id
int64 1
702
| question
stringlengths 0
1.68k
| answer
stringlengths 47
2.04k
|
---|---|---|
601 | Kaixo, Jakoba:
Zure Bizi Baratzea nire Biblia bihurtu da, baina nahi dudan aholkua aurkitu ez dudanez, natorkizu galdera honekin: Gaur neuzkan 12 tomate landare guztiak atera ditut, ustelduta baitzeuden izan izan dugun eguraldi umelak dakarren botritisa edo den delakoagatik. Halere, beste lau tomate landare neuzkan lursailaren beste alde batean, eta nahiz eta ontzi txikietan egon eta ez zaindu, txikiak baina ondo daude, aurreneko loreak bistan dituztelarik. Aldatu al ditzaket bota ditudanen lekuan, lur berean, edo gaitza bertan gelditzen al da?
Ea momentu bat aurkitzen duzun erantzuteko.
Mila esker eta ondo bizi. | Ahal baduzu toki berean ez jarri. Gorrinaren esporak hor inon baino gehiago izango direlako. Hala ere zalantza honek bi aieka ditu: batetik pentsatu behar duzu gorrina gaitz horren esporak denean sakabanatuta eta erruz izango direla. BestetikToki onena zein da? Eguzki gehien duena, beroena eta lurra lehorrena duena. Ez dakit toki hori den egokiena. Agian etxearen edo eraikuntzaren baten kontra badago aldatzerik... Bestela toki berean jartzea erabakitzen baduzu tontor bat egin, haren gainean zuloa egin, zuloan asun hosto berdeak jarri, gainean lur pixka bat eta gainean landatu. Itsasteko bakarrik ureztatu.
Entsalada On! |
602 | Atsaldeon! Leitzeko baserri batetik idazten dizot, zizare hori batek letxuk batez ere izorratzen dazkiu, zañetatik zurtoñea sartzen zaio eta barrendik zulatzen do, erremedio naturalik bai ote da? | Hari-harra edo alanbre-harra da hori.
Oso zaila da kentzea. Ez zaio ez beroa ez hotza gustatzen, baina bai lur aberatsak; jeneralean hemen ditugunak...
Jendeak tranpak egiten ditu eta bildu: 20-30 cm sakoneko zuloak egin eta patatak erdibituta sartu, bera jatera hurbilduko dira eta bildu eta hil. Berdin hurbiltzen dira tranpa honetara: artoa edo garia ernatu arazi busti eta beroan eta ernatutakoan sare batean sartu, sare hau ontzi batean eta dena lurreko zulo batean sartu, buruz behera dagoen platera batekin estali eta dena lurperatu, egunero miatu eta harrak bildu eta hil.
Tratamendu kimikoak badira, baina ahaztu letxugak jateaz... |
603 | Aupa Jakoba, urkiaren hazia jaso eta ereiteko asmoa daukat aurten, nik neuk lortzekotan zuhaitza hasiera-hasieratik. Irakurria dut abuztu amaieran/irala hasieran jaso behar direla haziak, artean guztiz helduta ez daudela, ostean, udagoienean ereiteko. Baina une honetan, uztaila amaitu barik dagoela, hazi ugari helduta daudela ikusi dut. Era berean, haziak bildu eta jarraian erein beharrekoak direla ere esan didatenez, zelan jokatu ere ez dakit honezkero. Nik badaezpada hazi helduak hartu eta ereiteko asmoa daukat. Zer deritzozu? Mila esker! | Haziak helduta daudenean bildu behar dira. Urki bakoitza mundu bat da; zeinengandik sortua denaren eta non bizi denaren araberako zuhaitza izango da. Horri erantsi behar zaio eguraldiaren zikloa, baina ez urtebetekoa, urteetakoa baizik, Hori dena kontutan izanda ulertu daiteke urte batean irailean eta beste batean uztailean heltzea haziak.
Zure urki horren haziak heltzen ari badira, bildu eta geruzatu. Geruzatzea teknika zaharra eta eraginkorra da. Haziak naturalki biziko lukeek bidea egiten uzten zaio. Errekako hondarretan jartzen da, geruza bat hondar, gainean beste bat haziak, gainean hondarra, gainean haziak. Zuloak dituen ontzi batean, eta kanpoan eduki. Gakoa horixe da, kanpoan bizitzea udazkena eta negua. Horrela gero udaberriarekin ernatuko dira.
Hondarrak azalean ebaki ttikiak egiten ditu eta hortik ura sartzea erraztu. Gero haziak, ura hartu eta neguko giroak pasa direla sentitzean ernatuko da.
Jeneralean errazago ernatuko da toki ilun batean, eguzki galdatan baino hobe zuhaitz edo zuhaixken itzaletan. |
604 | Kaixo Jakoba,
Hur zuhaitz bat dugu era urtero ale mordoa izaten ditu baina heldu ahala guztiak erortzen dira zulo txiki batekin, "hutsik", ustelduta, .....
Zer izan daiteke? Nola zaindu daiteke?
Sagarrondo eta aranen alboan dago. | Hurraren gurgurioa da, Curculio nucum.
Hurraren arazo handiena da. Intsektu txiki bat da. Negua har forman igarotzen du lurpean, udaberrian heldu bezala atera eta hur txikiak eta hosto eta kimu berriak jaten ditu. Maiatza eta iraila artean helduak ibiliko dira, arrautza berriak hur samurretan sartuko dituzte, bakoitzean bana. Hauetan harra sortuko da eta hurra barrutik jango dute. Gero zulo bat egin eta aterako dira lurpera joateko, negua pasatzera. Lurpean hiru urtera arte egon daitezke.
Toki hezeak eta freskoak maite ditu.
Ez da erraza borroka. Tratamenduak intsektua arrautzak jartzen dabilenean egin beharko lirateke, ekologikoa: "Neem" olioa + xaboia. Garai batean goizean goiz edo ilunabarrean, bero handienak joandakoan hur adarrak maindire zuri bat azpian jarrita astinzen ziren, gurgurioak bildu eta hiltzeko.
Adar artean laranjak erditik ebakita jarri eta bertan luze aritzen omen dura zurrupatzen, biltzeko aukera emanez... |
605 | Aupa Jakoba!
Duela bi astetatik, oraingoz, 12 metro karratu inguru dituen lur zati batetan baratza egiten hasi naiz. Lur saila Donostiako Ulia mendiko magalean kokatua dago. Lehen pausoa, lur gainean zeuden belar eta sastraka danak kentzea. Ondoren, lurrari buelta eman atxurrakin sustraiak kentzeko eta lurra arintzen joateko. Orain lantxo honekin nabil. Ondoren, pala hartu eta lurra arintzen joan. Ondoren, landatzen hasiko naiz.
Hona hemen nire galderak:
- Lurra ez da duela urteak erabili eta esan bezala sastrakez beteta dago, batez ere morak ateratzen dituzten horiek. Pentsatu dut ongarri zeozer eman beharko niokela. Ez dut inor gertu gorotza eman diezadakena, beraz, boltsatso bat erostea pentsatu dut baina zer erosi: substrato unibertsala, humus de lombriz edo sustrato mantillo? besteren bat? 12 metro karraturentzako zenbat kg beharko nituzke?
- Landareak erein/transplantatu eta ilargiaren inguruan. Beste baratza bat eduki nuen eta bertan esan zidaten ilargia goraka zioanean, beraka ateratzen diren barazkiak landatu zitezkela: azenarioa, patata, tipula... eta ilargia behera dioanean, ordea, gorantz hazitzen direnak: tomatea, letxuga, piperra... Liburua irakurtzen, zuk ez duzu ilargiaren eragina horrela erabiltzen landatzerakoan. Zuk egutegi dinamikoa jarraitzen duzu eta bertan lau talde daude: fruitua dutenak, sustraia dutenak (niretzako berantz bizi direnak?), lorea dutenak eta ostoa dutenak. Niretzako barazki batzuk zein taldetan dioazen jakitea zaila egiten zait bi edo hiru taldetan ikusten ditut. Bada nonbait barazki bakoitza dagokion taldean agertzen duena? Trukoren bat zein taldetan dioazen bereizteko?
Mila esker. Agur bat. Aitor | Sastrakadia edo belardi edo baso zen tokian baratzea sortzeko lurra gorritu eta luberria egiten denean, lur aberatsa izan ohi da. Hala ere ondo dago ongarritzea. Denborarekin baratean bartean sortzen zaizkizun hondakinekin eta etxeko organikoarekin luarra izango duzu. Zeuk aipatzen dituzun ongarri horietan zizare luarra da onena, baina jakin ezazu gaur egun simaur deshidratatua eta koxkorretan bildua saltzen da. Baita Gipuzkoako Hondakin organikoekin egindako luarra ere. Horietatik nahi duzuna erabili. Hasteko 2-4 kg. eman metro kuadroko.
Landare bakoitza zein multzotakoan den jakiteko ez da asmakizun handirik behar: zer baliatzen duzu landare horretatik? Adibidez: uraza-hostoa, tomatea-fruitua, patata-sustraia, orburua-lorea, azenarioa-sustraia, azalorea-lorea, zerba-hostoa, kuiatxoa-fruitua... |
606 | Kaixo Jakoba,
Aurten ez dugu orturik prestatu etxe alboko landatxoan zeren eta gure ezkontza ospatu nahi dugu bertan Irailean. Hori dela eta lurra ondo berdindu nahi dugu, eta belar motaren bat landu txukun egon dadin Irailak aldera.
Baina ez dakigu zein belar mota landu berarko genuke, hurrengo urteetan arazorik ez izateko (eta aldi berean lurra ondo zaintzeko). Batzuk hirusta diote, baina ez gaude ziur. Besteak ryegrass diote...
Zer gomendatuko zeniguke?
Lurra ongi berdintzeko irudian agertzen den motako tresna bat erabiliko zenuke?
Eskerrik asko! | Irailean gainean dantzatzeko moduko belardi bat nahi badezute azkar mugitu. Belardi berri bat zanpatzeko moduan egoteko hiru edo lau moztualdi emanda izan behar da. Eta mozteko makinaren mozten duen zafla txorrotx-txorrotx egin da jarrita, bestela belar jaio berria atera egingo du, moztu beharrean. Ureztaketa ere zaindu urte sasoi txarra da eta. Berez ereinta lan hori udaberrian egin beharko litzateke...
Nik bertako etxe bat gomendatuko nizueke, Tuterako Zulueta etxea. Eta bere katalogotik, belar nahasketa pare bat horietatik aukeratzeko “Boston” eta “Classic”
Argazkian bidali didazun tresna hori alferra deitzen da, eta ez da lurrak berdintzeko, baizik eta hazia zabaldu denean hazia lurrera ondo itsasteko, azkarrago ernatu edo hozitu dadin.
|
607 | Hosto batzuk gaixotasun bat daukate, zer da ta zer egin dugu? | Izurrite bat da: eriniosia. Akaro baten erasoaren ondorio dira koxkor horiek. Azpiko aldetik hasieran zuriak dira eta gero gorritzen joango dira, haizearekin oxidatuz.
Ez da izurrite ikaragarri horietakoa. Jeneralean ez da tratatzen, baina bi gauza egitea gomendatuko dizut:
1. udaberrian kimuak irekitzen dituenean eta arra beteko luzera duten arte bizpahiru alditan sufre hautsa zabaldu landarearen gainetik
2. inausketa egiten duzunean moztutako aihenak edo adarrak ez jaso edo lurrean bertan utzi, arretaz bildu eta bertan erre. |
608 | Egun on,
Azken urtetan potro bedarra (Barrabas belarra) esaten dioguna majo zabaldu zaigu ortuan, badakit borroka luzea dugula aurrean baina eskertuko nizuke zure ikuspuntua eta gomendio batzuk jasotzea.
Honetaz aparte. lehengo batean orain arte izan ez dugun beste inguru baten agertu zaigu, ortutik aparte dagoen zona batean, hemen hasi berria da ez daude asko (argazkian dagoen makatzaren azpian ikusten dira ale batzuk eta aldamenean dagoen melokotoi baten azpian ere badaude, baina ez dira asko....hasiera dela dirudi, hau gerta ez dadin zer egin? garaiz ahal gaude orain? nola? | Esaten duzun eran, borroka luze baterako prestatu behar zara. Potro-belarra egoskorra da. Lurpean duen tipulatxoa da gakoa. Hori akabatu behar da. Hor energia pixka bat den artean berpiztuko da. Borroka bakarra hostoak eman ahala kentzea da. Barkamenik gabe, bi edo hiru egunero hosto berriak tira eta atera. Horrela tipulak berriro hosto berriak eman beharko ditu bere energia xahutuz, eta zuk kendu hostoa, eta berak eman eta zuk kendu... Horrela tipulako energia bukatzen den arte.
Lan hau lursail ttiki batean egin daiteke, baina saila handi xamarra bada... Bestea ezikusiarena egitea da. Niri ez dit enbarazurik egiten landare artean ikustean. Landare ttikiak direnean dugu arazoa, gaina hartzen dietelako. Orduan bai, behin edo bi aldiz kendu hostoak eta landarea koskortzean berak hartuko ditu azpian.
Errotabatorra eta baratzeko tresnak dira potro-belarraren aliatu nagusiak, beraiek zabaltzen dute... Kontuz. Argazkiakoak bezalako gune berri ttikiak kupidarik gabe kendu: aitzurrarekin eman eta lurpeko tipulak atera. Gutxi diren artean egin daiteke hori. Bestela laister izango da han ere andere eta jabe. |
609 | Asteko lanetan, sagarrondoaren harjoaren kontrako tratamentu egiteko garaia dela diozu. Esango zenidake mesedez ea ze tratamentu eta nola egiten den.
agurrak, | Harjoa tximeleta batek (Cydia pomonella) sagarrean jartzen duen arrautza batetik sortzen den harrak sortzen du. Tratamenduaren emaitza ona tximeleta noiz dabilen jakitea da. Hemen, jeneralean, urtean bi belaunaldi izaten dira: maiatzaren amaiera-ekainaren hasiera eta uztailaren amaiera aldera.
Hasteko txoriak erakarri, tximeleta eta har ttikiak jan ditzaten. Jarri habiak egiteko etxetxoak. Era berean neguan enborra karesnez margotu, bertan egon daitezkeenak erretzeko. Enborrari kartoi izurtuzko gerrikoa jarri udaberrian, bertan gera daitezen harrak lurreraino jaitsi gabe; tarteka miatu eta daudenak akabatu.
Lehen belaunaldiko harrek harrapatutako alerik ikusten baduzu, bildu eta erre, ez utzi lurrean, bigarren belaunaldia eragotziko duzu horrela.
Sasoi horietan tranpak jartzen dira sagastietan: hormona usaina dute eta tximeletaren gustuko kolorea. Sagastiaren tamainaren arabera hainbat tranpa jartzen dira. Heuk arrak erakartzen dituzte eta bertan itsatsita geratuko dira. Azaltzen direnean tratatzen hasi.
Tratamendu naturalak bi dira: Karpobirusina eta Bacillus thuringiensis. Lehena da onena. 3-4 tratamendu egin 8-10 eguneko tartearekin. Nahi izatera bi produktuak txandakatu. |
610 | Iaz, piperrak ustelkeri borobilekin izan nituen. Ez zen ustelkeri urtsua, nahiko sikua baizik. Eraman nituen ale batzuk analizatzera eta Alternaria zela esan zidaten. Kobrea duten fungizidak erabiltzeko esan zidaten baita. Zuk jakingo duzu gaitz horren aurkako beste erremedio naturalen bat. Eta baita zer komeni den piper sanoak edukitzeko. Mila esker Jakoba! | Ondo esan zizuten Alternariarentzako onena kuprea da. Hala ere kupre ahalik eta naturalea erabili: salda bordelesa. Era berean horri azeribuztanaren ura, asunaren ura eta esnekiren bat nahasi. Hori da tratamendu eraginkor naturalena.
