. Hauen artean zerbitzu-tunel bat egongo litzateke, 4,5 m-ko diametrokoa. Errepide-trafikoa trenez garraiatuko litzateke.
Luzera: 47 Km, hauetako 37 itsas azpian.
Gurutzatze-denbora: 'Trenen abiadura maximoa 160 Km/h izango litzateke.
Kapazitatea. 7000 automobil/ordu baino gehiago norantza batean.
Kostua: £ 1.900, 1983.ean.
Eraikitze-denbora: sei urte.
Kideak: Balfour Beatty, Costain, National Westminster Bank, Tarmac, Taylor Woodrow eta Wimpey.
Kanaleko nabigazioa eragotziko duen edozein projektuk, eta tuneletik at beste asmo oro esan nahi du honek, nabigazio-erruten halabeharrezko aldaketa Nazioarteko Itsasoaren Erakundearekin negoziatzea eskatzen du. Zubia aukeratua izaten bada Frantziako eta Britania Handiko gobernuek antolakuntza bultzatuko lukete, baina horrelako negoziazioa antzu bihur liteke.
Baldin eta eragileak bankarrotara badoaz, gobernuek erantzun beharko dute. Huts egin duen zubiak bi irtenbide ematen die gobernuei: osatu ala hondatu. Edozein aukera garestia izango da. Tunelgintzak huts egiten badu gobernuek tunela urez gaineztatzeko aukera merkea dute.
Gobernuaren hasierako hautaketa erraza da, gainetik ala azpitik joatea. Iturri ofizialak ia beti tunelaren alde agertu dira. Zubiaren projektuek, bi urtetako azterketen ondoren eginezinak direla frogatzearen arriskua daramate bere baitan. Tunelak zubi handienaren kapazitatea eskain dezake, ia prezio erdian. Arazo honengatik bost bankuen txostenak zera dio tunelaz Era berean teknikoki onargarri eta finantzialki bidergarria den projektu bakarra da.
Noizko, ba? |
zientziaeus-3c2e92e651a4 | http://zientzia.net/artikuluak/oppenheimer-ezezaguna/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Oppenheimer ezezaguna - Zientzia.eus | Oppenheimer ezezaguna - Zientzia.eus
Artikulu honetan, Frank Oppenheimer-i buruz arituko gara, Robert-en anaia ia ezezagun honek benetan merezi bait du.
Artikulu honetan, Frank Oppenheimer-i buruz arituko gara, Robert-en anaia ia ezezagun honek benetan merezi bait du. Oppenheimer ezezaguna - Zientzia.eus Oppenheimer ezezaguna
Biografiak
Irakurleak, Oppenheimer fisikariaz entzuten badu, 2. Mundu-Gerraren garaian Los Alamos-eko Laborategiaren (Bonba atomikoa garatu zen tokia hain zuzen) zuzendaria izan zen Robert Oppenheimer -i buruz ari direla uste izango du. Ez zaio inola ere ez bururatuko Frank Oppenheimer izeneko fisikaria existituko denik, nahiz eta gure ustez, honek zientziaren bilakabideari egin dion ekarpena Robert-ena bezain ona eta sakona izan gutxienez. Artikulu honetan, Frank Oppenheimer-i buruz arituko gara, Robert-en anaia ia ezezagun honek benetan merezi bait du.
Lehenengo urteak
Frank Oppenheimer New York-en jaio zen 1912.ean Robert baino 8 urte gazteagoa da. Gaztetan bere denbora zaldi, bela-nabigazio eta flauta-jotzearen artean banatzen zuen.
1. irudia: Frank Oppenheimer.
1933.ean Johns Hopkins University delakoan graduatu egin zenean, Europa aldera jo zuen. Lehendabizi Rutherford-ekin batera aritu zen Cambridge-en, ondoren Firenze-ra joan zen Instituto di Arcetri delakora. Galeria di Uffici izenekoan denbora asko pasatu zuen hango artelan miresgarriekin gozatzen. Han sortu zitzaion artearekiko maitasun sakona.
1930.eko hamarkadaren bukaeran iparrameriketara itzuliz, lau urtetako doktoradutza osatu zuen Californiako Teknologi Institutuan. Bertan gainera, Berkeley -ko Jacquenette Quann ikaslea topatu zuen eta harekin ezkondu. Biok batera Partidu Komunistako Pasadenako adarrean afiliatu zien. Egite honek, geroago ikusiko dugun legez, beren bizia markatuko zuen.
Segituan, ziklotoiaren asmatzailea izan zen Ernest O. Lawrence -en laborategian hasi zen lanean, Berkeley-en. Elektromagnetismoz uranio-isotopoak banatzea izan zen bere lana. Lan honek zabaldu zizkion beren ondorengo lanaren ateak, lehenengo bonba atomikoaren eraikuntzan laguntza emanez. Lehendabizi Oak Ridge-n aritu bazen ere laister bere anaiak zuzentzen zuen "Los Alamos"-era transferitua izan zen. Lehenengo leherketa atomikoa ikusteko parada izan zuen baita ere.
Arazo politikoak
Bonba atomikoaren eraikuntzarako Manhattan Project izeneko projektuan aritu ziren beste zientzilari asko bezala; ondoren biziki eta sutsuki aritu zen bonbaren aurka. Jarrera ausart honek areagotu egin zituen bere arazo politikoak.
Ezaguna da Estatu Batuetan gerra ondoren ekin zitzaion kruzada antikomunista. McCarthy senadorearen eskutik sorginen ehizari ekin zitzaion eta ezker usaina zeukan edozerri leporatzen zitzaion jarrera antiamerikarrak zituela eta amerika desegiteko lanean ari zela. McCarthy-ren garai beltz eta ilun honetan kultura gizon-emakume asko persegituak eta ikertuak, amorruz gainera, izan ziren ( Charles Chaplin, Einstein bera, Joseph Losey eta abar luze bat).
Horren artean Oppenheimer anaiak, ditugu. Robbert-ek ezker militantzia garbirik izan ez zuenez zigor txikia izan zuen, dokumentu klasifikatuak aztertzea debekatu zioten. Frank-ek ordea, berak izandako militantzia komunista ezaguna zela eta zigor gogorra jaso zuen. Zigorra areagotu egin zitzaion bere burkide ohiak salatu egin nahi izan ez zituelako. Ez zen prozesatua izan baina beste modu batean jaso zuen zigorra.
Garai hartan, Minnesota -ko Unibertsitatean zegoen irakasle eta bortxatua izan zen bere lana eta ikerketa uztea. Bere karrera fisiko esperimental bezala bukatuta zegoen, beste unibertsitateetako ateak ere itxi bait zitzaizkion.
Abeltzain Coloradon
Gertakizun triste honekin erabat aldatu zen Oppenheimertarren bizia. Mundu modernoaren zurrunbiloa utzi eta Colorado-ko Pagosa Spring -era, 2.000 metrora zegoen muino batera, joan ziren abeltzain moduan. 200 behi eta txekorrekin hasi ziren eta Frank-en hitzetan " Obstetrizista iaio bilakatu ginen ". Pagosa Spring-en neguak gogorrak izaten ziren isolatasunak areagotzen zuena.
Halere, ezin izan zuen FBI -ren pertsekuzioaz libratu; herriko jendea maiz galdetzen zuen Oppenheimer-en eginak jakin asmoz eta gainera herriko postariak nota hartu behar zuen Oppenheimer-ek bidali eta hartu izandako gutunen jasotzaile eta bidaltzaileen berri.
Oppenheimer-en izaera irekia, herrikideen mesfidantza apurtuz joatea jadetsi zuen. Honela telefono-konpainiaren lehendakari, –13 harpide zeuzkan– lurraren kontserbaziorako batzordearen buru eta abeltzainen elkartearen ordezkari bihurtu zen. Beranduago, Pagosa Springs-eko eskola zientziak ira kasteko irakasle baten beharra sortu zen. Aukera hau profitatuz Oppenheimer-ek heldu egin zion eta irakaskuntzan hasi zen berriro. 10 urte paseak ziren Minnesotako Unibertsitatetik bidalia izan zenetik.
Unibertsitatean berriro
Garai hartan satelite artifizialen aro berria jaiotzen ari zen. Sobietarrek Sputnik -a jaurtiki berria zuten eta Estatu Batuetan sobietarrak amerikarrak baino gehiago izan zitezkeelaren izua zabaldu zen. Zientzi irakasle onak eta koalifikatuak beharrezkoak ziren. Frank Oppenheimer hauetakoa zenez unibertsitatearen ateak zabaldu zitzaizkion. Zeharkako modu batez, irakasleak prestatzeko ikastaro bat emateko, hasiera batean baina osotasunean azkenean. Coloradoko Unibertsitatean fisika-irakasle izendatu zuten.
Unibertsitaterako itzulerak arazo arriskutsu batez konturatzera eraman zuen, zientzilari eta kaleko jendearen artean zabaltzen ari zen hutsunea gero eta zabalagoa zela.
Europan berriro
1965.ean Europara etorri zen berriz ere, Londres-eko University College delakora beka batekin. Egonaldi honetan hiru museo bisitatzeko aukera izan zuen eta hirurok inpresio eraginkorra sortarazi zioten. Amerikak modu berriko museoak behar zituela izan zen atera zuen ondorioa. Inglaterrako Kensington-eko Science Museum delakoan umeek erakutsitakoa aldatzea eta berarekin jokatzea posible zuten. Pariseko Palais de la Decouverte izenekoan eskolaumeek demostrazioak egiten eta erakutsitakoa esplikatzen zituzten. München-eko Deutsches Museum delakoan eskola-irakasleek zeukaten parte hartze-maila inpresionatu zuen Oppenheimer.
Zientzi museoei buruzko ikuspegi berria
2. irudia: Beste tokitan gertatzen ez den moduan Exploratorium-aren erraiak agerian daude. Tailerrak ateondoaren espazio zentrala betetzen du beste zenbait erakusgaien artean. Lanean ari denean museoaren erakarrienetako bat da. Dena bertan egin eta konpontzen da.
Ameriketara itzuli zenean ikusitako guztia ausnartuz hasi zen. Museoek orokorki eta Zientzi museoek berezi, gauzak zentzu gutxirekin pilatzeko erakustokia izan baino, bisitariari kezkaren bat sortuko zion eragilea izan behar zutela pentsatu zuen. Ez zuten izan behar soilik zientziaren aurrerabideak erakusteko tokiak, kaleko jendeak zientziarekiko duen jarrera ia mistiko hori sostengatzen lagunduko zutenak, baizik eta bisitaria zientziaren oinarrien ezagutzara hurbiltzen lagunduko zuten ziri akuilatzaileak. Berak somatutako zientzilari eta kaleko jendearen arteko hutsune gero eta zabalago hori, ixten hasteko bide egokia izan zitekeela modu honetako museo iradokitzailea pentsatu zuen.
1969.ean San Franciscon zabaldu zen Exploratorium izeneko museoa burutazio hauen seme jatorra da. Esplorazioa eragin nahi duen museoa da. (Ikus errekoadroa). Museoa txalaparta ozenik gabe zabaldu bazen ere egun 500.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu urtero eta gainera mundu osoan zehar kopiatua izan da. Museoa zabala eta irekia da, ahal eta erraztasun gehien eman nahi zaio jendeari museoan erakusten denarekin harremanik zuzenena izan dezan. Bide honetan esaterako, sei hilabetetarako balio duen sarrera-txartela eskuratu ahal da.
