Android sarrera bezala erabiltzeko aukerarik?

#1
by ikerkor - opened

Lehenik eta behin, zorionak! Zoragarri dabil :). Eta laudorioak alboratuta: badago eredu hau Androiderako sarrera moduan erabiltzeko aukerarik? Edo honezkero erabiltzen duen teknologiarik? Edo antzerako zerbaiten berri duzue? Anysoftkeyboard erabiltzen dut oraintxe euskarazko Googlen STTarekin (hau ere zoragarri dabil, noski), baina alboratu nahiko nuke. Offline lan egiteko aukera ere interesgarria iruditzen zait, baina ez dut vosk eredurik inon aurkitu. Edozein informazio/gomendio eskertuko dut. Lan ederra!

HiTZ zentroa org
edited Jun 6

Egunon!
Eskerrik asko gorespen guztiengatik, eta parkatu hain berandu erantzuteagatik. Zoritxarrez, oraindik ez gaude Androiderako bertsiorik garatzen, baina posible ikusten dugu etorkizunean lantzea, oso interesgarria ematen du eta.

Ondo segi!

Sign up or log in to comment