Aurrez hartu behar dira neurriak, hezetasunak indartzen du gaitza dakarren onddoa eta beraz: tarte zabala utzi, toki egutera aukeratu, ez ureztatu... Azken hau da garrantzitsuena baldin eta kalitatezko piperrak jan nahi badituzu. |
611 | Kaixo jakoba,
ezagutzen al duzue hortentsiatan hedatzen den kotxinilla kentzeko edo gitxitzeko modurik?? Nire bizilagunaren hortentsiak dira eta erabat harrapatuak dituzte. Mile esker | Kotxinila kentzeko era onena eskuz egitea da: hartu guata edo kotoi harro zati bat alkoholetan busti eta enborra igurtziz kotxinilak askatzen eta biltzen dira. Gero zuzenean erre. Lan hori hartu nahi ez baduzu, tabako ura egin. Litro erdi bat alkohola eta beste erdi bat ura, hor tabako-belarra jarri, 100 gramo. Hamabost egunez utzi. 100 gramo xaboi potasiko nahasi. Hori dena 10 litro uretan urtu. Eta tratatu. Kotxinila bera ondo busti behar da. Tratamendua errepikatu egin beharko duzu, behar adina aldiz. |
612 | Kaixo Jakoba,
Baratzean arrak dauzkat bereziki aza eta kolifloretan. Orain arte ez diet ezer bota eta ahalik eta naturalen jan nahi nituzkenez ez dakit zer bota diezaiekedan. Ze gomendio emango zenidake burua pixka bat egin ahal izateko eta arrak kentzeko modu naturalean? | Behin harrak sartutabere kontra egin behar duzu. Batetik arrautza multzoak hostoen azpian topatzen dituzunean zanpatu eta akabatu. Bestetik harrekin ere eraginkorrena eskuz zanpatzea da. Hau egin nahi ez baduzu, Bacillus thuringiensis botikarekin busti. Erabat naturala den botika da, ez du kalterik sortzen eta bota eta segidan jan dezakezu barazkia; soilik harrari kalte egiten dio, baina horretarako harra ukitu egin behar du, beraz tratamendua egiterakoan saiatu goi eta behe, ezker eta eskubi landare osoa ondo bustitzen.
Har hauek tximeleta batek etorri eta jartzen dituen arrautzetatik sortzen dira. Tximeleta hori uxatzea da lehenengo lana. Horretarako garo hostoak jarri azen gainean eta lurrean tarteetan. |
613 | Aupa Jakoba: aurten sartutako sagarrondei zorriak edo "pulgoiak" izugarrizko kaltea eragin diete. Zer botatzea aholkatuko zenidake? | Bai aurten bada zorritik!
Kontuz simaurrarekin edo nitrogeno asko duen ongarriketarekin, horrek ikaragarri laguntzen dio.
Zorriaren aurkari onak amona mantangorriak eta krisopak dira. Erosi eta zabaldu daitezke. Ondorengo landare hauen urak erabili: intsusa, izpilikua, tomatea, larranbiloa, bortusaina, mota-belarra, baratxuria, garoa, asuna, azeribuztana, zolda-belarra eta, batez ere, tabako-belarra. Hauen urei beti xaboia erantsi, ahal baduzu xaboi potasikoa. Tratamendua hirutan errepikatu, 8 bat eguneko tartearekin. |
614 | Etxean hiru hagin dauzkagu eta horietako batek hiru enbor dauzka. Azken horren hiru enborretako bi sikatzen ari dira aurten. Haginaren ondoan aitak txakurrarentzako hormigoi zola ipini zuen. Behe partetik hainbat inausketa ere egin dizkie haginei, guztiei, besteak ondo daudelarik. Nere ustez hormigoiak dauka errua, baina aitak ezetz.... zer uste duzu? | Ezin da erabat zihurtatu, baina nik zalantza handirik ez nuke egingo, arazoa bikoitza da: hormigoia eta txakurra. Ez bat eta ez bestea ez ditu maite haginak. Hormigoiak inguruko lurra erre egiten du, baita sustraiak ere. Eta txakurraren pixak ere haginak erretzen ditu; makina bat ikusten dira lorategi publikoetan. |
615 | Aurten berandu nabil eta, gauza bat eta bestea dela. | Niri maiatzaren amaiera aldera jartzea gustatzen zait. Behin ekainean sartuta, ahal duzun azkarren egin. Behin ekainean sartuta ilargiari ere ez begiratu. Eguraldiak laguntzen badu, udazkenean ere jan ahal da hemen tomate eta piper. Eta tomateari txapela jartzea ez ahaztu, baldin eta leku oso lehor batean ez badago.
Zorte on! |
616 | Kaixo Jakoba. Lursail batean zuhaitzak aldatzeko asmoa daukat.
Lursaila kostaldetik gertu eta hegoaldera begira dago. Aldapa dexentekoa du eta hondar-lurrak dira. Nik haritzak eta gaztainondoak jarri nahi nituzke, baina zein beste espezie izan daiteke egokia? Bestalde, gaztainondoen gaitza ekiditeko, zer egin dezaket? Noiz aldatu behar ditut? | Haritza eta gaztainondoa, biak dira hemengo lur hondartsuetarako egokiak. Espezie gehiago aipatzeko, zein baso mota sortu nahi duzun jakin behar da. Nik, baso nahasi eta natural samar bat egin nahi duzula pentsatzeko lizentzia hartu dut. Haritza eta gaztainondoaz gain ametza (Quercus pyrenaica), artelatza (Quercus suber), gurbitza (Arbutus unedo), intxaurrondoa (Juglans regia), intxaurrondo beltza (Juglans nigra) eta gerezi basatia (Prunus avium) jarri lasai. Toki hezeenetan, beheko aldean edo erreka ingururik bada otsalizarra (Sorbus aucuparia), hostazuria (Sorbus aria), maspila (Sorbus torminalis), hagina (Taxus baccata) eta lizarra (Fraxinus excelsior).
Gaztainondoaren gaitza ekidin ezina da. Lurreko onddo bat da eta ezin da kendu. Borrokatzeko bide bakarra hezetasuna kentzea da. Zure hondar lurra ona da.
Landaketa lanak azaroan hasi ditzakezu, eta otsaila bitartean egin. Izotzik bada ez landatu. |
617 | Kaixo! Astebukaera hau (ekainak 10 - 11) artoa ta babarrunak ereiteko beranduegi da? Alkiza-Larraul inguruan .... pixkat pasa zaidala ustet, ezta?
Eskerrik asko! | Ez da berandu, egin ereintza lasai. Jeneralean maiatzean egiteko lana da, baina hamabost eguneko atzerapena ez da ezer hainbeste hilabetetan soroan izan behar duen landaketan. Hemen udazkena ona izan ohi da, eta hamar egun beranduago uzta biltzeko aukera izatea ez da harrigarria. |
618 | Patataren loreak fruitu borobil eta berde batzuk ematen ditu, barruan patataren haziak daude. Beraz neretako patata landatu egiten da eta egutegiaren ilbehera egunetan egiten dut. HORRELA DA EDO EZ? eztabaida dugu herrian eta... | Arrazoi osoa duzu, patata landatu egiten da. Baina ez duzu arazoi, patata erein egiten da.
Patata berez tuberkulua da eta ez da hazia. Beraz landatu egiten da. Patata loratu eta ematen duen fruitutxoaren barruko haziak ez dira ereiten. Tuberkulua landatzen da. Baina landatzen den horri hazitako patata deitzen zaio.
Hizkuntza kontua da dena. Patata landatu egiten da, baina "patata erein" esaten da. Beraz ilargiari begiratu behar diozunean landaketa dela kontutan izan. |
619 | Leka asko biltzeko ez al da hobe lore egunetan ereitea? Horren fruitua ez da jaten babarruna edo potxa bezala. | Nik bietako edozein egunetan ereingo nuke. Biak dira lekaren alde egiteko egunak. Zeuk adierazten duzunaren arabera leka bera loretik gertuago ikusten duzu hazitik baino. Ez dut hori dioen inolako ikerketaren berririk. Animatzen bazara saioa egin beharko genuke: lekak batzuk erein fruitu egunetan eta beste batzuk lore egunetan. Urte batean hilabete desberdinetan. Animatu eta asmoa hartzeko prest al zara? |
620 | Nafarroako mendialdetik galdera; hemengo ustea da pagoa ilgoran (creciente) eta haritza ilberan (decreciente) bota behar dela surako egur hobea lortu nahian. Ilargiaren orbitari kasu egin gabe. Zer esaten ahal diguzu Jakoba? milesker | Nik uste dute erabat zuzen zabiltzatela. Pagoa zura biguina da eta ilgoran harro-harro egongo da. Hau erretzean sua ere harro ibiliko da bere barrenean eta gar handia egingo du, baina ez du asko iraungo. Haritza aldiz egur gogorra da eta ilbeheran botata itxi-itxi eginda egongo da. Honek ez du gar handiko sua egingo, baina bai txingarra eta iraupen handikoa.
Ilargiaren orbitaren kontuarekin, gakoa da noizkoa den ilgora edo ilbehera hori. Udazkenekoa edo negukoa denean ilbehera eta ilzaharra edo ilgora eta ilberria ia batera doaz. |
621 | Larunbatean Euskadi Irratian parte hartu nuen, erantzuna eman zenidan zurina zuela landareak, nahiko nuke jakin zer neurri sufre zaldi buztana eta esnea, eta nola prestatu. | Sufrea etiketak berak esango dizu zenbat bota, zenbat litro prestatu nahi duzunaren arabera. Azeri buztana kazuela bat bete belarrez eta gero urarekin, irakin 15 minutuz eta hoztutakoan emateko pronto dago. Ur horri litro bat esne erantsi. Gero behar dezun beste ura erantsi eta proportzioan sufre hautsa. |
622 | Kaixo Jakoba! Arbola hau dugu baratzean. Etxea erosi genuenean duela 3 urte hor zen eta ez dut lehengo jabeak esaniko izena. Esango zenidake, mesedez, izena eta zainketa berezirik behar duen? Mila esker! | Irudi horrekin bakarrik ezin dizut zihurtatu. Ea hostoen eta adarren bertagoko argazkiren bat bidaltzen didazun. Hala ere galdera bat, udaberriaren amaiera eta udaren hasiera aldera loratzen da? Lore horixka ttiki batzuekin? Eta usain gozoa zabaltzen du?
Hori jakin artean nire apustua da "Eleagnus angustifolia" dela. Begiratu ezazu interneten eta ea ezaguna egiten zaizun.
Esango didazu. |
623 | Iepa!
Bizi baratzean aipatzen duzu tomateak inaustean kimuak jasotzeko. Nola egiten dut zorriak tratatzeko aipatzen duzun ura?
Milesker, | 65. orrialdean duzu erantzuna. Zorrien eta porruaren eta azaren harren kontrako intsektizida egiten da tomate kimu horiekin. Erdi-irakina prestatu behar da: kilo bat hosto edo kimu xehatu eta 10 litro uretan 3 egunez eduki, egunero indarrez irabiatuz. Gero horko litro bakoitzari 10 litro ur erantsi eta tratatu. Zorrien kontrakoa alkoholetan ere prestatu daiteke. Orrialde horretantxe daukazu formula. |
624 | Egunon Jakoba,
Lehenengo aldiz zuzentzen naiz zuregana
Jakin nahiko nuke zer ari dan gertatzen gure inguruan ezpelarekin eta zer irtenbidea proposatzen dezun
Zure erantzunaren zain
agur bat | Ezpelak (Buxus sempervirens) bi arazo nagusi ditu gurean gaitza (Cilindrocladium buxicola) eta harra (Cydalima perspectalis). Azken aldi honetan harra dabil ugari eta oso txarra da, hostoak jaten ditu eta gero adarren azala, landarea erabat soildu arte. Hosto batzuetan harizko habitxoak bezala topatuko dituzu.
Ahal duzun azkarren tratamendua egiten hasi: astero-astero egin behar da, "Bacilus thuringiensis" izena duen botika bat erabili behar da. Harraren beraren gaitza bat da eta ez landareei ez guri ez lurrari ez dio kalterik egiten. Nekazaritza ekologikoan erabiltzen da. Xaboiarekin nahastuta bota behar da, ahal izanez gero xaboi potasikoa. Eta ez ahaztu, astero-astero, landarea alde guztietatik ondo bustiz. |
625 | Aupa Jakoba! parebat galdera ditugua baratzaren inguan
- kuaiatxoak ontzitik lurrera pasatzean, ipurdian iñurritegiak eta arrautzak zituzten eta orain fruitua jaten ari dira, baita orburuak ere izpilikua daukagu baina non eta zenbat jarri bear dira? edo beste zerbait gomendatzen?
-marrubiaren umeak nola kendu eta aldatu daitezke?
-azelgak hazten laga genituen hasia ateratzeko asmoz, noiz eta nola hartu ditzakegu hazia?
mila esker! | Txindurriak uxatzeko izpilikuarekin irakina edo infusioa egin behar da. Irakina: kilo bat landare heze edo 200 lehorra, 10 litro uretan 10 egunez, egunero indarrez irabiatuz; gero hemengo litro bat 10 litro urekin nahasi eta landarea eta lurra erruz busti, maiz samar. Infusioa: ura-landarea proportzio berean nahi duzun kantitatean eta zuzenean berarekin busti.
Marrubien herrestadarren muturrean sortzen diren marrubi landaretxoak behin sustraiak eman dituztenean adartxoa moztu eta landatzeko moduan daude. Landaketa iraila-azaroa artean edo otsaila-maiatza artean. Zenbaiterainoko negua egiten duenaren arabera. Oso toki hotza bada udaberrian egin.
Argazkiko zerba edo azelga ikusgarria dago, dena fruituz eta haziz jantzia. Haziak oraindik heldu gabe daude. Utxo oraindik lasai, haziak marroi edo arre kolorekoak jartzean orduan daude biltzeko moduan; aleka aleka lurrerarortzen hasiko dira, orduan ipurditik atera landarea eta buruz behera zintzilikatu, azpian haziak biltzeko zerbait jarrita. Bitartean, kontuz hegaztiekin. |
626 | Ba al da modurik urtero hurrak jaso ahal izateko? Inausi,bai, ez.... | Nik esango nuke hurritzak urtero ematen duela fruitua. Eta ez bada hala arazoren bat dugu. Hau gertatzeko hiru arazo posible ikusten ditut: lurreko gaitza izatea, hau da hemengoa ez den aldaeraren bat izan eta onddoren bate erasotzea; bestetik, polinizazioan arazoak izatea, udazkenaren amaieran loratu eta polinizatzen da eta orduan arazo bereziren bat izatea, batez ere eguraldiari lotua; edo fruitua erortzea, fruitua hartuagatik, hostoa ireki eta fruituak azaltzen direnean giro bero edo lehor edoantzeko txarkeriren batengatik fruitu pinport ttikiak erortzea. |
627 | Azenarioak erein nahi ditut baina ez dakit garaian gauden . Bestaldetik zein zaintza bereziak behar dituzte? Behin landatu nituen eta ez nuen sorte handirik izan. Araban. | Lur sakona behar du azenarioak, eta harroa, beraz buztin lurrik ez. Azenarioa erein behar dugun tokia ondo ongarritu, simaur zaharrarekin eta karea edo errautsa erruz eman. Beroa gustatzen zaionez, eguteran egin. Martxoan hasi eta uztaila erdira arte erein. Hazia ttikia da eta ez da ia lurrean sartu behar, lur gainean zabaldu eta hondar edo lur fin pixka batekin soilik estali.