Frank Oppenheimer-ek ezin izango du gehiago Exploratorium -eko aretoetatik paseatu, bisitariek, umeek batez ere, esploratzen dutena begiratuz eta haien arrakastak gozatuz. Birika-kantzer gaizta batek betirako eraman bait zuen pertsona onen ehiza-zelaietara urtearen lehenengo egunetan.
Duela bi urte egindako elkarrizketa batean Frank Oppenheimer-ek "Exploratorium"aren mamiaz eta antolakuntzaz mintzatzen zen. Hernen, elkarrizketa horren zati hatzuk transkribatuko ditugu.
"... Duela hamalau urte Exploratorium-a sortu genuenean kaleko gizona eta aditua banatzen dituen distantzia ezabatzea izan zen gure helburua. Gure arteko bakoitzaren bizia eta eguneroko esperientzia, zientzia eta teknologiaren mundu izugarri konplexutik gero eta gehiago banatzen duen hutsunea bea nahi genuen. Exploratorium-ean, pertsonek helduezintzat jo dituzten kulturaren zenbait aspektu gertutasunez ezagutzeka posibilitatea dute. Exploratorum-ean pertsonek zeraren kontzientzia har dezaten nahi dugu, mundua uler' dezaketela, adituen erabakiei makurtzea behartuta ez daudela eta hesiek ere parte har dezaketela...
...Gehiengoarentzat eskola jasanezina egiten duten betebehar-sistemaz Ithratu gara eta saiatu egiten gara urrundik ere nota edo zigur buten (Intzarik duenari ekidaren. Gure arauetako bat bisitaria inolako epaiketaren aurrean edota lehiaketa-egoera balean jartzea da...
...Askatasun hori mantendu asmoz, gure saioak modu anizkoitzean erabili ahal izateko moduan burutu ditugu. Fsku baten hatzekin kontatzen dira ekintza bakar hats lotutako moduloak...
...Guk jokatzen dugun papera turismo-agentzia on harena da. Gure bezeroei beharrezko baliabideak (kontzeptualak zein instrumentalak eskaintzen dizkiegu beste batzuk esfortzu itzelez aurkitutakoa modo eroso batez I kusi ahal izan dezaten. Horrenegatik, berriro ere, superioritate-egoera batean gaude eskolaren instituzioarekiko. Ikastara batek puntu batean hasi behar du eta beste batean bukatu: programa bat bete beharra dago. Honela, eskolan proposatutako turismoa aire egokitutazko harietako trenetan, zeinetan lehwtila ere ezin irekirik alde batetik beste batera hatt zoaz hurrengo lotura ez galtzearen asmo bakarrarekin, egindakoaren antzekoa da. Turismo inteligentea –atseginena dena baita ere– zetan oinarritzen da: patxadaz hartzean. pasiatzean toki hura hau baino gehiago esploratzearen askatasuna hartzean, beranduago atzera egiteaz aurreiritzirik ez izatean, ukatzean, haztatzean. aurkitutako gauzak sentitzean...
...Museo gehienek artistengana jotzen dute haina haien aktibitatea barnearkitekturara, dekoraziora eta diseinura mugatzen dute. Guk, ikuspegi zeharo desberdina hartu dugu. Guztiz konbentzituta nago aktibitate artistikoek zientifikoekin zerikusi handia dutela: biok naturaren behaketan dute jatorria eta hartan oinarrituta deskriptzio koherenteak eta ¿Ikur osagarriak sortzen dituzte. Natura benetan ulertzeko horretako bat ere ezin da baztertu. Horrexegatik hain zuzen prest haute gure ar tura zientifikoei hurbiltzen zaizkien ardura estetikoak dituzten artista guztiekin lankidetzan aritzeko, Honelako lankidetzaren adibiderik ezagunena, eta espektakularrenetako bat akaso, Robert Miller-ek bururatutako "eguzki-pintura" koadro argitsua da.
Artistak paleta moduan, prisma-serie batek deskonposatutako eguzki-argiak sortutako koloreen mailuketa guztiz sotila erabili du. Marrazkia, ispiluren bidez lortzen da. Eguzkiak disdiratzen duenean efektua harrigarria da eta bisitariak heze borondatez alia dezake. Nere ustez, "Eguzki-pintura" hau Exploratorium-aren ezaugarria da: era berean artelana eta isladatze- eta refrakzio-fenomenoen aurkezpen zientifikoa da..."
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-b5b798a8e083 | http://zientzia.net/artikuluak/basamortuetako-pakea/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Basamortuetako pakea - Zientzia.eus | Basamortuetako pakea - Zientzia.eus
Aspaldi, baten batek pake posible bakarra basamortuetakoa zela esan zuen. Eta ikusitakoak ikusi arrazoi faltarik ez zuela onartu beharra daukagu. Galaxietako Gerra zertan datzan aztertzea izango da artikulu honen mamia.
Aspaldi, baten batek pake posible bakarra basamortuetakoa zela esan zuen. Eta ikusitakoak ikusi arrazoi faltarik ez zuela onartu beharra daukagu. Galaxietako Gerra zertan datzan aztertzea izango da artikulu honen mamia. Basamortuetako pakea - Zientzia.eus Basamortuetako pakea
Etika
Aspaldi, baten batek pake posible bakarra basamortuetakoa zela esan zuen. Eta ikusitakoak ikusi arrazoi faltarik ez zuela onartu beharra daukagu. Begiak paper-puska honetatik altxatu eta ingurura begiratzea besterik ez dago honetaz konturatzeko. Mundua gobernatzen duten bi potentzien egiteak aztertzea nahikoa da. Hainbeste pake aldarrikatu eta gero eta gehiago armatu, hori kontraesana! Aurki hasteko diren Genevako elkarrizteketan txorimalo berri bat ibilíko zaie solaskidei inguruan dantzan, elkarrizketa hauen martxa ona eta positiboa oker lezakeena. Galaxietako Gerra deitutako hori. Hau da iparramerikarrek espazioa militarizatzeko duten asmoa. Galaxietako Gerra hau zertan datzan aztertzea izango da artikulu honen mamia.
Hasteko, iparramerikarren projektu honi jarri zaion Galaxietako Gerra izenak ez duela zerrikusi handiegia beraren mamiarekin esan beharra dago. Zientzi fikziozko filme eta liburuen eragina dagoke tartean. Espazioko gerra edo Espazioko Maginot lerroa erabili diren antzeko terminoak zehatzagoak izango lirateke guzti hau deskribatzeko momentuan. Halere, beraren izen ofiziala honetako zerbait litzateke euskara jatorrean: Defentsa Estrategikorako Programa . Honela formulatu bait zuen Reagan-ek ideia plazaratu zuenean.
Helburuak
Benetan helburu anbiziotsuak dituela programa honek. Espazioko aterkia izeneko hesi hermetiko bat eraiki nahi da. Hesi honek ez luke utziko ojiba nuklearrik Estatu Batuetako herria ukitzen. Honetarako beharrezko diren armak eta sistemak garatuko dira.
Hauetako arma gehienak espazioan kokatuko dira. Batzuk dagoeneko existitzen dira (misilen kontrako misilak, esaterako) beste batzuk jaiotzen ari dira (laserrak) eta beste batzuk zientzi fizkiozko burutazio berotzat jo daitezke (partikula-sorten kainoia). Arazo futurista ezta!
Ikararen orekaren gainditzea
Asmo honek, irakurleak honez gero sumatua izango duenez, erabat iraultzen du gaur eguneko bi superpotentzia hauen arteko harremanen gakoa.
Orain arte, bi potentzien arteko harremanak disuazio izenekoan oinarritzen ziren. Bakoitzak badaki bestea ezin duela eraso, erasoaren adinako erantzuna jaso gabe. Hau da, biak hondamendira joango lirateke. Bata bestearen beldurrez, ez dute elkar erasotzen. Ikararen Oreka deitzen ohi zaio egoera honi. Nazio batek zigorraren beldurrez ez du bestea erasoko eta disuazioa sortzen da.
Baina, nola edo hala, baten batek bestearen erantzuna gelditzeko modua ziurtatuko balu (gaur egiterik ez dagoena) bestearen gainetik jarriko litzateke eta gainera abantaila estrategiko franko izango lituzke.
1. irudia: Sobietar eta iparramerikarren kontinente arteko misil balistikoak.
Hau da hain zuzen ere, Reagan-en asmoa. Honen eraginez arma-laisterketa berri baten hasieran gaude. Suposa daitekeenez sobitarrek ez dute nahi izango iparramerikarrei honetako tamainako abantaila estrategikorik eman nahi eta beraz iparramerikarren antzeko sistemen diseinuan hasiko dira ziur.
Bi iritzi kontraesankor
Maila honetako edozein arazotan bezala berehala agertu dira kontrako eta aldeko iritziak. Arazo etiko eta moralak alde batera utzirik projektu honen alde plazaratu direnak, zera diote: projektuak ikaragarrizko bultzada suposatuko diola Estatu Batuetako zientziari. Horren apostu handiari egin beharko diote aurre ezen lortutako diren ondorio eta erantzunak ez diela soil-soilik eremu militarrari mesede egingo baizik zibilari ere. Puntazko teknologiek bultzada ikaragarria izango omen dute.
Kontra daudenak ordea, gastatu behar den dirutza (1 bilioi dolar = 200 bilioi pezeta) horren handia dela inoiz ez dela errentagarria izango diote. Bestaldetik, %100-ko babespena inola ere ziurtatzerik ez dagoela azpimarratzen dute. Gainera, ojiben deusezpenerako hartzen den neurri bakoitzak denbora laburrean bere kontraneurria izango duela pentsatzea zilegi dela diote. Azken finean, honelako projektu batek sorgin-gurpil batean sartzera daramatzake bi potentziak.
Zein amenazuari ekidin nahi zaio?
Bi potentziak beren arma nuklear gehienak misiletan instalatuak dauzkate. Bai silo batetik jaurkitzen diren misiletan (ICBM = Intercontinetal Ballistic Missi les = Kontinente arteko misil balistikoak) baita urpekontzietatik jaurtiki daitezkeenetan ere (SLBM = Submarine Launched Ballistic Missiles = Urpetik jaur tikitako misil balistikoak). Hauek jaurtikiak izan ondoren espazioan egiten dute beren bidaia osoa, bukaeran eguratsean birsartzeko eta beren itua jotzeko.
Honelako misil baten ibilbideak lau urrats desberdin ditu. Fase hauetako bakoitzean misilak detekzio- eta ezabatze-arazo desberdinak planteatzen ditu.
Lehenengo urratsean misilak, satelite artifizialen moduan, faseak erretaz (2 3) altuera hartzen du, bizpahiru minututan. Azkeneko fasea uzten duenean hegalaldiaren bigarren urratsa hasten da. Misilak igoten jarraitzen du zenbait denboraz ibilbide balistiko bati jarraituz. Ondoren inflexio baten bidez lurrarako bidea hartzen du. Urrats honek hamar bat minutu dirau.
Hirugarren urratsa, bigarrenaren berdina da buru, bakarreko misiletan. Buru anitzeko misiletan ordea ez. Ojiben eramailea, bus izena hartzen duena, ojibak banan bana askatzen hasten da aldez aurretik burututako plan baten arabera. Busak hogei bat minutu behar ditu lana burutzeko. Laugarren urratsa ojibak eguratsean sartzen direnean hasten da, minutu bat behar dute, gutxi gora behera, itua inpaktatzeko.
Gorago esan bezala hauetako urrats bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta misila ezabatua izateko bidea desberdina izango da baita ere. Halere estratega iparramerikarren iritziz lehenengo urratsa da egokiena misila deuseztatzeko.
Zein arma erabiliko dira?
Irudi honetan kontinente arteko misil batek egiten duen bidea eta Defentsa Estrategikorako Programak planteiatutako defentsa-bidea azaltzen da.
a) lehenengo fase honetan misila jaurtikia izan da eta espazioara irteten da bere ibilbidea egiteko. Jaurtikia izan bezain laister, propultsagailuek emandako beroaren kausaz satelite jagoleaz detektatua izaten da. Berehala martxan jartzen da defentsa-mekanismoa. Satelitetan kokatutako projektil klasikoak eta laserrak erabiliko dira. Lurrean kokatutako laserrak erabiliko dira, baita ere. Hauek orbitan dagoen ispilu satelite batez isladatuak eta iturantz zuzenduak izango dira.
b) bigarren fasean projektila ibilbide balistiko bati jarraitzen zaio. Propultsagailurik martxan ez duenez zailagoa izango da detekzioa. Lurrean kokatutako radarrak eta radar hegazkinak erabiliko dira. Gainera detekzioa are zailagoa izango da ojiba anitzeko misiletan. Hauek, ibilbide osoan zehar ojiba nuklearrekin batera era guztietako hondakinak (aerosolak, metalezko baratxoak, metal-puska etab.) askatuko dituzte radarraren lana asko eragotziko dutenak. Fase honetan lurrazaletik zein satelitetatik jaurtikitako projektil klasikoak erabiliko dira. X izpizko laserrak erabiliko dira baita ere; hauek ziurki urpekontzitatik momentuan orbitan jarriko diren sateliletan joango dira.
c) hirugarren fasean ojibak eguratsean birsartu dira. Momentu honetan kamuflaiarako libratutako zabor guztia arina denez atzean geldituko da eta radar-pantailetan ojiba garbi ikusiko da. Etapa honetan nahiz eta laserrak erabili projektil klasikoak erabiliko dira batez ere. Oso inportantea izango da lehenengo urratseko defentsa, hori izango bait da efektiboena. Bi arrazoi re ngatik, lehenena orduan izango da errazen detektatzea eta bigarrena, ituak gutxiago izango direla.
Axal-axaletik lehenago aipatu ditugun armak orain zehazkiago adieraziko ditugu.
Laserrak.- A priori, arma defentsibo egokienak dira. Zehaztasun handikoak dira, oso egokiak dira misilen moduko itu luzantzekoak jotzeko. Bi modutan egin dezakete lan laserrek: beroaren bidez, honetarako zenbait denboraz toki berean jotzea behar da; edota talka energetiko baten bidez, potentzia osoa instant batean askatzen da.
Teorikoki ideala bada ere baditu noski arazo praktikoak. Energia ikaragarrria behar da potentzia nahikoko laser-sorta izateko. Gainera laserraren izpiak ez dira guztiz paraleloak. Paralelotasunak fokalizatzen dituen ispiluaen kalitateaz dependatuko du. Hortaz distantiza handitu ahala, dispertsioa handitu egingo da eta itua jotzean kezkagarria izan daiteke dispertsioa. Energia puntu batean kontzentratua egon beharrean gainazal batean kontzentratuko da honek suposatzen duen potentzi galerekin.
Beste arazo bat, laserrak lurretik erabili nahi badira sortzen da. Laserrak eguratsa zeharkatzean aire-molekulak eragingo ditu eta hauek, daraman energiaren zati bat kenduko diote.
Partikula-sorten bidezko armak.- Oraingoz honelakoak zientzi fikzioari mugatu behar zaizkio. Partikula-azeleragailuetan oinarritzen dira. Negatiboki kargatutako hidrogeno-atomoak (elektroi bat soberan dutenak) eremu elektriko bortitz batek azeleratuak izango dira. Azeleragailuaren irteeran iragazki batek soberan dauden elektroiak ezabatuko ditu, honela irtengo diren partikulak neutroak izango dira.
Partikula hauek ituarekin jotzean izango duten eraginaz konturatzeko, ekaitzetan haizeak eramaten dituen hauts-partikulak gure azala kolpatuan sentiarazten digutenaz pentsatzea nahiko da.
Pentsatzen denez tresna hauek espazioan jarriko dira, beraz miniaturizazio arazoak sakonak izango dira, energi eskakizunak bete behar izateaz at.
Arma konbentzionalak.- Hauek projektil konbentzionalak izango dira. Misilarekin topo egitean daramaten energia zinetikoaren kausaz talka-uhin ikaragarria sortuko dute misila lehertarazi egingo duena.
Arma nuklearrak.- Honetan misilen kontrako misilak sartzen dira. Jadanik oso ondo garatua dago eremu hau, honetan oinarritzen bait da bi erraldoien gaur eguneko defentsa-politikaren zati bat.
Kontraneurriak
Neurri guztiek bere kontraneurria izan ohi dute. Kasu honetan ere hori gertatzen da. Kontraneurri batzuk susmatzen dira honez gero. Badute gainera, neurriek ez duten abantail handia, jadanik garatuta daudela eta ondo ezagunak direla.
–Kontraneurri aktiboak– Sateliteen kontrako armak dira hauek: misilak, satelite-hiltzaile diren sateliteak, orbitan ipinitako karga nuklearrak, mina espazialak etab.
–Kontraneurri pasiboak– Hauen artean konbustio-denboraren laburtzea, errekuntz garraren distortsioa, misilaren egiturarten sendotzea eta antzekoak sartzen dira. Hauek lehenengo urratsean erabiliko lirateke. Bigarren eta hirugarren urratsetarako ojiba faltsuen, nylon- eta aluminio-harien edota radarra eragotziko duten aerosolen jaurtiketa izango dira kontraneurri erabilienak. Laugarren fasean, ojiba planeatzaileak, ibilbidez aldatu lezaketen ojibak eta abarrekoak erabiliko dira.
Ondorio gisa
Azaldutakoa azaldu, honez gero irakurlea ideia bat izan dezakete arazo korapilotsu honi buruz. Guk behintzat baditugu gure susmotxoak. Projektu hau ahuntzaren gauerdiko eztula ez ote den izango. Sobietarrak izutzeko boutade -a agian! Denborak esango du.
Estatu Batuetako Defentsa-Departamentuaren ustetan babeste-aterki ideal batek hiru maila behar ditu: defentsa globala (honen elementuak espazioan kokatuko dira batez ere); eskualde-defentsa eta zonen defentsa (hiri eta instalazio militarrak). Hauetako maila bakoitzak, teorian bederen, iristen direneko misilen %90-a intertzeptatu beharko luke. Honela 1000 misil jaurtikiko balira, 100 pasako lukete lehenengo maila, 10 bigarrena eta batek bakarrik gaindituko luke hirugarrena eta itua jo.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-38564b7b9b51 | http://zientzia.net/artikuluak/kabletiko-telebista-edo-telebanaketa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Kabletiko telebista edo telebanaketa - Zientzia.eus | Kabletiko telebista edo telebanaketa - Zientzia.eus
Telebistako informazioa etxetara eramateko sistemarik erabiliena, uhin elektromagnetikoen erradiazioa izan da oraindaino. Baina azken urte hauetan Estatu Batuetan asko hedatu den beste sistema bat ere badago; klabetiko telebista.
Telebistako informazioa etxetara eramateko sistemarik erabiliena, uhin elektromagnetikoen erradiazioa izan da oraindaino. Baina azken urte hauetan Estatu Batuetan asko hedatu den beste sistema bat ere badago; klabetiko telebista. Kabletiko telebista edo telebanaketa - Zientzia.eus Kabletiko telebista edo telebanaketa
Komunikazioak
Telebistako informazioa etxetara eramateko sistemarik erabiliena, uhin elektromagnetikoen erradiazioa izan da oraindaino. Baina azken urte hauetan Estatu Batuetan asko hedatu den beste sistema bat ere badago; kabletiko telebista (KATB alegia). Sistema honek, uhin elektromagnetikoen ordez kablea erabiltzen du transmisioaren euskarri bezala. Kablea erabiltzeak, bi abantail ditu; lehenengoa, seinalearen kalitate hobearen posibilitatea, eta bigarrena, aldi berean kanal asko transmitizeko erraztasuna (orain topea 60 kanaletan dago). Akats bezala, kablearen ezarketa eta honek dakarren gastua aipa daiteke. Lehen esan dudanez batipat Estatu Batuetan hedatu bada ere, Europan hasiak dira ezartzen Frantzian eta Alemanian. Euskal Herrian telebistako seinalea kablez banatzen duten bi herri badaude: Eskoriatza eta Legorreta.
KATB-ren lilura
KATB nola sortu eta nola hedatu zen aztertzeko, Estatu Batuetako kasua behin eta berriro aipatu beharko dugu; fenomeno hau han jaio eta zabaldu bait zen.
Lehenengo sistemak 1949. urtean ezarri ziren eta airez igorritako seinalearen harrera txarra zuten tokietako arazoa konpontzeko jarri ziren. Leku menditsuetan seinalea ez da berdin iristen etxe edo herri guztietara. Batzutan, elur pixka batekin iristen da, bestetan isladatze-fenomenoak direla eta irudi bikoitza azaltzen da pantailan. Hau konpontzeko, seinalearen harrera ona daukan leku bat bilatzen da eta hor antena bakarra ezarriz gero, seinalea anplifikatu egiten da eta kablez eramaten behar den toki guztietara legezkoa den kalitateaz.
1952. urtean 70 sistema zeuden ezarriak Estatu Batuetan 14.000 harpidedunekin. 1980.ean 4.225 sistema zeuden eta 15 milioi harpidedun. Azken urte hauetan batez ere, harpidedunen kopurua nahiko azkar hazi da.
Hasiera batetan sistema hau, seinale harrera txarra zeukaten tokietan bakarrik ezartzen bazen ere, gero, eta KATB -ren industria handitzen zihoan heinean, beste herri batzuetan (airez kate bat edo bi bakarrik hartzen zu tenetan) hasi zen ezartzen. Helburua herri horietan ikusten ziren kanalen kopurua handitzea zen noski. Horretarako, hargailu on batez, beste herrialdetako kanalak herriko talebanaketaren zentralean hartzen ziren eta handik kablez etxe guztietara banatzen.
Seinaleak hartzea, hargailuen baldintzengatik mugatuta zegoen; distantzia eta lurraren kurbaturagatik alegia. Distantzia handietatik seinaleak lortzeko mikrouhin-loturak erabili behar izan ziren eta sistema hauek garestiak dira ezartzeko eta mantentzeko. Hala ere satelitetiko transmisioak martxan jarri zirenetik, urrutiko telebistako kanal asko dago, garestiegi ez den sateliteko lur hargailu batez, erraz har daitekeelarik.
Telebistako programazio berezitua sortzeak, bultzada haundia eman zion KATB -ri. Kanal bakoitza gai bakar batera dedikatzen da eta denbora guztia gai horretaz bakarrik aritzen da; kirolez esate baterako Edo kulturaz, hezkuntzaz, dokumentalez, abenturazko filmez, hizkuntzen irakasketaz, eta abarrez.
Honen ondorioz, airez igorritako kanalen harrera ona zeukaten herrialdeetan ere, hasi ziren KATB sistemak ezartzen; hiri handien inguruan eta hiri txikietan alegia.
Kanalen kopurua
Lehenengo KATB sistemek, airez igorritako bi edo hiru kanal hartu eta kablez banatzen zi tuzten. Hau nahikoa zuten, kanal hauek, beste telebistarik ikusteko posibilitaterik ez zeukaten harpidedunei bidaltzen bait zizkien. KATB sistemak, airez kanal gehiago erraz hartzen ziren herrialdeetan ezarritakoan, beraien programen kopurua handitu beharrean aurkitu ziren, harpidedunei sistema erakargarria eskaini nahi bazieten.