Landare ttikiak direnean tarteko belarrak kendu, gero beraiek gaina hartuko diete. |
628 | kaixo jakoba, zelaian asunak eta kardoak atera zaizkit,ze egun lirateke onenak hoiek mozteko? eskerrik asko | Kontra egiteko asmotan izango zarela iruditzen zait... Horretarako moztean ahalik eta indarrik handiena kendu behar diogu lurrean geratzen den sustrai-erreserba zatiari. Horretarako egokienak udaberri-udako ilgorak dira. 2017an hauek: maiatzaren 15-27, ekainaren 11-24 eta uztailaren 9-21. |
629 | Kaixo Jakoba! Aurreko bizpahiru urteetan piper eta tomateetan fusariuma, sustraietan eta zurtoineko hasieran eragiten ohi duen onddo zuria, agertu zaigu baratzean. Ez asko, hamar bat piper landareetan eta bospasei tomateetan, baina lagun baten aholkuari segituz kare bizi granulatua bota eta zabaldu nuen lur gainean herenegun. Guk ez dugu zimaurrik eta , urtero bezala, beste lagun batek bere behiena ekarri digu, baratzean zabaldu eta traktorreko errotabatorra pasatuz dena nahastu du. Zimaurra nahiko sikua egon da. Eta orain ezagun batek upeleko hankasartzea izan dela esan digu, ez direlako kare bizia eta zimaurra nahastu behar. Baratzeko ph-a 7 edo apur bat azidoa izaten da. Jakoba, aurton piper edo tomaterik batu ahal izango dugu? Adeitasunez, zure erantzuna eskertuz, Xabier | Lasai, motel, jagon dezute bai, ebste ezer txarrik ez bada tartean. Ahal izanez gero, hobe da simaurra eman eta karea eman artean ilargi bat izatea, hilabete bat, gutxi gorabehera. Simaurrak lurra azidotu egiten du, pH-a jeitsi, eta pH-a igo eta lurra basikotu. Bi lan hauei bere tartea ematea ona da. Hala ere simaurra zaharra bada eragin hori sortzeko kemena ahuldua du. Nik uste dut ez duzula arazorik izango. Esango diguzu, hala ere.
Bestetik aipatzen dituzun arazo horiek lepoko gaitzak dira, onddoek sortutakoak. Onddoak hezetasuna nahitaezkoa du hazteko, beraz hezetasun hori kentzeko bidea hartu: lurra harotzeko lanak egin (hondarra, errautsa, karea, ongarri organikoa etab nahasi), iparra-hegoa norabidean jarri landareak, tarte handia eman eguzkiak landare osoa eta lurra bera ere berotu ditzan, tontorrak egin landatu aurretik... |
630 | Kaixo!!! Araban erdikaldean baratza txiki-txikian tomate landare batzuk landatu nahiko nituzke ( lehendabiziko aldiz hazietatik lortutako landareak dauzkat Zarautz aldean etxean) zein izango litzateke datak egokienak?????Mila esker!!! | Oraintxe da tomatea landatzeko sasoi ona. Ahal duzun azkarren egin. Nire erantzun hau zertxobait atzeratu egin da, eta egun honenak beti lore eta fruitu egunak dira eta maiatzaren ilgorakoak. Hauek pasa dorenez eta oraindik landaket egin gabea baduzu, ondorengo egun hauetakoren bat baliatu: ekainak 6, 7, 8 (arratsaldea), 10, 11 eta 12. |
631 | Ze gaixo klase da lehengo boj-ari eta gero jazmin-ari kaltetu dituena? | Argazkiko ezpelak (Buxus sempervirens) harra dauka. Harra hori (Cydalima perspectalis) oso txarra da, hostoak jaten ditu eta gero adarren azala. Hosto batzuetan harizko habitxoak bezala topatuko dituzu. Ahal duzun azkarren tratamendua egiten hasi: astero-astero egin behar da, “Bacilus thuringiensis” izena duen botika bat erabili behar da. Harraren beraren gaizta bat da eta ez landareei ez guri ez lurrari ez dio kalterik egiten. Nekazaritza ekologikoan erabiltzen da. Xaboiarekin nahastuta bota behar da, ahal izanez gero xaboi potasikoa. Eta ez ahaztu, astero-astero. |
632 | Egun on Jakoba, Gure terraza mugatzeko phitosporum tobira delako zuhaixka/arbustoak aukeratu genituen duela hamar urte. Zoragarri egon dira urte askotan, maiz-maiz ximaurtuz eta urtean bizpahiru aldiz moztuz. Joan den udazkenean kotxinilla nazkagarri hori sortu zitzaien. Bat ez beste guztiak salbatu dira azkenean, baina penatu handia hartu dute. Puja berriak bakanago atera zaizkie. Enborra geroz eta sendoago baina hostajea ez... Zuhaixka hau 7 metrorartekoa egin daitekeela irakurri dut. Agian gutxiago hazten den landarea aukeratu behar nuen terrazako lorontzi handietan jartzeko?? Zure ustez zein dira lorontzietan hazteko zuhaixka egokienak (gehien iraungo dutenak)? Dauzkadan hauek maiz lurberrituz eta ximaurtuz, atzera dotoretuko ote dira? Ala 10 urte eginda zaharregiak dira lorontzietan mantentzeko? Jarri dizut nik zer erantzuna... Eskerrik asko Alaitz (Zaldibia) | Argazkiko landarea Pittosporum tenuifolium “Variegatum” dela esango nuke.
Nik ez nuke oraingoz aldatuko. Zeuk esaten duzun bezala, ongarritu eta ondo zaindu eta nik uste bere onera etorriko dela eta beste urte askotarako landarea duzula.
|
633 | Hazia erein eta lurrez betetako plastikozko potoei zuloa bai edo ez? | Zalantzarik gabe, BAI.
Landareak ontzietan jartzen ditugunean ontzi horiek beti zulatuta.
Soberan den urak alde egitea oso garrantzitsua da, bestela lurra urasetu, sustraiak ito eta landarea hil egingo da.
|
634 | Aupa, ardiek dekoas ,landatan ez yat asunik egiten baia bastarratan asun asko egiten yat ,nire eretzien ardien korotzak eta txisek dakar hori, zer egin neike asunek galasoteko? ardiek dabisen landatan " asto patana " erderaz "menta " egiten da zer egin lei galtzeako? | Ardiak eta aziendak ibiltzen diren tokietan, bide, landa, larre eta abarretan ohikoa da asuna bezala batana edo menda azaltzea. Zeuk ondo esaten duzun bezala aziendaren gorotza eta txizen ondorio da. Hondakin hauek nitrogeno asko dute eta pilatzen den tokietan erruz etortzen dira, indarrean, bi landare hauek.
Landare hauek galtzeko azienda kendu beharko litzateke, baina hau zaila izaten denez landareak moztu eta moztu beste aukerarik ez duzu. Biek lurpean sustrai sendoak dituzte eta hauek hustu behar dira. Moztu eta moztu, indarra kendu eta pixkanaka akabatzeko. Mozteko lan hau, kalte handiena egiteko ilgora denean egin.
|
635 | Gau on, Jakoba. Neguan ortuan ortuariez gain txidarra izaten dut ereinda. Udaberrirantz moztu, lurra bueltatu eta lurpera botatzen dut. Hori egin ostean karetu dezaket? Adiorik ez. | Kaixo Juan.
Hasteko barkatu atzerapena, baina zure galdera hau ez dakit nondik nora ibili dugun eta atzera gertau da...
Bestetik zer da txidarra?
Nik uste guk txirta deitzen duguna izango dela...
Baina badaezpada galdetu egiten dizut, Ilar txiki baten tankerakoa da?
Hala bada oso ondo egiten duzu, lan hori lurrerako oso ona da.
Eta egia da, ondoren karetzea ona da.
Ahal baduzu zuzenean ez karate. Egun batzuk uzi. Aukerarik ez baduzu, segituan landu behar duzulako karetu eta lixto.
Bukatzeko Txidar hazia etxekoa al dezute edo kanpotik ekartzen duzu urtero?
Eta azkena. Galdera-erantzun hauek ARGIA astekarian argitaratzen ditugu. Horretarako zure baimena behar dugu, eta Izen-abizena eta zein herritatik idazten duzun.
Mila esker
Ondo izan.
Jakoba
|
636 | Gabon:
Zuen egutegia daukat eta bertan duda bat dut. Ez dakit nola dagoen markatua belar txarrak kentzeko garai onena zein den urtean zehar. Marra diskontinuoak dira?
Mila esker. | Belar txarrak kentzeko egun onenak kalte handiena egiten dietenak izango dira. Egun hauek beti dira ilgorakoak eta hosto, lore ego fruitu egunak. Marraduten egunak ere landareari kalte egiteko ere ez dira txarrak. Honek esan nahi du landarea kendu edo mozten dugunean lurrean geratzen den zatia (sustraia, erraboila, errizoma…) ahulena orduan geratuko dela, berritzeko ahulago, alegia.
Otsaila joan zaigu, baina 2017ko martxoan 21, 22, 25, 26, 27, 28, 29, 30 onak dira lan txar honetarako.
|
637 | Arratsaldeon:
Egutegian duda bat dut. Soroetan belar txarrak kentzeko egun aproposenak nola daude markatuak? marra beltza diskontinuo batekin? Otsailan adibidez, otsailak 27 a da?
Jakin nahi dut zein diren egun egokienak.
Mila esker
| Belar txarrak kentzeko egun onenak kalte handiena egiten dietenak izango dira. Egun hauek beti dira ilgorakoak eta hosto, lore ego fruitu egunak. Marraduten egunak ere landareari kalte egiteko ere ez dira txarrak. Honek esan nahi du landarea kendu edo mozten dugunean lurrean geratzen den zatia (sustraia, erraboila, errizoma…) ahulena orduan geratuko dela, berritzeko ahulago, alegia.
Otsaila joan zaigu, baina 2017ko martxoan 21, 22, 25, 26, 27, 28, 29, 30 onak dira lan txar honetarako.
|
638 | Kaixo Jakoba. Pagadi gazte bat daukat eta esan didate komeni izaten dela, landarea gaztea dela mutur bat utzi eta beste mururrak moztea. Zer iruditzen zaizu? Eta zein ilargikin moztu behar nituzke mutur hoiek. Mila esker eta ongi izan | Pagoak zuzenak izateko garrantzitsua da muturreko kimua izatea nagusia. Honek bi baldintza eskatzen ditu: goruntzako puja bakarra izatea eta honek nahikoa elikagai izatea indarrean hazteko. Lehenengorako zuzen goruntz soilik adar bat uztea komeni da eta parekorik balu (goruntz hura ere) hura moztu. Beste adarrak, bigarren mailakoak, enborraren bueltan datozenak, zabalera bai baina goruntz jotzen ez dutenak garrantzitsuak dira landareak janari asko sor dezan. Horregatik hauei eustea komeni da. Urtero urtero zuhaitza luzatu ahala, hauetako adar bat edo bi kendu daitezke. Piskanaka azpitik soilduko duzu, baina kolpetik adarrik eta janaria sortzen duten hostorik kendu gabe.
Lan hau apirila aldera egingo nuke nik, izerdia hazia duenean eta ilbeheran.
|
639 | Aste honetan baratzeko lurra irauli eta ongarritu daiteke? Zein ordenean? Lur zati txikia da (Donostian) eta lurra oso prentsatuta dago. Zein ongarri mota da hoberen? Lurrak irauli eta ongarritu gabe dago aspaldidanik eta udazkenean landatu genuena ez da hazi behar den bezala. | Lurra itoa bada, buztintsua izango da. Hau harrotzeko bideak hiru dira: ongarri organikoa ematea, hondarra ematea edo karea ematea. Organikoa nahi duzuna izan daiteke: simaurra ala luarra edo konposta. Hondarra beti errekakoa, sekula ez itsasokoa. Eta karea izan daiteke: harrobiko kareharri hautsa (kareharria edo dolomita), sutautsa edo errautsa, kare bizia ala kare hila.
Ongarri organikoa onena udazkenean ematea da, azaro aedo abendua aldera. Aspaldi ongarritu gabea bada asko eman, ASKO. Lurra ongarriz estalia ikusten dela utzi. Neguan, otsaila aldera karea. Negua bukatzen denerako lurrak dena bereganatua izango du. Ongarri zaharra edo ondo egina badaukazu neguan ere eman daiteke. Oraindik ez baduzu ongarritu simaur zaharra edo ondo egindako luarra eman. Eta gero sailka, hustu ahala urtean zehar ere ongarri gehiago eman.
Ongarri organikoa eta baratzean bertan sortzen den belar eta hondakin organikoak ondo erabiliz gero, lurra bera nola harrotzen ari den jabetuko zara eta gero eta iraultzeko behar eta gogo gutxiago izango duzu. Orduan emango du baratzeak bere onena. Honetarako ikusi galdera hau:
LURRA IRAULI EDO EZ
2016-11-04 05:56, Joxi
Lur zati bat eskuratu berri dut. Urte bete bat darama ezer landatu barik, baina oso lur askea da. Merezi al du iraultzea laiekin edo nahikoa da aitzurrarekin mugitzea?
Zerorrek esan duzu dena: lur askea da. Honelakoetan hobe da ez iraultzea eta lurra bere horretan uztea. Egin behar dugun lana errazteko adina landu, ahal den eta arinen eta nahikoa da. Askoz ere emankorragoa izango da lurra irauli gabe.
Honela diot nire “BIZI BARATZEA” liburuaren 38. orrialdean: “Gaur egun, hala ere, lurra irauli gabe lantzeko joera hedatzen ari da. Lurrak berezko egitura du, mailaka eta geruzaka antolatua. Maila bakoitzak berezko bizitza du eta mailak iruliz gero bizitza hori zaildu eta eragotzi daiteke.”
Beraz aitzurrarekin axal-axalean mugitu eta nahikoa izango duzu. Lantze honen neurria urte sasoiaren eta eguraldiaren araberakoa izango da. Zeuk hartuko diozu tamaina.
|
640 | 4x3ko negutegia daukat. Jakin nahi nuke, bueltan, kanpotik zolda belarra landatzeak on egingo dien barruko tomateei. Mila esker | Zolda-belarra laguntzaile oso ona da eta mesede asko dakartza bera dagoen inguruko landare jende guztiari. Tomatearen kasuan bi lan bereziki sustatuko lituzke: loretik fruitua emateko erlastarrak eta erleak erlarriko ditu, batetik, eta bestetik, lurra aberasteko erabili dezakezu. ARGIAn argitaratu nuen artikulu honetan ikusi dezakezu nola egin: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2494/fruitua-nahi-zolda-belarra-jarri.
Zolda-belarra bi lan hauetarako hobe legoke berotegian barruan kanpoan baino, nahiz eta kanpoan ere lagundu. Lurrari laguntzeko, hala ere, berdetan moztu eta lurrari ematea litzateke onena.
|
641 | Kaixo Jakoba.
Izpilikuaren gaineko erreportaia idazten ari naiz, baina zoratzear nago. Kontua da, ez dudala inon euskaraz dagoen ganorazko dokumenturik edo entziklopediarik aurkitzen. Nire asmoa da, Izpiliku fina, Astaizpilikua eta Labandin landareen morfologia ( osagai aktiboak eta abar) eta bakoitzak dauzkan ezaugarriak/ gaitasunak azaltzea. Ez dakit zuk horren inguruan idatziren bat izango duzun, edo jakingo duzun horri buruzko entziklopedia edo kontsulta-liburuak non aurki ditzakedan. Dagoeneko, liburutegira, Euskaltzaindiara eta hainbat liburundendatan bilatu dut, baina alferrik. Euskaraz ez dago halakorik.
Eskerrik asko aldez aurretik, zure erantzunaren zain.
Ondo izan.
| Arrazoi faltarik ez duzu. Nik ere ez dut izpilikuei buruzko ganorazko informazioa euskaraz duen dokumenturik ezagutzen. Egin beharra dago hori ere… Nik argia astekarian idatzi izan dut sendi horri buruz, hona: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2464/pesia-eta-zirimola, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2235/3000, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2514/euliskea, baina zuk eskatzen duzunerako ez dizute asko lagunduko.
Ea bada zeuk sortzen duzun eta denontzako onura hori ekartzen…
|
642 | Kaixo Jakoba:
Larrosa daukat balkoiko loreontzi batean. Pentsatuta neukan kimatzea martxoan, baina ikusi dut adaxka berriak ateratzen hasi zaizkiola. Komeni da kimatzea? eta nola kimatzen da larrosa?
| Arrosaondo edo arrosa landare mota asko dago: igokariak, lorealdi luzekoak, urtean behin besterik loratzen ez direnak… Lorontzian baduzu, arrosaondo motza eta lorealdi luzekoa izango dela pentsatzen dut. Hauek martxoan inausteko esaten dut, baina esateko era bat da. Garrantzitsuena kimu berriak azaltzen direnean egitea da. Honek izerdi berria mugitu dela adierazten du. Izerdi honek di-da batean itxiko ditu inausketan egingo dizkiozun zauriak.
Inausketa egitea komeni da arrosaondoa lahar-edo igokaria delako (kiwia, mahatsa, etab. bezala). Arrosaondo motz hauek jeneralean txertua izaten dute oinean. Txertu horren gainetik 2-4 adar indartsu izatea komeni da. Hauek mozten dira, motz, asko jota arrabete luze utzita. Honela arrosaondoa beti gaztea, berrituta, indarrean izango da, eta loreak ere sendoagoak izango dira.
Lan hau bezain garrantzitsua da ongarritzea. Loraldi oparoa nahi baduzu, eman jaten. Eman eta eman. Ongarri organikoa onena: simaurra, luarra edo konposta. Eta ongarriketa udaberrian eta udan errepikatu.
|
643 | Kaixo Jakoba,
Atzo, Otsagabian, landareei musikak egiten dien eraginaren gakoa "harmoniak" direla erran zenuen. Nere zalantza zera da: harmonia (musika sortzean erabiltzen diren soinuen konbinazioa eta egiturak) edo harmonikoak (soinu bat entzuten dugunean, batera entzuten ari diren bertze soinuak) dira landareei eragiteko gakoa?
Esker mila | Gai honen inguruan saio eta esperimento mordoa egin izan da eta egiten ari da. Ni ez naiz jakitun, baina batetik eta bestetik iritsi izan zait harreman honen eraginaren berri. Iruditzen zait nik esango nizukeen edozer baino gauza interesgarriagorik erraz topatuko duzula. Eta zeure iritzia moldatzen duzunean gu denoi irakasteko eskatuko nizuke, jakinmin handia dago eta. Mila esker!! |
644 | Kaixo Jakoba!!!
Bizkaian kokatua dagoen Arrieta herritik idazten dizut zalantza bat galdetzeko. Auzokide batek tirabeke ilarraren hazi batzuk oparitu zizkidan eta orain bilatu dut tartetxo bat ereiteko. Irakurtzen ibili naiz eta leku gehienetan diote ilarrekin hazitegiak egitea ez dala gomendagarria geroko aldaketa ez dutelako ondo eramaten. Hazi hauen ereitea zelan egitea gomendatzen diguzu?? | Zuzenean baratzean erein behar dira. Egia da ilarrak arazoak ditu batetik bestera aldatzerako garaian. Ahal duzun azkarren erein. Ilarrentzako sasoi onena ilgora da. |
645 | Egun on Jakoba:
Bizkaiko Zalla herriko baserritarrekin hitz egiten, zera diote:
"El día del Angel, 1 de Marzo, se hace a todas las lunas"
Berdin ilgoran edo ilbeheran, egun honetan ereiten omen dituzte beti piperra eta tomatea. Hazitarako kipulak jarri ere.
Egun horrek, ilargiarekiko berezitasunik daukan jakin nahi nuke.
| Hasteko kontuz erligioarekin hain lotutako esaerekin. Hortik dator, baita ere, “ilbeherako ostirala ilgora da eta ilgorako ostirala ilbehera” delako esaera. Aingeru horri mirariren bat egin arazi nahi zaio urtero… Hotzean pentsatuta martxoak bat sasoi berriaren hasiera gisa har daiteke: egun argia asko luzatu da, udaberria laister dator eta neguari lotutako hotza, iluntasuna eta abar atzera uzten ari garenaren irudipena dugu. Era berean udako landareetan pentsatzeko sasoia ere bada eta aipatzen dituzun ereintza horiek egitekoa ere bai. Ilgora izan edo ilbehera izan ereitearen hori, aspaldiko esaera batek ederki laburbiltzen du: “izan ilzahar, izan ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari”. Ilargiak badakigu eragina baduela, baina miraririk ez du egingo. Lana ondo egitea da garrantzitsuena.
Honoko testu hau idatzi nuen behin martxoko ilargiari buruz. Lurrari begira daudenen gogoak biziberritzen dituen bezala, baita itsasora begira daudenena ere:
MARTXOAN ARRAINETA
Garai batean, negu partean, errioan eta itsasbazterrean arrantzatzen zen batik bat. Orain ere, errioko angularen arrantza urriko ilargi berria baino astebete lehenagotik hurrengo martxoko ilargi berriaren ondorengo astebetera arte burutu daiteke.
Martxoan, behin neguko itsasoaren zakarrena pasata, urrutiragoko arrantzara ateratzen ziren. Arraineta konstelazioan gaude eta giro aldaketak arrain migratzaileak dakartza. Martxoan berdela, eta gero antxua, hegaluzea etab.
Garrantzitsua da martxoko ilargia. Ilargi berrialdiaren lehen egunetan, untzi itxura du, adarrak goruntz... Untzietara! Dei egiten duela dirudi.
Isis jainkosaren ohorezko jaia, Egipton lehenik, gero greko eta erromatarrek beregatanua, itsasoratzeko sasoi honi ekiteko deia zen. Martxoaren 5ean jainkosa itsasora karreatzen zuten “Carrus navalis” deiturikoan. Itxuraz “karnabal” hitzaren jatorria horixe da. Kristauen Ama Birjina da Isis.
Zenbat Isis-Ama Birjin ote daude gure untzi, portu eta itsasgizon eta emakumeen otoitzetan?
|
646 | Argazkiko landarea nola ugaldu dezakedan jakin nahiko nuke: haziekin balitz nola lortu haziak, zuztarra lurperatuz, zuztarra moztu ta sustraituz...
Zeintzu behar dituen jakin nahiko nuke ere.
Eskerrik asko zuen denboragatik eta egiten duzuen lanagatik.
Ongi izan
| Landare honen izena Euryops pectinatus da, bitxilore horia edo bitxilore grisa. Landare gogorra eta emankorra da. Lorontzian edo lurrean jarri dezakezu. Lorontzian bizi bada janaria ugari eman. Nahiz eta lehorteari aurre egiteko gai izan, lurrari erabat lehortzen ez uztea da onena, bestela loraldia zapuzteko arriskua izango da. Inausketa udazkenean egin behar da, forma trinkoari eta beteari eusteko. Orduan moztutako adarretatik aldaxkak kendu eta horiek erabiliko ditugu ugaltzeko. Muturreko 2-3 hosto txikienak utzi eta beste guztiak kendu ondoren lurretan sartu hostoetaraino edo uretan jarri, sustraiak emandakoan lurrean landatzeko. |
647 | Zein ordenatan egin behar izaten dira, bata eta bestea? Eta zenbateko denbora-tartea utzi behar izaten da? | Nik nahiago izaten dut lehenengo ongarritu eta ondoren karetu. Udazkenean ongarrituz gero neguan lurrera sartuko da. Gero neguan karetu, Kareak ongarria mugitzea dakar lurrean eta horretarako ongarria ondo asentatua izatea komeni da. Batetik bestera gutxienez ilargi bat utzi, hilabete bat, alegia. Gehiago bada ez da ezer gertatzen. Tartea laburragoa bada arazoak izan daitezke. |
648 | Egunon Jakoba,
ipini ahal ditzakezu berriro satorrak uxatzeko modu batzuk? Nik zepoak erabiltzen ditut baina... pazientzi askoz | Nahikoa lan ematen digu bai lurpeko lagun honek. Alde egin arazteko intsusa (Sanbucus nigra) edo tartikua (Euphorbia lathyris) irakinez egindako urak botatzen zaizkio zuloan, egin berria denean hobe. Bestetik, satorra uxatzeko era errazagoa bada: metro eta erdiko burdinezko hagatxoak behar dira. Erdia lurrean sartu eta beste erdia airean geratzen delarik. Kanpoko horren muturrean buruz behera plastikozko botila sartu buruz behera. Haizeak botila dantzatzen duenean honek dardara eragingo du eta lurpean ere bibrazioa sortuko da. Hau ez dute batere gustuko eta inguru horretatik alde egingo dute.
Ea bada honela lortzen duzun...
|
649 | Lur zati bat eskuratu berri dut. Urte bete bat darama ezer landatu barik, baina oso lur askea da. Merezi al du iraultzea laiekin edo nahikoa da aitzurrarekin mugitzea? | Zerorrek esan duzu dena: lur askea da. Honelakoetan hobe da ez iraultzea eta lurra bere horretan uztea. Egin behar dugun lana errazteko adina landu, ahal den eta arinen eta nahikoa da. Askoz ere emankorragoa izango da lurra irauli gabe.
Honela diot nire “BIZI BARATZEA” liburuaren 38. orrialdean: “Gaur egun, hala ere, lurra irauli gabe lantzeko joera hedatzen ari da. Lurrak berezko egitura du, mailaka eta geruzaka antolatua. Maila bakoitzak berezko bizitza du eta mailak iruliz gero bizitza hori zaildu eta eragotzi daiteke.”
Beraz aitzurrarekin axal-aalean mugitu eta nahikoa izango duzu. Lantze honen neurria urte sasoiaren eta eguraldiaren araberakoa izango da. Zeuk hartuko diozu tamaina.
|
650 | Noiz batzen dira fruituak arbolatik? | Kiwia (Actinidia sinensis), gure lurretan ez da arbolean bertan heltzen edo umatzen. Arbolean utziz gero hotz handiak hastean biguintzen hasiko litzateke, baina denak batera, eta konturatzerako usteltzen ere bai. Kiwia jasotzeko edo gordetzeko nahi baduzu ahal den helduena baina izotzak harrapatu gabe batu behar da. Jeneralean urriaren amaieran edo azaroaren erdia aldera. Eta iraupen luzeagoa izan dezaten ilbeheran.
Batutakoan toki ilun, fresko-hotz eta egurastu batean zabal-zabal eginda jarri. Garrantzitsuena hori da: argirik ez hartzea, tenperatura ahal den eta baxuena eta airea berritzea. Gero heldu arazi nahi dituzunean, helduta dagoen beste frutaren batekin (sagar, banana...) ontzi edo poltsa hermetiko batean itxita jarri. |
651 | Arratsalde on, Jakoba. Ikastolan proiektu zientifiko bat burutzen ari gara, sendabelar eta medikamentuei buruz. Gustatuko litzaiguke antibiotikoak sendabelar batekin alderatzea, baina ba al dago landarerik bakteriak hil ditzazkeena? Mila esker! | Nik ezin dizut galdera hori erantzun. Ni ez naiz landareek gure osasunean duten eraginaren gaietan jakitun. Hori sendagileren bati galdetu beharko diozu.
Hala ere maiz entzun eta irakurri izan dut landare askok badituztela osagai “antibiotikoak”: tipulak, kurkumak, baratxuriak, oreganoak eta abar.
Ea suertea dezuten eta proiektua ondo burutu dezakezuen.
Amaitzean idatzi mesedez eta guk emaitzak zabalduko ditugu.
|
652 | Veza soloari buelta eman osteasn ortuariak landatu edo erein baino lehen karea dantzatzea egoki? | Veza deitzen duzun hori Vicia sativa dela uste dut. Gazteleraz veza eta arveja deitzen zaio. Euskaraz zalkea eta duela gutxi esan didatenez txirta.
Lekaduna da zalkea, beraz lurra nitrogenoz aberastu egiten du. Bere ostean ondoen etorriko diren ortuariak hostoa aprobetxatzen diegunak dira: eskarola, zerba, letxuga, ziazerba...
Kareari dagokionez, jeneralean nitrogeno asko dagoen lurretan mesede handia egiten du. Dantzatu lasai. Nahi baduzu errautsa, kareharri xehetua edo kare bizia edo hila.
|
653 | Lehengo egunean eguzkilore lehor bat oparitu zidaten (argazkia atxikita) eta jakin nahi nuen nola lor dezakedan egoera honetan mantentzea (azkenean hosto guztiak galdu gabe eta lorea ximurtu gabe) eta nola jar dezakedan zintzilik etxeko ataritik. | Eguzkilore lehorraren etorkizuna beti bera da, zeuk ederki asko agertu duzuna: ximel-ximel egin, loreko hazi guztiak harrotu eta hosto guztiak galdu. Lehnxeago edo geroxeago hori gertatuko da. Nire ustez ilbeheran moztuz gero gehiago iraungo du. Bestetik non jartzen den ere ondo pentsatu eguzkiaren argiak azkar erreko du. Lehorrean eta ahalik eta argi gutxien hartzen duen tokian jarrita luzeago iraungo du.
Nola jartzearena beste upeleko sagardoa da. Hortan iaioa den baten bat izango duzu urrutira gabe: iltze, puntapax, lokarri, alanbre…
|
654 | Egunon Jakoba!
Ba al da gurean Calçots deritzana jartzerik. Eta hala bada, zein da ereiteko garairik egokiena? Behar bereziren bat du landare honen zaintzak?
Gu zehazki Oñatin bizi gara. | Calçota, lurreztatutako tipula da. Tipula burua landatzen da, orain lehortuta dauzkagun buruak, Irailaren hasieratik azaroa bitartean. Goiko muturra moztu eta landatzen dira, ilada artean 80 zm. eta buruik burura 30 zm.. Buruaren erreserbetatik kimu berriak etorriko dira, 5-15 tarttean buruko. Kimu hauek hazi ahala lurreztatu behar dira. Eta honela lortzen da tipula gero eta luzeagoa izatea, porruaren itxurakoa. Lurpean egonda zuritu egiten da eta bere dasta findu. Burua jarri dugunez bi urtekoa izango da udaberrian eta zildu, loratu eta hazia emateko joera azkar piztuko zaio, eta beraz luzeetsi gabe jaten hasi. Otsaila_martxoa da han barazki honen sasoia.
Ikasketa batzuk Catalunyan egina naiz, baina garai hartatik gaurko egunera gauzak asko aldatu dira. Ondoko informazioa Atxondoko Biezko Baserriko Aner lagunak eman dit. Berak “Blanca gran tardana de Lleida” deritzan aldaera erabiltzen du, Catalunyan sonatuena. Lehen tipula gorriak ere egiten ziren. Euskal Herrirako tipulina egiteko erabiltzen den “Babosa” aldaera proposatzen du berak.
Behar bereziak bi: batetik janari asko eskatzen du, aurrez eskuzabal ongarritutako lurra nahi du eta, gogoratu, tipula da: tipulak lur motela, astunak, buztintsuak eta urasetutakoak gorrotatzen ditu. Lur harroak maite ditu. Lur tontorrak egin eta alboetan landatu edo koskatan igo... Baina kontutan izan gero lurra eman eta eman lurrak bere bueltan geratzeko modua beharko duela...
|
655 | Zer komeni da egitea geranioei neguan ongi irauteko eta udaberrirako berriro apain edukitzeko? Kimatu? Egarri greban ipini? Barrura sartu? | Bi aukera daude: irailaren amaiera aldera aldaxkak kendu eta landatu. Landatutako hauek eta geranio amak babesera eraman. Etxeko egutera aldeko hormaren kontra edo antzeko toki batean jarri. Barrura inola ere ez sartu, nahi baduzu aterpe ireki batean. Azken aukera honetan pixka bat ureztatu. Neguan berez ez dute asko behar.
Bigarren aukera, geranioak bere horretan, orain dauden bezala babesera eraman. Udaberrian, martxoaren hasiera aldera, izerdi berriarekin aldaxkak moztu eta landatu.
Kimatu nahi izanez gero, bi kasuetan udaberriko izerdiarekin kimatu.
|
656 | Egunon Jakoba, Urriak 22-23-an Sagardoa egiteko asmoa degu, Ilargiari begira egun egokiak diren jakin nahi nuke. Botilaratzeko orduan ere zein garai den onena jakin nahi nuke ilargiari begira. Eskerrik asko aldez aurretik | Nire iritziz honelako lanak egiteko ilbehera da egokiena. Sagardoari gehixeago kostako zaio etortzea baina luzeago iraungo du. Botilaratzeko ere ilbehera aukeratu, inolako zalantzarik gabe. Sagardoak dantzatu ederra hartzen du botilaratzean eta hobe da ilbeheraren apaltasunean egitea. Egun ekaiztsuetan eta haizetsuetan ez nuke nik lan hori egingo. Hotzak, aldiz, lagundu egiten duela esango nuke, sagardoa garbiagoa, ama gutxiagorekin, izango da.
|
657 | Landareei buruzko proeiktu bat egin behar dugu, eta pentsatu dugu baratza moduko bat egitea. Horretarako, landare ezberdinak landatu behar ditugu baino ez dakigu nondik hasi.