Arrazoi teknikoengatik kanal-kopuruaren lehenengo muga 7 izan zen. Kanal hauek VHF -ko BI eta BIII -an kokatuta zeuden (1. taula); horietako hiru BI -ean eta beste lauak BIII -an, erabilitako kanal-pare bakoitzaren artean beste bat erabili gabe utzirik. Eredu hau New York en eta Los Angeles en VHF -ko airezko transmisioetarako erabiltzen dena da.
Oztopo teknikoak azkar gainditu ziren eta KATB sistemek 12 kanal eskaini ahal izan zuten; hau da, telebistako hargailu baten VHF -ko kapazitate maximoa ( EEBB .etan 12 , Europan 11 bakarrik). UHF -ko kanalak ezin izan ziren erabili KATB -an. Kanal hauen maiztasun altuek kablean atenuazio handia sortzen bait dute.
Harpidedunen kopurua handitzeko asmoz, KATB sistema asko 12 kanal baino gehiago transmititzen hasi zen. Telebista-hargailu normal batek, VHF -an 12 kanal baino gehiago sintonizatu ezin duenez, KATB sistemek beste dispositibo bat, konbertigailu izenekoa, hornitu behar izan zuten. Konbertigailu hau, antena eta telebistaren artean konektatzen da eta bere maiztasun selektorea du. Telebistako hargailua kanal finko batetan sintonizatzen da eta kanalen aukera konbertigailuaren bidez egiten da (2. irudia).
KATB sistemek hileko tarifak garestitu egin zizkieten beren harpidedunei, konbertigailuaren bidez kanal gehiago hartzeko posibilitatea zegoela eta.
Lehenengo konbertigailuek FM eta 7. kanalaren ( Europan 5.) tartean dagoen maiztasun-hutsunea erabili zuten. Maiztasun hauek airezko transmisioetan erabili egiten dira, (irrati-komunikaziotan eta nabigazio-sistematan), baina KATB transmisioa kable ardazkidera mugaturik egiten denez, maiztasun hauen erabilpenak ez du inolako interferentzi arazorik sortzen. Erdiko banda honetako kanalak erabiltzeak, programen kopurua 12 tik 20 ingurura igo zuen.
KATB sistema batek eskain zezakeen kanal-kopuruaren hurrengo muga, kablearen linean zeuden anplifikagailuena zen; anplifika zezaketen maiztasun maximoa alegia. Muga hau 300 Mhz -ekoa zen, guztira 36 kanaleko ahalmena izanik erdi bandako maiztasunak nahiz 13. kanala baino maiztasun handiagoak erabiliz. Hurrengo hazkundea, anplifikagailuen ahalmena aldatuta 360 Mhz -era heldu zen, eta gero 400 Mhz -era, 52 kanal kabletik bidaltzeko posibilitatea zuela. Egunotan 450 Mhz -era iristen ari da, 60 kanaleko ahalmenez.
Urteetan zehar KATB sistema askok kable bikoitza ezarri du bere sarean. Honela, kanalen ahalmena bikoiztu egiten da. Beraz gaur egun kable bikoitza duen sistemak, teorian behintzat, 120 programa ezberdin eskain lezake.
Herrialdetako esklusibak lortzeko asmoz, sistemek gero eta kanal gehiago eskaini izan dute eta gero eta gehiago eskatu izan zaie. Egun, KATB ko zerbitzurako kapazitate tekniko onargarria badagoela esan dezakegu.
Baina oraingo arazo larria, hainbeste kanal betetzeko programazioa aurkitzea da. Beste problema bat, programa guzti horiek finantzatzea izango da. KATB sistemarik gehienek, programazio iturri batzuren konbinazioa erabiliko dute kanal guzti horiek betetzeko asmoz.
KATB sistema baten egitura
KATB sistema, zenbait elementuz osatuta dago, eta elementu hauen eginkizuna, goi-mailako kalitate tekniko batez telebista-programak biltzea eta degradazio minimo batez harpidedunen etxeetara banatzea da. KATB sistemaren ohizko elementuak, 3. irudian azaltzen dira.
Sarean sartzen diren telebistako seinaleak, antena batez airetik hartutakoak, mikrouhin-lotura batetik etorriak, sateliteko seinaleen hargailu batez hartutakoak edo sisteman bertan sortutakoak izan daitezke. Airezko seinalentzako antenak, erabiliko diren kanalen maiztasunen arabera eginak daude eta inguruetan izan daitezkeen oztopoak gainditzeko diseinatutako dorreetan ezartzen dira. Kanal berezi bat hartzeko, antena batzuren multzoak (antena batzuk elkarri konektaturik) maiz erabili behar dira.
Nahi dugun telebistako seinalea, urrutiegi dagoenean edota beste herrialde batetan sortzen denean, airez hartzeko, mikrouhin-loturak edo satelite-banaketa erabiltzen dira. Kanpotik sartutako seinaleak eta sisteman bertan sortutakoak, konbertigailu, moduladore eta anplifikagailu-multzo batez prozesatu egiten dira. Dispositibo-multzo honi, telebanaketarako zentrala deitzen zaio. Hemen seinaleen maiztasunak eta anplitudeak mugatu, aldatu, eta kontrolatu egiten dira, KATB sistemak eskainiko duen kanalen sorta antolatzeko. Eragiketa hauen emaitza, sarrerako telebista-seinaleen konbinazioa da eta konbinazio hau kablez bidaliko da sistema osoan zehar banatua izan dadin.
Seinaleen banaketarako, kable ardazkidea erabiltzen da, eta kable hau telefonoko posteen modukoetan ezartzen da edo lurperatu egiten da komunitatearen eskakizunen arabera.
Kable ardazkidean galerak daudenez gero, anplifikagailuak behar dira galdutakoa irabazteko eta seinale bakoitza ekualizatzeko; galerak' maiztasunaren arabera aldatu egiten bait dira. Kablearen linea nagusiari enborra deitzen zaio, eta linea horretan dauden anplifikagailuak nagusiak dira.
Geografikoki egokiak diren tokietan, deribazio-anplifikagailuak ezartzen dira. Anplifikagailu hauek, bi irteera dituzte. Batak, jarraitzen duen enbor-linea elikatzen du eta besteak berriz potentzia txikiagoko bigarren mailako linea bat. Bigarren mailako lineak, kale edo pasealekuan zehar luzatzen dira. Linea hauetan ere galerak izaten dira eta banaketa-anplifikagailuak jarri behar dira. Linearen bukaerara hurbildu ahala, anplifikagailu txikiagoak, hedapen-anplifikagailu izenekoak, erabiltzen dira.
Seinalea etxeetaraino eramateko, bigarren mailako lineatik eta banaketako deribazio-anplifikagailuen bidez, hirugarren mailako lineak ateratzen dira. Linea hauen bukaeretan eta jadanik etxe bakoitzean sarrera-anplifikagailuak ezartzen dira. Sarrera-anplifikagailutatik etxebizitza bakoitzaraino telebista seinalea eramateko, banatzaile eta deribatzaile pasiboak erabiltzen dira.
Telebista ordaindua
KATB sistemak, tarifa bereziz eskaintzen duen programazio gehigarria, ordaindua da.
Filme-estudioekin tratu berezia eginda KATB sistemek, zineek erakusten dituzten filmeak aldi berean edo pixka bat beranduago (hala ere telebista normala baino lehenago), erakusteko baimena lortu zuten. Pribilejio honegatik KATB sistemak tarifa berezia jarri behar izan zien harpidedunei, tarifa honen zati bat filme-estudioetara zihoalarik. Beraz, KATB sistemak zine bateko txarteldegiaren antzera funzionatzen du.
Filme terakoan, berri hauek erakusterakoan KATB sistemak ez zuen eskubiderik ez filmeak mozteko, ez iragarkiak txertatzeko eta ezta aurretik erabakitako programazio-denbora batetara egokitzeko ere. Airetik igortzen duten telebistak estazioek, iragarkiak txertatzen dituzte eta filmeak moztu egiten dituzte noski beren programaziora egokitzekotan, eta hau berebiziko abantaila da KATB -rentzat.
Telebista ordainduaren lehen sisteman, harpidedunak programa bat ikusten zuen bakoitzean kobratzen saiatu ziren, zine-txarteldegian egiten den bezala. Hala ere, sistema honek oztopo batzuk zituen. Tarifak igotzeko eta programen harrera kontrolatzeko erabilitako ekipo teknikoak, askotan huts egiten zuen. Akats asko sortu ziren eta harpidedunak ordaintzeko era honen aurka jarri ziren.
Gaur egun gehien erabiltzen den ordainketa-sistema, hileroko tarifarena da. Programazio bereziaren diru-kopurua, hileko tarifa normalari gehitu egiten zaio. Metodo sinple hau, denboran zehar egokia dela frogatu da eta harpidedunek gogoz onartzen dute. Programazio berezia ordaintzen ez duten harpidedunei ikustea galerazteko, metodo tekniko batzuk badaude; baina ez ditugu hemen aztertuko.
Amaiera
Gaur egun KATB -ri telebista-seinalea banatzeko lanean konpetentzia egin diezaiokenik ez dagoela esan dezakegu. Dauden beste sistemek, oraingoz ezin dute KATB -k adina kanal transmititu. Gainera KATB da etorkizun hurbil batetan bi norantzako telebistaren posibilitatea daukan sistema bakarra. Baldintza egoki hauegatik, KATB -ren erabilpena Europan azkar zabalduko dela pentsa daiteke.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-b92983875389 | http://zientzia.net/artikuluak/ospelak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Ospelak - Zientzia.eus | Ospelak - Zientzia.eus
Eritasun honek euskaraz izendapen asko izan ditu. Guk izen orokor bezala OSPEL hitza erabiliko dugu, eta hatzei dagokienak izendatzeko HAZKORDIN.
Eritasun honek euskaraz izendapen asko izan ditu. Guk izen orokor bezala OSPEL hitza erabiliko dugu, eta hatzei dagokienak izendatzeko HAZKORDIN. Ospelak - Zientzia.eus Osasuna
Eritasun honek euskaraz izendapen asko izan ditu, guk izen orokor bezala OSPEL hitza erabiliko dugu, eta hatzei dagokienak izendaatzeko HAZKORDIN.
Eritasun honek euskaraz izendapen asko izan ditu, euskalkien eta gorputzeko zein atal ukitzen dituen kontutna hartuz. Guk izen orokor bezala OSPEL hitza erabiliko dugu, eta hatzei dagokienak izendaatzeko HAZKORDIN.
Asko dira hotzarekin kontaktuan egon ondoren, aire zabalean denbora luzez egon ondoren, eskuetan hotz handia, sudur eta belarrietan hazkura eta hanketan inurridura moduko bat sentitzen dutenak. Hasiera batean erreakzio hau gorputzak hotzaren aurka martxan jartzen duen defentsa-mekanismo bat bezala uler dezakegu.
Zer dira?
Larruazalean agertzen diren gorriune ubel-kolorekoak.
Hotzaldietan azaltzen dira, batez ere ume eta doleszenteetan. Funtzio genitala martxan hasten denean (eta honekin batera zirkulazio periferikoa bere osotasunean dabil), normalean desagertu egiten dira.
Hala ere badira zenbait pertsona egoera patologiko hau jasateko aurrejoera berezi bat dutenak:
Emakumezko linfatikoak (energia handirik gabeak, apatikoak)
Hilerokoarekin gaizki dabiltzan emakumezkoak
Giltzurrungaineko edo obulutegiko gutxiegitasuank dituztenak: horregatik maiz azaltzen dira ospelak emakumezkoaren adin kritikoetan (pubertatea edo menopausian).