Lana burutu ahal izateko landareak azkar hazi behar dira,horretaz gain, landarearen zati desberdinak jaten ditugu azaldu nahi diegu . Adibidez, patata (sustraia), etab. Gainera, loredunak eta loregabeak bereizi nahiko genituzke.
| Galdera zehatzago azaltzea eskertuko nuke. Ulertzen dudanez eskolan egin nahi dezute baratzea, ezta? Haurrentzako, alegia. Noiztik noizera arteko denbora dezute? Ikasturte osoa badezute buruan inolako arazorik ez dago. Nahikoa denbora badezute. Hasteko ereiteko haziak eskuratuerraz eta azkar etorriko diren landareak sortzeko (azenarioa, perrexila, baba handia, ilarra, errefaua, ziazerba, uraza...) Bina baita landaretxoak ere, hauek azkarrago etorriko dira: tipula, porrua, eskarola, zerba... Baita landare zatiak ere landatu ditzakezue: marrubia, baratzuria, patata...
Landareen zati desberdinak baliatzeko aukera handia dago: sustraiak (azenarioa, errefaua, erramolatxa...), tuberkuluak (patata, boniatoa...), hostoak (zerba, ziazerba, eskarola, uraza, aza...), loreak (orburua, kuiatxoak, azalorea, brokolia...), fruituak (leka, tomatea, piperra, alberginia, kuiak...), haziak (babarrunak, artoa...) eta abar
Loredunak eta loregabeak bereizte nahi hori ez dut ulertzen. Loratu aurretik eta loretu ondoren baliatzen ditugunak? Loretu behar dira lorea bera, fruitua edo hazia aprobetxatuko diegun landareak. Baina loratu, loratu landare guztiak loratzen dira. Hostoa edo sustraia kendu nahi diegun landareak garatu, tontortu eta loratzeaa ez da komeni, ordea.
|
658 | Kaixo Jakoba;
Azak jan-jan eginda daukoguz, ez dakigu ze xomorrok; arrak, bareak... Zer uste dozu izan daitekeela? Zelan aurre egin izurriteari?
Eskerrikasko,
Laster arte.
Oier | Seguruenera azaren harra da, ohikoena Pieris brassicae da. Tximeleta zurizta bat da, hostoen azpiko aldean arrautza hori-laranjak multzoka jartzen dituena. Sistema onena harrak jaiotzen direnean behatz artean zanpatuz lehertzea da. Aza sail handia baduzu beste nolabait moldatu behar. Bada bere aurka egiten duten liztor (Apanteles glomeratus), erle, armiarma eta abar, beraz hauek erakarriko dituzten beste landareak dauden tokien inguruan landatu azak: tipula, erromeroa, salbia... Harrak sortu orduko “Bacilus thuringiensis, 24” produktuarekin tratatu, ahal dela harak berak bustiaz; naturala da, harraren beraren gaitza zabaltzen duzu.
Izurrite honi aurrea hartzeko beste trikimailu bat ere bada, BIZI BARATZEA liburuaren 89. orrialdean azaltzen dudana: azaren gainean eta lurrean bere artean garoa (Pteridium aquilinum) jarri. Tximeleta arrautzak jartzera hurbiltzen denean uxatu egiten du.
|
659 | Kaixo Jakoba, limoiondoari ez dakit zer gertatzen zaion, argazki batzuk bidaltzen dizkizut. Ea zer egitea komeni den.Eskerrik asko! | Argazkiak ez du informazio gehiegirik ematen, baina saiatuko naiz. Itxuraz limoiondoa (Citrus x limon) kartzelan bizi da, lorontzi batean, alegia. Ontzia txikitxoa izango da. Fruitu arbolak hazteko ontzi handia jarri, HANDIA. Limoiondoari eguzkia gustatzen zaio, ahalik eta gehien izan dezan saiatu. Ureztaketa zaindu, erraz drainatzen diren lurrak atsegin ditu. Eta etengabe ongarritu, hilero edo bi hilabetetik behin ongarri organiko ona (simaur zaharra, luarra...) jarri lurraren gainean.
Kontutan izan: ontzietan bizitzen diren landare guztiak ahulagoak dira, eta gaitzek eta izurriteek errazago erasotu eta kaltetzen dituzte.
|
660 | Kaixo Jakoba, noiz izan leike garairik egokiena intxaurrondoa tokiz aldatzeko? Eta nola? | Intxaurrondoak (Juglans regia) hostaia galtzen du. Soiltzen diren espezie guztiak bezala udazkenean edo neguan aldatu behar da abendutik hasi eta otsaila bitartean. Guza bat bakarra izan kontutan: izotza izateko beldurrik ez dadila izan egun horietan. Landatzeko zuloan lurra harrotu egiten da eta izotz handia badator lurreko tarteetan barrena sartu eta sustraiak izoztu ditzake.
Nola egin? Landarea ahal den lur guztiarekin mugitu behar da. Ateratzerakoan ahal den eta sustrai kopuru handienari eta ahal bada oso-osorik eutsi. Sustrai handiak mozten badituzu, landareak zaputzaldia izateko arriskua izango du eta urte batzuetan agian buelta eman ezinik egongo da. Sustraietako zauri handiak babestu: salda bordeles pixka bat ontzi batean jarri, ur ttantta batzuk erantsi, ondo nahasi eta ore edo pasta antzeko horrekin busti zauriak. Hostaia berria ateratzen hasten denean asu urarekin ureztatzen baduzu alde ederreko indarrean etorriko da. |
661 | Iepa Jakoba.
Itziar naz, Errigoititik. Lehen pinudia izandako 14000 metro2tan intxaurrondoak jarri gura doguz. Etxean berez hazitako intxaurrondo emankor batetik haziak hartzea pentsatu dot, eta gero sortuko litzakezen landareak ez mendatu edo eztitu. Zer irizten deutsozu?
Bestetik, zein sasoitan erein behar dodaz? Eta zenbat denboragarrenean landatu?
Eskerrik asko.
| Hazitik sortzeko ama eta aita behar dira: aitak polen hautsa zabalduko du eta honek amaren lorea ernalduko du. Amak emango du fruitua, intxaurra. Hazi horretatik sortutako landareak ez dira inoiz erabat amaren edo aitaren berdinak. Baten antza, bestearena edo bien ezaugarrien nahasketa izango du.
Etxeko hazitik intxaustia edo intxaurraga sortzea ondo iruditzen zait. Zeuk ezagutzen duzu inork baino hobeto etxeko hori… Eztitu edo mentatu gabe denek ez dute forma berdina ez intxaur berdin-berdinik emango baina naturalagoa izango da...
Honetarako intxaurrak bildu bezain pronto geruzatu edo estratifikatu. Ipurdian zuloak dituen ontzi batean (egurrenko kaxa bat, lorontzi bat...) erreka-hondar edo hare geruza bat jarri gainean intxaur geruza bat, gainean harea... Honela ontzia bete arte. Kanpoan eduki hotzetan eta euritan, lehortzen bada ureztatu. Otsailean atera eta erein, bestela bertan ernetzen utzi eta martxoa-apirilean atera eta landatu.
Onena intxaurrondoa gero biziko den toki berean sortzea dela esanten da. Sustrai lodikote nagusi bat ematen du eta tokiz mugitzen dugunean jeneralean sustrai hau moztu egiten da. Hazia muintegian edo baratzean eginez gero ahal den azkarren jarri behin betiko tokian, lehen edo bigarren urtean.
Kontutan izan: buztin lur motelak ez ditu atsegin eta behar bezalako tartea eman landare batetik bestera, gutxienez hamar bat metrokoa...
|
662 | Kaixo Jakoba.
Nere galdera da ea noiz komeni den batzea kalabazak. Ea egun apropos batzuk dauden. | Nire iritziz, kuiak , kurkubiak eta abar (Cucurbita, Legenaria eta beste generoetakoak) jasotzeko baldintza nagusia fruitua ondo heldua eta azala zaildua eta akatsik gabekoa izatea da. Ondoren Ilargiari begira jarrita nik beti ilbeheran eta fruitu egunetan jasoko nuke. Aurtengoan, adibidez, urriak 24, 25 eta 26. |
663 | Baratzea txomin belarrak irentsia daukat (oxalis), hamaika aldiz jarri naiz balde batera landare honek sortzen dituen bulbo guztiak botatzen baina alperrik. Landare altuentzako arazo handirik ez du sortzen baina barazki baxuenei ez die hazten uzten. Zer egin nezake honen aurrean? | Txomin-belarra, Lekeitio-belarra, Bermeo-belarra, barrabas-belarra, barrabasa, potox-belarra, potro-belarra... Zenbat izen ote ditu belar honek? Denak belar txarra edo gogaikarria dela adierazten dutenak. Izen zientifikoa Oxalis latifolia du.
Oso zaila da baratzetik kentzea, erabat kentzea ezinezkoa dela esango nuke. Herbizida kimikoak erabilita lurra erabat kutsatuko duzu eta denbora luzez bertan sortutako ezer ezin jan. Rotabatorra da bere lagun handiena, aipatzen dituzun lurpeko erraboilatxoak ebaki eta zabaltzen ditu. Nik uste dut barrabasarekin ezikusiarena egin behar dela eta ugari dagoen tokietan landare altuagoak izango direnak jarri eta ttikiak jartzeko edo haziak egiteko lur garbia erabili.
|
664 | Egunon Jakoba.
Ari zara asteotan hau sasoi ona dela adaxka edo eskejeetatik landare berriak sorteko eta abar. Nik hierbaluisatik (ez dakit euskarazko izenik baduen) atera nahi dut, baina ez dago modurik. Bestetik landare honek oraintsu eman dituen loreetatik ateratzen diren hazi txiki horiek ereinda, zer? | Nik ez dakit beste izenik baduen, guk luisa-belarra deitzen dugu Aloisya citriodora. Luisa-belarraren adaxkak egiteko ahal dela lehengo urteko adarra eta urteko kimua hartu. Zuzenean landatzea da onena, lur beltz harroa eta erreka-hondarra nahasi. Aldaxkari mutturreko heren bateko hostoak bakarrik utzi. Azpiko aldeko bi herenak soildu, labana batekin goitik behera arrastan azala zauritu eta aldaxka ebaki dugun zauria zanpatu. Soildutako zatia lurpean jarri eta ondo zanpatu. Dilista ura prestatu (uretan jarri dilistak, ernetzen direnean ur eta guzti txikitu) eta berarekin ureztatu. Aldaxkak plastiko garden batekin estali daitezke, giro hezeari eusteko.
Beste era bat ere badago landarean sortzeko: landaretik moztu gabe adarrean zauritxo horiek egin eta lurra jarri inguruan poltsa batean bilduta edo, errazago, adarra makurtu eta lurretik pasa arazita.
Hazitik landarea lortu duen inor ez dut ezagutzen eta ez dut inoi entzun. Hala ere, saiatu eta landarerik sortzea lortuz gero jakinaren gainean jarri, denok ikasi dezagun.
|
665 | Zer komeni zaie kanpoko landareei harrak ez sortzeko? Eta ez lizuntzeko? Aldez aurretik mila esker. | Galanta galdera!! Guk nahi ez badugu ere beti sortuko da harren bat. Arazoa harrak gehiegi ugaritu eta izurrite bihurtzen direnean sortzen da.
Hasteko zein landaretaz ari garen jakin behar da. Eta ondoren zein harra den. Har guztiak gero, metamorfosia egin ondoren, intsekturen bat bihurtzen dira: kakalardo, euli, tximeleta… Har bat landare batean kaltegarria da eta bete batean ez. Horrexegatik zein landare eta zein har…
Orokorrean harrentzako tratamentu onena Bacillus thuringiensis da. Harren gaitza bat da eta beraiei ez beste inori ez die erasotzen, landareak garbi geratzen dira, berehala jateko moduan eta lurra ere ez da kutsatzen.
Lizunarena... Hori bai jakin beharko genuke lizuna zeri deitzen diozun. Izan daiteke onddoren batek sortutako zurina gaitzaren zantzua eta ondorioa. Baina baita beste zerbait ere. Beraz galdera hau zehaztu beharko zenuke taxuzko erantzuna eman ahal izateko.
|
666 | Egunon, galdera bat Jakobarentzako, mila esker: aurtengo lorekin zer egin? Baratzan nik loreak zaintzen ditut, jakin nahi nuen zer egin beharko nukeen aurtengo lorekin: kosmos, calendula, alheli, margaritak. Moztu, kendu? Eta beste galderatxo bat: orain ze lore jarri ditzaket? Beti hazitik hasten naiz, mila esker.
Garbiñe
| Aipatzen duzun lore bakoitzak bere bidea du: kosmosa (Cosmos bipinnatus, seguruenera) urteko landarea da. Urtero berritu behar duzu, alegia. Ilena edo baltsamu-belarra (Calendula officinalis) botatzen dituen hazietatik bera berritzen da. Gazteleraz alhelia dena euskaraz ahuntz-praka edo julufraia da (Cheiranthus spp), jeneralean bi urte bizi ohi da, baina gehiago ere iraun dezake. Hau ere hazitik ugaltzeko oso erraza da. Margarita deitzen duzun hori zein izan daitekeen ez dakit. Gehiago zehaztu beharko duzu...
Orain negu-udaberrirako lorean jartzeko sasoia da; batzuk aipatzeagatik saiatu udaberrian lorea emango duten erraboilekin, adibidez: idi-bihotza edo tulipa (Tulipa spp), hiazintoa (Hyacinthus spp), lilipa edo nartzisoa (Narcissus spp), irisa (Iris spp), fresia (Freesia spp), azpelarra (Crocus spp)... |
667 | Holandatik ekarritako tulipan erraboil batzuk erregalatu dizkidate. Noiz landatzen dira? Bitartean, nola gorde behar dira? | Tulipanak edo idi-bihotzak (Tulipa spp) freskura maite dute. Urteko parte bero eta lehorra, uda eta udazkena lo igarotzen dute. Lurpeko erraboila udazkenaren erditik aurrera esnatuko da. Erraboilan pilatutako erreserben bizkar emango du Lorea. Ondoren lorea zimelduta hostoak luzatuko ditu eta berriro erraboila erreserbez osatu. Berriro uda lo pasa eta hurrengo udazkenean esnai.
Tamainan egin duzu galdera, Maria Paz, oraintxe da erraboilak landatzeko sasoia.
Urtetik urtera gordetzeko, lurrean bertan utzi edo behin hostaia zimeltzen denean, uda hasieran, lurpetik atera eta ondo lehortu ondoren ontzi batean jaso, toki fresko, ilun eta lehor batean. |
668 | Egun on, Jakoba
Aurten indaba gorria hazia hirutan erein behar izan nuen. Lehenengo bietan urtez urte izandako indabaz baliatu izan nintzen, eta kale.
Azkenik, hazi berria erostea erabaki nuen, eta primeran.
Indaba-haziek denborarekin indarra galtzen dute? Horixe galdera | Indaba edo babarrun haziak (Phaseolus vulgaris) hazi guztiek bezala berritu egin behar dira. Urtea joan eta urtea etorri etxekoen artean soilik gurutatu badaitezke, pixkanaka ahultzen joango da. Ez da normala, hala ere, urte batean erabat zapuztea… Beste arazoren bat izan ote daitekeenaren susmoa hartzen diot.
Horrenbestez, urtero ez, baina biz edo hiruz behin kanpotik ekarri hazia eta bostetik edo lautik bateko proportzioan nahastu etxekoari. Landareen ezaugarriak nahastu egingo dira eta indartu. Gure amona Joxepa zenak zioen beti “urak ekarritako” hazia gehitzeko. Gorago ohitutako hazia zailduagoa dago, baldintza okerragoetara jarria; eta hobeagoetara, behera eramanez gero errazago emango du. |
669 | Arratsaldeon Jakoba: Aurrekoan irratsaiora nire Nafarroko limoiondoaren argazkiak bidali nizkizun eta esan zenuen kotxinilla zuriaren ikaragarrizko izurritea zegoela. Tabako belarrakin tratamendua egitea aholkatu zenidan, nere galdera hau da: zigarro edo puroekin egin daiteke? edo belarra behar du izan. Ze proportziotan egin beharko nukeen ere azalduko bazenit eskertuko nizute. Eta bukatzeko honekin lotura bait du, amona mantangorrien larbak erosi berri ditut (oraindik jasotzeke) entzun eta ikusi bait dut onuragarriak direla kotxinilla eta zomorro txikiak jaten dituztelako. Tabako belarran tratamendua martxan jartzen badut egokia da mantangorriak limoindoan zabaltzea ala ez? Mila esker eta zorionak egiten duzun lan handiagatik. | Nikotina da tratamenturako erabiliko duguna. Beraz, aipatzen dituzun horietako edozein egokia da, zigarro, puru edo belar. Gaur egun hain hedatua den “liatzeko” tabakoarekin egitea oso erraza da. Hau da nire ustez eraginkorrena den formula, “Bizi Baratzea” liburuan azaltzen dudana:
Tabakoa eta xaboia,
intsekuen aurkako nahasketa on bat.