Azken ikerketek guztiz argi frogatu duten arazoa da elikadura eskasak ospelen sorkuntzan duen zerikusia (fosforo, kaltzio edo bitamina gutxiegi ahoratzea).
Zirkulazioan estasi edo geldialdia gertatzen da. Eta honen ondorioz eritema edo gorriunea azaltzen da: larruazalak distira berezia hartzen du, gogortu eta hoztu egiten da.
Bigarren fase batean besikulak eta anpuluak agertzen dira.
Berotzen baldin badira, kolore gorria areagotu egiten da, eta hasierako gogordura-sentsazio hura hazkura eta prurito gogor bihurtzen da.
Zenbait kasutan, ospeletan arraildurak (artekak) eta ultzerak sor daitezke. Arraildurak lehertzen badira, ultzerak infekta daitezke, eta zornajarioa eta zulda edo zarakarra ere sortzen.
Garai batean eritasun honek sortzen zituen kalteak gaur egungoak baino dexente altuagoak ziren. Zein faktore edo arrazoi egon litezke tartean?
Elikadura asko aldatu da, zentzu onerako gainera.
Etxeek gaur egun berokuntz sistema hobeak dituzte.
Horregatik, garai batean ikus zitezkeen deformazio handi haiek (belarrietan, batez ere) gaur egun ez dira ikusten.
Ospelak zanpatuz gero zurbil geratzen dira, eta zurbiltasun honek pertsona normaletan bainogehiago irauten du.
Tratamendua
Tratamendu lokala, eta neurri orokorrak aipatuko ditugu.
Ur berozko bainu bat prestatu, eta uretara arte- eta intxaurrondo-azalak bota: 5 litro ur, eta 50 g azal bakoitzeko. Ospelak uretan sartu eta ahal bezain denbora luzeenean egon. Ondo lehortu, eta ondoren alkanfor alkoholez ongi igurtzi.
Uretan sar ez daitezkeen gorputz-zatietarako (sudurra, belarriak) igeltsuz eta ur beroz egindako mantar edo enplastoa jarri behar da ospelen gainean, eta orduerdi batez hor eduki.
Ospelak infektatzen badira, edo ultzerak agertzen sulfamidaz edo antibiotizkoz egindako pomada eta ukenduak erabiliko ditugu.
15 segundo ur hotzetan, eta beste 15 ur berotan. Alternantzia hau hamabi bat aldiz errepikatu.
Breaz egindako hauts edo ukenduak.
Olio epelaz emandako masajeak (zirkulazioa bizkortzeko).
Neurri orokorren artean
Hotzari (eta batez ere aire zabalean denbora luzez, babes-neurri egokirik gabe) ekiditea.
Anemia, egoera linfatiko, eta hormona-gutxiegitasunen aurkako tratamenduak. Baina batez ere hormona eta bitamitien bidez egiten direnak. Beti, nola ez, medikuaren agindupean.
Gorputzadarretako mugimendu aktibo eta pasiboak (gimnasia).
Bainu bakoitzaren ondotik eskuak eta oinak ongi lehortu.
Ondoren talko-hautsak bota. Udaran laruazala gogortu eta sendotzen saiatu, ur hotzezko bainu eta igutziketaz (itsasoko ura oso aproposa da).
Badira xaboi bereziak: almendra gozoaren olioz eta sosaz egin, adibidez.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-ae3d5f373b4b | http://zientzia.net/artikuluak/beroaren-zenbait-efekturekiko-esperientziak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Beroaren zenbait efekturekiko esperientziak - Zientzia.eus | Beroaren zenbait efekturekiko esperientziak - Zientzia.eus
Ondoko lerroetan beroarekin zerikusia duten zenbait ezaugarri, esperientzien bidez aurkeztuko da.
Ondoko lerroetan beroarekin zerikusia duten zenbait ezaugarri, esperientzien bidez aurkeztuko da. Beroaren zenbait efekturekiko esperientziak - Zientzia.eus Beroaren zenbait efekturekiko esperientziak
Ondoko lerroetan beroarekin zerikusia duten zenbait ezaugarri, esperientzien bidez aurkeztuko da.
Gorputzen berotasuna eta tenperatura
Izotz-puska bat ukitzen badugu, hotza sumatuko dugu. Aldiz berogailua ukitzen badugu beroa sumatuko dugu. Gauza askorekin errepika dezakegu esperientzia hau eta gehienetan sentitzen diren bero-mailak desberdinak dira. Tenperaturak adierazten ditu gorputzen bero-mailak. Jakina denez, bero mailek denboran zehar konstante zer iraunik; hau da, gorputzak berotu ala hoztu egiten direla alegia.
Baina kontuz! gure zentzuak ez dira guztiz fidagarriak bero-mailak neurtzerakoan. Egin dezagun esperientzia erraz bat:
Presta ditzagun hiru ontzi
beste bat ur epelarekin
azkena ur beroarekin
Sartu eskuineko eskua ur hotzetan eta ezkerrekoa ur berotan. Denboraldi bat iragan ondoren, atera bi eskuak dauden ontzietatik eta sartu ur epela dagoen ontzira. Zer sumatzen da? Zer ondorio aterako zenituzke?
Beroaren hedakuntza
Solidotan
Hartu txotx luze, burdin-ziri, kobre-ziri, altzairu-ziri, aluminio-ziri eta beira ziri bat eta ura irakiten dagoen katilu batera sartu ziri guzti hauen muturretako bat. Denboraldia igaro ondoren libre dauden muturrak ukitzen baditugu:
Beroak al daude?
Denak berdin berotu al dira?
Ziri hauetako batzuk metalak ziren eta beste batzuk ez. Esperientzia egin ondoren esan al daiteke bai batzuek eta besteek beroa berdin eroaten dutenik?
Likidotan
Ura duen ontzi batera zerrauts-puska fin batzuk botatzen dira. Ondoren sua biztu eta irakiten hasten denean begiratu zerrautsaren higidura nolakoa den. Zerrautsaren alboan dauden ur-tantak higidura berdina izango dute. Zer ondorio aterako zenituzke esperientzia honetatik?
Gasetan eta bereziki airean
Biztu zigarro bat gela bateko berogailu baten ondoan eta jarri zigarroa berogailuaren gainean. Beha iezaiozu zigarro-kearen higidurari. Hau ikusi ondoren gelako airearen higidura marraztuko al zenuke gezi batzuren bidez?
Beroaren transmisio-mota honi konbekziozko transmisioa deritzo.
Aurreko atalean ikusitako esperientziarekin ba al du zerikusirik esperientzia honek?
Erradiazioa
Orain arte ikusi ditugun beroaren hedapen-motetan bitarteko materiala behar zen (airea, likidoa, etab.) Bitarteko hau falta bada, hots, hutsa egin bada adibidez, posible al da berorik hedatzea?
Noski baietz. Bestela, nola helduko zaigu eguzkitiko beroa?
Gainera erradiazioa gainazal txiki batean meta daiteke lupa baten bidez.
Hemen proposatuko dizugun esperientzia, zerau da: lupa baten bidez eguzkiaren izpiak kolore desberdineko gorputzetan, hau da, txuri, hori, berde, gorri eta beltzek metatzea. Zer gertatzen da? Zein da gehien berotzen dena? eta gutxien berotzen dena?
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-5ce3483b7e80 | http://zientzia.net/artikuluak/nola-bilakatu-laukizuzena-karratu/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Nola bilakatu laukizuzena karratu? - Zientzia.eus | Nola bilakatu laukizuzena karratu? - Zientzia.eus
Laukizuzena karratu bihurtzearen erantzuna aurkitzeko jarraitu beharreko bidea zenbait etapatan banatuko dugu.
Laukizuzena karratu bihurtzearen erantzuna aurkitzeko jarraitu beharreko bidea zenbait etapatan banatuko dugu. Nola bilakatu laukizuzena karratu? - Zientzia.eus Nola bilakatu laukizuzena karratu?
Nola bilakatu laukizuzena karratu? Erantzuna aurkitzeko jarraitu beharreko bidea zenbait etapatan banatuko dugu.
Erantzuna aurkitzeko jarraitu beharreko bidea zenbait etapatan banatuko dugu.
Laukizuzenaren oinari: a esaten badiogu eta altuerari b azaleraren balioa axb formulaz etorriko da adierazia. Orduan, azalera hori duen karratu bat osatzeko alde bakoitzari eman beharreko balioa a.b izango da.
Beraz, lehen genuen problematik problema berri batera igaro gara. a eta b balioak ezagutuz gero nola osatu a.b balioa.
Saia gaitezen horretan.
AB = a balioa (konpasez eramana)
OA'=b balioa (konpasez eramana)
A'B'= x
AB eta A'B' perpendikularrak dira OM linearekiko
Ondoren:
C, A'D zuzenkiaren erdiko puntua
A'C'D zentrua C -n duen zirkunferentzierdia
B'C', B' -tik A'D linearekiko perpendikularea
B'C', A'C'D hiruki zuzenaren altuera denez
B'C' 2 = A'B'xB'D = A'B' = a.b
B'C'= a.b
Horixe zen, hain zuzen, bilatzen ari ginen balioa.
Nahikoa da, beraz, laukizuzen jakiri bat karratu bilakatzeko egin dugun lana errepikatzea a eta b orokorren ordez laukizuzen horren oina eta altuera konkretuak hartzea. Ondoren, B'C' zuzenkia alde modura erabiliz, karratua osatzeko.
Burututako bilakatze hau interesgarria da berez, baina are interesgarriagoa da zein erraza gertatzen den beste poligonoak laukizuzen bilakatzea pentsatzen badugu. Horrela eta laukizuzenak bitartekari baten lana betetzen du.
Poligono bat koadratzea, hau da azaleraz baliokidea den karratua bilakatzea, ez da modu zuzen batez egin nahi izanez gero gauza erraza, baina laukizuzena tarteko elementu lagungarri bezala erabiliz gero dena egiten da errazagoa.
Poligono bat koadratzea eta bere azalera kalkulatzea baliokideak direnez eragiketa honen interesa begien bistako gauza dirudi.
Ale honetan, gaia apur bat aldatuz, jolas berri bat nahi dugu proposatu.
A eta B tren baten bagoiak dira.
L , berriz, lokomotora.
T tunel bat da. Tunel honetan zehar lokomotora daiteke, baina bagoirik ez.
2. irudian agertzen den linea bikoitza trenbidea da.
Jolasaren muina zera da, nola pasa 2. irudian agertzen den egoeratik 3. irudian agertzen denera lokomotora ahalik eta gutxien higituz?
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-6b67193540f5 | http://zientzia.net/artikuluak/antartida-kontinentea/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Antartida Kontinentea - Zientzia.eus | Antartida Kontinentea - Zientzia.eus
Gehienak ados daude Antartida Kontinentea 1820.ean aurkitu zela. Ados ez dira jartzen aurkitzailearen nortasunari buruz.
Gehienak ados daude Antartida Kontinentea 1820.ean aurkitu zela. Ados ez dira jartzen aurkitzailearen nortasunari buruz. Antartida Kontinentea - Zientzia.eus Antartida Kontinentea
Historia
Gehienak ados daude Antartida Kontinentea 1820.ean aurki zela. Ados ez dira jartzen aurkitzailearen nortasunari buruz. Batzurentzat, Nathaniel Palmer iparramerikarra izan zen, beste batzurentzat Edward Brandsfield ingelesa eta hirugarren batzurentzat Thaddeus von Bellingshausen errusiarra. Aurkikuntzari buruzko liskar honetan laugarren bat sar daiteke eta garaitzeko posibilitate askorekin gainera. Harrigarriena zein zen eta nondik etorri zen ezagutzen ez dela da.
Orontius Finaeus-en XVI. mendeko (1531) mapa arretaz aztertuaz, Hego Poloan zentratutako lur baten presentzia dago (Terra Australis RE izenarekin). J.W. Weihaupt-en iritziz mapan agertzen dena antza handiegia du ezagutzen dugun Antartidarekin mapa-egilearen amets bera izateko. Bat datozen puntuak hauek dira; Ekialdean eta Mendebaldean zatitzea eta berauen tamaina erlatiboa; agertzen den badia zabal bat Ross-en Itsasoarekin bat datorrena; eta mendi-kateen banapena.
Hau da Hego Kontinentea XVI. mendean ezagutzen zen. Baina, ingurumariak agertzen diren moduan, Antartidak izotzak murriztuak zituenekoak dira (Ross-en itsasoan. izotz-geruza flotagarriaren eza). Glaziar hauek urtu eta berriro eratuak izateko, Brontze-aroan edo ertaroaren aurretik egin behar izan zen Antartidaren antzineko esplorazio hau. Mapa baten marrazketa; axaletik bada ere, geometriazko eta nabegazioazko ezagumenduak eskatzen ditu. Zeintzu izan ziren ba esploratzaile hauek?
-2.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-1f9f4da357b8 | http://zientzia.net/artikuluak/uranioa-metatzeko-ahalmena/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Uranioa metatzeko ahalmena - Zientzia.eus | Uranioa metatzeko ahalmena - Zientzia.eus
Organismo bizidunek uranioa metatzeko dugun ahalmena, gure planetaren historian zehar landaredi eta faunaren bat bateko aldaketak sorterazi zituen.
Organismo bizidunek uranioa metatzeko dugun ahalmena, gure planetaren historian zehar landaredi eta faunaren bat bateko aldaketak sorterazi zituen. Uranioa metatzeko ahalmena - Zientzia.eus Uranioa metatzeko ahalmena
Geologia
td class="art-testua" valign="top">
Sergei Nerutxeu geologilari errusiarraren ustetan, organismo bizidunek uranioa metatzeko duten ahalmena, gure planetaren historian zehar landaredi eta faunaren bat bateko aldaketak sorterazi zituen, bereziki dinosaurioen bukaera. Biosferaren ustekabeko hilketa hauek 30-40 milioi urtero gertatzen omen dira.
Irakasle honek berriki Leningradon argitaratu duen "Uranioa eta bizia lurraren historian" izeneko liburuan azaltzen du hipotesi hau. Gauza jakina da, Geologi mailan bederen, landaredi eta faunaren desagertze masibo batekin bat egiten duten erroka sedimentarioek uranio-edukin handia dutela.
Nerutxeu-ek dioenez, azpimarragarria da eguneko organismo askok beraien bizitzan zehar elementu erradioaktiboak metatzen dituztela zeluletan. Bakterio batzuk esaterako, uranioa absorbatzen dute, ia bere pisu lehorraren erdia izan arte.
Ezaguna da bestalde, dinosaurioak sakonera gutxiko aintzira eta urmaheletan bizi zirela. Haietan berezko uranio-kontzentrazioa handiagoa da. Narrasti erraldoi hauen organismoak ezin izan zuen intoxikazio erradioakti boajasan, eta bukatu egin ziren. Dinosaurioen hezurren azterketek, uranio edukin altuak erakutsi dituzte.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-200b2ec69c3d | http://zientzia.net/artikuluak/txorinoa-ur-tanga-batean/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Txorinoa ur-tanga batean - Zientzia.eus | Txorinoa ur-tanga batean - Zientzia.eus
Japoniako Tsukuba Exp-85 bisitatu zutenek, ur-tanga batean murgildutako kaxa batean bizirik irauten zuen txorino bat ikusi ahal izan zuten.
Japoniako Tsukuba Exp-85 bisitatu zutenek, ur-tanga batean murgildutako kaxa batean bizirik irauten zuen txorino bat ikusi ahal izan zuten. Txorinoa ur-tanga batean - Zientzia.eus Patenteak/Asmakizunak
Japoniako Tsukuba Exp-85 bisitatu zutenek beste zenbait gauza harrigarriren artean, ur-tanga batean murgildutako kaxa batean bizirik irauten zuen txorino bat ikusi ahal izan zuten. Ikus irudia. Nola da posible kutxako oxigenoa ez bukatzea? galde egiten zioten ziurki bere buruari.
Erantzuna aurrerabide teknologiko jaioberri batean dago noski. Kutxa zakatz artifizial batzuetara konektatuta zegoen. Zakatz horietan txoriaren arnasketak sortutako karbono(IV) oxidoa uretan disolbatzen zen eta zakatzek uretako oxigenoa absorbatzen zuten kutxako oxigenoa berrituz.
Zakatz bakoitzak 0,3 m-ko diametroa du eta silikonazko kautxu berri batez eginda dago. Kautxu hau gasei oso iragazkorra zaie, CO2-ari bereziki.
Pentsatzekoa denez honelako sistemak urperakuntza irauli egingo luke. Halere, baditu funtsezko eragozpenak bere erabilpen gertua zalantzatan ipintzen dutenak. Alde batetik, pertsona batek behar duen oxigenoa jadesteko 40 m2-ko gainazala behar da, hots 20.000 harietako zakatz. Bestetik, silikonazko kautxu hau nahiko eragiten du urak, hauskorra bihurtzen delarik.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-5ebcef668072 | http://zientzia.net/artikuluak/lentak-deskonpresio-arazoa/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Lentak, deskonpresio-arazoa - Zientzia.eus | Lentak, deskonpresio-arazoa - Zientzia.eus
Ezaguna zen sakonera handitan lentan egiteak sor dezakeen deskonpresio-arazoa. Askotan arituz gero burmuinerako kaltegarria izan daitekeela.
Ezaguna zen sakonera handitan lentan egiteak sor dezakeen deskonpresio-arazoa. Askotan arituz gero burmuinerako kaltegarria izan daitekeela. Lentak, deskonpresio-arazoa - Zientzia.eus Osasuna
Ezaguna zen sakonera handitan lentan egiteak sor dezakeen deskonpresio arazoa. Orain arte behinik behin ezaguna ez zena zera da, lentan urte askotan arituz gero burmuinerako kaltegarria izan daitekeela. Memoria galtzean nabaritzen da buruminaren kalte hau.
Honela ematen omen du aditzera Britania Handian eginiko azterketa batek. Azterketa hau Britania Handiko lentarien artean egin da.
Honen kausa ba omen du zer ikusia deskonpresioarekin. Deskonpresioa azkarregi egiten denean, odolean presio altutan disolbaturik dagoen nitrogenoa, azkarregi ateratzen da disoluziotik burbuilak sortuaz. Hauek, zain txikietan odol-zirkulazioa eragozten du eta sakonetako zorabioa izenekoa ematen da.
Gaur egun lentariek ondo aztertuak dituzte deskonpresio-zikloak eta honelako arazorik gutxitan gertatzen da. Halere, posible da nahiz eta deskonpresio egokia egin, burmuinean burbui-la txikiak eratzea zeintzuk kortexean zauri txikiak egin bait ditzakete. Kortexa hain zuzen da memoriaz arduratzen den burmuinaren zatia.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-8ddb498b144e | http://zientzia.net/artikuluak/arraultz-txuringoak/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Arraultz txuringoak - Zientzia.eus | Arraultz txuringoak - Zientzia.eus
Arraultz txuringoak zergatik dirau firmoagoa kobrezko ontzi batean irabiatzen denean zeramika, beria edo beste materialezko ontzian irabiatzen denean baino?
Arraultz txuringoak zergatik dirau firmoagoa kobrezko ontzi batean irabiatzen denean zeramika, beria edo beste materialezko ontzian irabiatzen denean baino? Arraultz txuringoak - Zientzia.eus Arraultz txuringoak
Biologia
Arraultz txuringoak zergatik dirau firmoagoa kobrezko ontzi batean irabiatzen denean zeramika, beira edo beste materialezko ontzian irabiatzen denean baino? Fenomeno honen ezagumenduak badu jadanik 200 urte Diderot eta D' Alemberten Encyclopédie des sciences et des techniques delakoan aipatzen bait zen. Halere, oraintxe arte ez da ezagutu fenomenoaren zergatia. EEBB-tako Stanford Unibersity delako H. J. Mc Geeren arabera, txuringoa elur punturaino irabiatzen denean, honen zenbait proteina eratzen diren burbuilen aire/likido interfasean absorbituak izaten dira.
Honela proteina hauen molekulen transformazioa gertatzen da, molekula-filmaren eratzera daramaten molekulen arteko loturak eratzen direlarik. Txuringoak elur moduan iraun dezan, proteinek berauen desnaturalizazioari eragozpen maila bat jar diezaioten beharrezko da. Cu2+ ioiak desnaturalizaioa ateratzen laguntzen du, beronen eta konalbuminaren artean lotura kimikoa sortzen bait da, aparraren egonkortasuna honela handitzen delarik.
5.0/5 rating (1 votes) |
zientziaeus-73e92979077f | http://zientzia.net/artikuluak/arratoia-moldagarria/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Arratoia moldagarria - Zientzia.eus | Arratoia moldagarria - Zientzia.eus
Arratoia, oso animalia moldagarria da. Edozein egoerari moldatzen zaio eta horregatik da horren ugaria.
Arratoia, oso animalia moldagarria da. Edozein egoerari moldatzen zaio eta horregatik da horren ugaria. Arratoia moldagarria - Zientzia.eus Arratoia moldagarria
Arratoia, jakina da, oso animalia moldagarria dela. Edozein egoerari moldatzen zaio. Arrazoin honengatik, beste batzuren artean, da horren ugaria. Baditu gainera beste zenbait birtute:
Teorikoki arratoi-bikote batek 20 milioi ondorengo izan ditzake 3 urtetan.
Bosgarren solairutik jauzia, errebote egiten du eta ez zaio deus ere gertatzen.
Komuneko-zisternaren ur-zorrotada jasan egiten du.
Hamar ogerlekoko txanpon baten tamainako zulo batetik sar liteke.
Bere hortzez berunezko hodi bat zula dezake.
Pozoinen aurka autodefentsa mekanismo bat dauka, horiek igertzen laguntzen dutena...
Baten batek pentsatuko balu bonba atomikoz libra gintzazkela honetaz,jai du. Ozeano Bareko Eniwetok ugartean 43 bonba atomiko leherterazi ziren 1940-tik 1960-era. Nahiz eta inguru horietan gizasemeak 25.000 mila urtez bizitzerik izan ez, egun milaka arratoi bizi dira han eta inolako kalterik jasaten dutenik ez dirudi.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-befb4f1d4e15 | http://zientzia.net/artikuluak/tiburoiei-bildurra/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Tiburoiei bildurra - Zientzia.eus | Tiburoiei bildurra - Zientzia.eus
Badaude itsas animalia batzuk tiburoiez beldurrik ez dutenak. Tiburoia asmo gaiztoekin hurbildu bezain laster substantzia bat sekretatzen du.