Mastekatzekoa, adibidez, 100 gramo tabako. Litro erdi bat alkohol eta beste hainbeste ur nahastu eta tabakoa sartu. Hamabost bat egunez beratzen utzi. 100 gramo xaboi neutro gogor birrindu eta 10 litro uretan urtu. Tabako ura eta xaboi ura nahastu.
Hona hemen, erraz askoa, intsektu egoskorrena ere aurre egin eta gailentzeko intsektizida naturala. Euli, har, beldar, arkakuso, zorri, zimitz, kotxinilla... argi ibili! Deskuidoan intsektuak izurrite bilakatu badira, zuzenean nahasketa horrekin tratatu. Erasoari izurrite esaterik ez bada, tratatzeko, erantsi beste 20 litro ur. Intsektuak ez baditu garbitzen, landareak ondo garbitu arte astero tratatu.
Nikotinak intsektu guztiak erasotzen ditu, baina batez ere harrak, azal ahulena dutenak. Beraz mantangorrien harrak tratamentuak egin ondoren zabaltzea hobe litzateke.
|
670 | Kaixo Jakoba!Zumarragan dudan baratzean ahabia eta masusta gorria sartzekotan nabil eta hauek noiz aldatzeko garairik egokiena noiz den jakin nahiko nuke. Negu aldean entzun dut baina noiz komeni den? | Ahabia (Vaccinium myrtillus) eta masusta gorria. Pentsatzen dut masusta gorria mugurdiari (Rubus idaeus) deituko diozula. Masusta izenarekin ikaragarrizko zikulusaltsa sortu dugu, eta ez dakigu oso ondo zein fruituz ari garen laharrarena (Rubus fruticosus), marugatzearena (Morus spp) edo mugurdia.
Ahabiak eta masusta gorriak, biek hostaia galtzen dute neguan. Horixe duzu aldaketa egiteko sasoi onena. Udazkenaren amaiera eta neguaren hasiera. Ahal izanez gero ilbeherako eguna aukeratu. Garrantzitsuena izotz beldurrik ez den egunen batean egitea da. Aldaketa egindakoan sustraiak harrotutako lur artean geratuko dira eta izotz gogor samarra eginez gero barruraino sartu eta sustraiak kaltetzeko arriskua dago. Aldaketa egiterakoan landarearen inguruko lurra ondo zanpatu, beti ere. |
671 | Kaixo Jakoba. Zuhaitzak aldatzeko sasoia dela irakurri berri dizut; nire limoiondoa lekuz aldatzeko ere garai ona al da? Ontzi handi xamar batean daukat, baina haizeak etengabe botatzen zuela-eta, Gabonez geroztik paretaren kontra daukat estu-estu. Ez dut lurrik baina eskatuko nuke lur pusketa bat hura landatzeko. Zer iruditzen zaizu?
|
Kaixo Ana. Zuhaitzak eta fruitu-arbolak aldatzeko sasoian gaude, bai. Negu partean hostoak galdu eta soiltzen direnak, aurten dugun eguraldia dela-eta, egokiena otsail amaierako ilbeheran egitea litzakete, otsailaren 18tik martxoaren 3ra.
Aldiz, negu partean hostajeari eutsi eta jantzita jarraitzen dutenak, zure limoiondoaren gisan, udaberri aldera aldatzen dira. Aurten apirileko ilbeheran egitea gomendatzen dizut, 13tik 26ra bitartean.
Limoi on!
|
672 | Kaixo Jakoba. Zein litzateke garairik onena haritz gazte bat eta pago gazte bat transplantatzeko? Biak bost bat urtekoak dira. Bestalde, bi urte inguruko urki bat daukagu balkoian, eta mendian dugun sail batera eraman nahi dugu, noiz komeni da egitea? Eskerrik asko!
| Kaixo Ekaitz. Hiru zuhaitzak neguan soiltzen dira, hostajea galdu egiten dute. Nahiz haritza (Quercus robur), nahiz pagoa (Fagus sylvatica), nahiz urkia (Betula pubescens) aldatzeko sasoia bera da: negu-neguko ilbehera, aurten urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra bitartean. Neguko geldialdia baliatzen da landaketa lanak egiteko. Ahal duzun azkarren egin, beti ere izotza izateko beldurrik ez den egunetan. Hotz handia bada, landaketa egindakoan sustraien gaineko lurra ondo zanpatu eta simaur berri mordoxka bat jarri gainean, lurreko zirrikituetatik hotza sar ez dadin. Ahaztu gabe: landatutakoan zuhaitzaren lepoan lehen zuen maila berean jarri lurra.
Zuhaitzentzat betiko bizitokia aukeratzerakoan kontuan izan: ur gehiena urkiak behar du, pagoak ere ura eskertuko du; haritza, aldiz, lur lehorxeagoan ere moldatuko da.
|
673 | Kaixo Jakoba. Posible al da golden sagar zuhaitzetan eta irasagarrondoetan dauden sagarrak eta irasagarrak ez usteltzeko zerbait egitea euli zurien kontra? Mila esker.
| Kaixo Joselu. Nire ustez euli txuriak ez du zerikusirik fruituak usteltzearekin. Eulitxo horrek hostoetan egiten du kaltea: eztena sartzen du eta izerdia zurrupatu. Era berean hondakin gozo bat uzten du, gero onddo beltz batek erasoko diona. Eraso horren ondorioz dena beltz agertuko da eta hostoak ezin izango du bere lana taxuz bete, hau da, argiaren energia erabiliz landarea hornitzeko jakiak sortzea. Geruza beltz hori fruituetan ere azaldu daiteke, baina ez da usteldura izango. Agian, usteldura baten gainean euli txuriak ikusi dituzu, baina usteldura beste zerbaitek sortua izango da. Beraz bi gauza dira usteltzea eta eulitxoa. Ea bada usteldura horiek zerk sortzen dituen asmatzeko gai garen. Argazkiren bat edo bestelako informazio gehiago bidaltzerik bai?
|
674 | Kaixo! Badira bi hilabete ziento bat porru sartu genuela gure baratze kaxkarrean; hainbat aholku irakurri eta hainbat laguntza jaso arren, porruak landatu genituen bezain ziztrin daude. Belar txar batzuk dituzte inguruan (gaztelaniaz aros izenekoak), eta ezinean. Argazkietan garbi ikus dezakezu… Zer egin dezakegu? Saiatu gara belar horiek kentzen baina ezin dira sustraitik atera! Eta gainera zure liburuan uzteko diozunez… Laguntzerik bai? | Kaixo Olga. Arrazoi osoa duzu, argazkiko porruek itxura ziztrina dute.
Nik egoera horren jatorria izan daitekeen arrazoi aukera esango dizut, eta irtenbidea zerorren esku dago. Zuk aipatzen dituzun landare “belar” hori ilarrondokoa da (Arum maculatum) baina sapelarra ere ageri da (Stellaria media) eta azenario batzuk ere tartean badirela esango nuke (Daucus carota). Eta bai, porruari belar artea gustatzen zaio, hezetasun zalea baita. Garrantzitsuena lur fresko eta sakona izatea da, eta erruz simaurtua; simaur edo luar zaharrarekin. Argazkian ikusten dudanez lurra hala-moduzkoa da. Ilarrondokoa agertzeak ere lurra sakonean ez dela prestatu adierazten du. Eta amaitzeko, hilabete pare bat izateko, gorabeherak gorabehera, ez daude hain txarto... Hurrengoan, ahal baduzu, ekainaren amaiera edo uztailaren hasieran aldatu.
|
675 | Kaixo Jakoba. Errenterian dugun baserriko lursailean menda-belar ugari ateratzen da. Eremu horretan dauden menda-belar eta osinak gutxitzeko zer egin dezakegun jakitea gustatuko litzaiguke. Informazio edo aholkurik baduzu guretzat?
| Kaixo Javier. Menda-belarra aipatzen duzunean menda zuria edo astamenda deitzen denaz ari zarela iruditzen zait, hau da, Mentha suaveolens. Bai menda hori bai asuna (Urtica dioica) etxekoak ditugu. Gure aldamenean bizitzera ohituta daude. Biei nitrogeno asko eta hezetasun handia duten lurrak gustatzen zaizkie. Nitrogenoa geuk ematen diegu: simaur, luar, kaka eta oro har usteltzen ari den edozein hondakin organiko.
Beraz bi landare horiei aurre egiteko lurra aldatu beharko genuke. Lan zaila. Errazagoa da moztuz saiatzea. Biek ala biek lurpean sustrai lodietan jasotzen dituzte erreserbak. Maiz moztuz, hilean bitan eta ahal izanez gero ilgoran, erreserba horiek agortzea lor daiteke, eta agur menda, agur asun...
|
676 | Kaixo Jakoba. Etxe pareko lizarrak nahi baino gehiago ari dira hazten goraka eta mozteko garai ona zein den jakin nahi nuke. Eskerrik asko.
| Kaixo Beñat. Lizarra mozteko sasoi onena udaberria da. Izerdi berria indarrean dakar eta zuk egingo dizkiozun zauri horiek di-da batean orbaindu eta itxiko ditu. Horretarako sasoiaz gain zauriak edo ebakiak ondo egitea ere garrantzitsua da. Nik otsaileko ilbeheran edo martxokoan egingo nuke lan hori. Beste aukerarik ez baduzu eta garai horretan ezin baduzu egin, apirileko edo maiatzeko ilbeheran egin.
|
677 | Kaixo. Orain hiru urte argazkietako limoiondoa oparitu zidaten. Ontzia erosi eta hiru lekutatik ekarritako lurrez bete nuen. Han sartu nuen landarea. Oso ongi hazi da, indarrez. Baina fruitua ematean arazoak ditu.
Azken bi urteetan, loreak ekarri ditu eta itxuraz ongi hartu ere. Baina, limoiak oso handi egin baino lehen, ilun kolorea hartzen dute, eta azkenean lurrera erortzen dira. Ez dut uste zorri arazorik denik, tratatu izan baitut horren kontra. Beste zerbait izan behar du. Erremediorik badu?
Ongi izan.
| Kaixo Juan Jose. Landarea indarrean dagoela ikusten da. Bera bizi eta puja politak emateko gai da. Bina lorea ernaldu eta fruitua ezin ekarri. Arrazoia jatena falta dela esango nuke. Horri erantsi hosto batzuen itxura. Argazkiren batean argi ikusten da: hostoaren ertzean berdamena galdu gabe du, baina barru aldean, hostoaren bihotzeko zainen aldean marra horiztak ageri dira. Horrek nitrogeno eskasia adierazten du. Erremedioa ez da zaila: ontzi handiagoan aldatu, ahal duzun handienean. Lur aberatsa jarri: baratzeko lur beltza, hondarra eta simaur zaharra heren bana. Gero, udaberritik udazkenera, hilean behin, oihal batean ardi-simaurra edo luarra bildu eta urez betetako ontzi batean sartu. Ura belzten denean horrekin ureztatu. Bukatzeko, ontziari platerik ez jarri azpian, soberan den urak erraz alde egin dezala. Hemendik pare bat urtera argazki berriak ikusiko ditugu...
|
678 | Kaixo Jakoba! Aurten sagar urtea dugu gurean, sagar urtea dugunez! Sagarrondoak lepo beteta dauzkagu. Hori dela eta, sagardoa egiteko sagar biltzea noiz komeni da egitea? Ba al da horretarako garai egokirik, lortu nahi dugun sagardoari begira? Jakina, dagoeneko, lurrera erorita ere badago sagar mordoa, horiekin zer egin? Lehenbailehen bildu, dolarera bota eta sagardoa egiten hasi?
| Kaixo Inazio. Aurten bada, bai sagarra. Ez denean, baina denean bada, asko da. Kontuz sagar kargarekin adarrak hautsi gabe: hagaiak eta txardango kirten luzeak jarri makulu lanetan.
Bilketarako heldutasuna da kakoa. Garai batean, gure amona Joxeparen sagardotegian, sagarra erori ahala biltzen zen. Sagastian ez zen, sekula, hagarik dantzatzen. Sagarrondoa ez zen moiltzen, hagaka jo eta sagarrak eraitsi edo jaisten. Garai hartan, hamabost egunero pasatzen ziren sagastitik eta lurrean zena jaso. Heldutasuna, bere lurrun eta zapore gorenak, lurrera erori denean ditu. Horrek bai sagardoa!
Gaur egun, heldugabe, berde eta gordin sagarrondoa moildu eta dolarera! Bildualdi bakarrean sagasti osoa jasoa. Eta, porru-hazi ederrak! Halakoa izango da sagardoa. Gaur bertan lagun batek esan dit, sagardogileak sagarra juxtu heltzen hasten ari denean moildu eta eramateko. Sagardo argia eta freskoa egin nahi omen duela. Arina eta nahi den guztia egingo du sagardoa, baina sagar gustua ez dio berehalakoan harrapatuko.
Bi mutur horien artean erabaki beharko da sagarra noiz bildu.
Dagoenerako lurrean dagoen sagarra, sagar txoroa da: gaitzak jotakoa, harjoa duena... Horrekin zizarra egiten zen lehen. Dolarean jo eta muztioa hartzitzen ari zen artean, alkohol pixka bat zuenean edan. Sagardo berriaren irrikia asetzeko, sasoiko lehen gaztainekin eta sardina zaharrekin batera.
Nahi izatera, sagar txoro horiekin muztioa egin eta pasteurizatuta jaso daiteke. Baita dultzea, konfitura edo marmelada eginda ere.
|
679 | Kaixo Jakoba, zer gertatzen zaie gure azaloreei? Baratzean hasi berriak gara eta alferrik galduz gero nahigabe ederra hartuko genuke. Eskerrik asko.
| Kaixo Intza. Nire iritziz bi arazo uztartu daitezke azalorearen koba edo buru honetan: tenperatura gorabeherak eta gaitza. Zulotxo eta arrasto gorri horiek buruaren tontorrean azaltzeak izotzaren azioa izan daitekeela dio. Ur tantak bildu, eta gero hotzak ttanttak izoztu eta horiek azalore fina erre. Erreduretatik gaitza sartzea erraza da, batik bat giro epelak badira, aurten bezala. Beraz ahal bezain azkar jan eta goza. Eutsi baratzeari!
|
680 | Kaixo Jakoba! ARGIAko azken aldizkarietan agertutako sendabelarren gainean galdetu nahi dizut. Badakit tokian tokiko espresioak daudela eta belar ezberdinek izen bera eraman dezaketela, baina neuk ezagutzen dudan txitxare belarra latinezko Tanacetum parthenium izango litzateke, eta zuk aldizkariaren 2.318. zenbakiko argazkian Artemisa vulgaris (belar mina) izenarekin azaltzen duzuna bera da.
Ez dakit Matricaria parthenium eta Tanacetum Parthenium berdinak diren eta zenbait lekutan Artemisa abrotanum ere txitxare belar bezala ere ikusi dut. Nahaste izugarria dut familia horrekin. Argitzea bai ote? | Kaixo Pili. Egia da, izenak eta izanak nahasten ditugu. Txitxare-belar edo zizare-belar izena landare askorena da. Aipatzen duzun argazkikoa Artemisia vulgaris da, ez Tanacetum parthenium. Artemisiak lore grisaxkak ematen ditu, Tanacetumak, aldiz, larranbiloa edo kamamilaren antzekoak.
Compostae edo lore elkartu edo konposatuak dituzten landareen familia hori ikaragarria da. Elkarrengandik bereizi eta bere sendagaitasuna ezagutzen hasteko nik dakidan bide motzena Pio Font i Quer maisuaren Plantas medicinales, El Dioscórides renovado liburua da.
|
681 | Kaixo Jakoba! Etxerako ekoizten duen baserritar txikia naiz, eta kalitatea ikaragarri estimatzen dudanez, saiatzen naiz dena ekologikoan egiten, Oraindik denbora gutxi daramat eta zalantza askorekin egiten dut topo. Horiekin lotuta, hiru galdera egingo dizkizut:
Bi urte inguruko sagar landareak ditut aurrez pinudia izandako tokian sartuta. Lurra nekatu samar dagoela deritzot, ez baitira asko hazten. Satsik ez dudanez, zein mineral klase bota niezaioke?
Adarrak kimatzea txarra dela aditua dizut; hala ere, adarrak okertzea komenigarria da?
Gaixoa sartuta daukan gaztaina landareak hesoletarako iraupen aldetik gorabeherarik badu?
| Kaixo Xabier. Pinudiak lurra erabat azidotuta uzten du eta horri buelta eman behar zaiola iruditzen zait. Horretarako satsa baino hobea da karea: pHa bere onera ekarriko du eta lurrean bertan kateatuta dauden elikagaiak askatuko dira.
Ahal izanez gero sagarrondoei adarrik ez kimatu. Okertzea naturala da, eta fruta emateko teknika egokia.
Gaitzak jotako gaztainondoaren egurrak ez du zertan makalagoa izan behar hesoletarako. Zuhaitza eraitsitakoan materiala zein egoeratan dagoen ikusiko duzu. Iruditua –ihartu, bigundu, harrotu eta beratu antzekoa– edo alferrik galdutako zatiren bat badu gupidarik gabe kendu.
|
682 | Kaixo Jakoba. Mandarinondoa erosi genuen aurrekoan, Elgoibarretik Azkarate bidean eguteran daukagun lursailean (itsasmailatik 400 metrora) landatzeko asmotan. Entzuna dizugunez, fruitu-arbolak ilbeheran landatu behar dira. Zer aholku emango zeniguke? Lekua egokia al da mandarinondoarentzat?
| Aupa Aitziber. Ezagutzen ditut Elgoibar inguru horretan laranja, limoi eta mandarina eder askoak ematen dituzten arbolak. Lagun batzuen etxekoak dastatu berriak ditut.
Landarea bere ontzian erosiko zenuten, noski. Bada, mandarinondoak bezala neguan hostajeari eusten dioten landareak aldatzeko sasoia laster da, martxoa aldeko ilbeheran.
Aholku parea: toki ahal den egutera, epel eta babestuenean aldatu, eta neguan babestu. Hegoaldera begira dagoen horma baten kontra litzateke egokiena. Hormak beroari eusten dio eta babesen bat jartzerakoan errazagoa da. Estalkiren bat jarriz gero landarearen gainera ez bota, egitura batekin landaretik gora eutsi eta beti enborra oihal lodiz bildu, hotzak landarea erretzen badu ere enborrari bizirik eutsi eta hortik berritu dadin.
|
683 | Kaixo Jakoba. Zure artikulu bateko fotoa ikusita, behin, Dublinetik pasieran nenbilela, egin nuen beste batez oroitu nintzen, eta horra fotoa! Badut gainera galdera bat: etxeko balkoian cissus bat jarri nuen horman gora ondo igotzeko moduan. Geroago loreontzi berean jazmina jarri nuen txirikordaturik, bestearekin batera gora joan zedin; eta ondo hazi ziren, baina jazmina ximeltzen eta igartzen hasi zitzaidan eta orain cissusa bera ere bai. Zer izan liteke, kokoren bat, orientazio txarra?
| Kaixo Jon, eta eskerrik asko argazkiko asmo dotorea guregana-tzeagatik. Zure balkoikoari buruz, orientazioa kaxkarra balitz hasiera beretik azalduko litzateke arazoa. Kokoren bat izanez gero beste sintomaren bat ere bai agertuko: lizun, arrautza, har, beldar... Bi landare igokari horien gaitza loreontzia bera izan daitekeela iruditzen zait. Cissusa bezala jazmina, biak aseezinak dira. Etengabe puja berriak luzatu eta hazi egin behar dira, bestela akabo. Eta loreontzia muga da, elikagai mugatuak ditu. Bi landare elkarren ondoan egoteak egoera txartu besterik ez du egiten. Elkar akabatu arteko onik ez dute izango. Ahal izanez gero bakoitza loreontzi banatan jarri. Eta elikadura zaindu: urtero ahal den neurrian luberria eman, axalekoa behinik berritu eta simaurrez ongarritu. Era berean, neguan ez beste, ureztatzen duzunero urari ongarri kimiko dosi txiki bat gehitu, berdetarakoa, hostajea indartzeko likidoa, onena. Hori egiten baduzu ondo ezkonduko direla iruditzen zait. Noiznahi gose punttua pizten zaizunean, lore-ontziko bikotearekin gogoratu... Eta jaten eman.
|
684 | Arratsalde on, Jakoba. Lehenik eta behin, eskerrik asko Argian astero egiten duzun ekarpenarengatik. A ze nolako euskara darabilzun! Eta zenbat ikasten dudan! Gure ingurumen “berdea” beste begi batzuekin ikusten dut irakurtzen zaitudanetik. Eta eremu horretan gure nortasunari atxikitzeko bidea egin ere... Kontua zera da: udarako baratze txiki bat atontzen dugu etxean; larunbat batez tomateak landatu, eta astelehen arratserako horitu edo zurituak zeuzkaten gehienek hostoak. Tomateak eman zizkidan baserritarrari gauza bera gertatu zaio sorta bereko aleekin, piper eta letxugekin ez ordea. Zer ote? Ureztatze sistema automatikoa jarri dugu aurten. Goizeko eta arratseko zazpietan oren erdi ureztatzen du hodi zilotuak. Simaurrarekin –behi gorotzez eta iratzez osatua– ongarritu genuen lurra aste bat lehenago. Eta “belar txar” direlakoak atera ez daitezen oihal sendo batekin estali lurra. Gorrinarentzat goiztxo eta agudotxo, ez? Zer egin?
| Kaixo Garazi, galdera interesgarria. Gorrina ez da, ezta gaitz edo izurriterik ere. Nire ustez arazo fisiologiko bat da argazkian ageri dena. Landareari ez dio ezerk eraso, aldiz irauteko eta bizitzeko arazoak ditu. Nik uste, arazoaren jatorria bi hauetakoren bat edo bien batura da: ur gehiegia edota simaur berria eta behar bezala ondu gabea izatea. Ea zer deritzozun, esango didazu. Ongi izan.
|
685 | Bi urtez ibili naiz intxaur beltzaren –juglans nigra– hazietatik –intxaurretatik– zuhaitz berriak sortu nahirik, baina bat bera ere ez zait atera. Azalduko dizuet zein bide segitu dudan: intxaurra irail edo urri aldean, heldua dagoenean alegia, zuhaitzetik jaso. Azaroan lurpean sartu, bost bat zentimetroko sakoneran, eta gero noizbehinka ureztatu, haziak hezetasun egokia izan dezan. Bide berbera erabili dut bertako intxaurrondoaren haziekin –juglans regia– eta arrakasta erabatekoa izan dut. Entzuna daukat intxaur beltzaren haziak zailak direla ernetzeko. Ea argibideren bat ematen didazuen. Mila esker.
| Iepa Xabier. Geruzatze teknikarekin egin ezak saioa. Urak alde egiteko moduko zuloak dituen ontzia (zurezkoa onena) eta erreka-hondarra eta lur beltza nahasketa (10-2 proportzioa) behar dituk. Ontzian hondarra, intxaurrak, hondarra, intxaurrak... geruzaka jarri, bukatzeko hondarra jarri lodi. Ontzia kanpoan eduki, toki fresko edo hotz batean; ito gabe baina hondarrari beti heze eutsi. Intxaurrak jango lituzketen animalietatik babestu, sare batekin edo dena delakoarekin.
Teknika honen oinarria haziak ez lehortu, eta pixkanaka udaberrian ernatzen lagunduko dion hezetasuna barneratzea da. Ernatzean adi ibili, azaldu ordurako muintegira edo baratzera pasa, bestela baten eta bestearen sustrai eta enbortxoak nahaspilatuko dira.
Esango diguk...
|
686 | Kaixo Jakoba. Aurren-aurrena, zorionak eta eskerrik asko egiten duzun lanagatik eta ematen duzun informazioagatik. Konposta nola egin litekeen jakin nahi nuke. Guk baserrian jan-hondarrak plastikozko ontzi batean botatzen ditugu, baina mindu egiten zaizkigu. Zerekin, non eta nola egin liteke konposta?
| Iepa lagun. Konposta, lur-ustela edo luarra hondakin organikoak hartzituz lortzen da. Hartzidura hori oxigenoa hartuz egin behar da. Ontzi itxi batean, horixe, airerik hartu ezinik oxigeno faltan itota, hartzitu beharrean mindu egiten da. Luarra edozein tokitan egin daiteke, hondakin organikoak (hostoak, belarrak, sukaldeko kondarrak...) metatu, tarteka-tarteka lur pixka bat edo aurreko eginaldiko luarra jarriz. Metro bete baino gehiago ez pilatu. Hezetasuna behar du baina euri batean edukitzea ez da komeni; nahi izatera estali, baina ito gabe. Hilean behin jiratu pila, aireberritzeko, eta behin sei bat hilabetetik aurrera erabiltzeko moduan egongo da, erraz igarriko diozu. Egokiena metatx2o horiek egiteko toki apropos bat eraikitzea da. Lur gainean, metro koadro bateko azalera eta 80 zentimetro garaiera duten hiru kaiola sailean, alde batetik erraz kendu eta jartzeko moduko oholez itxiak: bat betetzen, bestea hartzitzen eta hirugarrenetik luarra atera eta erabiltzen.
|
687 | Kaixo. Gaztelaniazko flor de pascua (zelan da euskaraz?) bat daukat. Hasieran zeuzkan hosto gorriak jausi zitzaizkion eta orain ez dira berriz ateratzen. Zer egin beharko litzateke ateratzeko?
| Kaixo Nerea. Euphorbia pulcherrima Pazko lorea deitu izan dugu eta poinsetia izenez ere topatuko duzu.
Aipatzen dituzun hosto gorri horiek ez dira benetako hostoak. Brakteak dira, adarraren punttaren punttako loreak inguratzen dituztenak. Loreen bueltan daude, haiek babestu eta intsektuak erakartzeko. Euphorbia genero honetako landareen loreak ttiki-ttikiak dira, baina “hosto” gorri horiekin ikusgarri asko bihurtzen dira. Beraz, hosto gorriak landarea loratzera doanean soilik agertuko dira. Sekulakoa bada ere, ez da betiko jantzi.
Landarea berdetan euste soila nahikoa lan izan ohi da. Toki argitsu eta epela behar du. Ura tamainan eman, hostoak ez busti eta lurra lehortu arte ur berririk ez eman.
Berez udaberrian loratzen da, negua amaitzean. Horixe da kakoa, negua pasatzea. Pazko loreak neguko egun motzak zenbatzen ditu. Argi gutxiko 80 eta 100 egun artean igaro ondoren loretara joko du eta “hosto” gorriak ireki. Naturalki martxo aldera egiten du, baina muintegietan loraldia eragin egiten zaio. Abuztuaren amaiera aldera eguzki orduak kentzen zaizkio, ilunpetan sartuz, horrela landareak negua iritsia dela usteko du eta urte amaiera alderako loratu. Eguberrietako txoroaldian eta euroaldian merkaturatzeko pronto.
|
688 | Ixil asko Jakoba. Landareekin soinutan egoteko jardueran nauzu. Enborrak eta adarrak astindu, hostoak zapaldu edota esku artean kraska karrakatu, belarriondoak petaloz ferekatu... Bai eta haizea eta zuhaitzen arteko esamesa amaigabe eta entziklopedikoa irakurri: zuhaize. Batzuek musika paratzen omen diote zenbait landareri, emankorrago haziko direlakoan. Iruditzen zait landareak ere aspalditik hasi zaizkigula haien musikarekin gu entretenitzen eta bideratzen. Landareekin egiten dugun larru edo azal jotze horretan, noraino ahal du landareak? Arbola koxkorra astintzea edota etxeko salako landare exotikoari hostoak igurztea edo abarrak tolestea... Maite al dute haiek, landareek? Guk bezain beste? | Alex, fereka bat belarriondotik...
Landareekin soinutan bada ere, egoteko jarduerak zailak zaizkidak. Landareekin soinutan ari hadi.
Zuhaitz eta haize. Zu haize. Gauza bera ez al dituk bada? Ez al ditek zuhaitzek adarrak mugituz haizea sortzen? Ez al ditek zuhaitzek haizetik bazkatu eta lurpeko, benetako zuhaitza elikatzen?
Landareekin larrua jotzeko kontuari helduz: guk bezain beste maitatzen ote duten galderak berak min ematen zidak. Haiena bai maitasuna. Gurea? Gurea, larru berri bat jotze hutsaz ezerezten diagu, hiltzaile bihurtzeraino. Landareen maitasuna ez zegok larruan, ez duk azalekoa. Begiratu eta begiak itxi, usaindu eta aditu, darion musika entzun, urrutitik ukitu eta batez ere jan. Azala, zortena, begia, hostoa, lorea, fruitua, hazia... jan. Haren onena hire hoberena izango duk. Orduan zainduko hatzaio. Itsu motzetik ireki, goitik behera ireki hadi landareari.
Orain hostoz jantziko duk, azalak eguzkitik babesteko; hi ere soineko horren pean jarri. Loratu eta fruitutuko duk; hik ken eta jan, loretik hobe, alde ederrekoak...
Udazkenean, hostoak lurrera jolasera bidali eta biluzten duk; hik gauza bera egin.
Idazle batek Jean-Jacques Rousseauren landareei buruzko idatziak irakurtzeko aholkatu zidaan. Suitzar ilustratuak idatzi zian: landareen jakintzak “arimaren bekatuak garbitzen ditu” eta “pasioen gar iskanbilatsuei aurre egiten die”. Orri honetako neureak irakurtzeko ohitura baldin baduk, honez gero badakik: nik arimaren eta gorputzaren bekatuak eta pasioen garren zalapartak atsegin dizkiat. Landareak maitatzeko ezagutzen dudan era onena duk.
Bukatzeko, ilustratuak ahaztu eta landareen musika nahi baduk tori bi, nafarrak biak: Josetxo Azkonaren Arbola naiz, eta zuhaitza eta Ander Olaizolaren Baso baten egunerokoa liburuak hor zeuzkaagu, gu bezalakoen zain... Ez zegok horrelako Rousseaurik!
Alex, ondoloin eta bizi. Pott.
|
689 | Kaixo Jakoba, 2.214 zenbakiko Erlikiaz erlikia artikuluan Lycium europeaum landarearen euskal izena hesilaharra dela diozu. Beste toki askotan, ordea, hesilaharra deitzen diote Rhamnus cathartica-ri, hau da, gaztelaniaz espino cerval deritzonari. Bi landareek izen bera ote dute? Hemen, Gipuzkoan, ba al dago Lycium-ik?
| Iepa Jabier. Hesilaharra izena dela-eta, beste izen ugarirekin gertatzen den bera azaltzen duzu, ederki asko. Izen bat esan eta landare asko izan. Hori txarra edo ona den ez dut iritzi garbirik. Aberastasuna eta landareekiko gertuko hartu eta emana, baina baita nahasmendua ere, ageri da jokabide horretan. Gipuzkoan Lycium generoko landarerik baden ez dakit. Ea gure irakurleetakoren batek badakien eta esaten digun...
|
690 | Kaixo. Argituko zenidake nola lortu haginaren landarea haziak erabiliz? Hozkailuan gordeta dauzkat eta zenbaitetan ahalegindu naiz baina alferrik. Mila esker.
| Iepa, Maite. Haginak (Taxus baccata) berezitasun ugari du: pozoitsua da, dioikoa –ale batzuk arrak eta besteak emeak–, milaka urte bizi da... Euskaldunontzat zuhaitz mitikoa da eta Gipuzkoako ikurra da. Aparteko zuhaitz egiten dutenen arteko beste ezaugarri bat hazien zuntzen gogortasuna da. Honek ernatzea zailtzen dio, baina baita irauteko babesa eman ere.