Badaude itsas animalia batzuk tiburoiez beldurrik ez dutenak. Tiburoia asmo gaiztoekin hurbildu bezain laster substantzia bat sekretatzen du. Tiburoiei bildurra - Zientzia.eus Tiburoiei bildurra
Ekologia
Tiburoiek bildurra eta ikara sortu izan dute beti gizasemearengan. Itsasotako animalia beldurgarri hauek gainera, hamaika heriotz sortzen dute urtean zehar. Badaude halere itsas animalia batzuk tiburoiez beldurrik ez dutenak.
Hauetako bat, Hego Bareko lengoradua (Pardachirus Pavoninus) da. Arrain honek tiburoia asmo gaiztoekin hurbildu bezain laster substantzia bat sekretatzen du, tiburoia ihesean jartzen duena. Berriki, K. Tatxibana, M. Sakaitanai edo K. Nakanishi japoniar ikerlariek substantzia honen egitura determinatu ahal izan dute.
Lengoradu honek sekretatzen duena sei substantzia desberdinez osatuta dago. Ikerlari hauen arabera, substantziok tiburoiaren-usaimena erasotzen dute eta gosegura kendu egiten, diote. Honela tiburoiak ez ditu erasotzen.
Substantzi hauek sintetikoki lortuko balira, itsas tropikaletako igerlari askoren bizia salba litekeela pentsatzen da.
0.0/5 rating (0 votes) |
zientziaeus-7cdf8441ebbe | http://zientzia.net/artikuluak/mesopotamia-eta-egypto/ | zientziaeus | cc-by-sa | 1985-12-01 00:00:00 | news | unknown | eu | Mesopotamia eta Egypto - Zientzia.eus | Mesopotamia eta Egypto - Zientzia.eus
Zientzia eta teknologia ez dira berriak, ez dira joan den bi mendetako arazoak batzuri horrela irudi balekio ere. Mendetako bilakaera luze eta zurrunbilotsu hori, batzutan aurrera baino atzera egiten duela dirudiena, azaltzen digu Luis M. Bandres-ek artikulu-serie honetan.
Zientzia eta teknologia ez dira berriak, ez dira joan den bi mendetako arazoak batzuri horrela irudi balekio ere. Mendetako bilakaera luze eta zurrunbilotsu hori, batzutan aurrera baino atzera egiten duela dirudiena, azaltzen digu Luis M. Bandres-ek artikulu-serie honetan. Mesopotamia eta Egypto - Zientzia.eus Mesopotamia eta Egypto
Giza zientziak
Zientzia eta teknologia ez dira berriak, ez dira joan den bi mendetako arazoak batzuri horrela irudi balekio ere. Aintzinatan sustraituta dauzkate erroak aitiztik. Mendetako bilakaera luze eta zurrunbilotsu hori, batzutan aurrera baino atzera egiten duela dirudiena, azaltzen digu Luis M. Bandres ek artikulu-serie honetan.
Mesopotamia
Hammurabi-ren kodearen zati bat.
Zientziaren, beste alderdi praktikoaren aldetik bereziki, sorreraren oinarri sendoena teknikaren eta zentzu komunaren ezagupenen koordinazioan eta normalizazioan datza. Honen lehen pausoa K.a. 2500 urtean gutxi gora behera, luzera, edukiera eta pisu unitate polizialak ipiniz Babiloniako agintariek eman zuten.
Matematikako eta injineritzako ezagupenak, dirudienez, Sumeria ez-semitatik iragan zuten, hau K. a. 2500. urtea baino mila urte lehenago bertan zegoen. Babiloniako taulatxoetan biderkaketako, karratuetako eta kuboetako taulak aurkituak izan dira. Zatiki-kalkuluak errazten zituen hamabitar sistema zeukaten, baina honekin batera, hamar hatzamarretatik sortutako hamartar sistema ere bazekukaten; hirurogeiak esangura berezia zuten zeren esandako bi sistemen uztarketa bait zen.
Bi zenbaki-sistema hauen erabilpena pisu eta neurrien oinarria izan zen. Esandako taulatxoetatik gure algebraren eta aritmetikaren parte handi bat sortu da, ez da txikiena zenbait mende geroago arabiarren eskutik gureganaino helduko zitzaigun eta gaur egun erabiltzen dugun idazkeran zifren posizioaren garrantzia.
Geometriaren hastapenak ere eguneroko premiaren ondorioak baino ez direla dirudi; zenbaki eta formula xehen bidez agrimensuran aurkitu dugu.
Lur-sailen planifikazioak korapilatsuagoa den hirien planifikazioa ekarri zuen. Eskalaz egindako planoak eta beren egintzarako arkitektur erregela jadanik Lagash-eko Gudearen estatuan agertzen dira, hau da, K. a. 2250 urte gutxi gora behera. Hasieran hiri-etxeak kainaberazko edo zurezko herrixketako etxolak baino ez ziren. Baina, hirietan etxeen pilaketak zekarren sutearen ariskua zela eta, erragai onak diren material horien ordez pezuak hasi ziren erabiltzen.
Idazkera sumeriarra.
Hurrengo urratsa garrantzi handiagokoa izan zen: utxura erregularreko buztin lehorrezko buztin lehorrezko piezaren asmakuntza, hots, adrailua. Piezxa hauen pilaketa, beren hertzak ez badira zuzenak eta angeluak beste horrenbeste, zaila da. Horregatik, kontzeptu horiek garai hartan sortu ziren. Agrimensurak nahiz etxegintzak ikustiako kontzeptuz gain azaleraren eta bolumenarenak sortarazi zituzten. Bi azkeneko jauek aldeen luzeretatik kalkulatzeko bidea emanez geometria jasio arazi zuten.
Baina, kontzeptu erreal horiek kontzeptu magikorekin nahastatuta zeuden eta Babilo niatik Mendebaldera honela iragan zuten. Hori dela eta, menden zehar zenbaki batzuk jainkoekin erlazionaturik zeudelako ahalmen bereziak zituztela eta geroa aurresateko diagrama geometriko batzuk bazeudelaren sinesmenak iraun zuen.
Denboraren neurketa sistematikoa antzi-antzinean Babilonian hasi zen. Nekazaritza aurrera joan ahala urtaroen mugaketak garrantzi handiagoa dauka. Garia eta garagarra, dirudienez, Eufratesen ibarretan jaio ziren, edo gutxienez antzi-antzinean elikadurarako hau landatzen zirela gauza jakina da: buzkinezko taulatxoetan aipatuta daude eta pintura babiloniarretan goldea agertzen da. Zituen hazkuntzak urtaroaren arabera lan-mota berezia behar du, egutegiaren beharra sortzen da.
Honek astronomiaren lehen urratsak Eufratesen eta Niloren ibarretan egin zirelaren zergatia adieraz dezake. Gizonak Naturak eskaintzen zion denbora-unitate bat aurkitu zuen berehala: eguna. Unitate hau baino handiago baten beharra izan zuenean hilabetea hartu zuen; hilabete bakoitza ilberriaren so rrerarekin hasten zen. Geroxeago urtaro bakoitzari zegokion hilabete-kopurua aurkitzea saiatu ziren. Guzti hau Babilonian K. a. 4000. urtean gertatzen zen eta pizka bat geroxeago Txinan.
Lera baten bidezko estatua baten garraioa.
Jadanik K. a. 2000. urterako, gutxi gorabehera, babiloniatarrek hamabi hilabetetan banaturik 360 eguneko urtea ezagutzen zuten. Noizean behin eta behar zen doikuntza egiteko gainontzeko hilabete bat sartzen zuten. Eguna orduetan, ordua minututan, eta minutua segundotan banatu zuten eta eguzki-esfera ere asmatu zuten, hau lurrean bertikal sartutako kainabera bat baino ez zen, eta orduen iragapena adierazten zuen.
Izar finkoen arteko Eguzkiaren eta planeten irudimenezko higidura aditu zuten eta egunei Eguzkiaren, Ilargiaren eta, artean ezagutzen zituzten, bost planeten izenak egokituz zazpi eguneko beste unitate bat sortu zuten, hots, astea. Hilabeteen arabera, espazioan zehar, Eguzkiaren ibilera hamabi zatitan banatu zuten eta zati bakoitzari izan mitiko eta ikur bana egokitu zieten. Honela, ortziaren zati batzuk Aries, Kantzer, Eskorpiokin, e.a. erlanionatu ziren. Gero, zati horietan aurkitzen diren izarrekin beste horrenbeste egingo zuten.
Babioniarren ustetan Unibertsoa hondoan lurra edukirik kaxa itxi baten antzerakoa zen. Zen tru-aldean lurra igotzen zen elur-aldeak osatzeko eta hauetan Eufratesen sorburua zegoen. Lurraren inguruan urezko sohorna bati izango zen eta azkenik honen inguruan ortzea eusten zeruko mendiak. Hala ere, dirudienez, Mesopotamiako astronomo batzuk Lurra borobila zela ohartu ziren.
Ezagutzen ditugun behaketa astronomikoen lehen datu zehatzak K.a. 2000. urtean eginda koak dira eta Artizar planetaren sorrera eta sarrerari zegozkien. Oso antzinetik Mesopotamiako apaizek hango oskarbia dela eta, gauez-gau ortzea behatzen zuten eta lortutako datuak buztinezko taulatxoetan jartzen.
Pizkanaka pizkanaka fenomeno astronomikoen erregulartasunez ohartu ziren, eta K. a. VI. mendeko dokumentu baten arabera, Eguzkiaren eta Ilargiaren posizio erlatiboak eta eklipseak aldez aurretik kalkulatzeko gai bihurtu ziren. Astronomia zientifikoaren sorrera hau, eta ez beste, kontsidera daiteke. Uruk-eko, Sippar-eko eta Babioliano bere hiru eskolekin sorrera honen ohorea Mesopotamiari dagokio.
Ramses faraoiaren momia, teknika funerarioen adibide ederra.
Oinarri erreal honetan funtsaturik, babiloitarrek beraien eritziz zientziaren helburu nagu sia zen taula astrologiko bat eraiki zuten. Ziurraski, abiaburua izandako txiripa batzuk izango zen eta honetatik giza bizia astroek finkatzen eta gidatzen zutenaren ideia sortu zen. Behaketa hauen bitartez babiloitar astronomoek gizonengan izugarrizko eragin handia lortu zuen.
Igartzapenak nola egin behar ziren ikasteko tenplo bakoitzeko bibliotekan, besteak beste, literatura astrologiko eta astronomikozko idazkiak zeuden. Biblioteka hauetako batek buztinezko hirugogeitamar zituelarik, K. a. VII. mendean oso hospe handia zuen eta 3000 urte lehenagoko datuek zituela ematen du.
Astrologiaren gailurra K. a. 540 urtean, gutxi gorabehera, izan zen, hau da, kaldeoek herrialdea hartu ondoren. Bi mende beranduago Greziara iragan zuen eta honetatik ezagutzen zen mundu osora. Hala ere, garai honetan eta bere jatorrizko herrialdean bertan astronomia arrazional bihurtzeko urratsak ematen ari zen.
Magia, dirudienez, hasieran sinpatikoa zen, hau da, gizonek Natura menderatzeko lortu nahi zituzten fenomenoak imitatzen zituzen. Honela, igelek kro egitean, adibidez, euria egiten zuela ikusten bazuten, berak beste horrenbeste egin nahi izango du eta igelez jantzita bera kro egitera hasiko da. Hemendik, misterio-erritoak sortu ziren. Geroago, beste hurrengoko garai batetan, horiei buruz pentsatzerakoan Naturaren indarrak nolabaiteko izaki biziak zirela imajinatu zuten. Orduan, jatorri oroitezinezko errito magikoak zeremonia bihurtu ziren, jainkoak sortzen.