Haginaren hazi gogorra biltzen duen fruitu gorri likatsua landare guztiko zati jangarri bakarra da. Bestelako dena pozoitsua da: hostoa, azala, egurra, baita hazia bera ere. Fruitu jangarria gozoa da, oso gozoa. Honela animaliok eta batik bat hegaztiek jan eta barruko hazia gero oso osorik zirinetan bilduta sakabanatuko dute.
Hegaztiaren digestioak on egingo dio haziari: zuntz zakarrak erroetan urratu eta urdaileko azidoetan beratuko dira. Urradurak eta beratzeak ernatzeko behar duen ura hartzea erraztuko dute. Hori gutxi balitz, zirinetan bilduta botako du hazia, beste inork jateko tentazioak uxatzeko eta ernatzen denerako ongarri dosia eskuera duela.
Naturala den bide honen antzekoa, ahal den antzekoena egiten saiatu behar zara. Hotzarena garrantzitsua da, bestela negua igaro gabe dagoela uste eta udaberrian ez da ernatuko.
Hona nire proposamena: udazkenean hazia bildutakoan, fruitu likatsua kendu eta hondarretan sartu. Hondarrez betetako ontzi hau kanpoan eduki lorontzi baten gisara, euriak bustitzen duen tokian, ahal bada, bestela tarteka ureztatu. Neguaren amaieran hazien erdiak atera, hondarrarekin nahasian eskuetan igurtzi eta egun pare batez ur epeletan beratzen eduki. Lur gozotan erein eta maiz ureztatu. Hazien beste erdia urtebetez hondarretan mantendu, lorontzia bailitzan ureztatuz. Beste erdiarekin egindako bera hurrengo udaberrian egin. Denetatik erdiak ernatzen badira kraxkitinka eta irrintzika hasi...
|
691 | Kaixo Jakoba. Iraila aldean lagun batek bere baratzean erakutsi zidan niretzat landare arraro samarra, besteren batek emana. Berak “tomatina” deitzen dio, eta jan egiten du. Baina niretzat ez dauka zer ikusirik tomatearekin. Fruituak bai, gorriak eta cherri tomatearen antzekoak ditu. Garaieran ia bi metro. Enborra behatz baten lodierakoa eta tomatearena baino egurtsuagoa da. Arantzak ere baditu, zentimetro bat ingurukoak, zapalak eta punta zorrotzekoak. Aleak, goitik behera txortan edukitzen ditu, baina ez tortoan. Ezker-eskuin, ilaran hamar bat ale. Hazia tomatearena bezalakoa da, baina askoz ere gehiago ditu. Neguan galdu egiten da baina udaberrian berriz behetik sortzen da. Ez dakit deskribapen honekin nahikoa izango duzun zer motako landarea den eta haren fruituak jangarriak diren esateko. Aldez aurretik eskerrik asko.
| Kaixo Juan Ramon. Nire ustez, deskribatzen duzun hori “tamarilloa” da. Hori da komertzialki duen izena 1970ean Zeelanda Berrian adoptatu eta zabaltzen hasi zirenetik. Patata, piperra, alberginia eta tomatearen familia amerikarrekoa da, Solanaceae. Izen zientifikoari dagokionez, Solanum betaceum da zabalduena baina ondorengo sinonimo guzti hauei lotua ere topatuko duzu: Cyphomandra betacea, Solanum crassifolium, Pionandra betacea, Cyphomandra procera, Solanum insigne, Cyphomandra crassifolia eta Cyphomandra hartwegi. Berari buruzko gorabeherak, besteak beste, ttiki.com/9398 web orrian topatuko dituzu, txukun asko azalduta. Lasai, jateko ona da, baina familia honetako kide guztiek bezala baditu alkaloide petral samar batzuk, bateren bati mesede baino kalte gehiago egin diezaiokeela, alegia... On dagizuela.
|
692 | Almeza bat (Celtis australis) eduki dugu etxean azken hamabost urteotan. Gasteizko parke batean hartu genuen hazia; tetra-brik batean eman zuen haurtzaroa; lorontzi txiki batera pasa genuen gero, batzuetan hotzez, bestetan egarriz… Egundoko kalamidadeak pasarazi dizkiogu gizajoari. Azkenean nahi gabe bonsaitu dugu, ez baitu metro erditik gora egin. Eta kontzientzia txarrak eraginda, amonaren baratzean landatu dugu. Zer espero liteke orain? Berreskuratuko al du galdutako denbora? Hartuko al du inoiz Madrilgo Prado museoaren aurrean dagoen almeza tantaiaren neurria?
| Kaixo Martin. Basaka ere deitzen zaio almezari. Orain zer espero daitekeen? Jar zaitez minutu soil batez haren tetra-brikean. Eta orain amonaren baratzean. Kartzelako ziegatik paradisura igaro da. Zer espero? Juxtu-juxtuan irauten egon denak bizi eta hazteko tokia topatu du. 25 metrotik gora ere hazi daiteke, beraz badu zer egina. Hasteko sustraiak botako ditu eta nahikoa jaki eta ur aurkitzen duenean etengabe gorantz joko du. Zu lasai, denbora ez du berreskuratuko baina honez gero beharko lukeen tamaina bai. Puja berriak nola luzatzen dituen ikusi eta ardatz bat indartu nahi izanez gero besteak kendu, gupidarik gabe moztu, gaztetan. Gero ezta ukitu ere, kontuz beraz non jarri duzun. Ea urte batzuk barru amonaren etxea hurbilegi dagoela eta hura bota beharrean zaren... Eta orain arteko torturen ordainetan pixka bat zaindu: simaurra eman, uda parte gorrienean ureztatu... Egia esanda ez du asko eskatzen. Zorionak almezari eta bioi.
|
693 | Kaixo Jakoba. Bidezkoa da etxe barruko eta etxetik kanpoko landareen arteko bereizketa egitea? Izan ere, berez naturan sortzen dira landareak, beraz denak dira etxetik kanpokoak, ezta?
| Kaixo Nerea. Landareak, denak zeuk diozun eran, kanpokoak dira, baina nongoak? Non da kanpo hori? Ez da gauza bera Larrabetzuko landare natural bat edo Tasmaniako bat. Espezie bakoitza bere baldintza ekologikoei lotua bizi da, toki bakoitzeko lurrari eta klimari, batik bat. Etxe barruetan urte osoan baldintza jakinak izaten dira, gutxi gorabehera: giro epela (15-25º artean) eta aire lehor samarra. Horregatik barruetan ditugun landareak naturan baldintza horiek ematen diren tokietatik ekarritakoak dira.
Eragin nabarmenena tenperaturak duenez, gehienak naturalki tropikoetakoak edo lurralde epeletakoak dira. Geurean kanpora aterako bagenitu neguko hotzekin ikaragarri sufrituko lukete. Era berean hemen kanpoan ondo bizi den landare bat, haritz bat kasu, etxe barrura sartuko bagenu ez litzateke luze biziko.
|
694 | Aupa Jakoba. Bizpahiru urtez ez ditugu kiwiak inausi, eta ondorioz sekulako adarje nahasia sortu zaigu eta sare horren gainean sortu dira fruituak. Beraz, bilduko baditugu adar horiek moztu egin beharko ditugu. Arriskurik izango al du orain mozteak? Esker aunitz eta izan ongi.
| Kaixo Nekane. Landareak mozteko urte sasoi okerrena da oraingo hau. Orain egiten diren zauriak negu osoan hor izango dira itxi gabe. Askoz egokiagoa da udaberria aldera izerdi berria datorrenean inaustea, orduan zauriak egin berritan konturatzerako itxi eta sendatuko ditu landareak. Kiwia biltzeko adar batzuk moztu beste aukerarik ez baduzu, egin ezazu, baina esandakoa kontuan izanda, hau da, behar-beharrezkoak direnak besterik ez moztu eta inausketa txukuna, landareak bere oneratuko dituena izerdi berriaren bor-borrerako utzi. Zeu ere bor-bor izango zara orduan eta kiwiak ahazteko arrisku ederra aurtengoan ere...
|
695 | Kaixo, Jakoba. Baserrian iaz atera genituen insignis pinudiak. Orain, garbiketa lanak egin ondoren landaketa berriak egin beharrean gaude. Sekuoia, Douglas izeia eta kriptomeria japoniarra gomendatu dizkigute. Ez dakit egokiak diren edo interes batzuei erantzuten dien gomendioak. Nik nahiago nuke bertako espezieren bat: haritza, ametza… Zeintzuk gomendatzen dizkiguzu?
| Kaixo Lukas. Zerorrek aipatu dituzu bi aukerak. Batetik, lurrak berak eskatzen duena, eta ematen. Haritza eta gaztaina etengabe berritzen. Urtetan pinudia izanagatik altsuma berriak bota eta berea duten lurra berreskuratu nahian. Bestetik, ustiatzaileak, “basozaleak” nahi duena, etekin azkarraren bideari azkar ekin. Ez da azkarraren lana, ordea. Gomendatu dizkizuten koniferoak, hala ere, oso egokiak dira neure ustez. Insignisarenak egin du hemen, ez dugu gehiago ezagutuko. Bueltarik ez duen gaitza sartu zuten Bizkaiko herri batetik eta gorritzen-gorritzen, ahitzen ari dira pinu guztiak.
Basoa neurea balitz denetik jarriko nuke: haritz eta gaztainondo, sekuoia, Douglas izeia eta kriptomeria, baina baita lizar, hagin, gerezi makatz, pago, ametz... Nahasketak onura besterik ez dakar: konpetentziak, badakizu, makalena ere bizkortzen du eta etekina denboran etengabekoa bihurtzen da: orain batzuk, gero beste batzuk, su-egurra dela, biomasa dela, zur-egurra dela... Hori bai, adi nori eta nola saltzen diozuen egurra ateratzeko baimena. Hortxe dago koxka.
|
696 | Kaixo Jakoba, galdera hauek egin nahi nizkizuke: Tolosaldean ondo ematen al du borraja landareak? Noiz aldatzen da? Zein baldintza behar ditu? Eta bestetik, mimosa etxe ondoan ez aldatzeko entzun izandu dut. Sustraiak oso luze eta sendoak al ditu ba? Aldez aurretik mila esker.
| Kaixo Regina. Borrajak oso ondo emango dizu. Klima arazorik ez du izango eta zenbat eta lur hobean jarri landare ederragoa haziko da. Udaberri hasieran erein edo aldatu. Ez du aparteko behar berezirik. Borrajak badu, ordea, ugaltzeko ikaragarrizko erraztasuna. Landareren bat loratzen uzten baduzu inguruak ederki kolonizatuko ditu. Hori, badakizu, ona bezain txarra izan daiteke...
Mimosa, berriz, urzale amorratua da eta hodietan sar daiteke. Gaur egungo hodi, horma eta abarrekin, ordea, ez dut uste azarorik sortuko lizukeenik. Badaezpada, baina...
|
697 | Yang tao pare bat landatuta dut, arra eta emea. Orain dela hiru urte emeak hogei fruitu eman zizkigun baina iaz eta aurten bat ere ez. Inausketa dela-eta arazoren bat dugula suposatzen dut. Enborretik ezker eta eskumara doazen adar nagusiak ere moztu beharko dira? Eskerrik asko.
| Kaixo Edorta. Kiwiaren jatorrizko izena da yang tao. Arra eta emea, lehen urteetan biak antzera inausi behar dira, eusteko jarritako egituran zabaltzeko. Lan horretan adar nagusi izango direnei mutur ahulak kentzea komeni da, urtetan fruta asko hazteko gai den egitura indartsua sortzen ari baitzara. Behin zabalduta, fruta emateko desberdin inausi behar dira. Arra lorea eman ondoren, beti, udaberrian sartuta. Haren lan guztia loreak ematea da, emearenak polinizatzeko; beraz neguan ez inausi, behin lorea pasatakoan baizik. Gero, hurrengo negua artean, adar berriak eman eta hurrengo urteko loreak prestatzeko nahikoa denbora izango du. Emea aldiz lorea eman aurre horretantxe inaustea komeni da, beti ere fruta adar nagusietatik bertan zintzilik izan behar duela pentsatuz. Honetarako, adar nagusi horietan adar motz eta ahulak utzi behar dira eta inausten ditugunak bi edo hiru begi utziz, horietatik hurrengo urtetan loreak eta fruituak emango dituzten adar txikiak sor daitezen.
|
698 | Kaixo Jakoba. Badakit gai hau irratian aspaldi ez dela aipatu duzula, baina ez dut gogoratzen nola kendu behar ditugun kanaberak. Guk moztu egin ditugu, baino horrela akabatzen al dira? Eskerrik asko.
| Kaixo Josune. Kanabera kentzea ez da erraza. Guk ikusten ditugun kanaberen antzekoak dituzte lur azpian, eta urtetik urtera landarea erruz zabaltzen da gero eta sail handiagoak bereganatuz. Lurpeko kanabera horiek elikagaiak hartu eta erreserbak pilatzeko baliatzen ditu. Kenduz gero landareari indarra ematen dioten erreserba horiek ahultzea da helburua, eta horretarako lur gainean dauden kanaberak eta sortzen dituen puja edo kimu guztiak, eman ahala, moztea da onena.
Kanabera bizi izan den saia berreskuratzea beste upeleko sagardoa da. Erabat agortzen, elkortzen baitu lurra. Lurra gorritu, azaltzen diren kanabera-sustraiak bildu eta lodi ongarritu beharko duzu.
|
699 | Kaixo. Argazkian ikusten duzuen landarea handi xamarra egin zaigu. Bestalde, beheko hostoak galtzen ari da eta ez dakigu zer egin landarea kontserbatzeko. Goreneko hostoak moztu? Orain egin daiteke? Eskerrik asko.
| Kaixo Xabier. Diefenbakia bat da zuen landare hori. Argazkian garbi ikusten den eran, ontzi txikia du eta hor dagoen lurrean eskuera duen janariaren araberakoa hazi da. Landare guztiek bizitzeko etengabe hazi egin behar dute eta zeureak elikagaiak mugatuak izaki hosto kopuru jakin bat mantendu dezake. Ondorioz, hosto berri bakoitzeko zahar bat galduko du, gutxi gorabehera. Hostaje handiagoa izateko ontzi handiago batean jarri behar da, eta urari ongarri likidoa erantsi, pototan saltzen den hori eta “landare berdeentzat” jartzen duen horietakoa.
Muturra moztuta, beheragotik erraz berrituko da eta kendutako kimuak landare berriak sortzeko beste ontzi batean landatu, aise itsatsiko dira. Bestetik, itxura ederrekoa dago eta beraz bizi den tokia aproposa du. Bejondeizuela.
|
700 | Aupa Jakoba. Aurrean dut duela gutxi ilenaz idatzi zenuen artikulua. Duda bat sortu zait horretaz: ukenduak egiten direla diozu... Nola egiten dira, ez ilenenak bakarrik, baina, oro har, ukenduak? | Kaixo, Pablo. Ukenduak egiteko era errazena eta zabalduena da hau, batez ere belarrak eta landareen zati bigunak erabiltzen direnekoa. Belarrak, olioa eta argizaria dira osagaiak. Belarrak sendagaiak ditu, olioak sendagai horiek hartzen ditu eta argizariak gorputza ematen dio ukenduari.
Litro bat oliba olio, 125 gramo argizari eta belarrak, berdetan 300 gramo inguru eta lehorrak 60 gramo. Belarrak kazola batean jarri eta olioz estali. Olioa ahal den irakin apalenean hiru bat orduz eduki (belarrekin batera sustraiak edo azalak izanez gero zortzi ordura arte eduki daiteke). Ondoren iragazi eta olioari argizaria erantsi eta bertan urtu. Ondo nahastu, berriro iragazi eta potoetara. Hoztu ahala loditu, gogortu eta erabilitako landare nahasketaren araberako kolorea hartuko du.
|