Dirudienez, dauzkagun dokumentuen garaia baino lehenagotik magia-mota hau Mesopotamien erabiltzen zen. Nahiz zenbait jainko, Oannes, adibidez, jakinduria guztien iturria zena, gizonaren aldekotzat hartzen baziren ere, Mesopotamiako magiak ematen zuenez jainko gehienak gizonaren etsaiak ziren; honen arrazoia, agian, lurralde hartan zegoen segurtasun eza izan zite keen. Gizonaren patua astroetan idatzita zegoenaren ideak Mesopotamien oso antzinean sortu zen.
Egypto
Iris. Osiris-en arreba eta emaztea umeen babeslea.
Amon-Ra. Izen eta atributu desberdinez gurtu bazuten ere, bat bakarra zen jainko nagusi hau.
Honek, ondorioz nahitanahiezko halabeharraren ideia ekarri zuen. Egypto historian k.a. hirugarren milakadaren hasieran sortu zen. Garai honetan baino lehen gertatutakoari buruz ia ez dakigu ezer. Hala ere, Egypto garaiko (Badari, Hierakonpolis, Nagada) eta Deltren Hego aldeko (Heliopolis, Meadi) nekropoli batzuten egindako aurkikuntzak direla eta, garai historikoa baino mende gutxi lehenagoko bizimodua ezagutzea posible izan da.
Egypto, bi erreinutan banatuta zegoen. Hego aldeko erregeak, Eskorpio erreak, bi parteen batasuna nahi zuen baina ez zuen lortu. Bere ondo rengoak, Narmen -ek, (gaur egun Menes bezala ezagutzen dena, alegia) izan zuen: Hego eta Ipar aldeak bere eskuetan edukitzea lortu zuen. Errege hau lehen dinastiaren lehen erregea izan zen.
Lehen dinastiak eta bigarrenak Thinita garaia osatu zuten k.a. (=3000 =2700). Erregearen egoitza This izeneko hirian zegoenez gero esandako izena eman zitzaion dinastia honi.
Dinastika hauen ondoren, etenik gabe, Aintzikano Inperioa dator (III. eta IV. dinastiak). Inperio hau bost mendetan ( K.a. =2700 - =2200) zehar hedatu zen. Garai honetan zibilizazio harrigarri bat sortu zen: Gaqqara eta Gizako piramideak, olerki- eta erlijio-lan ikaragarriak, etab. Cheops, Chefren eta Mizerino Faraoiak, besteak beste, garai honetakoak dira.
Hurrengo bi mendeetan, Egypton barne-borrokak, inbasioak eta batasunaren apurketa izan ziren garaile. Hala ere, bigarren milakadaren hasieran, faraoi indartsuen gidaritzapean ( Amenemhat edo XII. dinastiaren, K.A. 2000 - 1785, Sesostriak bezalakoak, adibidez) berriro lortu zuen Egyptok galdutako oparotasuna. Aldi honen bukaeran, Erdiko Inperioa bezala ezagutzen den garaian, berriro barnegerrak sortu ziren eta Ipar aldea inbaditua izan zen. Inbasio honetan, Asiako Hyksoak sartu ziren.
Jainko eta Jainkosa egyptiarrak.
Horus. Jainko eguzkia da; belatzburuarekin agertzen da. Set-en anaia eta garailea. Faraon-en arbasotzat hartzen zuten egyptiarrek.
Hator. Behi-adarrak ditu jainkosa honek bekokian.
Errege Salbatzaile batek XVIII. dinastiari ( K.a. 1580 - 1314) hasiera eman zion. Dinastia honetan ezagunenak izan ziren Faraoiak Amenofis eta Thoutmosis izanik. Dinastia honek hurrengo biekin, XIX. eta XX.ekin (K.a. 1314 - 1085) Inperio Berria osatzen du. Azkeneko dinastia hauetan Seti I eta Ramsert arrak faraioiak izan ziren ezagunenak. Dinastia hauen ondoren (K.a.1085 - 333) Inperioa beheraka dator eta jaitsipen iraunkor batetan murgiltzen da gaur egungo Egypto bilakatu bitartean.
Nahiz eta Egyptok zibilizazioak oso aintzinetik, erlatiboki maila gorena lortu bazuen ere, ekintza praktikoetan lortutako aurrerapen handienak XVIII. dinastiaren garaian izan ziren (K.a. 1400. urte inguruan). Baina, gizonak berak bakarrik ezaguera urratsez urrats lortu zutela pentsatzea ez zitzaien buruan sartzen. Beraien ustetan beren arbasoek beren indarrez soilik hizkuntza, idazkera edo kalkulua, adibidez, asmatzea amets hutsa zen. Hau da, jainkoen parte hartzea nahitaezkoa zen.
Egyptarrek, babiloniarren atzera, ezaguera guztien sorrera jainkoengandik jasotzat ematen zuten. Jainkoen artean (Egypton gizonen lagunak ziren gehienbat) Thot izenekoa nabarmentzen da. Hau, jainkoen artean erregea eta legemailea zen; jainko Ilargi honek denbora neurtzen zuen, egunak kontatzen eta urteak erregistratzen. Horrez gain hitzaren errege, bibliotekari nagusi eta idazkaeraren asmatzailea dugu. Gainera, tenploetan gabeko begiraleen zerbitzua ezarri zuen, hauek gizaldiz gizaldi fenomeno astronomikoen berri jaso eta transmititu behar zuten.
Aritmetika-arloan egyptiarren maila babiloniarren antzekoa zen, gutxi gorabehera. Zenbaki-sistema hamartarra zeukaten eta hamar arteko zenbakiak lorratutako marren bidez azaltzen zituzten, hamarrekoak aldiz, buruz behera U batzuren bidez.
Jainko eta Jainkosa egyptiarrak.
Set. Egypto Garaiko jauna, basamortu eta ekaitzen jainkoa; Osiris-en hiltzailea.
Nilo ibaiaren urtetako uholdek zirela eta, lurreko markak eta mugak ezabatuta gelditzen ziren, honek agrimentsorearen garapenerako jitea ekarri zuen. Hala ere, zientzia honen asmatzailetzat Thot jainko laguna hartzen zuten. Dirudienenz, oso aintzinetik agrimentsoreek lur-sailak sokaz neurtu ondoren datuak erregistratzen zituzten.
Baina, aritmetika eta geometriari buruz dauzkagun idatz-froga zaharrenak K.a. 1800 eta 1600 artekoak dira Ahmôse izeneko apaizak XII. dinastian ( K.a. =2000 urtean) zaharragoa zen papiro baten kopia egin zuen. Bertan, aritmetikako eragiketa arrunten eta zatikizko zenbakien berri ematen da; biderkakeyta, batuketen bidez egiten da. Halaber, neurketarako arau batzuk ere ematen dira.
Astronomia Egypton, ia Babilonian bezain zaharra da, baina ez zuen hau lortutako maila erdietsi. Babiloniarrek astrologiari ematen zioten garrantziak astronomiari eragiten zaion eta.
Konstelazioak beren mitologiako jainkoekin identifikatu zituzten eta beren hilobiko sabaian eta sarkofagoen tapetan margotzen zituzten. Urtearen hasiera Niloren uholdearekin batera ematen zela oso oso aintzinatik onartu zuten; baina egutegi zehatzagoa egin zutenean egun hau Eguzkia Stokis (Sirio) izeneko izarrarekin batera sortzen den egunekoa hartu zuten. K.a. 2700 urterako Egyptoko apaizek eguzki-egutegia bazeukaten. Urteko 360 egunak, astea hamar egunekoa izani, 36 astetan sailkatzen zuten.
Jainko eta Jainkosa egyptiarrak.
Osiris. Berau zen arimen epailea, eta emankortasun-jainkoa ere bai. Honen heriotzak eta berpizkundeak Nilo-ren gorabeherak adierazten zituzten.
Egyptiarrek unibertsoari buruz zeukaten ideia, babiloniarren antzekoa da funtsezki: beren ustetan Unibertsoa kaxa angelu-zuzena zen, laukizuzen honen alde handienak Ipar-Hego direkzioan zeuden orientatuta. Hondoa apur bat ahurra zen eta bere erdian Egypto zegoen kokaturik. Zerua lau zutabez edo mendiz jasotako sabai launa zen; bertatik kable antzeko zerbaitekin izarak zintzilikaturik zeuden. Kaxaren ertzaren inguruan ibai handi bat zegoen eta bertan Eguzkia zeraman txalupa batek bogatzen zuen. Nilo, ibai honen ibaiadar baino ez zen.
Astronomiari buruz egyptiarrek babiloniarren atzetik bazihoazen ere, medikuntzaren arlo an alderantziz jazatzen zen. Aurkituak eta deszifratuak izan diren papiro batzuk medikuntzako benetako tratatuak dira. Hoberenak, Ebrs papirotik (K.a. =1600 urte) eta Edurin Smith -ek aurkitutakotik (K.a.=2000 urte) datoz. Ezagutzen den lehen sendagilearen izena Imhotep bakean datorrena , alegia, da; hau erreala ala mitikoa ote zen gaur egun ez dakigun zerbait da. Dena dela, gero jainmkotu egin zuten eta medikuntzaren jainkotzat hartu.
Mesopotamian ez zegoen medikuntza razionalaren eskolarik: gaitz edo eritasun guztien sorrera botere maltzurrak ziren eta, beraz, sendatzeko bide bakarra magia zen. Egyptiarrek patuak ere erabiltzen zituzten, baina beren medikuntza askoz ere razionalagoa zenez maila gorena lortu zuen. Gorpuen hilonduketak anatomiari buruzko ezaguera exijitzen zuen, hala ere, dirudienez, organo nagusiak bakarrik deskribatu zituzten eta beren funtziomenduari buruz zeuzkaten ideiak oso okerrak ziren. Dena dela, kirurigia hasi zen eta K.a. 2500 urteko taila batzutan egyptiar dela kirurgilarien ebaketa batzuren segida ikus daiteke.
Sendagileek apaiz-eskoletan ikasten zuten eta espezialitateak ere ezagutzen zituzten: hezazurretakoa edo begietakoa, adibidez. Adimenaren eritasunak sendatzeko, patuak erabiltzen zituzten: hauen kausa espriitu maltzurrak zirenez gero kulturak eta magia behar zen. Drogen eta esentzien erabilera oso mail handira eraman zuten eta beren sendabide batzuk, ezagutzen zen munduan zehar zabaldu ziren. Medikuntza honek Egyptotik, agian Kreta bidetik, Greziara iragan zuen, hemendik Alejandiara eta gero Europara.
Hilobietako irudiak adierazten dutenez giza mota desberdinetaz interesatu ziren. Honela egyptiarrak gorriz, semitarrak horiz, lybiarrak zuriz eta beltzez; hau da, bakoitzak zuen koloreaz margotzen zituzten. Antropologiaren lehen urratsa ote?
HAMMURABIren KODEtik
Norbait etxe batean indarrez sartzen bada, heriotza merezi du eta bere gorpua bortxaketaren tokian bertan lurperatua izatea.
Etxe batek su hartzen duenean, itzaltzera datozenetakoren batek lapurtzen badu, sutara jaurtiki behar da lapurra.
Etxegile batek altxatu duen etxea, arinki egiteagatik erortzen bada, eta erortzean etxearen jabea hiltzen badu, etxegile hori hiltzera emana izango da. Jabearen semea hiltzen bada, etxegilearena ere biltzera kondenatu behar da. Jabearen esklabua hiltzen bada, berriz, etxegileak bere bezeroari bes esklabu bat eman beharko dio ordainetan.
5.0/5 rating (1 votes) |